BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

datu.basea22.wikispaces.com
from datu.basea22.wikispaces.com More from this publisher
01.12.2012 Views

10 Elkarrizketa Enkarna Arregi «Lehen, euskal eliza gertuago zegoen Jesusengandik» Azpeitiko Ikastolaren zutabeetako bat izan da, eta urteetan irakaskuntzarako bokazioa eta serora bizimodua eskutik eraman zituen. Utzi zion lekaime eta irakasle izateari; ez, ordea, ikasteari eta espiritualtasuna aberasteari. Egungo elizaren jarrera «itxiak» sumindu egiten du. Ainhoa Oiartzabal Barre atsegina eta itsaskorra du Enkarna Arregik (1940, Azpeitia, Gipuzkoa). Eta, memoria ere, aparta. Bihotzak gidaturik egin zen aurrena lekaime eta gero irakasle, eta, hain justu, bihotzaren osasun makalak mugatuta utzi zion haurrekin lan egiteari. Venezuelan lekaime den ahizpa bisitatzera joan bezperan hartu gaitu Loiolako bere etxean; «aspaldiko partez, Aste Santuko prozesioan hartuko dut parte!». Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak haren biografia atera berri du. G Azpeitiko Loiola auzoan egin duzu bizia: bertan jaio zinen,bertako komentuan izan zinen lekaime, hemengo ikastolan lan egin duzu... E Moja sartu ostean [1965ean], bost urte eta erdi Burlatan, Iruñean eman nituen. Gero Madrilera joan nintzen, eta urte batzuk egin nituen han, harik eta, bihotzetik operatu eta umeekin lan egiteko ez nengoelako, Segoviara (Espainia) bidali ninduten arte. Han ere gaizki, ordea, eta atzera Loiolara ekarri ninduten [1975ean]. Nik esan nien urtebeterako bakarrik etorriko nintzela, hemen etxetik gertu lan egitea, ba ez dakit... gehiegi irudituta edo. Eta begira, azkenean, gaur arte! G Loiolako Iturbide baserrian jaio zinen, hamar senideko familian. Zer oroitzapen dituzu baserriko giroaz? E Niri gustatu egiten zait baserriko lana. Gu adibidez kuadrillan ibiltzen ginen soroko lanetan; artoa jorratzea zela, belarretan, garotan... Niri batzuetan tokatzen zitzaidan haientzat merienda prestatzen gelditzea etxean, baina, gainerakoan, sorora joaten nintzen. Nire ahizpak, orain Venezuelan denak, izugarrizko aldrebeskeriak esaten zituen hitz egiterakoan, igual, «lastozko kamioia ze- torrek!» esaten zuen «kamioka lasto» esan beharrean. Apuntatu egiten genituen halako irteerak, gero, afaltzen, berriz esateko. Hala, maiz, «gaur barre egiteko afaria zeukeagu!» esaten genuen, eta hala pasatzen genuen afari garaia, elkarren anekdotak kontatzen eta barrez. Giro ederra bizi izan dugu guk baserrian, giro sanoa. Orduan, gaur egun baino gutxiago behar zen bizitzeko. G Gaztetan, moja izatea erabaki zenuen. Orduan heldu zenien serio ikasketei, ezta? E Umetan ikasle txarra nintzen, ez nuen batere gogorik ikasteko. Esklabetara joaten ginen orduan ikastera. Gero sortu zitzaidan niri ikasteko gogoa, moja joateko planarekin hasi nintzenean. Orduan, ordea, baserriko lanak eta etxekoak ere egin behar izaten nituen. Hala, plantxa egiten nuen bitartean liburua ondoan nuela «Giro ederra bizi izan dugu baserrian, giro sanoa. Orduan, gutxiago behar zen bizitzeko» «Nik ez nuen behin ere izan ezkontzeko gogorik. Eta orduan, ba moja izatea erabaki nuen» izaten nintzen maiz. Denbora ez zen gelditzen, eta lanak egin behar ziren! Batxilergoa behin heldu nintzela hasi nuen, 20 urtetik gora bai. Iruñean egin nuen batxilergoa, jada Burlatako kongregazioan nengoela moja