01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

22 Finantzak

(Aurreko orrialdetik dator)

tuen estres testak, eta, orain dela

gutxi, Espainiako Bankuak finantza

betebehar berriak aztertzeko

egin zituen probak gainditu

dituzte guztiek. Meritua badu,

oso sektore atomizatua delako.

Azkenaldian batzuk elkartu badira

ere, 61 kreditu kooperatibek lanean

jarraitzen dute finantza ekosisteman.

Erakunde batzuk oso txikiak

dira. Kooperatiben erdiak ez ditu

500 milioi euroko aktiboak gainditzen,

eta laurden bat ez da ehun

milioitik gora pasatzen. Oro har,

kudeaketa zuhurraren alde egin,

eta arriskuak ondo neurtzen jakin

dute. Oparoaldian emaitza

kontua gizentzeko helburuarekin

ez zuten burua galdu. 2010. urtean,

esaterako, bik baino ez zituzten

galerak izan; oso txikiak,

gainera. Haatik, trabak ere sortzen

ditu dimentsio horrek. Efizientzia

hobea izan ohi dute bankuek

eta aurrezki kutxek. Alegia,

diru sarreretatik gutxiago bideratu

behar dute egitura kosteak estaltzera.

Hegoaldeko hiru kreditu

kooperatibek 32.000

milioiko aktiboak eta

2,1 milioi bezero dituzte

Nafarroako Rural Kutxa

eta Ipar Kutxa ari dira

sektorean sortzen diren

proiektuei begira

Kutxa rural eta herrikoien beste

ezaugarri bat integrazio maila

eskasa da. Jatorri geografikoari

oso lotuta egon dira, eta eremu

horri finantza zerbitzuak emateaz

aparte, gutxi hedatu dira. Rural

Kutxa Taldea osatu zuten

hainbat alor partekatzeko —besteak

beste, Internet zerbitzua-—

baina funtsean erakunde bakoitzak

bere independentziari eutsi

dio negozio helburuak eta bitartekoak

ezartzeko.

Espainiako Bankua, erne

Kreditu kooperatiben ibilbide bakartu

hori aldatzeko zorian dago,

ordea. Finantza sektore osoa moldatzen

ari da, eta Espainiako Bankuak

ez du nahi kreditu kooperatibak

aldaketa horretatik kanpo

geratzea. Orain dela hiru urte 73

kutxa rural bazeuden, prozesuaren

amaieran hamabost baino gutxiago

izatea zen hasierako erronka,

baina, aurrezki kutxekin gertatu

den gisara, integrazio ahalik

eta handiena lortzea da Miguel

Angel Fernandez Ordoñez gobernadorearen

helmuga.

Nolako ondorioak izango du

moldatze horrek Hego Euskal Herriko

erakundeetan? Euskadiko

Kutxak behin eta berriro adierazi

du egun duen negozio egiturarekin

pozik dagoela, eta ez duela

Euskal Herriko kreditu kooperatibak

Sorrera

Egoitza

Presidentea

Zuzendaria

Bulegoak

Bezeroak

Langileak

Aktiboak

Maileguak

Oinarrizko kapitala

Irabaziak

25.000

20.000

15.000

10.000

5.000

0

1959

Arrasate (Gipuzkoa)

Txomin Garcia

Julio Gallastegi

394

1.452.405

2.318

20.997,5 milioi €

16.283,3 milioi €

1.408 milioi €

49,8 milioi €

1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

zertan beste kutxa batzuekin elkartu.

Krisiak Euskadiko Kutxaren

irabaziak nabarmen gutxitu

ditu, baina, atzean Mondragon

talde osoa izanda, ibilbide propioa

egitea bermatua du. Nafarroako

Rural Kutxak eta Ipar Kutxak,

aldiz, bateratzeko aukerak

aztertu dituzte, baina hasierako

asmoek ez dute aurrera egin.

Rural taldeko erakundeek bi

bide hasi zituzten, bateratze birtuala

edo hotzen ildotik. Alde batetik,

herrialdeko erakunderik

handienekin bat egiteko bidea

hasi zuen Nafarroako Rural Kutxak.

Besteak beste, Caja Rural

Mediterraneo, Caja Rural Sur,

Granada eta Asturias zeuden ekimen

horretan. Kutxa horien asmoa

kontratu baten bidez elkarri

babesa ematea zen, ekimena zuzentzeko

erakunde berri bat sortu

beharrean. Bestalde, AFI aholkularitzak

prestatutako taldean

(Solventia) sartzea pentsatu zuen

Ipar Kutxak, baina azkar baztertu

zuen. Solventian bat egin nahi

zuten taldeek irabazien %40 partekatzea

aurreikusten zuten. Besteak

beste, Caja Rural de Canarias

eta Caixa Popular egon dira

hori bultzatzen.

Prozesuak nahiko isilean egituratu

dira, eta ez dira oraingoz au-

1918

Iruñea (Nafarroa)

Jose Luis Barriendo

Ignacio Arrieta

241

498.582

912

7.280,9 milioi €

6.468,2 milioi €

694,6 milioi €

32,0 milioi €

Aktiboak (milioi euro) Irabaziak (milioi euro)

Kreditu Kooperatiben sektorea (2009ko abenduak 31)

Aktiboak

119.455 milioi €

Baliabide propioak

9.265 milioi €

ITURRIA: KREDITU KOOPERATIBEN BATASUN NAZIONALA

Irabazi garbia

429 milioi €

1966

Bilbo (Bizkaia)

Juan Maria Orbe

Carlos Oses

92

160.571

405

3.566,7 milioi €

2.571,8 milioi €

229 milioi €

12,0 milioi €

180

160

140

120

100

80

60

40

20

0

1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

Langileak

20.722

Bulegoak

5.079

Bezeroak

10.819.586

Kutxa aut.

