01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2011ko apirilaren 17a • Igandea

tzen daramatzan oriotar getariartua.

«Hori ere gauza ederra dauka,

malgutasuna. Ez duzu kobratuko,

baina joatea badaukazu.

Medikutara edo horrela, e! Ez kafea

hartzera, banoa eta kito!». Idatzi

gabeko arau batek ez du baimentzen

halakorik. Honela azaldu

du Maritxu Aizpuruk, lan

honetan bi hamarkada pasatxo

daramatzan sareginak: «Badakizu

zer gertatzen den? Horrek baporea

dauka [kideetako bat seinalatuz],

horrek ere bai [beste bat

seinalatuz]... Nirera ez bada etortzen

kafea hartzera joan delako,

ni hurrengoan berera ez naiz etorriko,

kafea hartzera joan zelako».

Funtsean, elkartasuna dago

atzean, eta ontziekiko konpromisoa.

Eta laguntzaren irudi horietako

bat da Rosario Ibarbia. Bera da

kaian lanean ari diren emakumeen

artean zaharrena, eta erretiroa

hartuta dago dagoeneko. «Laguntzera»

joaten da. «Rosarioren

beharra daukagu», diote kideek,

aho batez. «Denok daukagu elkarren

beharra», erantzun du Rosario

Ibarbiak.

Lana eta laguntasuna uztarri

beretik doaz sarean: «Denok laguntzen

diogu elkar», dio Maria

Divina Ibarbiak, Rosarioren ahizpa

eta sareginak. «Gure lana hori

da». «Hemen, batez ere udaberrian,

baporeak itsasora lehenbailehen

bidaltzea da kontua, sareekin

bidaltzea. Lehenbailehen

ateratzea da kontua. Guk egon

behar dugu haien [ontzien] zain»,

dio Aizpuruk. Hala, Getarian

egun lanak «oso azkar» ateratzen

dituztela dio Maria Divina Ibarbiak.

«Ondo antolatuta gaude, eta

hamar ordu egin beharrean bost

egiten baditugu, hobe. Ez da hamar

orduan lan egin eta gehiago

kobratuko dugula pentsatzea.

Guk ontziari begiratzen diogu.

Erdigunea ontzia da».

«Aldaketa onerako izan da».

Sareak konpontzeko martxoaren

28an Getarian Eusko Jaurlaritzaren

eskutik inauguratu zuten lokal

berriaz mintzo da Martinez.

«Hala ere, lehen ere ez ginen erabat

hemen [moilan] aritzen: kofradia

zaharrean aritzen ginen

batzuetan. Baina oso zaharra

dago. Erortzen ari da. Eta aurki zigilatu

egingo dute, eta kalean gelditzera

gindoazen». Horretan zirela

lortu dute lokala, besteak

beste moilako eguraldi txarreta-

Normalki, gure gizonak

dira ontzien jabeak. Baina

kanpoko bat hemendik

bizitzea ez da posible»

MARI CARMEN ARRUTI

Saregina

«Batez ere udaberrian,

baporeak sareekin

itsasora lehenbailehen

bidaltzea da kontua»

MARITXU AIZPURU

Saregina

«Ez dakigu hemendik

erretiratuko garen. Eta

gutako askok egiten

dakigun bakarra da»

LUCIA URRESTI

Saregina

«Hemen ez dago

ordutegirik. Lana

dagoenean egiten duzu

lan, deitzen dizutenean»

MARI CARMEN MARTINEZ

Saregina

«Getarian ondo

antolatuta gaude. Hamar

ordu egin beharrean bost

egiten baditugu, hobe»

MARIA DIVINA IBARBIA

Saregina

tik eta argi faltatik babestuko dituen

lokala.

«Jendea orain hasi da baloratzen

gure lana, orain hasi da jabetzen

gure lanaz». Hala uste du

Mila Eizmendik. Eta hori gerta

dadin lokal berriak ere «kontuak

mugitu» dituela uste du. Eizmendik

esandakoa hizpide hartuta,

Lucia Urrestik ere badu esatekorik:

«Lokal horri eman dioten publizitatea

ere...». Amaitu gabe

utzi du esaldia.

Belaunaldien lotura

Itsasoarekin izan duten loturak

eraman ditu saregile gehienak sarea

konpontzeko lanera: jaiotza-

Babes egokirik gabe aritu behar izan dute urte luzez lanean. Irudian, 2007an, Getariako portuan. G. GARAIALDE / ARP

Eskuak eta hankak, sareginen ezinbesteko lan tresnak. LIERNI ALKORTA

Hainbat neurritako hariak erabiltzen dituzte konponketetarako. L. ALKORTA

tik batzuk, geroago beste batzuk.

