01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2011ko apirilaren 17a • Igandea

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

izan zinen irakasle, gazteleraz eta diziplina

zorrotzarekin...

E Hiru eta lau urteko haurren

irakasle izan nintzen. Niri lan

hori gustatu egiten zitzaidan, eta

oso gustura jardun nuen. Eta bai,

erdaraz noski, eta diziplina askorekin;

jolas orduan baino ezin zuten

hitz egin. Eta hona [Azpeitiko

Ikastolara] etorri nintzenean,

hura zen hemengo zarata! Gelan

ez zen inor isiltzen! Hasieran saiatu

nintzen diziplina jartzen, baina,

ikasi nuen, eta lasaiago hartu

nuen aurrerantzean.

Ikastola ez zen diziplina gabeko

ikastetxea, baina gu ohituta

geundenetik oso diferentea zen.

G Zergatik sartu zinen ikastolan?

E Ni hasieran kristau ikasbidea

emateko intentzioarekin sartu

nintzen. Apaiza zen orduan zuzendari,

eta hari eskaini nion nire

burua irakasle gisa. Lehenago

Azpeitiko Loiolatxo eskola mistoan

ibili nintzen, urtebetez soilik,

eta hura itxi eta gero jo nuen ikastolara.

Baietz esan zidan, eta hala

sartu nintzen. Orduan, 1976an,

irakasle falta handia zegoen, ez

zegoen jendea prestatuta klaseak

emateko. Eta horrelaxe hasi nintzen.

Zazpi bat urteko haurrekin

hasi nintzen ikastolan, bigarren

mailan, idazten eta irakurtzen

erakusten.

G Eta euskaraz...

E Hori zen bestea. «Andereño,

agelkia», esaten zidaten. Eta ni

despistatu planta egiten, ez bainekien

zer eskatzen zidan! Baina

beste ikasle bat konturatu eta

esan zidan: «Andereño, borragoma

eskatzen dizu!». Orduan asko

erabiltzen ziren era horretako

hitz berriak: axota, urrutizkina...

Eta garai horretan ikurrinak besterik

ez ziren margotzen. Nahi zutena

margotzeko esan eta ikurrinak

margotzen zituzten ume guztiek.

Nobedadea zen, urte

horietan onartu baitzuten.

Guztira, 29 urte eman ditut

ikastolan, 65 urte bete eta erretiroa

hartu arte. Baina lehenbiziko

urtea soilik pasa nuen umeekin

irakasle egun osoz; geroztik, idazkaritzan

egin nuen lan. Osasun

arazoengatik ondoezik jartzen

bainintzen. Hain gustuko lana

izan arren, ni ondo ez banago

umeak nirekin ez zirela ondo

egongo pentsatzen nuen. Neronek

eskatu nuen aldaketa.

G Moja zinela izan zinen ikastolako

langile. Abituarekin hasi zinen, baina,

azkenean, abitua kendu zenuen.

Nola izan zen bilakaera hori?

Ez zen egongo beste ikastolarik

non, nire moduan, moja bat irakasle

edo langile zenik. Abitu

beltz harekin! Gero ni ere hasi

nintzen espabilatzen, baina hastapenetan

txangoetara eta guzti

joaten nintzen abituarekin.

Gero, esnatu nintzen. Eta abitu

zuria eta arropa normala janzten

hasi nintzen. Komentuan eta

ikastetxean horrela jantzita eza-

gutzen baininduten, eta ez zen

ezer gertatzen. Baina kanpora

edo festa batera joanez gero, beste

denak begira nituen. Eta zergatik

eman behar dugu beti atentzioa?

Jesusek ez zuen eskatu desberdin

jantzita joan behar genuenik. Elizak

gauza asko egin ditu ondo,

baina baita gaizki ere. Orain ere

horretan gaude.

G Arazoak izan zenituen kongregazioarekin?

E Nik beti eztabaidatu egiten

nizkien gauzak, baita komentuko

moja nagusiari ere. Komentuan

bizi nintzen, eta ikastolan egiten

nuen lan. Eta pentsatzen nuen:

«Hauek honezkero damutu dira

ni ikastolan ari naizelako».

Abitu zuria dela eta, adibidez,

bai Venezuelan bai Madrilen janzten

zuten, han beroa egiten baitzuen.

Ni inori kontsultatu gabe

hasi nintzen niretzako abitua egiten,

eta, horretan ari nintzela eskatu

nion baimena moja nagusia-

«Komentuan bizi

nintzela, pentsatzen

nuen: ‘Damutu dira

hauek ni ikastolan

ari naizelako'»

«Munillak esaten

dituenak ezin ditut

irakurri; molestatu

egiten nau. Hori ez

da Jesusen mezua»

ri. Baiezkoa eman zidan, kontuan

hartuta nire osasun egoera eta

abar. Baina, hurrengoan baimena

ezer egiten hasterako eskatzeko

esan zidan. Ni beti izan naiz

oso askea. Eta askea izateak ere,

prezio bat dauka.

