01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Literatura D

du, eta kapitulu bakoitzean pertsonaien

ordu bat kontatzen da.

Six feet under ezberdina zen haren

aldean. Eros eta thanatos hipergaraikide

bat, heriotzaz bizi

den familia bat abiapuntutzat

harturik. Bizi grinaren amodioak

eta minak azaldu zituen bost denboralditan.

Californication haren

ifrentzua zen, nolabait, sexu grinaz

baitziharduen, apenas minik

gabe. Hedonismoaren gorazarre

kontrapartidarik gabea bizi eredu

baten ispilu da Carrionentzat.

The Sopranos-eko pertsonaia

nagusia, Tony, heroi klasikoa ote

den galdetzen du, eta telesaila

bera ez ote den tragedia bat azken

finean. Zer du Mad Men-ek, 60ko

hamarkadan kokatua egonda ere,

mende berriaren bigarren hamarkadako

jendea kateatzeko, ez

bada dena lor zitekeen garai baten

ilusioa, liderrarekiko enpatia eta

haren erorketarekiko gupida?

Losttelesailak ere bere lekua du

liburuan, eta horri, fikzioaren

arau guztiak apurtzea leporatzen

zaio. Lost ordura arteko kultura

guztiaren batura zen narrazio bat

zela aipatzen du, berean biltzen

baitzituen gerlaren klima, fantasiaren

lilura eta zientzia fikzioaren

ametsa; eta, beste alde batetik,

konspirazioaren teoria, filosofia

merke dosi batzuk eta mistika.

Narrazio bide berri eta engagement

garaikideez gainera, zinemaren

kalitatea dute (hobea ez

dutenean) aipatu telesailek, eta

horrezaz gainera, serialaren intriga

aspaldikoa gordetzen dute. Literaturatik

eta zinematik dute, lehen

esan dudan moduan, eta hori

gutxi balitz bezala, teknologia berrien

aukera eta ikus-entzunezkoen

tradizio osoa bere barruan jasoa.

Erreferente berri horien sorrerak,

zinema kultur zentralitatetik

desplazatu du azken hamarkadan.

Zabalpen bide berriak izateak,

telebista vs zinema dikotomia

gainditzea ere ekarri du. Akabo

Hollywoodeko produkzioek bizi

eredu jakin baten hedapenerako

zuten ahalmena: helburu politiko

berarekin (balio jakin batzuk helaraztea:

zer egiten dute bestela

24, Mad Men edota Californication-ek?)

jokatzen dute orain telesailek.

The Sopranos da The Godfather

berria, ez bakarrik genero

bat eguneratu duelako, telesailak

zinemaren erreferentzialtasuna

berreskuratu duelako baizik.

HBO faktoriak originaltasuna,

arriskua eta konplexutasuna dakartza,

telesailaren paradigma aldatzeko.

Horrela, ikus-entzunezkoen

kulturara ere iraultza ekarriz

eta Scorsese Allen, Spielberg

edo Lumet hil berriaren lekuan,

Ed Burns, David Simon, David

Chase, Matthew Weiner. Hori bai,

poliziek lehen bezain «on» izaten

jarraitzen dute. Orain konplexuagoak

dira, eta euren seme-alabak

ezagutzen ditugu.

Hirudia

Lander Garro

Idazlea

Stockholmgo sindromea

Ez dakigu, beraz, gure

hizkuntzaren eta,

ondorioz, geure literaturaren

osasuna hobea

edo okerragoa litzatekeen frankismoaren

komatik igaro izan

ez balitz. Nekez sinetsiko luke

gure jeneral ttattarrak, terrorea

ereinda poemak loraraziko

zituela, baina, hara non, horixe

onartu diogu, ezarian eta,

nahiago nuke, oharkabean.

Bitxia da diktadoreek, joan

den mendekoek eta gaur egungoek,

kulturarekin daukaten

harremana: beti saiatu dira

zapaltzen, isilarazten, iluntasunera

eta mututasunera kondenatzen,

eta, trukean, beti lortu

dute halako onespen stockholmdar

bat, txikia akaso, nekez

onartzen dena, baina hazka eginez

gero beti azaleratzen dena.

Poetak aitaren zaplaztekoak

oroitzen ditu, eta min hartatik

sortzen dituen testuek itzularazten

dioten auto-estimuak, aitarekin

bakea egiten lagunduko

diote. Gerriko zafladak behar

ditu poetak poeta izateko, antza.

Edo, nor litzateke, zer litzateke

Primo Levi, naziek gosera kondenatu

izan ez balute, alegia,

gizonari bere gizontasuna auzitan

jartzen lagundu izan ez

baliote? Kimiko kaskar bat!

Berdin Mauricio Rosenkof,

Uruguaiko milikoek 11 urtez

zulo batean (zulo esan dut eta

hau ez da metafora bat) bizitzera

zigortua, lagunekin morse

kodean mintzatzera ohitua,

gatibutzan hortzak ere galdu

zituena... nor litzateke Rosenkof

Uruguaiko milikoek makilaren

graziaz batailatu izan ez balute:

terrorista bat!

Miguel Bonasso argentinarrak

Videlaren estatu kolpea

pairatu zuen. Militarrek beste

hainbat Montonerorekin atxilotu

zuten, Ford Falcon horietako

batean sartu, eta sei hilabetez

torturatu, gaur eta hemen poliziak

erabili ohi dituen metodoekin

antzekotasun handiak dituzten

metodoak erabiliz. Sei

hilabetez. Kolpeak ere ez omen

zituen sentitzen amaieran.

Hainbeste izen eman zituen,

hainbeste lagun salatu zituen,

ze bere burua estutzen zuen,

ahaztutakoren bat noiz agertuko,

han, memoriaren eremu

lauso hartan, militarrek gehiago

jipoitu ez zezaten. Baina ez

zeukan lagun gehiagorik (zorio-

Bere kasa uzten

baduzu, euskaldunak

erdara egingo du,

gaztelania ez bada,

frantsesa, eta, baleki,

baita txinera ere.

Eta idatzi ere, nekez

idatziko luke,

eta gutxi.

nez), ez zitzaion gogora ekartzeko

deus gelditzen: berdin jipoitzen

segitu zuten. Zer litzateke

Bonasso, Videlaren menpekoen

laguntzarik gabe? Estatistika

hutsa!

Eta euskaldunok ere, geure

koadroetako idiek bezala, geure

idi bikotea makilaz ziztatuko

duen norbait behar izan dugu

beti, estimulu gabe azukrea

kafean bezala baikara urtzen.

Bere kasa uzten baduzu, euskaldunak

erdara egingo du, gaztelania

ez bada, frantsesa, eta,

baleki, baita txinera ere. Eta idatzi

ere, nekez idatziko luke, eta

gutxi. Artzai istorioak, asko

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 35

Kultura ‹ Plaza

jota. Akaso arrantzale konturen

bat, euskaldunok itsasoarekin

izan dugun lotura horrenbestekoa

izan baita, hain emankorra,

ze itzuliko lizkiguke olerkitxo

batzuk, kresalaz edertuak. Imajina

ezazue gerra aurreko

(hemen gerrarik gabeko garairik

inoiz egon bada) euskaldun

bat, itxi begiak eta egizue ariketa

sano hori: hantxe agertuko

zaigu bere txapelarekin, sudur

luzea, zintzur zorrotza, sorbalda

zabalak, aire xaloa, zintzoa, haizeak

eta lanak zaildua, beti leial.

Munduko arma saltzaileok,

batu zaitezte, literaturak zuen

beharra dauka!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!