izateko. Eta gero ikasi nuen irakasle izateko. G Aurretik, zer lotura zenuen erlijioarekin? E Erlijioarekin lotura estua genuen, lehen hala izaten zen. Arrosarioa etxe guztietan errezatzen zen, letania egiteko belauniko jartzen ginen, eta, gainera, latinez egiten genuen [latinez hasi da errezatzen]. Gogoratzen naiz behin, oraindik ere barre egiten dugu, aita nola jarri zen errezatzen belauniko mahaiaren kontra, eta lo hartu zuen! Gu han ari ginen «Ora Pro Novis» eta «Ora Pro Novis», eta berak, lo zegoela, «Hau dek astakeria!» bota zuen, eta guk atzetik, «Ora Pro Novis». Arrosarioan ere, barre egiten genuen familian. G Orduan, bokazioagatik ez ezik, emakumeentzako beste aukera bat zelako erabakitzen zen moja izatea? E Garai haietan mutilen bila etortzen ziren fraideak eta apaizak, haien barnetegietara ikastera joan zitezen. Mutilek bazuten ikasten jarraitzeko irteera. Neskek, aldiz, gutxiago. Nik ez nuen behin ere izan ezkontzeko gogorik. Eta orduan, ba moja izatea erabaki nuen. Nik erlijiozkotasuna gazte gaztetatik eduki dut. Niri gustatu egiten zitzaidan liburu espiritualak irakurtzea. Eta egunero mezetara joan behar izaten nuen; deseroso egoten nintzen egunen batean ez banintzen joaten. G Ahizpa ere moja duzu,hura Venezuelan. E Hura ni baino lehenago egin zen moja, hura ere Burlatako kongregazioan. Aurten dira 50 urte moja sartu zela. Berehala Venezuelara joan zen, eta han 45 bat urte eramango ditu. Urte asko Maracaibon daramatza. Pobreekin egiten dute lan, eta Hugo Chavez dagoenetik, pobreak hobeto daudela diote. Ondorioz, eurak ere pozik daude. Badiote Chavez ez dela beharbada Motzean 1 Loiola: Fundamentua.Bigarren jaunartzea egin arte, jesuitek eman ziguten guri katekesia,eta hor fundamentua jaso genuen.Xabier Arzalluz izan genuen katekista. 2 Baserria: Lagunartea. Baserri giroan, baserrikoak ez ezik auzotarrak bildu egiten ginen, txisteak kontatuz eta horrela. Garo biltzea bukatzen zenean, adibidez, garoafaria egiten genuen, eta gaurko boden antzeko festa izaten zen. Bizipoza. 3 Euskara: Dena.Barru-barrutik irteten zait.Umetan, Esklabatan adibidez,ez ziguten lagatzen euskaraz hitz egitea,baina ez dut errepresioaren oroitzapenik. erabat ongi ari, baina aurrekoak ez zirela hobeak. G Zuk ez zenuen atzerrira moja joateko bidea hartu. Zergatik? E Osasunak ez zidan uzten [bihotzetik operatu zuten 33 urterekin, eta harrezkero osasun makala eduki du]. Muga hori eduki dut. Orain, ordea, behin ere baino hobeto nago. Lana utzi nuenetik, edo laneko kezka eta eginbeharrak utzi nituenetik. Estresak egiten zidan izugarrizko kaltea, lan fisikoak baino gehiago. Ikastolan hainbeste jenderekin eta hainbeste eginbeharrekin, estresa izaten nuen. Hala, iristen zen asteburua eta jota gelditzen nintzen. Eta batzuetan, bi egunetakoak baino luzeagoak ziren makalaldiak. G Bihotzak mugatu dizu zure bokazioa, umeen irakasle izatea. Nola moldatu zinen, ordea, Azpeitiko Ikastolan irakasle izan zinen lehen urteetan? E Nire mugen barruan, saiatzen nintzen ahal nuena egiten; beste gelakoak mendira joaten baldin baziren, ba ni eta nire gelakoak futbol zelairaino joaten ginen, ordokian. Eta han ni arbitro aritzen nintzen, nahiz eta futbolari buruz ezertxo ere ez jakin. Umeek beraiek esaten zidaten noiz zen falta eta noiz penalti! G Hastapenetan, ordea, Madrilen Igandea •2011ko apirilaren 17a

