01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

38 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Plaza › Bizia

EzarianDSkate parkeak

Indarra du skateak Euskal Herrian. Zaletasuna aspalditik

datorren arren, azken urteetan erruz ugaldu dira skatean

ibiltzeko herrietan eraiki dituzten parkeak. Gero eta gehiago dira

parke horietako aldapetan irristatzen direnak.

Skate zaleen

biltoki

Adrian Garcia

Eguraldiak hobera egiten

duen heinean gero eta

gazte gehiago bildu ohi

da skate parkeen bueltan.

Donostiako Aiete auzoko

skate parkea da horren erakusgarri.

Baten bat taula gainean pistako

aldapan behera irristatzen

den bitartean, gainontzekoek

arretaz begiratzen dute, egin

dezakeen mugimendu berriari

so. Skatea denon ahotan dago.

Patinetearentzat erositako gurpil

berriak, ikasitako jauzi berriak

eta antzekoak dituzte mintzagai

nagusiak.

Baiona eta Miarritze Lapurdin;

Tolosa eta Orio Gipuzkoan; Amurrio

eta Laudio Araban; Lizarra

eta Zizur Nafarroan; Leioa eta

Gernika Bizkaian… gero eta

gehiago dira patinatzeko azpiegiturak

prestatu dituzten edo eraikitzekotan

dauden herriak.

Urte batzuetatik hona eraiki dituzte

patinatzeko azpiegitura

gehienak. Skate parkeak, beraz,

kontzeptu nahiko berriak dira.

Taula gainean patinatzeko zaletasuna,

baina, aspalditik dator.

Parkeak eraiki aurretik, skate zaleek

hiri altzariak erabiltzen zituzten

euren trebetasunak praktikatzeko.

Kaleko espaloiak, koskak,

eskailerak… edozein gunek

eskain dezake kirol hori praktikatzeko

abagunea. Zale kopurua

handitu ahala, udalek skatean

aritzeko guneak eraikiz joan dira.

Bilakaera luzea

XX. mendeko azken laurdenean

sartu zen skatea Euskal Herrian.

Ordutik bilakaera sakona izan du

zaletasunak, patinatzeko taulekin

batera. Dani Martinez gaztetxoa

zenean hasi zen patinetearekin

jostatzen. «Ordutik asko aldatu

da. Lehen lauak eta gogorrak

ziren taulak. Orain denetatik

daukazu: malguak, estuak, luzeak,

bi ardatzak mugitzen zaizkienak…».

Orduko Sanchesky laranjak

alde batera utzi, eta kanpotik

ekarritako taulak saltzen hasi zirenean

izan zuen skateak lehenengo

loraldia. Beheraldi ba-

tzuen ostean, 1990eko hamarkadan,

zaletasunak beste goraldi

bat izan zuela gogoratzen dute garai

horietatik patinean ibiltzen direnek.

2000. urte ingurutik hona

egonkortu egin da skatean patinatzeko

zaletasuna.

Hastapenak

Oscar Manga donostiarra hamar

urtekin hasi zen patinatzen. 34

ditu orain. «Goitibeheran aritzen

ginen umetan auzoko festetan.

Ondoren, zeuden Sancheskyan

eserita egiten genuen aldapa behera»,

gogoratzen du Mangak.

Geroago, taula berriak saltzen

hasi eta modan jarri zela dio Mangak.

«Ez zenuen ezer gehiagorik

‘‘ Goitibeheran aritzen

ginen umetan auzoko

jaietan; ondoren

Sancheskyan eserita»

OSCAR MANGA

Skate zalea

«Herri guztietan daude

futbol zelaiak eta

saskibaloi kantxak,

baina ez skate parkeak»

HODEI ELEZPURU

Laino skate parkea

«Europako eta AEBetako

jende asko dator skate

egitera Bilbo aldera;

zaletasun handia dago».

ANDER IRAOLA

Jart markaren sortzaileetako bat

«Hiri altzariek aukera

handiagoa eskaintzen

dute; imajinazioa

gehiago lantzen da»

ALVARO RAMIREZ

La Plaza skate dendako jabea

behar. Koska batekin nahikoa zenuen

orduak igarotzeko».

Surfak harreman estua du skatearekin.

Kaliforniako surflariak

hasi omen ziren skatean patinatzen,

surfean aritzeko olatu nahikorik

ez zegoenean entrenatzen

jarraitu ahal izateko. Surf eta

snowboard praktikatzen duten

asko ibiltzen dira skate parkeetan

ere. «Normalean skate egiten

duenak skate bakarrik egiten du.

