01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ezarian DSkate parkeak

talde ugari bildu ohi da arratsaldez eguraldi ona egiten duenean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

estalperik gabe daudenez, derrigorrezkoa

zaie eguraldi ona patinatzaileei.

Hotzean patinatzen

denean min hartzeko arrisku

handiagoa dagoela ohartarazten

du Martinezek. «Urteko egun

gehienetan euria egiten duen herrialde

batean, ez dago ezer egiterik»,

kexatzen da Manga. Skatea

beste kirolen pare jarri beharko litzatekeela

uste du donostiarrak.

«Kontuak atera ditzatela: kiroldegi

batean skate parke estali bat jarriko

balute ea zenbat jende

gehiago egingo litzatekeen bazkide».

Patinatzaileentzako instalazioak

kiroldegien barnean sartuko

balituzte, segurtasuna bultzatu

eta bizilagunekin istiluak

ekidingo lituzketela uste dute patinatzaileek.

«Gauez skate parkeak

ixten dituzte soinuak bizilagunei

enbarazu egiten dietelako. Segurtasuna

bultzatuz gero,

gurasoek lasaiago utziko liekete

haurrei skate egiten, eta harrobia

sortuko litzateke».

Bergaran (Gipuzkoa) altxatu

zuten orain urte eta erdi Laino

skate parke estalia. 400 metro karratu

ditu. Laino skate denda

zuen Hodei Elezpuruk, skate parkearen

sustatzailetako batek.

«Jendea etortzen zitzaigun dendara,

neguan ez zutela non skate

egin kexatuz. Aukera ikusi, eta

estalitako skate parkea eraikitzea

bururatu zitzaigun Alex Molanori

eta bioi». Pribatua da Elezpururen

ekimena. Hiru euroren

truke egun osoz ibil daiteke patinatzen.

Eguraldiaren arabera

handitzen da Elezpuru eta Molanoren

bezero kopurua. «Skate

parke onak daude hemen, baina

euria egiten duenean Euskal Herriko

toki guztietatik datoz». Skate

parkeen ugaritzeak ez du esan

nahi, Elezpururen aburuz, kirol

hori goraldian dagoenik. «Ez

dago bereziki goraldi batean.

Kontua da udalak ohartu direla

azpiegiturak falta direla skatean

ibiltzeko. Herri guztietan daude

futbol zelaiak, saskibaloi kantxak

eta frontoiak, baina ez skate

parkeak».

Bergaran ez ezik, Miarritzen

(Lapurdi) eta Bilbon ere badaude

estalitakoa skate parkeak. Bilboko

Gure txoko skate park estalian

Gonzalo Idigorasek eskolak ematen

ditu. Gaztetxoak izan ohi dira

haren ikasleak. «Bilbon skatea

sustatzea da helburua. Eskoletatik

ateratako etekinekin mantentzen

dugu skate parkea». Publiko

orori irekia dago parkea, doan.

«Egoskorkeria kontua da. Udalak

aspaldi iragarri zuen skate park

estali bat egingo zuela; baina

itxoiteaz nekatu, eta geurea egin

genuen. Nahi duena izan daiteke

bazkide».

Alvaro Ramirezek skatea du

ogibide. Donostiako Gros auzoan

La Plaza skate denda zabaldu

zuen orain bost bat urte. Patinatzeko

gauza gutxi behar baldin

badira ere, skate maila altuan

praktikatzen dutenentzat garestia

izan daitekeela aitortu du.

«Badira hamar egunetik behin

taula aldatzen dutenak. Baina

maila onean aritzen direnek

babesleak izan ohi dituzte. Zenbaitetan

gurasoak etorri zaizkit

haurrak zapatilak aste betean

urratu dituela kexaka». Taulak

eta horientzako osagarriak saltzeaz

gain, skate marken arropa

ugari dago salgai dendan, hala

nola oinetakoak, elastikoak…

«Skatean aritzeko arropa saltzen

dute markek, eta moda sortu

dute».

Eskoletara joan ohi da Ramirez

erakustaldiak egitera, kirola sustatzearren.

«Gaztetxoak oso gustura

ateratzen dira. Ondo etor-

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 39

Bizia ‹ Plaza

Laino skate parke estalia. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS Trebezia handiko zaleak ez dira falta. JAGOBA MANTEROLA / ARP Irungo skate parkean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

tzen zaie koordinazioa lantzeko»,

azaldu du. Skate parkeen ugaritzeak

etorkizunean bertako patinatzaileen

maila igoko duelakoan

dago Ramirez. «Jada badago

nazioarteko jendea».

Skate parkeek patinatzeko aukera

bikaina eskaintzen duten

arren, taula gainean urteak daramatzan

jende askok aitortzen du

kalean patinatzeak beste kutsu

bat duela. «Ni puristagoa naiz

alde horretatik. Hiri altzariek aukera

handiagoa eskaintzen dute,

imajinazioa gehiago lantzen da.

Badago skate parkean astebetean

patinatzen arituz gero erotu egiten

denik. Kalea behar du jende

horrek», azaldu du Ramirezek.

Ander Iraola ere ados dago baieztapen

horrekin. «Eskailerak, barandak,

koskak… hoberena kalean

aritzea da. Skate bideoak egiten

dituzten profesionalek kalean

filmatzen dituzte».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!