2011ko apirilaren 17a • Igandea ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS izan zinen irakasle, gazteleraz eta diziplina zorrotzarekin... E Hiru eta lau urteko haurren irakasle izan nintzen. Niri lan hori gustatu egiten zitzaidan, eta oso gustura jardun nuen. Eta bai, erdaraz noski, eta diziplina askorekin; jolas orduan baino ezin zuten hitz egin. Eta hona [Azpeitiko Ikastolara] etorri nintzenean, hura zen hemengo zarata! Gelan ez zen inor isiltzen! Hasieran saiatu nintzen diziplina jartzen, baina, ikasi nuen, eta lasaiago hartu nuen aurrerantzean. Ikastola ez zen diziplina gabeko ikastetxea, baina gu ohituta geundenetik oso diferentea zen. G Zergatik sartu zinen ikastolan? E Ni hasieran kristau ikasbidea emateko intentzioarekin sartu nintzen. Apaiza zen orduan zuzendari, eta hari eskaini nion nire burua irakasle gisa. Lehenago Azpeitiko Loiolatxo eskola mistoan ibili nintzen, urtebetez soilik, eta hura itxi eta gero jo nuen ikastolara. Baietz esan zidan, eta hala sartu nintzen. Orduan, 1976an, irakasle falta handia zegoen, ez zegoen jendea prestatuta klaseak emateko. Eta horrelaxe hasi nintzen. Zazpi bat urteko haurrekin hasi nintzen ikastolan, bigarren mailan, idazten eta irakurtzen erakusten. G Eta euskaraz... E Hori zen bestea. «Andereño, agelkia», esaten zidaten. Eta ni despistatu planta egiten, ez bainekien zer eskatzen zidan! Baina beste ikasle bat konturatu eta esan zidan: «Andereño, borragoma eskatzen dizu!». Orduan asko erabiltzen ziren era horretako hitz berriak: axota, urrutizkina... Eta garai horretan ikurrinak besterik ez ziren margotzen. Nahi zutena margotzeko esan eta ikurrinak margotzen zituzten ume guztiek. Nobedadea zen, urte horietan onartu baitzuten. Guztira, 29 urte eman ditut ikastolan, 65 urte bete eta erretiroa hartu arte. Baina lehenbiziko urtea soilik pasa nuen umeekin irakasle egun osoz; geroztik, idazkaritzan egin nuen lan. Osasun arazoengatik ondoezik jartzen bainintzen. Hain gustuko lana izan arren, ni ondo ez banago umeak nirekin ez zirela ondo egongo pentsatzen nuen. Neronek eskatu nuen aldaketa. G Moja zinela izan zinen ikastolako langile. Abituarekin hasi zinen, baina, azkenean, abitua kendu zenuen. Nola izan zen bilakaera hori? Ez zen egongo beste ikastolarik non, nire moduan, moja bat irakasle edo langile zenik. Abitu beltz harekin! Gero ni ere hasi nintzen espabilatzen, baina hastapenetan txangoetara eta guzti joaten nintzen abituarekin. Gero, esnatu nintzen. Eta abitu zuria eta arropa normala janzten hasi nintzen. Komentuan eta ikastetxean horrela jantzita eza- gutzen baininduten, eta ez zen ezer gertatzen. Baina kanpora edo festa batera joanez gero, beste denak begira nituen. Eta zergatik eman behar dugu beti atentzioa? Jesusek ez zuen eskatu desberdin jantzita joan behar genuenik. Elizak gauza asko egin ditu ondo, baina baita gaizki ere. Orain ere horretan gaude. G Arazoak izan zenituen kongregazioarekin? E Nik beti eztabaidatu egiten nizkien gauzak, baita komentuko moja nagusiari ere. Komentuan bizi nintzen, eta ikastolan egiten nuen lan. Eta pentsatzen nuen: «Hauek honezkero damutu dira ni ikastolan ari naizelako». Abitu zuria dela eta, adibidez, bai Venezuelan bai Madrilen janzten zuten, han beroa egiten baitzuen. Ni inori kontsultatu gabe hasi nintzen niretzako abitua egiten, eta, horretan ari nintzela eskatu nion baimena moja nagusia- «Komentuan bizi nintzela, pentsatzen nuen: ‘Damutu dira hauek ni ikastolan ari naizelako'» «Munillak esaten dituenak ezin ditut irakurri; molestatu egiten nau. Hori ez da Jesusen