01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Iban Zaldua (erdian), Giorgio Bassmatti eta Beñat Sarasola alboan dituela, atzo, Bukowski tabernan. J. C. RUIZ / ARP

«Lanik autobiografikoena

atera zait, diskoei buruz

idazten saiatu naizen arren»

Iban Zalduak gustuko

dituen hainbat disko

hautatu, eta bakoitzari

lotuta ipuin bat idatzi

du ‘Biodiskografiak’-en

Ainhoa Sarasola Donostia

Disko bat, ipuin bat. Hainbat disko

hautatu, eta bakoitza ipuin bati

lotu dio Iban Zalduak Biodiskografiak

lan berrian (Erein). 39 talderen

lanak hartu ditu abiapuntu

gisa ipuin bakoitza sortzeko. Lan

«paradoxikoa» egin zaio Zalduari:

«Nitaz kanpo dauden objektuei

buruz, diskoei buruz saiatu naiz

idazten, baina nire lanik autobiografikoena

atera zait azkenean,

edo agian ez, hori ere pentsatzen

baitut batzuetan». Autobiografikotik

baduen arren, fikzioa ere lagun

izan du. Beraz, «paradoxaren

paradoxa gisa», lan berria bere

beste edozein ipuin liburu bezain

fikziozkoa dela dio egileak.

«Asmo esperimental» batetik

abiatu arren liburu «nahiko konbentzionala»

sortu duela uste du

idazleak. Baita musika entziklopedia

baten itxura hartu duela

ere, asmo hori ez bazuen ere. Nabarra

aldizkarirako hasi zen «esperimentua»,

diskoak sorburu

hartuta ipuinak idazten. «Esango

nuke disko edo album formatuaren

nolabaiteko gorazarre nostalgikoa

eta ziurrenik anakronikoa

izan nahi dutela ipuinek».

Haiek aukeratzean, ez zuen historiako

pop disko onenen zerrendarik

egin nahi, ez eta berak gustukoen

dituenena ere. «Nire iriz-

pidea izan da idazten jarri naizen

bakoitzean istorio bat sortzeko

edo oroitzapen bat esnatzeko gaitasuna

izan duten albumak hartzea».

Rock entziklopediekiko zaletasunagatik

—gehien irakurri

dituen liburuetako bat El País-ek

aspaldi atalka ateratako Historia

del rock dela aitortu du— ordena

kronologikoan zerrendatu ditu,

The Beatlesen Revolver diskotik

(1966) Paul Wellerren 22 Dreams

lanera (2008). Azala jarri du ipuin

bakoitzaren hasieran.

Liburuan aipatzen dituen disko

gehienak 80ko hamarkadakoak

dira. «Nire nerabezaroaren panorama

pop musika zen, entzuten

ikasten aritu nintzen musika,

rock sinfonikotik new wavera, eta

techno popetik after punkera».

Bizitzaren musika hura fikzionatu

du, beraz, idazleak.

Bizitzaren musika

Biodiskografiak-en aipatzen diren

zenbait kantu gitarrarekin lagunduta

kantatu zituen Giorgio

Bassmatti musikariak atzo, liburuaren

aurkezpenean. Literatura

eta musika munduko hainbat lagun

elkartu ziren Donostiako Bukowski

tabernan, besteak beste,

Uxue Apaolaza, Felipe Juaristi,

Jabier Muguruza, Xabier Montoia

eta Mikel Hernandez Abaitua, zeinak

liburuaren hitzatzea idatzi

duen. Beñat Sarasola idazle eta literatur

kritikariaren laguntzaz

aurkeztu zuen lan berria Zalduak.

Sarasolaren ustez, aurreko liburuetan

bezala, pop kultura nabaria

da Zalduaren lan berrian,

baina distantzia batekin ere agertzen

dela azpimarratu du. «Umorea,

jolas metafikzionalak, kritika

fina, giza harremanen arteko korapiloak,

ezinezko gertaerak... horiek

ere aurki daitezke hemen».

Merituen artean, errepikakorra

ez izatea lortu duela aipatu zuen,

eta horretarako teknika narratibo

ugari baliatzen dituela. Aipatzen

den musika jakin hori gustuko

ez dutenek ere liburuarekin gozatuko

dutela uste du.

Urrezko kaiola

Kritika

Zinema

‘Rio’ 11!!!