Azkar nabaritzen da estiloagatik

zeinek egiten duen surf edo snowboard»,

dio Mangak.

Hondartzetako uretan ez bezala,

skate parkean huts eginez gero

zoruarekin egiten da topo. «Min

har dezakezu, baina erorketa

gehienak kolpeak eta ubeldurak

dira», aitortu du Mangak. Erorketen

larritasuna patinatzeko mailaren

arabera doala nabarmendu

du Donostiako skaterrak. «Hasiberria

zarenean erorketak ez dira

oso handiak izaten. Maila igo ahala,

handiagoak dira erorketak,

baina erortzen ere ikasten duzu».

Ez Mangak, ez Martinezek skate

egiten daramatzaten urte luzetan

ez dute ohiko kolpeak baino lesio

larriagorik eduki. «Kanpotik

ikusten dena baino arrisku gutxiago

du», diote.

Skate parkeen ugaritzean zeresan

handia izan zuten patinatzaileek

berek. Erakunde publikoek

euren aldarrikapenak entzun ditzaten,

elkarteak sortu dituzte,

Txingudiko Skate Elkartea,

kasu. «Kalean skatearekin ibiltzeagatik

isunak jartzen zizkiguten

Irunen, eta elkartu egin ginen

udalarekin hitz egiteko», azaldu

du Cristian Cortizo irundarrak.

Udalarekin bildu, eta udalak hasieran

aurreikusi zuen proiektua

atzera botatzea lortu zuten elkarteko

kideek, egokia ez zelakoan.

Azkenean, Bidasoa ibai ondoan

dagoen 1.600 metro karratuko

skate parkea eraiki zuen udalak.

«Oraindik barandak eraikitzea

falta zaizkie», ohartarazi du Cortizok.

Skatea ogibide

Euskal Herrian skateak duen

zaletasunaren adibide bat gehiago

baino ez da Jart markarena.

Taulak fabrikatzen dituzte Irunen

dagoen enpresa horretan, eta

nazioarteko profesionalentzako

taulak egiten dituzten puntapuntako

markekin lehiatzen da.

Ander Iraola hondarribiarrak

bere bi anaiekin eratu zuen

enpresa, eta egun 22 pertsonak

egiten dute lan. Skate zaletasuna

arotzeriarekin uztartzen hasi zen

Zale bat skatean ibiltzen den bitartean gainontzekoek txanda itxaroten dute. Lagun

Donostiako Pagola parkeko skate gunea. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

orain 10 bat urte Iraola sendia.

«Aita arotza izan da, eta hiru

anaiok egurrarekin egin dugu

lan betidanik. Irungo skate

denda batek galdetu zigun ea taulak

egiteko gai izango ote ginen.

Ikertzen hasi, eta skate taulak

ekoizten hasi ginen». Ekoizpenaren

%70 Euskal Herritik kanpo

saltzen dute.

Mota askotako taulak ekoizten

dituzte Jart etxean, baina goi kalitateko

taulengatik dira ezagunak.

Euren skate talde profesional

propioa dute. Sei skater profesionalek

osatzen dute taldea,

tartean Ivan Rivado bilbotarrak.

«Txapelketaz txapelketa ibiltzen

dira munduan zehar, eta gure

marka sustatzen dute», azaldu du

Iraolak. Skateak ekoizten hasi ziren

unean Europan beste horrelako

etxerik ez zegoela azaldu du

hondarribiarrak. «Gu hasi ginenean

mundu hori mugitzen hasi

zen, eta egun badago jendea skatetik

bizi dena».

Skateak Euskal Herrian indarra

izateaz gain, Euskal Herria

munduan skatearengatik ezaguna

dela dio Iraolak. «Europa eta

AEBetako jende asko dator Bilbo

aldera skate egitera. Zaletasun

handia dago hemen, eta gorantz

doa kalitate maila».

Udako zaletasuna

Euren zaletasuna kirola denik ez

dute zalantza izpirik Martinezek

eta Mangak. «Nahiko gogorra,

gainera. Oreka, koordinazioa eta

erreflexuak lantzen dira batez

ere». Mangak nabarmendu du kirol

hau praktikatzeko ez dela

ezaugarri fisiko nabarmenik izan

behar. «Ez duzu zertan altua edo

gihartsua izan. Zure neurria hartzen

diozu».

Udan praktikatzen da, gehienbat,

skatea. Skate parke gehienak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!