01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Iritzia

Gau luzeko

bidaia

Antton Troitiñok kartzelan

24 urte bakarrik

egin dituelako

Espainiako hainbat

hedabidek eta PPk eskandalu

politikoa eragin duten astean,

Robert McBride hegoafrikarra

Euskal Herrian izan da, Joseph

Doherty irlandarrarekin batera,

presoek gatazken konponbideetan

izan dezaketen eginkizunari

buruz gogoeta egiten laguntzeko.

Pertsona ezaguna da

McBride Hegoafrikan, Nelson

Mandela presidente egin zutenetik

hainbat ardura izan baititu

Adminstrazioan.

Baina ezagunagoa izan zen

80ko hamarkadaren bukaeran.

Apartheid-aren aldeko prentsak

Bomber McBride goitizena jarri

zion, Umkontho we Sizwe erakunde

armatuko komandante

zelarik 1986ko ekainean Durbaneko

Magoo’s ostatuaren aurkako

atentatua egin zuen taldeko

burua zelako: Hegoafrikako Poliziako

kide askoren topaleku

omen zelako zartarazi zuen bonba

ANCren adar armatuak, baina

hiru zibil zituzten, hiru emakume

zuri, eta 64 lagun zauritu.

Identitate faltsuak

Angel Rekalde

Idazlea

Unibertsitateko

ikastaro bat dut

gogoan zeinetan

irakasle

batek postmoderno

gisa aurkeztu baitzuen

bere burua entzuleen aurrean,

eta identitatea ez dela existitzen

esanez hasi zuen eskola. Ez

bakarkakoa, ez taldekoa. Filosofiak,

psikologiak, soziologiak,

humanitateek eta Zeruko Gorteek

demostratzen dute. Ondotik,

gizarte munduaren interpretazioaz

azalpen bikaina

eskaini zuen bere feminista eta

lesbiana ikuspegitik.

Europarrak garela, inork ez

du zalantzan jartzen. Espainiar

nazionalitatea gurekin batera

daramagula, objekzio guztietatik

at dago. Pasaporteak, tribunalek,

zergek, errege katolikoak

eta bisigodoek, guardia

zibilek (eta haiek inolaz ere

nahi ez dituzten Gibraltarreko

biztanleek) horren lekukotasuna

ematen dute. Homosexual

Atxilotu, eta heriotza zigorra

ezarri zioten, baina apartheidaren

azken urteotako negoziazioen

baitan barkatu zioten zigorra.

Egiaren eta Adiskidetzaren

Batzordearen aurrean bere

egia aitortu zuen 1999ko udazkenean:

atentatu hura zer testuingurutan

eta zergatik egin

zuen azaldu zuen, eragindako

minagatik barkamena eskatu

zuen, baina ez zuen Umkontho

we Sizweko kide gisa egindakoengatik

damurik agertu. Magoo’s

tabernako atentatuko biktimen

senideek haserrea adierazi

zuten McBridek damurik agertu

ez zuelako, eta, horregatik,

amnistia ukatzeko eskatu zioten

Egiaren eta Adiskidetzearen

Batzordeari. Baina Batzordeak,

Desmond Tutu buru zela,

amnistia eman egin zion, baldintza

ez baitzen damua, egia aitortzea

baizik.

Dokumental gomendagarri

baten protagonistetako bat da

McBride. Long Night’s Journey

into Day (Iris Films, 2000): alegia,

gau luzeko bidaia egunerantz.

Hegoafrikako trantsizioan

giltzarri izan zen Egiaren eta

edo lesbiana izan daiteke existentzia-baldintza

gisa, eta unibertsoa

ikuspegi horretatik

ulertu... Nago existitzen ez den

identitate bakarra, desmuntatu

eta disolbatu daitekeena geurea

dela. Euskalduna. Ez daiteke

euskalduna izan garaiko pentsamenduaren

(izpirituaren)

edo Entzutegi Nazionalaren

kontra delitua egin gabe. Kasu

honetan, eta salbuespen

moduan, bai. Baten bat arduratuko

da errudunaren euskal

nazionalitatearen bertutea

nabarmentzeaz, xehetasun

arduratsuaz gainera.

Paper faltsuak

Idoia Arrieta historialariak,

berriki, gordeta, desagerrarazita

zegoen dokumentu bat aurkitu

du; gaur Gipuzkoa deitzen

duguna Alfontso VIII.aren tropek

konkistatu zutela berresten

da hartan (Historialariek ezkutatu

digutena: Donostiaren konkistaren

dokumentua, Nabarralde).

Lurralde hau

Nafarroaren parte zen, beste

euskal populazio toki batzuekin

batera, 1200eko inbasioa arte.

Handik eta

hemendik

Imanol Murua Uria

Gatazka batek

uzten dituen

zauriei aterabidea

emateak dituen

zailtasunei

buruzko filma da

‘Long Night’s

Journey into Day’,

irtenbide

perfekturik ez

dagoela erakusten

duena; txanponak

bi alde dituela, eta

biak hartu behar

direla kontuan

Mendeetan zehar eztabaida

izan da lurralde hori Gaztelara

hitzarmenez ala konkistaz

bildu ote zen. Arrieta doktorearen

aurkikuntza ikusirik, gerra

erakusten duten dokumentuak

desagerrarazi dituztela baieztatu

dezakegu. Eskuz idatzitako

apunte batek ohartarazten du

paper-sortaren bazterrean:

«Kasu, konkistaz ari da» (sic).

