01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

14 Historia

Kondairaren

mugetan

Herri

matxinadak

Matxinadak ez dira

izan borrokaldi

orokorrak,

karlistadak edo

1936ko gerra izan

ziren bezala.

Matxinadetan ez

zen boterea

zalantzan jartzen,

agintariaren

erabakia baizik.

Zergen edo jangaien

igoerak,

soldadutzara

joateko deialdiak,

jauntxoen

harrokeriaren

aurkako kexuak...

Donibane Garaziko bizilagunak 1683an matxinatu ziren, herriko gatzaga erregeari ematearen kontra. BERRIA

Matxinadak

eta matxinoak

Iñaki Egaña

Jesusek zioen bezala, masail

batean jotzen zaituenari

eskaini bestea ere.

Paradoxikoa izan daiteke

euskaldunen erantzuna,

historikoki erlijiosoak izan arren

oso gutxitan eskaini baitute gure

arbasoek beste masaila. Kolpearen

erantzuna, ordea, beste kolpe

bat izan da. Etengabeko erantzuna.

Gehienetan.

Ernest Bois-Le-Comte frantsesa

espioia izan zitekeen. Kazetaria,

behintzat, ez. Parisko Gobernuak

Espainiara bidali zuen, Lehenengo

Karlistadari buruzko berriak

ematera. Eta, ikusi eta entzun

ondoren, txosten luze bat

idatzi zuen. Bertan irakur zitekeen:

«Nafar bat gerrilla gerra batean,

esku artean fusila duela eta zahatoan

ardoa, bere egoera naturalean

dago».

Nafarroatik beste herrialdeetara

zabal daiteke Le Comtek esandakoa,

iparretik hegora euskaldunak

garai guztietan borrokaldi

batean edo bestean egon baitira.

Europar hizkuntzetan ez dut uste

hitz berezirik dagoenik. Francok

erabilitakoa (altxamendua) ez da

inoiz euskaldunen artean erabili,

horretarako hitz berezi bat badugu

eta: matxinatu. Eta, ematen

duenez, Matxinek edo Mattinek

jarri zuen indarrean hitza. Burdinoletan

lan egin zuen Mattin unibertsalak

utzi zigun hitza.

Matxinadak ez dira borrokaldi

orokorrak izan, karlistadak edo

1936ko gerra izan ziren bezala.

Matxinadetan ez zen boterea zalantzan

jartzen, agintariaren erabakia

baizik. Zergen edo jangaien

igoerak, soldadutzara joateko

deialdiak, jauntxoen harrokeriaren

aurkako kexuak... XVII. mendetik

aurrera halako dozenaka

izan dira, eta Euskal Herriko zazpi

herrialdeetako historian asko

aurki ditzakegu.

Gatzaren matxinada izango da,

beharbada, lehena. 1631n hasi

zen, eta hiru urte geroago bukatu.

Gatzaren salneurria %44 igotzeaz

gain, bildutako gatz guztia konfis-

Mugak kostaldera eraman

zituztenekoa

katu eta Errege Ogasunak bakarrik

salduko zuela agindu zuten,

eta herria haserretu egin zen.

XVIII. mendearen hasieratik areagotu

egin ziren matxinadak. Ez

dakit kasualitatea izan zen ala ez,

baina urte horietan Espainiako

monarkiaren aldaketa gertatu

zen, eta, lehenengo aldiz, Bourbon

frantziar etxeko errege-erreginek

Madrilgo tronua bereganatu

zuten.

Dena dela, XVI. mendean ere

hainbat herritan matxinatu ziren

bertako biztanleak: 1538an Oñatin,

urkatokiaren aurka; eta

1592an Larragan, pikotaren kontra.

Fivatiers matxinada izan zen

DMila zazpiehun eta hemezortzian Gipuzkoan eta Bizkaian

izandako matxinadak benetan bortitzak izan ziren.

Hain zuzen, bi herrialde horietako portuetan gertatu ziren erreboltak.

Aurreko urtetik giroa oso nahasia zegoen, mugak kostaldera

eraman baitzituen Espainiako erregeak. 1718ko abuztuaren

egunetako batean, norbaitek zerga-biltzaile bat erail

zuen Bilbon, eta Bermeon eta Algortan aduanaren zaintzaile

batzuen itsasontziak erre zituzten. Asaldura zabaldu zen, eta

aduana aldaketaren aldeko jauntxoen etxaldeak ere erre zituzten

matxinoek. Gainera, Endrike Arana Bizkaiko Foru Aldundiko

diputatu nagusia hil zuten erreboltariek. 1718ko azaroaren 18an

Espainiako Filipe V. erregearen armada Bilbora heldu zen. Baina

matxinada ez zen gerra bihurtu, mugak ohiko tokietara itzuli

baitzituzten agintariek.

Igandea •2011ko apirilaren 17a

Lapurdin ezagututako lehenetarikoa,

non bertako jauntxoek hartu

zuten parte.

Baina XVII. mendean zehar benetako

matxinada ugari izan ziren,

zergen igoeraren aurka.

Gehienetan tindatzaileak, artisauak,

jornalariak eta peoiak matxinatu

ziren. 1669an, adibidez,

Lapurdi kostaldeko arrantzale

guztiek bat egin zuten Frantziako

armadarako itsasoratzearen

aurka, eta matxinatu egin ziren.

1683an, berriz, Donibane

Garaziko bizilagunak gogor zapaldu

zituzten armadakoek, nafa-

Gatzaren matxinada da

lehena, beharbada;

1631n hasi zen, eta hiru

urte geroago bukatu

XVIII. mendeko

matxinada gehienak

foruen aldekoak

izan ziren

rrak matxinatu ondoren. Protestaren

zergatia nahiko logikoa

izan zen: Parisko agintariek herriko

gatzagari helburua aldatu

zioten, erregearen gatzaga bihurtuz.

XVIII. mendeko matxinada

gehienak foruen aldekoak izan

ziren, baina beste mota bateko

batzuk ere izan ziren: 1724an Ainhoan,

zergen igoeraren aurka;

1731n Irunen, itsasoratzearen

kontra; 1738an Gasteizen, jauntxoei

erantzuteko; 1739an Azpeitian,

zergen igoeraren kontra;

1748an Donibane Garazin, zergengatik;

1749an Hernanin, herri

lurra murriztu ondoren; 1755ean

Gipuzkoan, ganadu salmenta

librearen ostean; 1756an Donibane

Lohizunen, Frantziako soldaduen

aurka; 1773an Donostian,

sagardoaren zerga igotzearen

aurka; 1784an Gasteizen, ardoaren

salmentari jarritako mugen

aurka...

1766an, Azkoitian eta Azpeitian

matxinatu ziren. Zergatia

behin eta berriro errepikatu zen

Euskal Herriko herrietan: aleen

prezioaren igoera. Protesta errepikakorra

zen, baina baita jauntxoen

erantzuna ere: aleak pilatzen

zituzten. Aleak gorde

ondoren espekulazioari ateak

zabaltzen zizkioten. Azkar batean

diru anitz irabazten zuten

jauntxoek.

Benetako klase borroka izan

zen urte horretako matxinadan.

Manuel Arriola Donostiako alkateak

Gipuzkoako jauntxoen

armada osatu zuen. Eta Azpeitiko

eta Azkoitiko herritarren aurkako

sarekada zuzendu zuen.

Kapitalismoaren araua bete zen:

merkatu askea. Baina, ohi den

bezala, gutxiengoen aldeko askatasuna,

gehiengoaren interesen

aurka, hain zuzen ere. Beti bezala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!