BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

datu.basea22.wikispaces.com
from datu.basea22.wikispaces.com More from this publisher
01.12.2012 Views

2 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea Harian› 17. Korrika D 2.500 pBerria taldearen kilometroa. Gaur, lasterketaren aldi guztietan ohi denez, Korrikako azken kilometroetako bat, Berria taldeak eramango du. 2.500. kilometroan izango da ordua, 12:20 aldera, Donostiako Urbieta kalean, San Martin azokaren atarian. Kostatik helmugara bidean Bizkaiko kostaldeko eskualdeetan ibili da Korrika, eguraldi paregabea, ikuspegi ederrak eta euskalakari mordoa lagun Gaua Urola Kostan igarota, Bulebarrean burutuko du ibilbidea gaur eguerdian Ibai Maruri Gernika-Lumo Bizkaian igaro zuen Korrikak 10. eguna, eta kostaldeko eskualde guztiak zeharkatu zituen. Eguzkiaz, giro epelaz eta naturaren altxorrez gozatu zuten euskalakariek. Goizaldean Gipuzkoara igaro da, Ondarroa eta Mutriku arteko muga zeharkartuta. Ilargipean Urola Kosta alderik alde zeharkatuta, Donostiako Bulebarrean itzaliko dituzte furgonetek apirilaren 7tik piztuta zituzten motorrak. Txorierritik iritsi zen goizean lasterketa Uribe Kostara. Getxon jendetza ibili zen haren atzetik; batez ere, Algortatik igaro zenean. Mila lagunetik gorako taldea osatu zuten. Besteak beste, Jone Uria bertsolariak hartu zuen lekukoa. Bertsoa eskatu zioten, noski; eta ezin izan zion uko egin euskalakari haien guztien eskaerari. Getxoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta ezker abertzaleak eman zieten lekukoa Berangoko Lekuko eramaileak azken kilometroetan p2.492: Bildu. p2.493: CCOO. p2.494: Eusko Alkartasuna. p2.495: Ezker abertzalea. p2.496: Aralar. p2.497: EAJ. p2.498: Donostiako Udala. p2.499: Emakunde. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideei, herri aldaketa irudikatuz. Zuri-zuri jantzitako ume pilotariek ere egin zuten lasterka. Sopelatik ere igaro zen Korrika, Algortan ikusitako jendetza igualtsua atzetik zuela. Ander Deuna ikastolako umeek eta Aitxu euskara elkartekoek eraman zuten lekukoa, beste askoren artean. Azken kilometro honetan tarte batez herriko AEKko irakasle batek hartu zuen eskuetan: «Josetxok». Lasterka nekez egiten bazuen ere, harro jaso zuen makila txikia gora. Berangotik mahoizko prakak, gerrikoa, alkandora zuria eta txapela aldean zituela etorri zen mutil gazte bat. Sopelan, Urdulizen eta Plentzian irrintziak bota zituen furgonetara igo eta mikrofonoa eskuetan hartuta. Ez zen hainbat kilometro egin zituen bakarra izan. Hainbat euskalakarik zeharkatu zuten Uribe Kosta osoa, Plentzia, Gorliz edo Lemoizera iritsi arte. Gorlizera arte iritsi p2.500: Berria taldea p2.501: Udalbiltza. p2.502: Udalbide. p2.503: EHIGE. p2.504: Gehiengo sindikala. p2.505: Ikastolen Elkartea. p2.506: Kontseilua. p2.507: AEK. 16. Korrikaren azken kilometroa, orain bi urte, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARP Euskaltzaleen lasterketa Algortatik igarotzen; harrera beroa egin zioten bertan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS Bermeon erraldoi eta buruhandiak lasterketaren buruan. MONIKA DEL VALLE /ARP zen, adibidez, Erromon (Getxo) Korrikaren bat egin zuen gizonezkoa. Plentziako itsasadarrean hogei piragua inguru zeuden lasterketaren zain, eta arraunlariek Korrikako petoak zeramatzaten. Arkoteko arraunlariek, berriz, lehorrean eraman zuten lekukoa. Mendatean aldaparik ez Lemoiztik, Andraka gaina igo eta jaitsita igaro ziren euskalakariak Mungialdera. Jatabe eta Gatika atzean utzita iritsi zen lasterketa Mungiara. Azken aldietan goizaldean eta astegunez egokitu zaie lasterka egitea. Aurten larunbata eta eguerdia izanda, mungiarrek kaleak mukuru bete zituzten. Txarangak ere ongietorria

