01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2011ko apirilaren 17a • Igandea

Irudiak eta zenbakiak

Bihar jai

Mikel Elorza

Irudiez eta

zenbakiez dihardut

artikuluan, astean

pilatu zaizkidanez,

albiste

desberdinetakoak,

larriak gehienak.

Bada bestelakorik,

ordea. Irudi eta

zenbakiek ere bat

egiten baitute

gaurko festan, azken

10 eguneko

lasterketa eroaren

amaieran. Korrikan.

Zorioneko irudiak,

zorioneko

zenbakiak.

Hurrengo

egunetan

Ainhoa Oiartzabal

Irudi pare batek katigatu

naute aste honetan, nazioartekoak

biak. Laurent

Gbagboren atxiloketari

dagokiona da bat.

Hoteleko gela batean atxilotuta

zeukateneko irudien artean, bat

zabaldu zen, horrek egin zidan

kosk: Gbagboren emaztea ageri

zen, beldurra begietan, hainbat

gerrillariren erdian. Gerrillariek

ilea, besoak ukitzen zizkieten.

Gerla-garaikurra zen, ehiza-trofeoa.

Niri beldurgarria iruditu zitzaidan,

argazkiak erakusten

duena, eta are beldurgarriagoa

erakusten ez duena. Argazkirik

gabe, hainbat gatazka armatutan

ondorengo testigantzen bitartez

jakiten duguna, emakume izateagatik

jasan behar dituztenak kontatzen

dizkigutenean. Eta kontatzen

dituztenak bakarrik ezagutzen

ditugu.

«Laurent Gbagbo eta bere

emazte Simone» zen informazioa,

gehienetan. Guk ere hala esan dugu,

Gbagboren emaztea. Soldaduek

gerra-garaikurra hala erakusteak

esan nahi du, seguruenik,

garrantzia ematen diotela,

eta beraz senarraz aparte ere nabarmendu

zela emaztea agintaldian

jardun zuen bitartean. Hala

baita: Simone Ehivet ezaguna

zen, politikan diharduena aspaldidanik,

marxista izana, literatura

eta hizkuntzalaritzako ikasketak

egina eta lanean jarduna,

Frantziako epaileren batekin aferaren

bat izan zuena, Boli Kostan

desagertutako kazetari baten

kontura. Izugarrizko aberastasunak

bildu izana ere salatu diote

(marxismo irakaspenak ahaztuta,

edo agian ongi baliatuta, bildutakoak

seguruenik).

Emazte izateaz harago nor izateak

areago azaltzen du argazkia,

baina hotzikara niri ez dit horrek

kentzen. Honekin argazkia atera

dutela, horixe. Besteekin hori ere

ez. Piezaren partiketazuzenean

egiten dute.

Palestinatik iritsi da beste iru-

Hauteskunde zerrendak

Atzerako kontaketa hastear

Bihar amaituko da maiatzaren

22ko foru eta udal hauteskundeetarako

hautagaien zerrendak aurkezteko

epea. Hurrengo astean

irekiko da inpugnazio aldia.

Laurent Gbagboren emazte Simone Ehivet gerrillariek inguraturik, joan den astelehenean. STR / EFE

dia, Vitorio Arrigoni hildako

ekintzaile italiarrarena. Irudi erdiragarria,

handik gutxira lepoa

egingo ziotela jakiteak izugarriagotzen

duena. Badakit noski zientoka

halako argazki topa daitezkeela,

munduko makina bat zanga-zulotan,

herritan, eremutan:

bonbardatutako haurrak, bortxatu

eta eraildako emakumeak,

txikitutako gizonak... Palestinarren

aldeko lanean, Israelen sarraskiak

salatzen ziharduen ekintzailearen

hilketak, hala ere, larritasun

apartekoa ematen dio. Beste

adjektibo batzuekin batera, gizagabedeitu

ohi zaio halako

ekintzari: hilketa gizagabea. Gizagabea?

Milaka urte daramatzagu,

azken gizaldietan teknologia gero

eta garatuagoekin, gizakiok halakoak

egiten. Gizagabea ez, oso gizakizkoa

da hori. Zoritxarrez.

