20 Kioskoa Igandea •<strong>2011</strong>ko apirilaren 17a
Egitura berria <strong>2011</strong>ko apirilaren 17a ekonomia@berria.info Euskadiko Kutxa; irudian, Donostiako Gros auzoko bulego bat, Hego Euskal Herriko kreditu kooperatibarik handiena da. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Moldaketa isila Kreditu kooperatibak finantza sistemako hirugarren zutabea dira; aurrezki kutxekin egin duen gisara, bat-egiteak bultzatzen ari da Espainiako Bankua sektore horretan ere. Ivan Santamaria Kreditu kooperatibak finantza sistemaren hirugarren zutabea dira, eta, zalantzarik gabe, ezezagunena. Gehienen izenean kutxa hitza agertzen bada ere, euren nortasun juridikoak eta aurrezki kutxenak ez dute zerikusirik. Erakunde pribatuak dira kreditu kooperatibak, eta euren jabetza bazkideena da. Garai batean nekazaritza kooperatibek martxan zituzten finantza zerbitzuen on- dorengoak dira asko. Hori dela eta, sisteman jarraitzen duten kreditu kooperatiba gehienek ruralizenari eta markari eusten diote, jatorria eta filosofia islatzeko zeinu modura. Sistemako beste eragileekin alderatuz gero, kooperatiben pisua txikiagoa da, nabarmen. Espainian eta Hegoaldean dauden bankuek 1,4 bilioi euroko aktiboak dituzte, eta aurrezki kutxek, 1,3 bilioikoak. Kreditu kooperatibei dagokienez, 122.000 milioi inguru dira. Hori bai, guztira hamar milioi bezerotik gora dituzte, eta, eskualde batzuetan, oso indartsuak dira. Hego Euskal Herrian dauden hiru erakundeak, esaterako, kreditu kooperatiba indartsuen artean daude. Euskadiko Kutxaren, Nafarroako Rural Kutxaren eta Ipar Kutxaren garrantzia oso nabarmena da; batez ere, Gipuzkoan eta Nafarroan. Haien aktibo- ak, batuta, 32.000 milioi euro dira —BBK-k, Kutxak eta Vitalek duten pisuaren erdia inguru—, eta 2,1 milioi bezero dituzte. Hiruren oinarrizko kapital ratioa oso handia da, %11-12 inguru. Euskadiko Kutxa da hiruren artetik hedatuena. Mondragon korporazioaren finantza atalak 21.000 milioi euroko aktiboak ditu —Kutxak adina—, eta 1,45 milioi bezero. Finantza krisiaren arazoei aurre egin diete, gainera, eta agerian utzi dute kaudimen nahiz likidezia aldetik ondo daudela. Joan den urtean, Europak egin zi- (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)