mezua» ri. Baiezkoa eman zidan, kontuan hartuta nire osasun egoera eta abar. Baina, hurrengoan baimena ezer egiten hasterako eskatzeko esan zidan. Ni beti izan naiz oso askea. Eta askea izateak ere, prezio bat dauka. Mojatan ezin zen politikari buruz hitz egin, baina ikusten nuen politika jakin batzuei buruzko debekua zela. Izan ere, zer da politika? Eta erlijioa bizi liteke politika gabe? Apaiz batek justizia eskatzen badu politikan sartzen ari da? Ba ez, ze hori ebanjelioan dator. Justiziarik gabe ez dago erlijiorik. G Horregatik diozu elizak ez dituela gauza batzuk ondo egin? E Zer borrokak ditugun... Lehengora eraman nahi gaituzte, nire gazte denborako erlijiora eraman nahi gaituzte. Eta hori ez da Jesusek eman zuen mezua. Jesusek hori baino askatasun handiagoa eman zuen, eta, hain zuzen, orduko legeen kontra egin zuelako kondenatu zuten. Eta prostitutak defenditu zituen, eta kalean baztertuta zeudenekin zegoen. Handiekin ez, txikiekin egiten zituen ospakizunak. Baztertuta zeudenekin. G Zer iritzi duzu egun elizaren agintean daudenez? E Ona ez. Jesusen jarraitzaile be- Elkarrizketa 11 zala, zer lortu nahian dabil eliza berriro ere atzera joatearekin? Jose Antonio Pagolaren liburua [Jesus, aproximación histórica] zergatik galarazi nahi dute? Jesusen gizatasuna aldarrikatzen duelako? Eta Joxe Arregiri, berriz, elizakoa ez dela esanez, hitzaldi bat ematea galarazi berri diote; eskumikatu egin al dute bada? Lehen, euskal eliza inon baino askeago zen, eta Jesusengandik inon baino gertuago zegoen. Hori kentzeko, urteak daramatzate prestatzen, eta iritsi dira. Eta orain, nahi dutena egiten ari dira. Niri pena gazte jendeak ematen dit, horien ondoan dagoen gazte jendeak. Borondate onenarekin ariko dira, baina... Hain garbia da Jesusek esaten duena, gelditu hadi horretan! Ez hadi joan garai bateko ornamentuen bila, orain apaiz gazte asko egiten ari diren bezala. Handikeriaren espektakulua ematea ez da Jesusen estiloa. Horien prozesioa ez zait gustatzen. Boterea nahi dute; hain justu, Jesusek kondenatzen zuen boterea. Eta horixe bera dioten hainbat kondenatzen ari dira: Jose Maria Castillo, Diez Alegria, Pagola, Arregi... eta gehiago. Niretzat eredu dira jada sententziaturik dauzkaten apaiz horiek. Munillak [Gipuzkoako gotzainak] esaten dituenak, aldiz, ezin ditut irakurri; molestatu egiten nau. Hori ez da Jesusen mezua. Barkamenari buruz dioena adibidez, esanez ba, segun, damutzen bada eta konfesatzen bada... Jesusek artzainaren parabola jarri zigun, non etxera itzultzean beso zabalik hartzen duten, epaitu gabe. G Joaten zara mezetara? E Bai, ez du utzi nahi. Baina, segun zein mezatara, nola joango da ba gaztea, erritual hori eta handitasun hori ikustera... Ni ere lehengo igandean ez nintzen joan, eta ez zen ezer pasa. Lasai gelditzen naiz. Irakurgaiak bizi ditut, eta ebanjelioa irakurri eta ondorengo gogoetak atsegin ditut. Ruiz de Galarreta oso gustura irakurtzen dut, irekia da oso. Iaz Arantzazun astebete pasa genuen Joxe Arregirekin gogo jardunetan, eta asko gozatu nuen. Aurten ere banoa berriz, uzten badiote. Berak hala zioen: «Zenbat eta gizakiago, orduan eta Jainkoago». Denok gaude bide horretan, Jainkoak bere berdina izateko egin baikintuen. Eta, egunen batean, iritsiko gara; bai gizon, eta bai emakume. G Eta bestela, parte hartzen al duzu erlijioaren inguruko beste antolakuntzetan? E Ez. Nik gustura erakutsiko nuke katekesia, baina ez nuen osasuna estutu nahi. Beraz, erretiratu eta lasai bizi naiz orain. Familiako umeekin-eta ibiltzen naiz orain, haiek pixka batean zaintzen.