Gazan Israelgo Armadak egindako

sarraskiak salatzen eta bestelako

kontuak azaltzen, hainbat

kronika eginak zituen Arrigonik

Interneten, bere blog batean. Beti

esaldi batekin, adagiobatekin,

amaitzen zirenak —liburuan ere

argitaratuak, izenburu horrekin—:

Restiamo Umani. Bere zoritxarrerako

batzuk umanidira,

umani-egi (hori bai, kasu honetan,

eta maiz, jainkoaren izenean

eginik aziook).

Derbia San Mamesen

Athletic-Reala

Lau denboraldiren ostean, Realak

berriro zapalduko du San Mameseko

zelaia. Larunbatean izango

da Athleticen eta Realaren

derbia.

Zifrak. Irudiekin batera

datuak eta zenbakiak izan ditut

gogoan. Iragarki batek izan du

errua (ni zenbakietara jartzearena,

noski): hainbat kirolari ageri

da, zenbaki batekin arduratuta

bakoitza, buruan zenbaki edo

zifra bat —errekorrak, markak,

denborak...—; zenbaki diferenteak

buruan, baina bakarra bihotzean

BAT, Basque Team. Iragarkia,

bale. Berehalakoan etorri

zait iragarki-lehengusua, dena

den. Buruan zenbaki desberdinak

dituzten hainbat lagun, langile,

ikasle, langabetu, langabezian

daramatzaten hilabeteena,

zor duten hipotekarena, erosi

ezin duten etxearena, pagatu

ezin duten alkilerrarena, jasandako

desahuzioena, irribarretsu

esnatu ziren azken egunarena...

Nire sormena ez da urrutiago

iristen eta ez dakidana da bihotzean

duten zenbaki bakarra zeri

dagokion (hartzekodunek bihotza

ere ez ote dieten enbargatu

zalantza baitut).

Horiek bezala, bestelako zenbaki

batzuk ere agertu zaizkit

asteon. Jose Mari Sagardui

Gatza-k espetxean eman dituenak,

kasu. Berak-eta. Oraindik

ere batzuei erantsi nahi dizkietenak.

Handitzen doan presoen

zenbakia. Zenbaki madarika-

Aberri Eguna

Hainbat deialdi

Ohi bezala,hainbat ekitaldi izango

dira Aberri Egunean,igandean:

oraingoz,Independentistak sareak

Baigorrirako eta Gernikarako deia

egin du; EAJk,berriz,Bilborako.

Iritzia 07

tuak, txikiak izanda ere erraldoiak.

Beste zenbaki bat, lagun batek

proposatua: incidente hitza

hemerotekan zenbat aldiz topa

daitekeen, Afganistan edo Irak

hitzekin konbinazioan. Zortzi

hildako protestetan, CIAko agente

batek bi pakistandar akabatu,

eraso suizida bat, misil «oker»

bat... Denak incidente. Baina

gero Bildukoek hala deitu Frantzian

Polizia eta ustez ETAko bi

kideen artean gertatutakoari eta

Espainiako ministroa sutan,

lotsa gutxi behar duela incidente

deitzeko.

Ez dirudi gertakariak eragin

handirik izango duenik, baina

garbi dago zarratutako ahoan ez

dela eulirik sartzen: Bildukoak

orain arteko euren pausoa galduta

ibili dira eta azkenean Sortukoek

sorpasso-a egin; Patxi Zabaleta

tregoaren haustura

faktikoaz mintzo; Espainian

atentatutik gora... Hauteskundeen

olatuak eta Aberri Egunak

eta halakoek incidente-a irentsiko

dutela espero dezagun, bidea

lehor edukita bazterreko putzu

lokaztuetan ihalozka ibiltzea ere

ez baita kontua.

Aste honetan korrika egin

badugu ere, segi dezagun oinez,

poliki, baina goazen.

Nafarroaren Eguna

Baigorri elkargune

Igandean, urtero apirileko azken

igandean izan ohi den bezala, Nafarroaren

Eguna ospatuko dute

Baigorrin. Nafarroako herritarren

bilgune izan ohi da urtero.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!