BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
BERRIA, 2011-04 - Wikispaces
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
2011ko apirilaren 17a • Igandea

Jaendik 750

kilometrora

Ainara Gorostitzu

1980, zero urtea. 1981, jaiotza. Bat: amaren

belarritakoarekin ia ito nintzen. Bigarren

urtea: eskola. Hiru, lau, bost, sei:

hazi. Zazpigarren urtea: laguna hil zitzaidan

begien aurrean. Zortzi: lehen manifestazioa.

Bederatzi: minbizia hitza ezagutu

nuen. Hamar, hamaika: orduak ez

ziren bukatzen kalean jolasten ginenean.

Hamabigarren urtea: anaiaren ebakuntza.

Hamahiru: kalimotxoa, herriko

jaietan. Hamalau: institutua. Hamabost:

aknea. Hamasei: adiskideak. Hamazazpi:

maitemindu nintzen. Hemezortzi:

Gasteiz. Hemeretzi: Dublin. Hogei:

Egunkaria. Hogeita bat:

Munduarekin haserretu nintzen. Hogeita

bi: munduarekin haserre jarraitzen

nuen. Hogeita hiru, hogeita lau: parrandak.

Hogeita bost: iloba jaio zen. Hogeita

sei: Buenos Aires. Hogeita zazpi: adiskideak.

Hogeita zortzi: San Gregorio.

Hogeita bederatzi: munduarekin adiskidetu

nintzen. Hogeita hamargarren urtea:

Bartzelona. Hogeita hamaikagarrena:

Edo bizitza bat, lau hormetatik kanpo.

Espetxean 31 urte egin ondoren, aske

geratu zen Jose Mari Sagardui 'Gatza'

euskal presoa. Argazkian, Sagardui Jaengo

espetxetik irteteko unean. MONIKA

DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

igandea@berria.info

Begia 17