01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2011ko apirilaren 17a • Igandea

Aranak Angel Zabalari Pabetik bidalitako postala, 1900eko martxoan. Ezkonbidaian zegoen Arana. ABERTZALETASUNAREN AGIRITEGIA

Sabinik barnekoena

‘Barne-muinetako Sabin Arana Goiri’izeneko liburua

plazaratu dute, EAJren sortzaileak idatzitako gutun sorta

aberatsarekin; bigarren liburukia aurten argitaratzea

espero du Joseba Agirreazkuenaga lanaren prestatzaileak.

Gotzon Hermosilla

Historian lorratza

utzi duten emakume

eta gizonak hobeto

ezagutzeko,

haien esanak, haien

eginak, haietaz besteek esan dituztenak

hartu ohi dira aintzakotzat;

eta, jakina, idatzirik utzi zituztenak

ere haiengana gerturatzeko

bide emankorra izaten da.

Baina ez dira berdin izaten argitaratzeko

helburuz idazten direnak

eta soilki lagun minari, maiteari

edo unean uneko solaskideari zuzentzen

zaizkionak. Sabino Arana

Goirik (Abando, Bizkaia, 1865;

Sukarrieta, Bizkaia, 1903) idazlan

ugari utzi zituen, artikuluak batez

ere, baina eskutitz ugari ere

idatzi zituen; horietan agertzen

da barne-barneko Arana, plazagizon

polemiko eta sutsuaren

alde ezkutua.

Gutun horietako asko bildu ditu

Joseba Agirreazkuenaga EHUko

Historia katedradunak, Barnemuinetako

Sabin Arana Goiri izeneko

liburuan. Utriusque Vasconiae

argitaletxeak plazaratu du,

Paulo Iztuetak zuzentzen duen

Gutun-Sorta sailean. Gutunak I

(1876-1903) azpititulua du liburuak,

eta horrek esan nahi du bigarren

atala ere izango duela lan

horrek. Aurtengo Durango Azokarako

kalean egotea espero dute.

Hainbat arlotatik azter daitezke

liburuan bildutako agiriak. Joseba

Agirreazkuenagak dioenez,

«garaian garaiko ikuspegia antzemateko

ikaragarrizko balio

antropologiko, etnografiko eta soziala»

daukate. Baina, batez ere,

Sabino Arana —edo Sabin, Agirreazkuenagak

izen hori hobesten

baitu, Aranak berak erabili

ohi zuena izaki— hobeto ezagutzeko

parada ematen dute. «Gutunek

historia txikia erakusten digute»,

dio Agirreazkuenagak,

«baina historia txikia historia

handiaren zati bada; zati ez ezik,

oinarri ere bai».

«Pertsonaren beste ikuspegi

bat» eskaintzen dute gutunek,

Agirreazkuenagak dioen moduan.

Kasu honetan, liburuan bildutako

gutunek zehatz ematen

dute Aranaren ibilbidearen berri.

Ez hori bakarrik: «Eskutitzak

beti norbaiti zuzenduak izaten direnez,

Aranaren inguruko sarea

zein zen ere erakusten digute gutun

hauek».

Idaztera emana

Etorri handiko idazlea izan zen

Arana Goiri, idaztera emana bizi

izan zena. Baina ekintzailea ere

izan zen, eta, hortaz, bere ideiak

hedatu eta plazaratzeko bidetzat

zituen idazkiak, eztabaida eta polemikari

muzin egin gabe. Horregatik,

kazetaritza landu zuen batez

ere. Haren testu gehienak «kazetaritzarako

moldean

pentsatuak» daude, Agirreazkuenagaren

berbetan, eta El Correo

Vascoegunkariaren eta beste zenbait

agerkariren sortzaile eta sustatzailea

izan zen.

Gutunetan ere ageri da Aranaren

izaeraren alde hori, betiere

kontuan hartuta «berez argitaratzeko

ez ziren materialak» direla

eskutitzak, «horietako asko eztabaida

giroan idatzitakoak». Alde

horretatik, gaur egungo blogekin

alderatzen ditu Agirreazkuenagak

gutunok, «blogek bezala,

unean uneko iritzi eta sentierak»

plazaratzen dituztelako: «Hor topatzen

dugu pertsona publiko baten

usteen benetako adierazpena,

Emaztegaiari idatzitako gutuna.

