01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

06 Iritzia

Hemeroteka

Galdeketa

Bartzelonan

Joan den igandean

Bartzelonan

Independentziari

buruz eginiko

galdeketa

arrakastatsutzat jo

dute ‘Vilaweb’eta ‘El

Punt’hedabide

katalanek,

galdeketaren

biharamunean. Biek

diote mugarri bat

ezarri duela euren

burujabetzaren

aldeko historian, eta

herritarren parte

hartzea

nabarmendu dute.

80 urte igaro eta gero

Vicent Partal

Vilaweb

D

uela 80 urte, 1931ko apirilaren

14an ostegunean,

Juan Carlosen aitonak

maletak egin behar izan zituen

Sant Jaume plazan Kataluniako

estatua aldarrikatzen zen

bitartean. Zoritxarrez, ordu batzuk

baino ez zuen iraun une

hark. Bera bezain egoskorra, atzo

[joan den igandea] Bartzelona

errepublikazale eta burujabea,

hiri antolatu eta librea [...] berriro

jaio zen esateko historia ez dela

oraindik amaitu. Bozketa egunetik

ordu gutxi batzuk igaro diren

honetan, oso zaila da ulertzea gure

bizitza osoaren irismena. Baina

zintzoa den inongo behatzailek

ezin du ukatu Arenys de

Munteko eta ondoko bozketek,

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren

sententzia lotsagarriak,

uztailaren 10eko manifestazioak

eta orain Bartzelonak

Erabakitzen Du kanpainaren

itxiera zoragarri honek herrialde

diferente baten aurrean jartzen

gaituztela. Herrialde desberdin

bat, indartsua dela badakiena,

bere buruarekin ziur, inori bai-

menik eskatzen ez diona, badakiena

hazten ari dela eta independentzia

zerumugan duela, nahiz

eta partziala izan oraingoz printzerrian.

Bart, jada oso berandu, ehunka

lagunek dantza eta kantu egiten

zuten arrakastaren pozaz

Santa Monicako Rambletako UG-

Tren egoitzaren aurrean, CADCIren

egoitza izan zenaren aurrean.

Ez dakit norbaitek gogoratu ote

zuen 1934ko apirilaren 6an soldadu

espainiarrek egoitzari eraso

egin ziotela, eta beste hainbat

ohorezko pertsonaren artean,

besteak beste, Jaume Compte,

Emakume bat, independentziari buruzko galdeketan botoa ematen, Artur Mas presidenteak bozkatu zuen hautestontzian. TONI ALBIR / EFE

A-10, demokrazia parte

hartzailearen irakaspena

Editoriala

El Punt

pirilaren 10a atzotik

[joan den igandea] A mugarri historiko bat

da eta demokrazia parte hartzailearen

irakaspen bat. Bartzelonak

Erabakitzen Du elkarteak

mobilizazio gaitasun handia erakutsi

zuen, eta ehunka hautestontzi

betetzea lortu zuen 250.000

boto baino gehiagorekin. Datu

hau historikoa da, eta pertsona

zintzo orok onartu behar du Bartzelonan

galdeketa egingo zela

iragarri zenetik, inor gutxik

espero zuela halako emaitza

onak lortzea. Emaitza orok interpretazio

ugari izan ditzake, baina

Bartzelonak Aukeratzen Du-k

lortutakoa arrakastatsua izan

dela onartu behar da.

Batetik, datuengatik: erroldaren

%21ek eta 16 urtez gorako

%18k parte hartzea datu izugarria

da. Kataluniak estatu bat

eduki edo ez emaitzatik haratago,

parte hartze maila hori arrakastatsutzat

jo behar da. Besterik

ez bada, Bartzelonako Udalak

Diagonalari buruz deitutako galdeketarekin

konparatuz gero.

Izan ere, Diagonalaren gaineko

galdeketan parte hartu zuen

%12aren datua itzalean uzten du

kontutan hartzen badugu udale-

ko baliabide bai pertsonalak bai

materialak erabili zirela galdeketa

hartan eta gainera, hiru milioi

euro gastatu zirela publizitatean.

Bartzelonak Erabakitzen Du elkarteak

80.000 euroren finantzaketa

eduki du gizabanakoek

emanda, eta ez du laguntza instituzionalik

eduki, baizik eta milaka

boluntarioen babesa. Eta hau

da Bartzelonako galdeketaren

arrakastaren bigarren puntua.

Miresgarria izan da jendearen

parte hartzea. Ia 7.000 lagunek

hartu dute parte galdeketaren

antolaketan, eta jende ezagun

nahiz elkarte askoren babesa

jaso du.

Arrakastaren hirugarren pun-

Igandea •2011ko apirilaren 17a

Amadeu Bardina eta Manuel

Gonzalez Alba hil zituztela. Duela

80 urte, armen kontra, eurek eta

beste jende askok herrialde libre

batekin egiten zuten amets, eta,

orduan ezinezkoa izan arren,

orain posible izan daiteke. Orain

ez baita kanoien aurka borroka

egin behar Europa demokratikoan.

Orain demokraziaren indarra

menderaezina da. Orain askatasuna

ezin daiteke eztabaidatu eta

orain guk hemen jarraitzen dugu,

hamarkadaz hamarkada nazioa

asmatzen, igande eguzkitsu batean

bozkatzen hura normaldu

nahian.

tua, dudarik gabe, bozketaren zorroztasuna

eta partaideen gizatasuna

izan dira. [...].

Eta azkenik, arrakastatsua izan

da eztabaida aberatsa sortu duelako.

Gure klase politikoa definitzera

behartu du eta politikari horietako

askok, tartean Generalitateko

presidenteak eta gobernuko

beste zenbait kidek, bozketan hartu

dute parte. A-10-ean, Bartzelonak

gidatu arren beste 20 herrik

bozkatu zuten egunean, 900.000

boto biltzea lortu zuten. Independentziari

buruzko galdeketa horien

datuek utzi diote anekdotikoak

izateari, eta mugarri bat ezarri

dute gure herrialdearen kultura

demokratikoan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!