Ez dago zalantzarik. Bazekiten

zer esan nahi zuen, ze balio

zuen, eta ongi jakinda ezkutatzen

zuten. Orain dela urte

batzuk transkribatu zuen historialari

ofizialak dokumentuaren

izenburua faltsutu zuen

inor ohartu ez zedin.

Quim Monzok Eiffel dorrea

saldu zuen maula-egilearen

kasua kontatzen du, zeinak,

antza denez, dorrearen mantenuak

eskatzen zuen neurrigabeko

kostuaren berriak altxatu

zuen zalaparta aprobetxatuz —

gaur alarma sozial deituko

genukeena— saldu baitzuen

dorrea (La edad de los metales.

La Vanguardia). Kexuen eta

iskanbilaren artean, artistak

Korreo eta Telegrafoen Ministe-

Adiskidetzearen Batzordeari

buruzko filma da. McBrideren

istorioaz gain, beste hiru istorio

ere biltzen ditu, gordintasunez.

Bat: 1985ko gau batez, Hegoafrikako

Poliziako zerbitzu berezietako

kide batzuek autoz bilera

batetik zetozen lau lagun geldiarazi

zituzten errepide galdu

batean, eta, apartheid-aren aurkako

militante politikoak zirela

bazekitelako, batzuk tiroka eta

besteak kolpeka, hil egin zituzten;

gero, gorpuak erre. Bi:

1986ko martxoan, apartheidaren

aurkako zazpi militante

beltz hil zituzten tiroka Hegoafrikako

Poliziaren unitate berezi

bateko kideek, aurrez prestatutako

erasoan; bertsio

ofizialean, kontraerasoa izan

zela azaldu zuten. Hiru: 1993ko

abuztuan, apartheid-aren bukaerako

aro gatazkatsuan, lau

gazte beltz hegoafrikarrek 26

urteko zuri estatubatuarra hil

zuten, labankadaka, afrikaner

hegoafrikarra zelakoan.

Hilketen erantzuleek Egiaren

eta Adiskidetzearen Batzordearen

aurrean nork bere egia nola

azaldu zuen kontatzen du filmak,

eta biktimen senideek zer

une zail bizi izan zituzten eta

nola erreakzionatu zuten ere

bai. Erantzuleetako batzuek

damua agertu zuten, eta beste

batzuek ez; biktimetako batzuk

amnistia ematearen aurka

gogor borrokatu ziren, eta beste

Nago existitzen ez

den identitate

bakarra, desmunta

eta disolba

daitekeena geurea

dela. Euskalduna. Ez

daiteke euskalduna

izan garaiko

pentsamenduaren

(izpirituaren)

edo Entzutegi

Nazionalaren kontra

delitua egin gabe

batzuk, barkabera agertu ziren.

Gatazka batek uzten dituen

zauriei aterabidea emateak

dituen zailtasunei buruzko

filma da, irtenbide perfekturik

ez dagoela erakusten duena;

txanponak bi alde dituela, eta

biak hartu behar direla kontuan.

Jakina, urruti dago Hegoafrika.

8.800 kilometrora-edo, Euskal

Herritik. Eta are urrutiago

sumatzen da, Espainiako prentsa

eskuindarrenaren kanpainari

erreparatuz gero. Joxemari

Sagarduirekin ez dute espantu

handirik atera: 31 urte egin ditu

espetxean, Nelson Mandelak

baino hiru gehiago, eta nahikoa

da nonbait. Troitiñorekin, ordea,

De Juanarekin bezala jokatuko

dutela erakutsi dute: ez dutela

etsiko, alegia, berriro espetxean

ikusi arte. 22 hilketa

leporatuta zigortu zuten Troitiño,

eta ulergarria da 22 hildakoen

senideen mina eta amorrazioa.

Baina haren askapenaren

aurka indarrean den kanpaina

beste egur bateko ezpala da.

ETAren indarkeriaren aroari

behin betiko amaiera emateko

ezinbestean bideratu beharrekoa

den presoen auziari irtenbidea

emateak izango dituen zailtasun

politikoen neurria ematen

du.

Espainiako telebista guztietan

eman beharko lukete Long

Night’s Journey into Day.

rioaren paper ofiziala faltsutu

zuen, metalaren merkatari

batzuekin egin zuen harremana,

eta dorrearen pagotxa eskaini

zien pisura, kiloa zentimotan,

enkante gisara. Eskaintza

enpresari anbizio handiko eta

erneenak hartu zuen, eta hura

ordaintzeaz gain, iruzurgilea

erosteko eskupeko goxoa eman

zion gainera.

Munduan dugun tokiak iruzur

baten pausuak jarraitzen

dituela uste dut maiz. Herriko

kaikua ailegatzen da hirira, eta

liluratuta, Brooklingo zubia

eskaintzen diote, Eiffel dorrea,

edo, agian, Donostiako Kontxa

hondartza bera ere. Zer gara?

Euskal identitatea existitzen

da? Ez dakigu, zehazki, zatika

desmuntatu daitekeen, salgai

dagoen edo txatarra den, merke

zorrian ematen zaigun balioa

baino ez dugula.

Ziria sartu digute; mendeetan

zehar iruzurtu digute historia.

Paper ofiziala banatu dute

bulego eta ministeriotan gure

identitatea ausarkeria handiena

duen tranpatiaren esku izan

dadin errazteko. Gero ez garela

existitzen diote; gure errealitatea

faltsua dela, fantasia, balio

gabeko kezko dorrea, eta edozeinek

aurki dezake ferian

haren kopia, edo erosle onenari

saldu... eta Kontxa erosi zuen

tontoaz irri egiten dugu halere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!