01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2011ko apirilaren 17a • Egitura

JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Carlos Oses · Ipar Kutxako zuzendaria

«Sistema osoa egokitzen ari

da, eta ezin gara irla bat izan»

Beste finantza erakunde batzuekin bateratzeko prest dago Ipar

Kutxa, baina bi baldintza jarri ditu Carlos Oses zuzendariak:

eraginkortasuna hobetzeko balio izatea eta gaur egun duten

kaudimenari, likideziari eta proiektuari eutsi ahal izatea.

I.S.

Bankuen eta aurrezki kutxa

bateratuen lehia «biziak» kreditu

kooperatibak mugitzera «behartu»

dituela uste du Carlos Oses

Ipar Kutxako zuzendariak. Aliantza

posibleak aztertuko ditu

orain, baina argi du Ipar Kutxa

desagertzea dakarren proiekturik

ez duela onartuko.

G Finantza sektorea moldatzen ari

da, eta Ipar Kutxak adierazi du aliantzak

bilatzeko prest dagoela. Zer

nahiko zenukete?

E Kreditu kooperatibetan edo

rural kutxetan izan daitezkeen

aukerak aztertzen ari gara, baita

geure inguru gertukoan sor daitezkeenak

ere. Eroso egongo

gara geure efizientzia hobetzeko

modua ematen digun aliantza

batean, aldi berean geure kaudimen

eta likidezia ratioei eusteko

aukera ematen badigu. Hori

aldez aurreko baldintza da. Bestalde,

geure proiektuak aurrera

egin ahal izatea ezinbestekoa da.

Ez dugu nahi gu desagertzea eragingo

lukeen bateratzerik.

G Espainiako beste rural kutxa

batzuekin bateratze hotza egitea

aztertu zenuten, baina prozedurak

ez zuen jaso Espainiako Bankuen

onespena. Bide hori itxita dago?

E Espainiako Bankuak erabakia

hartu baino lehen baztertu

genuen. Antolatzen ari zen

moduan argi ikusi genuen ez

zigula eraginkortasuna handitzen

lagunduko, eta ez zigun ziurtatzen

gaur egungo kaudimen

eta likidezia mailari eustea.

G Beste rural kutxekin aliantza

izango da, ezinbestean?

E Ez du zertan hala izan; aukera

oro dago zabalik.

G Kutxarekin bateratzeko aukera

ere zabaldu zen, Ipar Kutxaren osagarria

zelakoan. BBKren, Kutxaren

eta Vitalen bateratzeak aukera hori

behin betiko zapuztu du?

E Ez dakigu nondik atera zen

ideia hori; ez dugu ezta minutu

erdi bat hitz egin Kutxarekin.

Gainera, parte hartze instituzionala

duten kutxekin zailagoa

litzateke, gu erakunde pribatua

gara eta.

G Hori gainditzeko bidea aktiboak

banku batera bideratzea litzateke.

E Eredua hori litzateke, baina ez

dugu inoiz esku artean izan.

G Beste aukera bat bakarrik jarraitzea

da. Duen neurri eta egiturarekin

etorkizuna du Ipar Kutxak?

E Sistema osoa egokitzen ari da,

eta ezin gara irla bat izan. Abiapuntu

ona dugu, baina merkatua

ari da etorkizuna baldintzatzen,

eta ez dakigu zer etorriko den.

Sortu diren bateratze guztiek

bankuen eta kutxen efizientzia

hobetuko dute. Gu alor horretan

asko dugu hobetzeko, eta, ez

badugu ezer egiten, lehia askoz

ere sakonagoa izango dugu.

G Kreditu kooperatibek kudeaketa

ona agerian utzi duzue. Europako

azterketak nahiz Espainiako Bankuaren

probak ondo gainditu dituzue.

Horrek zeuen sinesgarritasuna

handitu du?

E Bertute bat dugu: kooperatiba

gisa dugun jatorriko filosofiarekin

jarraitu dugu. Geure lana

bazkideen eta bezeroen dirua

jasotzea da, eta zuhurtziarekin

maileguan ematea. Horri esker,

ez gara ur handietan sartu.

G Ezberdinak izan arren, jende

gehienak aurrezki kutxekin nahasten

ditu kreditu kooperatibak. Zuen

irudiari kalte egiten dio horrek?

E Oso ezezagunak gara, eta

kutxa izena hartzeak nahasmena

handitzen du. Esaterako, euskal

aurrezki kutxen bateratzean sartuko

ote garen galdetzen digute

sarritan, eta ez du zerikusirik

gure ereduarekin. Geure finantza

irmotasuna azaltzeaz gain, eredu

kooperatiboaren onurak gehiago

zabaltzea falta zaigu.

G Orain dela bi urte, Espainiako

finantza sistema kontinenteko

onena zela esaten zen. Orain, ezinbestekoa

da azkar moldatzea

Finantzak23

Espainiako Bankuak hala nahi duelako?

E Merkatuek Espainia markarekin

zerikusia duen ororekin ikuspuntu

ezkorra dute. Likidezia eskasagoa

izango da; ordaintzen diren

tasak handiagoak, eta horrek

enpresei eta familiei ematen zaizkien

maileguak gutxituko ditu.

Finantzaketa hori normalizatzea

nahi badugu, ezinbestekoa da

merkatuen ikuspuntua aldatzea.

«Kutxarekin bat

egingo genueneko

ideia ez dakit non

sortu zen; ez dugu

inoiz aztertu»

«Txikizkako

finantzak dira geure

lana; zuhurtziaz

aritu gara: ez gara

abenturetan sartu»

G Kreditu kooperatiben kasuan ere

horren premiazkoa da?

E Bankuetatik eta aurrezki kutxetatik

izango dugun lehia biziak

mugitzera behartzen gaitu.

Kreditu kooperatibak eta rural

kutxak oso gutxi integratu gara,

eta, Europako beste toki askotan

—Frantziako Credit Agricole,

esaterako—, eredu oso garatuak

daude. Halako prozesuak oparoaldian

egin behar ziren, baina

gauzak ondo daudenean inork ez

du aldatu nahi izaten.

G Rural Kutxa taldeak egin ahal

zuen integrazio hori?

E Baliteke, baina gaur egun egoera

oso nahasia da. Ez dago garbi

rural kutxak norantz mugituko

diren, hainbat proiektu ari dira

egiten, eta ziurgabetasun handia

dago. Bateratzeak hasi dira esparru

geografiko zehatzetan, erakunde

handiagoak sortzeko, baina,

hortik aurrera, inork ez daki

zer gertatuko den.

G Aurkeztu dituzuen emaitzak ikusita,ongi

ari zarete gainditzen krisiaren

ekaitza. Zer du Ipar Kutxak beste

erakundeek ez dutena?

E Txikizkako finantzak —orain

aldarrikatzen den hori— izan

dira geure lana, gordailu eta mailegu

zuhurrekin, eta ez gara abenturetan

sartu. Meritu guztia ere

ez da geurea. Geure esparruan

langabezia txikiagoa da, eta baldintza

ekonomiko hobeak ditugu,

eta horrek geure emaitzei lagundu

die.

G Eraikuntzari lotutako arriskua da

askoren buruhauste nagusia. Zein

da Ipar Kutxaren egoera?

E Eraikuntzaren pisua %15 inguru

da, bankuen antzekoa eta

aurrezki kutxen azpitik, nabarmen.

Zalantzazko aktibo guztiak

hartuta, arriskuen %6 baino gutxiago

da; aurrezki kutxen batez

bestekoa %10etik gora dago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!