Gurasoen edo senarren bidez. Bigarrena

da, esaterako, Eizmendiren

kasua. Bidanitik (Gipuzkoa)

Getariara ezkondu eta haurrak

koskortu zirenean hasi zen saregin

lanetan, duela 21 urte, inguruan

zuen arrantza giroaren barruan:

«Familia guztia dabil itsasoaren

ondoan». Amaginarreba

eta koinata izan zituen irakasle.

Oraindik ere lankide du koinata.

Hain zuzen, Lucia Urresti da

koinata. 33 urte daramatza hark

sarean. «Aita arrantzalea zen.

Amona, saregina, eta ama ere

bai». Hala, hirugarren belaunaldia

du Urrestik: «Baina uste dut

hirugarrenarekin amaituko

dela».

Hala atera da mahai gainera belaunaldi

berrien falta. Izan ere, 50

urtekoa da sareginen batez besteko

adina Getarian. 41 urte ditu

gazteenak. Belaunaldi berriak

sektorean sartzeko aukera urrun

samar ikusten duen arren, itxaropen

izpi bat badu Martinezek:

«Hasi da tartean behin baten bat

azaltzen». Hala ere, esparru mugatua

ikusten du. Izan ere, kide

berriak, lehengoen antzera, itsasoarekin

loturikoak direla dio:

«Beharra ikusten dutenez, sartzen

dira honetan. Baina loturarik

ez dutenak, normalean, ez

dira sartzen».

Itsasoko erregimen berezian

kotizatzen dute saregile guztiek.

Beraz, erretiroa izan, izango dute.

Horrez gain, gaixo agiriak ere egiten

dizkiete. Baina ez dute lanarekin

lotura duten gaixotasunen aitortzarik,

Martinezek argitu duenez:

«Eta hori lortu nahian

gabiltza. Eta kualifikazio profesionala

lortzen dugun unetik,

nonbait sailkatzea nahi dugu,

eta, hala, gaixotasun horiek aitortzea».

Saregileak 03

Lanbidearen etorkizuna dago,

Arrutiren ustez, erreleboaren gabezia

horretan. «Jende berririk ez

da hasten, ez daukalako etorkizun

handirik gazteentzat. Ez da

eguneroko lana; tarteka daukazu,

batzuetan gehiegi, besteetan batere

ez. Eta egindako ordu kopurua

kobratzen da. Soldata finkoa

balitz, beste upeleko sagardoa litzateke».

Izan ere, baporeekiko

hurbiltasunean ikusten du erreleboaren

gakoa: «Normalki, gure gizonak

dira ontzietako jabeak, eta

etxeko kontua da azkenean. Baina

kanpoko bat hemendik bizitzea

ez da posible», dio Arrutik.

Itsasoa bizi izan du Maria Divina

Ibarbiak ere: «Ni familiatik

hasi nintzen lan honetan», dio.

«Aitak-eta zeukaten barkua, eta

hantxe, gazte-gaztetik. Nire

seme-alabetatik inork ez du segitzen,

ordea. Zikloa bukatu da».

Etena berriz ere, familia gehienetan

bezala, moilan dauden emakume

gehienen kasuan bezala.

«Erretiroa aurreratzea» horixe

du buruan Lucia Urrestik. «Ea

lortzen dugun». Egun, erretiroa

65 urterekin hartzen dute sareginek

—56-57rekin arrantzaleek—,

baina aurreratzea darabilte

buruan. Ez dakite, ordea, erretiroa

sareak konpontzetik hartzerik

izango duten ere, etorkizun

lausoa baitute aurretik. Hala dio

Urrestik: «Bapore bat itsasoan

ibiltzen bada, guk jarraituko

dugu, baina baporeak kentzea

erabakitzen bada, guk lanik ez

daukagu. Guk ez dakigu hemendik

erretiratuko garen. Eta gutako

askok egiten dakigun bakarra

da», dio. Hala, etorkizuneko erretiro

horri begira hilabetero kotizatzen

dute, lan gehiago ala

gutxiago egin. «Kotizazioa ezin

da laga», dio Aizpuruk: «Etorkizunari

begira egin behar da».

Eta, lana lortu nahian, beste

portuetako ontzietan ere badaukate

begia jarrita: «Ea beste portu

batzuetatik zerbait lortzen dugun,

haien lana», dio Maria Divi-

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!