Mojatan ezin zen politikari buruz

hitz egin, baina ikusten nuen

politika jakin batzuei buruzko debekua

zela. Izan ere, zer da politika?

Eta erlijioa bizi liteke politika

gabe? Apaiz batek justizia eskatzen

badu politikan sartzen ari

da? Ba ez, ze hori ebanjelioan dator.

Justiziarik gabe ez dago erlijiorik.

G Horregatik diozu elizak ez dituela

gauza batzuk ondo egin?

E Zer borrokak ditugun... Lehengora

eraman nahi gaituzte,

nire gazte denborako erlijiora eraman

nahi gaituzte. Eta hori ez da

Jesusek eman zuen mezua. Jesusek

hori baino askatasun handiagoa

eman zuen, eta, hain zuzen,

orduko legeen kontra egin zuelako

kondenatu zuten. Eta prostitutak

defenditu zituen, eta kalean

baztertuta zeudenekin zegoen.

Handiekin ez, txikiekin egiten zituen

ospakizunak. Baztertuta

zeudenekin.

G Zer iritzi duzu egun elizaren agintean

daudenez?

E Ona ez. Jesusen jarraitzaile be-

Elkarrizketa 11

zala, zer lortu nahian dabil eliza

berriro ere atzera joatearekin?

Jose Antonio Pagolaren liburua

[Jesus, aproximación histórica]

zergatik galarazi nahi dute? Jesusen

gizatasuna aldarrikatzen

duelako? Eta Joxe Arregiri, berriz,

elizakoa ez dela esanez, hitzaldi

bat ematea galarazi berri

diote; eskumikatu egin al dute

bada?

Lehen, euskal eliza inon baino

askeago zen, eta Jesusengandik

inon baino gertuago zegoen. Hori

kentzeko, urteak daramatzate

prestatzen, eta iritsi dira. Eta

orain, nahi dutena egiten ari dira.

Niri pena gazte jendeak ematen

dit, horien ondoan dagoen gazte

jendeak. Borondate onenarekin

ariko dira, baina... Hain garbia da

Jesusek esaten duena, gelditu

hadi horretan! Ez hadi joan garai

bateko ornamentuen bila, orain

apaiz gazte asko egiten ari diren

bezala. Handikeriaren espektakulua

ematea ez da Jesusen estiloa.

Horien prozesioa ez zait gustatzen.

Boterea nahi dute; hain justu,

Jesusek kondenatzen zuen boterea.

Eta horixe bera dioten hainbat

kondenatzen ari dira: Jose

Maria Castillo, Diez Alegria, Pagola,

Arregi... eta gehiago. Niretzat

eredu dira jada sententziaturik

dauzkaten apaiz horiek.

Munillak [Gipuzkoako gotzainak]

esaten dituenak, aldiz, ezin

ditut irakurri; molestatu egiten

nau. Hori ez da Jesusen mezua.

Barkamenari buruz dioena adibidez,

esanez ba, segun, damutzen

bada eta konfesatzen bada... Jesusek

artzainaren parabola jarri zigun,

non etxera itzultzean beso

zabalik hartzen duten, epaitu

gabe.

G Joaten zara mezetara?

E Bai, ez du utzi nahi. Baina, segun

zein mezatara, nola joango

da ba gaztea, erritual hori eta handitasun

hori ikustera... Ni ere lehengo

igandean ez nintzen joan,

eta ez zen ezer pasa. Lasai gelditzen

naiz. Irakurgaiak bizi ditut,

eta ebanjelioa irakurri eta ondorengo

gogoetak atsegin ditut.

Ruiz de Galarreta oso gustura irakurtzen

dut, irekia da oso.

Iaz Arantzazun astebete pasa

genuen Joxe Arregirekin gogo

jardunetan, eta asko gozatu

nuen. Aurten ere banoa berriz,

uzten badiote. Berak hala zioen:

«Zenbat eta gizakiago, orduan eta

Jainkoago». Denok gaude bide

horretan, Jainkoak bere berdina

izateko egin baikintuen. Eta, egunen

batean, iritsiko gara; bai gizon,

eta bai emakume.

G Eta bestela, parte hartzen al

duzu erlijioaren inguruko beste antolakuntzetan?

E Ez. Nik gustura erakutsiko nuke

katekesia, baina ez nuen osasuna

estutu nahi. Beraz, erretiratu

eta lasai bizi naiz orain. Familiako

umeekin-eta ibiltzen naiz orain,

haiek pixka batean zaintzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!