01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 Kubako repentismoa

Tradizioa

eta

nortasuna

Luis Paz Ezquivel ‘Papillo’-k Kubako

ahozko poesia jorratzen eta hedatzen

ematen du bere denbora; alegia,

Kubako bertsogintza lantzen.

Jose Miguel Arrugaeta Habana

Inprobisazioaren eta Hamarrekoaren

Zentro Iberoamerikarreko

zuzendari gisa

dagokion bulegoan aritu

gara hizketan Luis Paz Ezquivel

Papillo-rekin. Paperez eta

liburuz josita dauka langela; nolabaiteko

ordena batean dauzka pilatuta,

eta repentisten argazkiak

ditu hormen apaingarri. Toki lasai

eta abegitsua iruditu zaigu

eguerdiko bero minean. Lehenik,

Kubako repentismoaren jatorriari

buruz galdetu diogu. Papillok

minutu gutxian laburbildu digu

ahozko literatura horren bost

mendeko historiaren funtsa:

«Osagai iberiar nabarmena du jatorrian.

Konkistatzaileek eta kolonizatzaileek

ekarri zuten, batez

ere Andaluziatik. Antzerkiaren

eta Elizaren bidez ezagutarazi zuten,

eta, jatorri jasoa izanagatik,

herritarren gustura egokitu; izan

ere, oso komunikabide eraginkorra

zen». Papilloren iritziz, eraldatu

egin zuten hainbat eragilek

—kanariarren presentzia, denboraren

joana, gaien ugaritasuna…—,

kubatartasunaren adierazpide

bihurtzeraino, eta bada

horren aztarrenik Kubako literaturan:

«Kubako nazioaren historia

osoan ez da hamarrekorik ageri

ez den aldirik».

Iraganetik gaur arte

XIX. mendean hartu zituen

adierazpide horrek gaur egungo

ezaugarri behin betikoak, Juan

Cristobal Napoles Fajardo

El Cucalambe siboneistaren poesia

zela bitarteko. Hamarrekoetarako

motibotzat hartu zituen,

besteak beste, sustrai aborigenak,

Kubako nekazariak, bizimodu

xumea eta hari zegozkion

hainbat lanbide, landako paisaia…

«Hamarrekoa estrofa

nazionaltzat hartzeraino», Papillok

adierazi duenez. Kubako

inprobisazioak «decima espinela»

deritzon hamarrekoa bakarrik

darabil forma poetiko gisa; Papillok

argitu duenez, Urrezko Mendeko

Vicente Espinel El Rondeño

poetari zor dio izena: «Egitura

zorrotz bati dagokio, eta bere

ezaugarriak ditu; hamarreko

horixe landu dugu».

Historian aurrera egin, eta

hasi gara orainera hurbiltzen.

Nekazariak gutxitu eta teknologia

eta baliabide berriak azaldu

ahala —edozein garairi berez

dagozkion aldaketa soziologikoak—,

egokitzapen berrietara moldatu

behar izan zuen Kubako

ahozko poesiak. Papilloren ustez,

«aisiarako eta entretenimendurako

forma lehiakor berriak agertu

eta horiek teknologia berrien

bidez hedatu izanak denbora

asko kentzen die gizakiei, baina

nekazariak zuzeneko harreman

hurbiletara emanak dira tradizioz,

aurrez aurrekoan zaildutakoak.

Ikuspegi horretatik, galera

dakarkio tradizioari». Beste

alderdi batzuei ere erreparatzen

die, ordea, eta, haren ustez, hedapenerako

abaguneak baliatu

beharra dago: «Sinesten dut

elkarbizitza horretan, elkarren

aberasgarri izate horretan, hedapen

handiagoa lortzeko —baita

nazioartean ere— eta berezko

hartzaileak gehitzeko».