50 hautetsi inguru batu dira Ezkio-Itsaso eta 14›› Gueñes lotzeko goi tentsioko linearen aurka 16›› 17. Korrika D Mugarik ez Korrikan, mundu osoan antolatu dira karrerak egin zion. Ikastetxeek, alderdi politikoek eta Taket bertso eskolak hartu zuten lekukoa. Azken horiek puntuka ere aritu ziren, lasterka egin bitartean. Elordui gaina igarota, Larrauri auzoan anoa postua izan zuten zain. Txokolate epela banatu zieten. Eta beharko zuten, Sollube igotzeko. Bakio, Meñaka eta Errigoitiko euskalakariek eraman zuten lekukoa, euren herriguneetatik ez baita lasterketa igaro. Errigoitikoek Olabarrin egin nahi duten biomasa zentralaren aurkako pankartak eraman zituzten, Bermeora sartu arte. Erraldoi eta buruhandiek eraman zuten lekukoa Lamerako parkearen paretik. Santa Eufemia elizako kanpaiek eta portuko sirenek egin zioten ongietorria Korrikari. Mila euskalakaritik gora ibili ziren lasterka. Gutxixeago Gernika-Lumon, baina asko han ere. Busturialdeko herrietatik igarota. Ispaster, Lekeitio eta Ondarroa zeharkatu zituen Lea Artibai eskualdean. 2011ko apirilaren 17a, igandea berria 3 Atentatu gogorra Aljerian, larrialdi legea bertan behera gelditu zenetik izan den larriena Mundu osotik heldu da, aurten, Korrikaren berri. Mexiko Hirian, UNAM unibertsitateko Las Islas gunean egin dute karrera. Galesen, Cardiffen, elkartruke programa batean diharduten Azpeitia eta Azkoitiko ikasle batzuen eskutik. Belgikan, Bruselako Parc gunean. Kanadan ere, Revelstoken, ekarri dute gogora. Mexiko Hirian, Las Islas gunean, lasterka. Cardiffen (Gales), ikasle gazteen Korrika. Bruselako Parc gunea, euskaltzaleen eremu. Kanpokoen miresmena Furgonetatik Ibai Maruri A tzokoan Zaldieroak asteon BERRIAn argitaratutako bineta aipatu zuen Asier Arroitak, furgonetako mikrofonotik, Solluben gora gindoazela. «Egun hauetan hunkigarria da pentsatzea edozein ordutan, nonbait, zoro zoragarri batzuk euskararen alde korrika dabiltzala», zioen Zaldieroak, Twitterren irakurritakoa hitzez hitz hartuta. «Zuek zarete zoro zoragarri horiek», egin zien oihu Asierrek. Eta euskaldun ez den norbaitek Korrika ikustean zer pentsa dezakeen izan nuen gogoan Bermeora jaitsi bitartean. Portuan aurkitu nuen erantzuna. Miresmena sentitzen dute. Bai, behintzat, Bretainian, Galesen eta Irlandan euren hizkuntzen alde borrokan dabiltzan bretoikariek, galeskariek eta gaelikokariek. Bermeon egin zuten lasterka, euskararen alde, eta gaur Donostian izango dira. Korrika eredutzat dute, eta euren herrialdekoa nola hobetu, edo galesen kasuan nola abiarazi, ikastera etorri dira gurera. «Korrika da lasterketa hauen guztien ama», esan ziguten. Gorka Lizarraga 1Korrikaren amaierako jaiaren antolatzailea «Donostian amaitzeko unea zen, hamabi urte igaro eta gero» Jon Olano Donostia Donostiako Bulebarrean amaituko da gaur Korrika, auzo guztiak igaro ondoren. Milaka euskaltzalek espero duten unea iritsiko da: Korrika osoan zehar lekukoaren barruan joan den leloa irakurtzekoa. Aldi guztietan bezala, festari amaiera