01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

34 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Plaza › Kultura

Literatura D

Telesaila kultuko objektu bihurtu da azken hamarkadan.‘The Wire’,‘The Sopranos’,‘Six Feet Under’eta

‘Mad Men’telesailek dute, besteak beste, dirdira horren errua. Jorge Carrionek ‘Teleshakespeare’liburuan

ikus-entzunezko eleberri modernoen gida egiten du, horien analisi soziologikoarekin batera.

Shakespeare telebistan dago

Jon Benito

Azken zazpi urtean zinemarik

onena telebistan

egin dela diote zinema

kritikariek.

Kaxa ergela kaxa inteligente bilakatu

duten telesailengatik diote

hori: kapitulu bakoitza film ertain

bat balitz bezala, Ameriketako Estatu

Batuetatik etorri da, neurri

handi batean, narratibitate berriaren

(eta zergatik ez, kalitatearen)

aldeko apustua. Eta hor, ze-

hatzago izateko, HBO kateak zer

esan handia izan du, nahiz belaunaldi

berriko telesail guztiak ez diren

ordainezko kate horretan

egin (Mad Men, adibidez). Jorge

Carrionek Teleshakespeare liburuan

(Errata Naturae, 2011), telesailek

ekarri duten iraultza audiobisuala

hartzen du gaitzat.

Horrek dio hastapenetan ez

zela zinemarik, lehena esaldia

izan zela. Eta haren ostean poesia,

mitoa, tragedia, ipuina eta komedia

heldu zirela. Haien ostean, ele-

berri tragikomikoa iritsi zela eta

gero entsegua —darrai—. Atzetik

pintura, ondoren argazkia, eta azkenik,

zinemaren txanda izan

zela. Eta zinemaren haurra, kasu

honetan telebista, izan zela azkena

heldu zena. Carrionek telebistaren

belaunaldikoa dela aitortzen

du, eta gogorarazten, zinema

(eta ondorioz, telebista) ez dela

soilik hitzekin edo irudiekin egiten,

bien nahasturarekin baizik.

Alegia, belaunaldi honetako telesail

berriek kulturaren tradizio

guztia hartzen dutela bere gain,

ez telebistaren tradizioa soilik.

Telesail berriek literaturatik zinematik

bezainbeste dutela (eta ez

hori bakarrik), ezinbestean.

Kultuko fenomeno

XXI. mendean kultuko fenomeno

bilakatu dira telesailak. Kontsumo

bideen aniztearekin (DVD, Blu

Ray...) eta Interneten sarbide masiboarekin,

beste zabalkunde edo

ikusmolde bat izatea lortu dute,

ordura arteko parrilla-ordutegi

eta ikustaldi bakarreko murriztapenetik

aske. Telesailak telebistaren

ia hastapenetatik egon arren,

mende berri honetan lortu dute

(berriz) The Sopranos, Mad Men,

Six Feet Under, The Wire eta antzerakoekin,

kultuko izaera: zinemak

beste garai batean bezala,

egungo mundua deskribatu eta

gizartearen bizi nahia eta psikologia

behar bezala ulertzea dute

bertute.

Carrionek, batetik, telesailek

aura hori zergatik lortu duten

azaltzeko helburuz, Teleshakespeare-n

azken hamarkadako telesailik

onenen gida egiten du (zenbait,

ezagunak, eta lerro batzuk

gorago aipatu ditudanak, eta beste

asko, ezezagunak oraindik Euskal

Herriko ikuslearentzat) eta,

bestetik, telesail horiek narrazio

edota ikuskizun aldetik ekarri duten

aldaketa aztertzen du ikus-entzunezkoaren

narrazioan definizio

berri bat ekarri duela esanez,

besteak beste.

Tituluan Shakespeareri erreferentzia

egitea ez da alferreko kontua:

garaiko jendea inork ez bezala

erretratatu zuenez idazleak, eta

egungo telesailek gaurko jendea,

bere beldur eta nahiekin ere

modu horretan deskribatzen duela

uste duenez, erreferentzia egokia

iruditzen zaio: idazle ingelesak

bezala, Cervantesek eta literatura

modernoaren hainbat eta

hainbat erreferentziak, irakurlea

(eta kasu honetan ikus-entzulea)

liluratzeko gaitasunarekin uztartu

zuten goi mailako exijentzia artistikoa.

Horretarako ez zuten beldurrik

izan, tonu, hizkera eta generoak

nahastera ausartzeko.

Zaldunen metanobela edo antzerki

isabeldarraren, XIX. mendeko

nobela errealista edo XX.

mendeko superheroien komikien

jarraipen naturaltzat hartzen du,

horrenbestez, Carrionek, XXI.

mendeko telesailen eztanda. Gizarteari

oihartzun egiten dieten

artebideak dira, egungo gizartearen

balio nagusiez (eta haien zabalpenaz).

Telesail eredu berria

24 telesaila da, Carrionentzat,

XXI. mendeko «telesail eredu berria»-ren

paradigma. Han, denboraldi

bakoitzean AEBetako presidentea

hiltzeko saio bana hartzen

da argumentu hari gisara. Denbora

errealean kontatzea du telesailak

bertute eta abilidade: kapitulu

bakoitzak ordubeteko iraupena

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!