ABERTZALETASUNAREN AGIRITEGIA

beharbada gordinagoa, mota horretako

dokumentuei dagokien

moduan».

Aranak oso denbora laburra

izan zuen bere ideiak garatzeko,

Bizcaya por su independencia liburua

argitaratu zuenetik hil zen

arte hamaika urte baino ez zirelako

pasa. Agirreazkuenagak apailatutako

liburuan ere, hamar urteren

buruan idatzitako gutunak

agertzen dira gehienbat. Hartzaileei

dagokienez, bi atal desberdindu

behar dira: alde batetik, etxekoei

bidalitako gutunak daude;

amari umetan igorritako ohar laburra,

Paulina arrebari edo Jose

Sabino Arana 13

Mari aitaginarrebari bidalitakoak

eta, oso bereziki, lehenbizi

emaztegai eta gero emazte izan

zuen Nikole Atxikallenderi zuzendutakoak.

Azken horiek liburuaren

atal handi bat hartzen

dute, eta argitaratu gabe egon

dira orain arte.

Beste aldetik, familiaz kanpokoei

bidalitako gutunak daude.

Hartzaileen zerrendari erreparatuta,

aise ikusten da «goi mailako

kulturadunak» direla gehiengehienak,

Agirreazkuenagaren

berbak erabilita.

Horietako batzuk oso interesgarriak

dira: esaterako, Angel Zabala

(Arteaga, Bizkaia, 1866; Madril,

Espainia, 1940), EAJren barruan

Aranaren konfiantzazko

Liburuan, hamar

urteren buruan

idatzitako gutunak

biltzen dira gehienbat

pertsona izan zena eta alderdiaren

sortzaileak, hilurren zegoelarik,

oinordeko politiko izendatu

zuena; Piarres Broussain (Hazparne,

Lapurdi, 1859-1920) mediku

euskaltzalea; Luis Eleizalde

(Bergara, Gipuzkoa, 1879; Bilbo,

1923) irakaskuntza elebidunaren

aitzindari eta Euskaltzaindiaren

sortzaileetakoa, eta abar.

Gutunetako asko euskaraz idatzita

daude, eta horietako batzuek

apurtzen dute Aranaren

garbizalekeriaren mito ezaguna.

«Euskara molde desberdinak erabiltzen

ditu, eta, esaterako, emaztegaiari

zuzentzean saiatzen da

Busturia aldeko euskaraz idazten.

Nik uste dut euskararen erregistro

desberdinak bereizten hasi

zela Arana. Euskara kultua nahi

zuen, goi mailako jakintza adierazteko

moduko euskara, baina

senitartekoekin eta emaztegaiarekin

bestelako euskara, beste

eredu bat erabiltzen zuen».

Mendea baino gehiago igaro da

Arana hil zenetik, eta, halere,

hark utzitako ondareak gaurkotasun

handia du, Espainiako hedabideetan

haren kontra idazten

direnek frogatzen dutenez. Arana

«gaur-gaurko bizikide bat

izango balitz bezala» epaitzea

«harrigarria» begitantzen zaio

Agirreazkuenagari: «Canovas de

Castillok esklabismoaren inguruan

idatzitakoekin edo garai

hartako beste politikari batzuek

idatzitakoekin ere gauza bera

egin daiteke. Baina horrelakoak

garaian garaiko eztabaida giroan

kokatu behar dira halabeharrez.

Esan behar da Aranak, bere ibilbide

laburrean, aldaketak izan zituela

bere ikuspegian, bere pentsaera

egokitzen joan zela. Erabiltzen

dituen hitz eta kontzeptuak

testuinguru horretan kokatu behar

dira, eta gero egin daiteke balorazioa,

baina adierazpen horiek

gure nahierara egokitzeko tranpa

egin gabe».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!