emateko, egun osoko jaia izango da ondoren. Gorka Lizarragari egokitu zaio azken eguneko egitaraua antolatzea; lanez itota ibili arren, ilusioz hartu du. Hamabi urteren ondoren, Donostian amaitzen da Korrika. Zergatik aukeratu duzue Donostia aurtengo helmuga gisara? Hamabi urte igaro direlako Korrika Donostian amaitu zen azken alditik. Bestalde, ikusi genuen hiriburu euskaldunena dela. Donostian amaitzeko ordua zen, hamabi urte igaro eta gero. Azken eguneko egitaraua antolatzeari begira, zein abantaila eta desabantaila ditu Donostiak? Abantailen artean daude hiria oso polita dela, oso ondo komunikatuta dagoela, eta alde zaharra bertan dugula. Desabantaila da, ordea, plazak txikiak direla; ez dagoela horrelako jai bat antolatzeko toki zabal eta handirik. Erakundeek erraztasunak jarri al dizkizuete? Euskara Patronatuak erraztasun pila bat jarri digu. Donostia Kulturakoek ere lagundu digute. Arazo gehiago izan ditugu portuarekin, Jaurlaritzaren eskumena baita. Segurtasun neurri zorrotzak eskatu dizkigu. Zenbat lagun espero dituzue? Milaka. Eguraldi ona izango dugula diote iragarpenek. Kalean ere nabari da jendea ilusioz dabilela, eta lan egiteko prest dagoen jendea ere galdezka izan dugu. Oro har, 10.000 pertsona lagunetik gora biltzea espero dugu. «Nabari da jendea ilusioz dabilela; 10.000 lagunetik gora espero ditugu» Donostia hiriburu euskaldunena dela aipatu duzu lehen.Horrek erraztasunak ematen al ditu azken eguna antolatzeko? Lanerako prest dagoen jendea aurkitzea errazagoa al da? Ekitaldietan lan egiteko, Korrika batzordeak baliatu ditugu. Auzoetako euskaltzaleak, Bagera elkartea, Udal Patronatua, Euskara Patronatua, elkarte gastronomikoak eta auzoetako herri mugimenduak aktibatu ditugu. Herri mugimenduek laguntza handia eman digute, eta, horiek jada auzoetan antolatuta daudenez, auzo horiek koordinatzea eta bakoitzari eginbehar jakin bat ematea izan da lana. AEKko jendeak ere gogotik parte hartu du. Guneetan, egun osoan lanean ariko direnak AEKko euskaltegiek lortutako pertsonak dira. Zer prestatu duzue gaurko? Lau gune prestatu ditugu: Alderdi Ederren, umeen gunea jarri dugu. Kaian, jantoki erraldoi bat prestatu dugu, eta herri bazkariaren ondorenerako bertso saio berezi bat antolatu dugu. Musika ere izango da; lasaia hasieran, eta pixka bat biziagoa, geroago. Eskaintza zabala egin nahi izan dugu. Trinitate plazan, kontzertuak izango dira gazteentzat — Gose, Esne Beltza, Ze Esatek—; Konstituzio plazan, aldiz, herri kirolak eta herri dantzak, baita sagardoa eta jatekoa ere. Azken txanpa honetan, zein balorazio egiten duzue aurtengo Korrikaz? Pertsonalki, sekulako arrakasta izaten ari dela uste dut. Gipuzkoan sartzean ikusi zen jendetza izugarria izan zen, baina herri txikietatik igaro denean ere xarma berezia izan du. Bestalde, Korrika Nafarroako Erriberatik igarotzen denean, arnasa hartzea bezalakoa da euskaltzaleentzat. Gainontzeko lekuetan ere bai, baina beste era batera bizi da herri erdaldunagoetan. «Hemen gaude» esatea da.