10 Elkarrizketa

Enkarna Arregi

«Lehen, euskal eliza gertuago

zegoen Jesusengandik»

Azpeitiko Ikastolaren zutabeetako bat izan da, eta urteetan

irakaskuntzarako bokazioa eta serora bizimodua eskutik

eraman zituen. Utzi zion lekaime eta irakasle izateari; ez,

ordea, ikasteari eta espiritualtasuna aberasteari. Egungo

elizaren jarrera «itxiak» sumindu egiten du.

Ainhoa Oiartzabal

Barre atsegina eta itsaskorra du

Enkarna Arregik (1940, Azpeitia,

Gipuzkoa). Eta, memoria ere,

aparta. Bihotzak gidaturik egin

zen aurrena lekaime eta gero irakasle,

eta, hain justu, bihotzaren

osasun makalak mugatuta utzi

zion haurrekin lan egiteari. Venezuelan

lekaime den ahizpa bisitatzera

joan bezperan hartu gaitu

Loiolako bere etxean; «aspaldiko

partez, Aste Santuko prozesioan

hartuko dut parte!». Uztarria Azpeitiko

herri aldizkariak haren

biografia atera berri du.

G Azpeitiko Loiola auzoan egin

duzu bizia: bertan jaio zinen,bertako

komentuan izan zinen lekaime, hemengo

ikastolan lan egin duzu...

E Moja sartu ostean [1965ean],

bost urte eta erdi Burlatan, Iruñean

eman nituen. Gero Madrilera

joan nintzen, eta urte batzuk egin

nituen han, harik eta, bihotzetik

operatu eta umeekin lan egiteko

ez nengoelako, Segoviara (Espainia)

bidali ninduten arte. Han ere

gaizki, ordea, eta atzera Loiolara

ekarri ninduten [1975ean]. Nik

esan nien urtebeterako bakarrik

etorriko nintzela, hemen etxetik

gertu lan egitea, ba ez dakit...

gehiegi irudituta edo. Eta begira,

azkenean, gaur arte!

G Loiolako Iturbide baserrian jaio

zinen, hamar senideko familian. Zer

oroitzapen dituzu baserriko giroaz?

E Niri gustatu egiten zait baserriko

lana. Gu adibidez kuadrillan

ibiltzen ginen soroko lanetan;

artoa jorratzea zela, belarretan,

garotan... Niri batzuetan

tokatzen zitzaidan haientzat merienda

prestatzen gelditzea etxean,

baina, gainerakoan, sorora joaten

nintzen.

Nire ahizpak, orain Venezuelan

denak, izugarrizko aldrebeskeriak

esaten zituen hitz egiterakoan,

igual, «lastozko kamioia ze-

torrek!» esaten zuen «kamioka

lasto» esan beharrean. Apuntatu

egiten genituen halako irteerak,

gero, afaltzen, berriz esateko.

Hala, maiz, «gaur barre egiteko

afaria zeukeagu!» esaten genuen,

eta hala pasatzen genuen afari garaia,

elkarren anekdotak kontatzen

eta barrez. Giro ederra bizi

izan dugu guk baserrian, giro sanoa.

Orduan, gaur egun baino gutxiago

behar zen bizitzeko.

G Gaztetan, moja izatea erabaki

zenuen. Orduan heldu zenien serio

ikasketei, ezta?

E Umetan ikasle txarra nintzen,

ez nuen batere gogorik ikasteko.

Esklabetara joaten ginen orduan

ikastera. Gero sortu zitzaidan niri

ikasteko gogoa, moja joateko planarekin

hasi nintzenean. Orduan,

ordea, baserriko lanak eta

etxekoak ere egin behar izaten nituen.

Hala, plantxa egiten nuen

bitartean liburua ondoan nuela

«Giro ederra bizi

izan dugu baserrian,

giro sanoa. Orduan,

gutxiago behar zen

bizitzeko»

«Nik ez nuen behin

ere izan ezkontzeko

gogorik. Eta orduan,

ba moja izatea

erabaki nuen»

izaten nintzen maiz. Denbora ez

zen gelditzen, eta lanak egin behar

ziren!

Batxilergoa behin heldu nintzela

hasi nuen, 20 urtetik gora

bai. Iruñean egin nuen batxilergoa,

jada Burlatako kongregazioan

nengoela moja izateko. Eta

gero ikasi nuen irakasle izateko.

G Aurretik, zer lotura zenuen erlijioarekin?