5.122

Kreditu kooperatiben bat-egiteak

Aurrera atera ez direnak

pSolventia. AFI aholkularitzaren

laguntza izan zuten

Solventia proiektua prestatu

nahi zuten hainbat erakundek.

Hasiera batean, irabazien

%40 elkartzeko asmoa zuten,

baina Espainiako Bankuak

ohartarazi die irabazi guztiguztiak

bildu beharko dituztela,

eta horrek ekimena zapuztu

du. Tamaina txikiagoa zuten

kooperatibek eratu nahi zuten.

Valentziako Caixa Popularrek

eta Caja Rural de Canariasek

bultzatu izan dute, eta, guztira,

21 erakunde ere izan ziren. Ipar

Kutxak interesa azaldu zuen,

baina laster utzi zuen ekimena.

pHandien bateratze hotza.

Erkidego mailako rural kutxa

handienek beste proiektu bat

prestatu zuten, Uria abokatu

bulegoarekin. Nafarroako

Rural Kutxa talde horretan

zegoen, Caja Rural Mediterraneo,

Asturias, Granada eta

Caja Rural Surrekin batera.

Horien asmoa zen kontratu

baten bidez ematea bermea

elkarri, baina taldea zuzentzeko

erakunde zentralizatu bat

sortu gabe. Espainiako

Bankuaren jarrera ikusita,

alde batera geratu da oraingoz.

Aurrera atera direnak

pCajamar. Almeriako eta Malagako

rural kutxen batuketak

sortu zuen Cajamar, 2000. urtean.

Azken bi urteetan, kutxa

gehiago bildu ditu. Iaz, Balearretakoa,

eta, orain dela gutxi,

Castellokoa. Aktiboak aintzat

hartuta, kreditu kooperatiba

nagusia da.

pCRM. Caja Rural Mediterraneo

Valentziako hamalau

kutxek eratu dute, eta urte

hasieratik hasi da talde modura

funtzionatzen. Ruralcaja

izan da ekimenaren gidaria

eta erakunde nagusia. 12.000

milioiko aktiboak ditu.

pGlobalcaja. Gaztela-Mantxako

Ciudad Real, Cuenca,

Albacete eta La Rodako rural

kutxen batuketa izan da. Joan

den urteko urrian baimena

jaso zuen.

Egitura •2011ko apirilaren 17a

rrera atera, Espainiako Bankuari

ez baitzaizkio gustatu egindako

proposamenak. Aurrezki kutxei

bezala, integrazio maila handiagoa

galdegin die Espainiako Bankuak

kreditu kooperatibei. AFIren

ekimenean, esaterako, irabazi

guztiak elkartu beharko

zituztela ohartarazi zien sustatzaileei,

eta eskaera horrek bide

hori itxi du.

Finantza egoera ona izanda, rural

kutxek euren independentziari

uko egitea ez da erraza, baina ez

dirudi Espainiako Bankuak erakunde

kopurua gutxitzeko presioa

arinduko duenik. Hasiera batean,

orain arte integrazio prozesu

arrakastatsuak bururaino

eraman dituzten bi taldeen teilatuan

geratuko da pilota.

Alde batetik, Cajamar taldea

dago. Almeriako eta Malagako

rural kutxen bateratzetik sortu

zen orain dela 11 urte, eta, 2007.

urtetik, beste erakunde ugari

bildu ditu. Orain dela bi urte,

Valentziako bost kutxarekin

bateratze hotza egin zuen, eta,

joan den urtean, Balearretakoa

ere gehitu zuen. Gaur egun,

Proiektuak aurkeztu

dizkiotenei integrazio

handiagoa eskatu die

Espainiako Bankuak

Aurrezki kutxek ez

bezala, ruralek eta

herrikoiek ez dute

kaudimen arazorik

29.000 milioi euroko aktiboak

ditu, eta kreditu kooperatiba

nagusia da, neurri hori aintzat

hartuz gero.

Bigarren taldea Caja Rural Mediterraneo

da (CRM). Valentziako

Ruralcajak eta erkidego horretako

beste hamahiru erakunde txikik

osatu zuten, eta, urtarriletik,

talde gisa ari da, Espainiako Bankuak

operazioa baimendu ondoren.

Guztira, 12.000 milioi euroko

aktiboak ditu.

Autonomia erkidegoetako kooperatiben

arteko bateratze hotzek

huts egin ondoren, Cajamar

eta CRM beste kutxa batzuk erakartzeko

lehian ari dira, batez ere

Valentziakoak eta Andaluziakoak.

Cajamarrek abantaila hartu

du, Castelloko Caixa Ruralek

bere ekimenari heltzea lortu duelako.

Hala Cajamar taldeak nola

CRMk Espainiako Bankuaren bedeinkapena

jaso zuten. Ikuskatzailearen

oniritzia jasotzea espero

dute beste bateratze ekimen

txikiagoetan dabiltzanek ere.

Gaztela-Mantxako lau kutxa elkartu

dira Globalcaja izenarekin,

eta prozesuak zabalik daude Andaluzian,

Extremaduran, Aragonen

eta Kanaria uharteetan. Hala

ere, luze joko du moldaketa finkatzeak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!