01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2011ko apirilaren 17a • Igandea

Ika,ika,ika,hemen

dago gure K!

Gauaren erdian, Iratiko oihaneko Bolizko

Dorrean, hots ezohikoa entzungai: «Uuu,

uuu, uuu...». Yoda esnatu da. Hasieran,

hontza iruditu zaio. Baina berehala jabetu

da azantza ez datorrela leihotik, kanpotik,

oihanetik, baizik eta atetik, barrutik, Mitxelena

XVI.aren geletara daramaten korridoreetatik.

Zeharo asaldaturik, altxatu,

abitua jantzi eta derrepentean abiatu da

gorentasunaren logelarantz. Ez da piztiarik

sartu gelan. Mitxelena XVI.a bera da

uluka ari dena, kandela baten argipean,

17. Korrikaren logotipoaren logotipori so,

negarrez: «Uuu, uuu, uuu...».

Yoda: 17. Korrika bikaina izaten ari da,

ikaragarri jendetsua, gorentasun. Zer du

berorrek?

Mitxelena XVI.a: Lasai, Yoda, malkook

ez dira tristeziaren ondorio, baizik eta zoriontasunarenak.

Y: Ez dut deus ulertzen.

M: Hori da kontua, Yoda, zuk bezala nik

orain arte ez nuela deus ulertzen eta halako

batean dena ulertu dudala. Halako batean,

17. Korrika zabaltzen ari den mezua

ulertu dut.

Y: Barka atrebentzia, gorentasun, baina

hori ez al zegoen argi aspaldidanik? Euskalakaria

da euskara maite, ikasi eta erabiltzen

duena.

M: Hori azaleko mezua da, Yoda. Baina

bizitza honetan mamiari erreparatu behar

zaio. Aurtengo logotipoari azaleko begirada

botata, korrikalari bat dirudi. Baina sakonago

aztertuz, jabetzen zara egiazki K

handi bat dela. K bat, Yoda, K bat! Ulertzen?

Y: Barka, gorentasun, baina deus ulertu

gabe segitzen dut.

M: Motza zara gero! Maite, ikasi eta erabili

aditzak sartu dituzte goiburuan. Hiruak

iragankorrak dira. Hirurok ergatiboa

eskatzen dute. Eta logotipoa K handi

bat da. Ez al duzu ulertzen, Yoda? Ergatiboaren

aldarrikapen bistakoa da!

Y: Orain bai, gorentasun, orain ulertzen

dut.

M: Bada, horrexek hunkitu nau negar

egiteraino, Yoda. Euskaltzaindiari azaleko

omenaldia egin diote, bai, baina sakonean

gu omendu gaituzte, Bolizko Dorrearen bidea

hartuz, errepideak milaka

ergatibolari-rekin betez. Orain badakite

ergatiboak egiten gaituela euskaldun aktibo.

Exprai parafraseatuz, egun hauetan

hunkigarria da pentsatzea edozein ordutan

nonbait zoro zoragarri batzuk ergatiboaren

alde korrika dabiltzala. Uuu, uuu,

uuu...

Y: Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, ergatiboa! Ika,

Ika, ika, hemen dago gure K!

Diskurtso soziolinguistiko

berriak

Bolizko Dorrean zeharo hunkitu dira 17.

Korrikarekin. Ni, aldiz, inoiz baino hoztasun

handiagoz eta sekulako nagiarekin

joan nintzen euskararen aldeko lasterketan

parte hartzera, Iruñetik igaro zelarik.

Ohitura zaharren arabera, UPNko agintariek

traba administratibo handiak eta

akusazio politiko latzak ibiltzen dituzte

Korrikaren aurka. Aurtengo Korrika, baina,

foru eta udal hauteskundeen bezperan

iritsi da, eta agintari erregionalistek, zer

gerta ere, ez dute trabarik jarri. Ez dute

ibilbidea aldatzera behartu, ez dituzte festak

egiteko baimenak ukatu, sikiera ez

diete egotzi antolatzaileei legez kanpoko

arrantza gorestea. Gauez txaleko islatzailerik

gabe ibili diren zenbait euskalakariri

isun ziztrin batzuk jarri dizkiete, besterik

ez. Hori guztiori horrela, askoz zailagoa

egin zait Korrikan parte hartzeko motibazioa

topatzea. Izan ere, euskaltzale izatea

arrunt nekagarria da. Urte asko dira jada

Korrikan, Nafarroa Oinez-en, Sortzenen

festan, auzoko euskararen egunean, atariko

toponimiaren jaialdian parte hartzen.

Urte asko, Euskal Herria Kapitainak sufritzen,

euskararen aldeko festa guztietan

zientoka agertzen dira nerabe zalapartari

horiek, ikurrina kapa moduan lepoan lotuta,

Gora Euskadi! goiburuko txanoa buruan,

beren super-botere guztien iturburua

—kalimotxo katxia— esku artean. Eta

Iritzia 15

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, ergatiboa!

Serio demonio

Juan Kruz Lakasta eta Zaldieroa

seriodemonio@berria.info

UPNren debekuek sutu gabe, zaila da halako

akelarreetan parte hartzen segitzeko

behar bezala berotzea. Ez da harritzekoa,

gure diskurtso soziolinguistiko zaharraren

axioma zein den aintzat hartuz: munduan

parekorik ez duen Aitorren hizkuntza

zaharra, oso zaharra, milaka urte dituena,

salbatu behar dugu, frankismoaren

garaietan pairatu zituen eta egun ere sufritzen

dituen erasoei erantzunez. Edonola

ere, azkenean, Korrikara joan nintzen eta,

kasu, inoiz baino gehiago hunkitu nintzen,

ia negar egiteraino, gure alaba Maddik

nola gozatu zuen ikusiz. Euskararen

aldeko lasterketa zela eta han zen jende

guztia euskararen alde zegoela azaldu genionetik,

korrika, saltoka, oihuka hasi

zen, guztiz euforiko. Esan gabe doa gure

3 urteko alabari ez diogula euskararen aldeko

txaparik sartu. Ez daki deus milenarismoez

eta debekuez. Euskararen aldeko

bere atxikimendua funtzionalitatean oinarriturik

dago: euskaraz jasotzen du maitasuna

bere gurasoengandik. Pirritx eta

Porrotxenak dira gehien gustatzen zaizkion

bideoak, gaztelerazkoak ere badituen

arren. Euskaraz hobeki moldatzen da gazteleraz

baino. Horregatik pozten da ezezagun

batek euskaraz egiten dionean. Horregatik

jarri zen euforiko euskararen aldeko

festa dibertigarri batean horrenbeste jende

ikusita. Bistan da askoz ilusionagarriagoa

da Maddiren diskurtso soziolinguistikoa

bere aitarena baino.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!