50 hautetsi inguru batu dira Ezkio-Itsaso eta

14›› Gueñes lotzeko goi tentsioko linearen aurka 16››

17. Korrika D

Mugarik ez Korrikan, mundu

osoan antolatu dira karrerak

egin zion. Ikastetxeek, alderdi politikoek

eta Taket bertso eskolak

hartu zuten lekukoa. Azken horiek

puntuka ere aritu ziren, lasterka

egin bitartean.

Elordui gaina igarota, Larrauri

auzoan anoa postua izan zuten

zain. Txokolate epela banatu zieten.

Eta beharko zuten, Sollube

igotzeko. Bakio, Meñaka eta Errigoitiko

euskalakariek eraman zuten

lekukoa, euren herriguneetatik

ez baita lasterketa igaro. Errigoitikoek

Olabarrin egin nahi duten

biomasa zentralaren aurkako

pankartak eraman zituzten, Bermeora

sartu arte.

Erraldoi eta buruhandiek eraman

zuten lekukoa Lamerako

parkearen paretik. Santa Eufemia

elizako kanpaiek eta portuko

sirenek egin zioten ongietorria

Korrikari. Mila euskalakaritik gora

ibili ziren lasterka. Gutxixeago

Gernika-Lumon, baina asko han

ere. Busturialdeko herrietatik

igarota. Ispaster, Lekeitio eta Ondarroa

zeharkatu zituen Lea Artibai

eskualdean.

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 3

Atentatu gogorra Aljerian, larrialdi legea bertan

behera gelditu zenetik izan den larriena

Mundu osotik heldu da, aurten, Korrikaren

berri. Mexiko Hirian, UNAM unibertsitateko

Las Islas gunean egin dute

karrera. Galesen, Cardiffen, elkartruke

programa batean diharduten Azpeitia

eta Azkoitiko ikasle batzuen eskutik.

Belgikan, Bruselako Parc gunean. Kanadan

ere, Revelstoken, ekarri dute gogora. Mexiko Hirian, Las Islas gunean, lasterka. Cardiffen (Gales), ikasle gazteen Korrika. Bruselako Parc gunea, euskaltzaleen eremu.

Kanpokoen

miresmena

Furgonetatik

Ibai Maruri

A

tzokoan Zaldieroak asteon

BERRIAn argitaratutako

bineta aipatu zuen

Asier Arroitak, furgonetako mikrofonotik,

Solluben gora gindoazela.

«Egun hauetan hunkigarria

da pentsatzea edozein ordutan,

nonbait, zoro zoragarri

batzuk euskararen alde korrika

dabiltzala», zioen Zaldieroak,

Twitterren irakurritakoa hitzez

hitz hartuta. «Zuek zarete zoro

zoragarri horiek», egin zien oihu

Asierrek. Eta euskaldun ez den

norbaitek Korrika ikustean zer

pentsa dezakeen izan nuen gogoan

Bermeora jaitsi bitartean.

Portuan aurkitu nuen erantzuna.

Miresmena sentitzen dute.

Bai, behintzat, Bretainian, Galesen

eta Irlandan euren hizkuntzen

alde borrokan dabiltzan bretoikariek,

galeskariek eta gaelikokariek.

Bermeon egin zuten

lasterka, euskararen alde, eta

gaur Donostian izango dira. Korrika

eredutzat dute, eta euren

herrialdekoa nola hobetu, edo galesen

kasuan nola abiarazi, ikastera

etorri dira gurera. «Korrika

da lasterketa hauen guztien

ama», esan ziguten.

Gorka Lizarraga 1Korrikaren amaierako jaiaren antolatzailea

«Donostian amaitzeko unea

zen, hamabi urte igaro eta gero»

Jon Olano Donostia

Donostiako Bulebarrean amaituko

da gaur Korrika, auzo guztiak

igaro ondoren. Milaka euskaltzalek

espero duten unea iritsiko da:

Korrika osoan zehar lekukoaren

barruan joan den leloa irakurtzekoa.