E Erlijioarekin lotura estua genuen,

lehen hala izaten zen. Arrosarioa

etxe guztietan errezatzen

zen, letania egiteko belauniko jartzen

ginen, eta, gainera, latinez

egiten genuen [latinez hasi da

errezatzen].

Gogoratzen naiz behin, oraindik

ere barre egiten dugu, aita

nola jarri zen errezatzen belauniko

mahaiaren kontra, eta lo hartu

zuen! Gu han ari ginen «Ora Pro

Novis» eta «Ora Pro Novis», eta

berak, lo zegoela, «Hau dek astakeria!»

bota zuen, eta guk atzetik,

«Ora Pro Novis». Arrosarioan ere,

barre egiten genuen familian.

G Orduan, bokazioagatik ez ezik,

emakumeentzako beste aukera bat

zelako erabakitzen zen moja izatea?

E Garai haietan mutilen bila

etortzen ziren fraideak eta apaizak,

haien barnetegietara ikastera

joan zitezen. Mutilek bazuten

ikasten jarraitzeko irteera. Neskek,

aldiz, gutxiago.

Nik ez nuen behin ere izan ezkontzeko

gogorik. Eta orduan, ba

moja izatea erabaki nuen. Nik erlijiozkotasuna

gazte gaztetatik

eduki dut. Niri gustatu egiten zitzaidan

liburu espiritualak irakurtzea.

Eta egunero mezetara

joan behar izaten nuen; deseroso

egoten nintzen egunen batean ez

banintzen joaten.

G Ahizpa ere moja duzu,hura Venezuelan.

E Hura ni baino lehenago egin

zen moja, hura ere Burlatako kongregazioan.

Aurten dira 50 urte

moja sartu zela. Berehala Venezuelara

joan zen, eta han 45 bat

urte eramango ditu. Urte asko

Maracaibon daramatza.

Pobreekin egiten dute lan, eta

Hugo Chavez dagoenetik, pobreak

hobeto daudela diote. Ondorioz,

eurak ere pozik daude. Badiote

Chavez ez dela beharbada

Motzean

1 Loiola: Fundamentua.Bigarren

jaunartzea egin arte,

jesuitek eman ziguten guri

katekesia,eta hor fundamentua

jaso genuen.Xabier Arzalluz

izan genuen katekista.

2 Baserria: Lagunartea. Baserri

giroan, baserrikoak ez

ezik auzotarrak bildu egiten

ginen, txisteak kontatuz eta

horrela. Garo biltzea bukatzen

zenean, adibidez, garoafaria

egiten genuen, eta

gaurko boden antzeko festa

izaten zen. Bizipoza.

3 Euskara: Dena.Barru-barrutik

irteten zait.Umetan,

Esklabatan adibidez,ez ziguten

lagatzen euskaraz hitz

egitea,baina ez dut errepresioaren

oroitzapenik.

erabat ongi ari, baina aurrekoak

ez zirela hobeak.

G Zuk ez zenuen atzerrira moja joateko

bidea hartu. Zergatik?

E Osasunak ez zidan uzten

[bihotzetik operatu zuten 33 urterekin,

eta harrezkero osasun makala

eduki du]. Muga hori eduki

dut. Orain, ordea, behin ere baino

hobeto nago. Lana utzi nuenetik,

edo laneko kezka eta eginbeharrak

utzi nituenetik. Estresak egiten

zidan izugarrizko kaltea, lan

fisikoak baino gehiago. Ikastolan

hainbeste jenderekin eta hainbeste

eginbeharrekin, estresa izaten

nuen. Hala, iristen zen asteburua

eta jota gelditzen nintzen. Eta

batzuetan, bi egunetakoak baino

luzeagoak ziren makalaldiak.

G Bihotzak mugatu dizu zure bokazioa,

umeen irakasle izatea. Nola

moldatu zinen, ordea, Azpeitiko

Ikastolan irakasle izan zinen lehen

urteetan?

E Nire mugen barruan, saiatzen

nintzen ahal nuena egiten; beste

gelakoak mendira joaten baldin

baziren, ba ni eta nire gelakoak

futbol zelairaino joaten ginen, ordokian.

Eta han ni arbitro aritzen

nintzen, nahiz eta futbolari buruz

ezertxo ere ez jakin. Umeek beraiek

esaten zidaten noiz zen falta

eta noiz penalti!

G Hastapenetan, ordea, Madrilen

Igandea •2011ko apirilaren 17a

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!