Erakundeak laguntzaile

Kubako repentismoari nortasun

balio handia dagokio, eta, beraz,

laguntza nabarmena eman diote

erakundeek; «erabatekoa, nik

uste», esan digu Papillok. Horren

adierazgarri bikaina dira, esaterako,

Haurrentzako Repentismo

Lantegiak; hamar urte bete berri

dituzte lanean, eta, guztira, badira

93 herrialde osoan barrena

—100 irakasle eta 1.100 ikasle (8-

12 urte bitartekoak)—. Gure hizketa-lagunaren

ustez, «gaur

egungo repentismoak hizkuntza

bera darabil osagai berritzaile

nagusi gisa; hizkuntza zeinu

Luis Paz Ezquivel Papillo iaz, Habanako Aberri Egunean. MIKEL MAROTTA

askotarikoak sartzen dituzte gazteek,

eta, hala, erabilgarriago

zaie beren belaunaldikoei». Hala

ere, batzuetan, badira bestelako

arazo batzuk ere; esaterako,

Kubako repentismoak musikaren

beharra du, eta doinu askotarikoak

izan ditzake; ia galzorian

dago formatu tradizionala

—lautea, tresa, gitarra eta perkusio

txikia—, hainbat arrazoirengatik,

eta ahalegin handia egiten

ari dira instrumentu horiek

berriro jotzen irakasteko lehenbailehen.

Baina Papillok ez digu

ezkutatu bere kezka: «Musika

laguntzarik izan ezean, litekeena

da repentismoa galzorian egotea;

eragozpen handia da emanaldietarako,

eta inprobisatzaile profesionalei

ere eragiten die». Jakinmina

sortu digu profesionalak

hizpidera ekartzeak, eta kontu

garrantzitsu horri buruz galdetu

diogu, eta hauxe erantzun digu:

«Iraultzaz geroztik, herrialdeko

kultura politikaren parte da.

Lehen, sortzen zitzaizkien egokieretatik

bizi ziren. Orain,

berriz, irratsaio ugari dituzte,

hainbat telebista saio ere bai,

nekazarien musikari buruzko

zentro bereziak, festak, tokian

tokiko jardunaldiak eta abar;

repentista profesionalak aritzen

dira ekitaldi horietako gehienetan,

eta jardunaldi horiexek

dituzte bizibide».

Mundu zabaleko inprobisazio

forma asko ikusitakoa eta

entzundakoa da Papillo, eta,

haren ustez, hauxe da garrantzitsuena:

«Denok ere gauza bera

egiten dugu, baina desberdin,

nork bere esentzia erantsita eta

ama hizkuntza erabilita. Gizakien

aniztasunaren adierazpide

bat da, eta forma zoragarri bat du

baliabide: poesia».

Bertsolaritzaz Kubatik

Luis Pazek bizikizun berezi

samarra izan du, bertsolariekin

inprobisatzeko aukera izan baitu

Euskal Herrian izan delarik eta

Habanan aberri egunak antolatu

dituztelarik. Gure bertsolariek

zer ote duten deigarri, horrexen

jakin-mina sortu zaigu. «Itxura

batera sorgor dirudite, baina ezagun

dute pasioz dihardutela, eta

indar biziz mintzo dira beren

jarrera aldeztearren; bere herria,

ohiturak eta nortasuna aldezten

dituela dakienari dagokion

pasioz. Ez dut hizkuntza ulertzen,

baina argi asko igar diezaieket

hori guztia; horrexegatik,

ezin hobeto ulertu ahal dute

elkar hizkuntza desberdinetako

Igandea •2011ko apirilaren 17a

bi inprobisatzailek». Hizketaldi

amaierarako, beste kontu batzuk

izan ditugu hizpide. Ez, ordea,

garrantzi txikiagokoak: hala nola

emakumeak bigarren mailako

zereginean jardun izana tradizioz

repentismoan. Papilloren esanetan,

emakumeek gero eta egiteko

handiagoa eta agerikoagoa dute;

neskatoak dira, hain zuzen ere,

haurrentzako repentismo lantegietan

parte hartzen dutenetatik

%55, eta hori bere emaitzak ekartzen

hasia da.

Eta, jakina, ezin amaituko

dugu inprobisazioaren poeta

batekin izandako hizketaldi hau

probarik eginarazi gabe. Hamarreko

bat osatzeko eskatu diogu,

bada. Lotsati samar irribarre

egin digu, eta, segundo batzuetan

bere barnera bilduta egon eta

gero, hona hemen haren artearen

erakusgarri bat opari:

Vienes desde el Pueblo Vasco

y en una improvisación,

creo que desde el corazón,

igual que un Fénix renazco

En cantarte me complazco.

Mi alma ante ti se posterna

y con mi estrofa moderna,

la que te sirve de arrullo,

resalto ante el Pueblo tuyo,

su alma de lengua materna.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!