Aldi guztietan bezala, festari

amaiera emateko, egun osoko

jaia izango da ondoren. Gorka Lizarragari

egokitu zaio azken eguneko

egitaraua antolatzea; lanez

itota ibili arren, ilusioz hartu du.

Hamabi urteren ondoren, Donostian

amaitzen da Korrika. Zergatik aukeratu

duzue Donostia aurtengo helmuga

gisara?

Hamabi urte igaro direlako Korrika

Donostian amaitu zen azken

alditik. Bestalde, ikusi genuen hiriburu

euskaldunena dela. Donostian

amaitzeko ordua zen, hamabi

urte igaro eta gero.

Azken eguneko egitaraua antolatzeari

begira, zein abantaila eta desabantaila

ditu Donostiak?

Abantailen artean daude hiria

oso polita dela, oso ondo komunikatuta

dagoela, eta alde zaharra

bertan dugula. Desabantaila da,

ordea, plazak txikiak direla; ez dagoela

horrelako jai bat antolatzeko

toki zabal eta handirik.

Erakundeek erraztasunak jarri al dizkizuete?

Euskara Patronatuak erraztasun

pila bat jarri digu. Donostia Kulturakoek

ere lagundu digute.

Arazo gehiago izan ditugu portuarekin,

Jaurlaritzaren eskumena

baita. Segurtasun neurri zorrotzak

eskatu dizkigu.

Zenbat lagun espero dituzue?

Milaka. Eguraldi ona izango dugula

diote iragarpenek. Kalean

ere nabari da jendea ilusioz dabilela,

eta lan egiteko prest dagoen

jendea ere galdezka izan dugu.

Oro har, 10.000 pertsona lagunetik

gora biltzea espero dugu.

«Nabari da jendea

ilusioz dabilela;

10.000 lagunetik gora

espero ditugu»

Donostia hiriburu euskaldunena

dela aipatu duzu lehen.Horrek erraztasunak

ematen al ditu azken eguna

antolatzeko? Lanerako prest dagoen

jendea aurkitzea errazagoa al da?

Ekitaldietan lan egiteko, Korrika

batzordeak baliatu ditugu. Auzoetako

euskaltzaleak, Bagera elkartea,

Udal Patronatua, Euskara

Patronatua, elkarte gastronomikoak

eta auzoetako herri

mugimenduak aktibatu ditugu.

Herri mugimenduek laguntza

handia eman digute, eta, horiek

jada auzoetan antolatuta daudenez,

auzo horiek koordinatzea eta

bakoitzari eginbehar jakin bat

ematea izan da lana. AEKko jendeak

ere gogotik parte hartu du.

Guneetan, egun osoan lanean ariko

direnak AEKko euskaltegiek

lortutako pertsonak dira.

Zer prestatu duzue gaurko?

Lau gune prestatu ditugu: Alderdi

Ederren, umeen gunea jarri

dugu. Kaian, jantoki erraldoi bat

prestatu dugu, eta herri bazkariaren

ondorenerako bertso saio berezi

bat antolatu dugu. Musika

ere izango da; lasaia hasieran, eta

pixka bat biziagoa, geroago. Eskaintza

zabala egin nahi izan

dugu. Trinitate plazan, kontzertuak

izango dira gazteentzat —

Gose, Esne Beltza, Ze Esatek—;

Konstituzio plazan, aldiz, herri kirolak

eta herri dantzak, baita sagardoa

eta jatekoa ere.

Azken txanpa honetan, zein balorazio

egiten duzue aurtengo Korrikaz?

Pertsonalki, sekulako arrakasta

izaten ari dela uste dut. Gipuzkoan

sartzean ikusi zen jendetza

izugarria izan zen, baina herri txikietatik

igaro denean ere xarma

berezia izan du. Bestalde, Korrika

Nafarroako Erriberatik igarotzen

denean, arnasa hartzea bezalakoa

da euskaltzaleentzat. Gainontzeko

lekuetan ere bai, baina

beste era batera bizi da herri erdaldunagoetan.

«Hemen gaude»

esatea da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!