01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

24 Hitz bitan

Bakarrizketan

Ezkutua galdu

du Sarkozyk

I. Aranburu

1 Zer egin du orain Sarkozyk?

2007an Frantziako Errepublikako

presidente hautatu zutenean indarrean

jarritako neurri sinboliko bati uko

egin behar izan dio, bouclier fiscal edo

zerga ezkutuari.

2 Zer ikusia dute ezkutuek zergekin?

Horrela deitzen da zergadunei

beren irabazien %50etik gora zergetan

pagatzeaz babesten zituelako.

3 Aberatsentzako zerga? Horixe.

Eta horregatik kendu du. Urtebete falta

zaizkio hauteskundeetarako, eta

horri eusteak nahiko urri dituen botoak

eskastuko dizkiola uste zuelako

eman du amore.

4 Diru gehiago kutxentzat? Bai,

800 milioi euro urtean.

5 Oposizioa pozik egongo da,

ezta? Bada, ez. Izan ere, konpentsatze

aldera, Sarkozyk erabaki du ISF

edo ondasun handien gaineko zerga

jende gutxiagok pagatzea. Gaur egun,

800.000 euroko ondasunetik gora

dutenek ordaintzen dute, baina aurrerantzean

1,3 milioitik gorakoek pagatuko

dute: ondarearen %0,25 1,3

eta hiru milioi artean dutenek, eta

%0,5 hortik gorakoek. Lehen

%1,8koa zen gehieneko tasa. Hori bai,

baremoak aldatuko dituzte, zerga lehen

eurotik kalkulatzeko.

6 Zer ondorio izango du kutxetan?

Kalkulatu dute 1.500 milioi gutxiago

bilduko dituela Estatuak, besteak

beste, 300.000 ordaintzaile gutxiago

izango direlako. Baina Finantza Ministerioa

ez da kexu, Sarkozyren asmoa

ISF kentzea zelako, aberatsak Frantziatik

urruntzen dituela argudiatuta.

Sarkozyren UMPk, ordea, ohartarazi

du ez duela etsi, eta krisia amaitzean

saiatuko dela berriro ISF kentzen.

7 Beste aldaketarik ba al da? Bai.

Aurreko neurriekin Estatua dirua galtzen

atera denez, 2012ko urtarriletik

aurrea ondorengotza gehiago zergapetzea

erabaki du, batez ere ondasun

gehien dutenentzat. Ogasunari izkin

egiteko erbesteratzen direnek zergak

pagatzeko neurriak ere jarriko dituzte.

IAN LANGSDON / EFE

Fernandezek sarea prest du

Titulutik haratago

Iker Aranburu

Gauzak garbi eta zehatz

esateko gaitasuna eskertu

behar zaio Mario Fernandezi.Hermetismorako

joera izan ohi duen finantzen

euskal mundu txikian zer egin

nahi duen argi eta ozen esatea jarrera ausarta

da, eta hala da neurri batean BBK-

Kutxa-Vital hirukoak kutxen merkatuan

arrantzan nahitaez jarraitu behar duela

iragarri izana.

Egia da une egokia dela arrantzarako,

kutxen kostera zabal-zabalik dagoelako.

Europaren begiradapean, Espainiako

Bankuak jarritako baldintzak gogorrak

betetzeko zailtasun franko dituzte hainbat

taldek, eta beren burua merke saltzera

behartuta izan daitezke horietako batzuk.

Baina egia da ere BBK-k —bera delako

kutxen inguruan egingo den edozein

proiekturen buru— nahiko lan ere baduela

bere platerean dagoenarekin. CajaSurren

digestioa artean bukatu gabe duela,

Kutxarekin eta Vital Kutxarekin bat egiteko

prozesu konplikatuan buru-belarri

sartuta dago. Irailerako nahi dute, baina

aurretik zehaztu beharko dute zer geratzen

den bankuaren esku, nola banatzen

duten boterea, zer egiten duten hainbat

industriatan dituzten akzioekin, non eta

nola pagatuko dituzten zergak, zer egingo

duten gizarte ekintzarekin... Gainera, azken

unera arte ezin da erabat baztertu ustekabe

batek dena hankaz gora jartzea.

Xabier Iturberen aurpegia gogoraraztea

besterik ez dago 2008an BBK-Kutxa fusioak

porrot egin zenean... Beste kutxa ba-

Asteko enpresak

PC City

Ordenagailua

itzaliko du

Dirua galtzen ari dela argudiatuta,

Espainiako eta

Hego Euskal Herriko merkatua

uztea erabaki du PC City

produktu informatiko eta

elektronikoen saltoki kate

britainiarrak. Horren ondorioz,

itxi egingo ditu Barakaldon

eta Iruñean dituen bi

saltokiak; 47 langile ditu lehenak,

eta 32 bigarrenak.