Zuzendaria: Carlos Saldanha.

Herrialdea: AEB. Urtea: 2011.

Iraupena: 96 minutu. .

Gontzal Agote

E

txera begira jarri da Carlos

Saldanha, eta bere sorterriari

buruzko postal

animatu ikusgarri bat eskaini

nahi izan du. Ez da batere zaila

Minnesota hotzetik Rioren berotasunera

bueltako bidea eginen

duen guakamaio helduarengan

zuzendariaren arrastoa ikustea.

Ice Age-ren izotz puskak mundu

osoan barreiatu ostean, gaztetako

paradisu galdura itzuli da,

atsedena hartu nahi duen konkistatzaile

gisara.

Zoritxarrez, ez du Rioren erretratu

intimo eta pertsonala egin,

ez du oroitzapen kutxa zabaldu

barnean duena erakusteko, ezta

irudi mitifikatuek gordetzen dituzten

tolesdurak kontatu ere.

Topikoen gainean eraikita, atzerritarren

begiradatik egina ematen

du Rio-k, atzerritarrentzat

egina baita. Sanba, hondartzak,

inauteriak, Azukrezko Ogia, gastronomia

eta favelen alderik atseginena,

horixe da Rio de Janeirok

bere enbaxadore zinematografikoaren

bitartez esportatu nahi

duena.

Ez da orijinaltasuna filmaren

bertute nagusia, eta gabezia hori

ez da hirira mugatuko. Istorioak

berak ere azken urteotan anima-

DLaburrak

Euskaldunan ariko da gaur

Bilboko Udal Musika Banda

MUSIKA ›Neguko denboraldia

ixteko, kontzertu bat emango

du gaur eguerdian Bilboko Udal

Musika Bandak Euskalduna

jauregian. Rimski-Korsakov,

Txaikovski eta Emilio Arrietaren

obrak interpretatuko ditu.

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 33

Kultura ‹ Plaza

zio filmetan ikusitako baliabide

asko bere egin ditu. Orain artean

Ice Age-k ongi jakin izan du Pixar

eta Dreamworksen arteko eremu

propioa bilatzen; Rio honetan ia

guztiz desagertu da diferentzia.

Esate baterako, nola ez akordatu

Up-ekin (Peter Docter, Bob Peterson,

2009), argazkiak erabilita pelikula

hasieran egiten den elipsiarekin

edota oihaneko hainbat

sekuentziatan?

Hiria izanik pertsonaia nagusia,

istorioa garatu behar duten

beste horiek oso bazterrean geldituko

dira, berezko nortasuna eskuratu

gabe. Hutsune hori are nabarmenagoa

da bigarren mailakoen

artean, istorioak eskatzen

dien funtzioa bete besterik ez dute

egingo. Maitasun harremanaren

bikoiztasunak ez dio ezertan

lagunduko Rio-ri, txoriek zein

pertsonek ia mimetikoki jokatuko

dute, habia edo kaiolaren bila.

Horiek hala, Rio-k kolore biziko

animazio zainduan du indargune

nagusia. Baliabide teknikoei

esker, errealismo maila ezin

handiagoa lortu dute, eta, beste

batzuetan ez bezala, hori eskertzeko

da ingurune jakin batean

gertatzen den film honetan.

Filmak zabaldu nahi dituen balioak

nahiko oinarrizkoak dira:

kaiolatik ateratzeko beharra askatasun

hegalari baten bila, ekologia

lauso bat. Oro har, transmititu

nahi duen bizipozak eta alaitasunak

gezurretako traza

hartuko du, aire girotua duen autobusetik

turista talde bati erakusten

zaion munduko edozein

hiriren igualtsua.

Bertsolari Gazteen BBK

sariketan, Ipar Uribe nagusi

BERTSOLARITZA ›Ipar Uribeko

taldea gailendu zitzaion Lea-

Artibaikoari Bertsolari Gazteen

XIX. BBK Sariketako finalean,

Bilboko Kafe Antzokian. Orotara

20 punturen aldearekin lortu

zuten saria Maialen Markaida,

Inazio Vidal, Imanol Uria, Beñat

Vidal, Peru Vidal eta Arrate Illarok

osatutako bi taldeek. Ipar

Uribeko taldeak sei aldiz irabazi

du sariketa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!