Gasteizko Boulevard merkataritzagunean

beste denda

bat zuen, baina 2009an

itxi zuen.

tzuetan ahobatekotasunak ohikoak dira,

baina tira, Euskal Herrian gaude, eta hemen,

onerako eta txarrerako, hori eskatzerik

ez dago.

Fernandezek, gainera, arrain handi bat

harrapatu nahi du sarean. BBK-Kutxa-

Vitalek —izen berria jarriko al diote hirukoteari

behingoz, kazetarioi gauzak

errazteko besterik ez bada!— sortuko duten

bankuak 75.616 milioi euroren aktiboak

izango lituzke, eta 120.000 milioi eurora

iritsi nahi du Fernandezek hiru urteko

epean. Hori epe labur horretan egiteko

modu bakarra erosketen bidez da. Zer eta

zehazki noiz, ez dago hain garbi.

Mediterraneoko arraina. Oraingoz

salgai afitxa jarrita daukan bakarra Caja

Mediterraneo da. Teorian, bikarbonato

askorekin irentsi beharreko arraina. Batetik,

fusiorako bidean diren hiru euskal

kutxak bezain handia da —70.66 milioi

euroko aktiboak ditu—; bestetik, etxegin-

Egitura •2011ko apirilaren 17a

tzaren espekulazioaren erdigunean izanik

—Alacanten eta inguruko probintzietan—

, armairu barruan, alfonbra azpian

eta margolanen atzean ustekabe txarrak

ezkuta ditzakelako. Hirukotea balizko

erosleen artean dago —kontuak begiratzen

ari da—, baina ez dago CAM osorik

erosteko faboritoen artean.

Hortaz, kutxen beste aukera bat da

orain martxan dauden kapitalizazio operazio

batzuk porrot egitea, eta horiei sarea

botatzea. Balizko hautagaien artean

daude orain partzialki nazionalizaturik

geratuko diren hiru talde —Catalunya

Caixa, Novacaixagalicia eta Unnim—, eta

zerrenda horri gehituko zaizkien beste

beste hiru —Banca Civica, Grupo BMN,

eta Cajastur buru duen taldea—, baldin

eta orain burtsan lortu nahi duten dirua

heltzen ez bazaie. Gauzak horrela, teorian

posible da Nafarroako Kutxa beste

hiru euskal kutxekin bat egitea. Baina

hori sinesteko fedea behar da.

CajaSur erosi ondoren, aukera gehiagoren bila dabil Mario Fernandez. SALAS / EFE

Nervacero

Bost langiletik

bat kalera

Nervacerok Trapagan (Bizkaia)

duen lantegian 80 behargin

kaleratzeko eskaera

egin du enpresako buruzagitzak,

ELAk salatu duenez.

Uneotan 420 langile ditu

Nervacerok, eta enplegua

erregulatzeko espedientea

—bigarrena— indarrean du,

ekainaren 30era arte. Nervacerok

argudiatu duenez,

krisia hasi zenetik, eraikuntzarako

altzairuaren eskaera

%40 gutxitu da, eta lan

taldea egokitu behar du.

Spotify

Doan, baina

denbora erdiz

Maiatzetik aurrera, Spotifyren

erabiltzaileek gehienez

hamar orduz entzun ahal

izango dute musika doan,

oraingoaren erdia. Enpresak

ukatu du erabiltzaileak ordainpeko

sistemara pasarazi

nahi dituela, baina horren

beharra du negozioa errentagarria

izan dadin. Musika

mugarik gabe entzun dezaketen

milioi bat bezero ordaintzaile

ditu, baina beste

bederatzi milioik ez dute

ezer pagatzen.

Unilever-P&G

Garbigarrien

kartela

Arropak garbitzeko produktuetan

prezioak adosteagatik

isun bana jarri die Europako

Batzordeak multinazional

nagusiei: 211,2 milioi

pagatu beharko ditu Procter

& Gamblek (Ariel, Lenor)

eta 104 milioi Unileverrek

(Skip, Mimosin). 2002tik

2005era iraun zuen kartel

horretan parte hartu zuen

Henkelek ere (Dixan, Wipp

Express, Vernel), baina ez

du isunik jaso iruzurra salatu

zuelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!