24 berria <strong>2011</strong>ko apirilaren 17a, igandea Kirola › Marco Banic, Esteban Batistari txapela jartzen, Espainiako Kopako final-laurdenetan. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE Boterea dago jokoan Azken urteetako derbirik parekatuenetakoa jokatuko dute Baskoniak eta Bilbo Basketek; garaipen baten aldea dago soilik bien artean Bizkaitarren defentsa ligako onenetakoa da, eta Baskoniaren talentua itotzeko gai da A. Urbistondo Batzuk onenak izan dira, eta aurrerantzean ere onenak izan nahi dute. Besteek onenak izateko erronka dute eta onenak izateko modua ikusten dute. Euskal Herriko saskibaloiaren boterea, aginte makila dago jokoan eguerdian Gasteizen: nor izan onena, nork agindu, nor igo aldarera edo mantendu han. Laburbilduz, dena. Laugarren da Baskonia. Baliabidez urri dabilen talde handia. Bosgarren iparraldeko bizilaguna: Bilbo Basket. Baliabidez, grinaz eta intentsitatez aberats den taldea. Baskoniaren lekua nahi du Katsikarisen taldeak. Denborak ez dauka garrantzirik. Behin-behinean edo luzerako izan, bigarren mailakoa da. Hierarkiako nagusiari boterea kentzea da kontua. Boterean egonda zer sentitzen den jakin, ezagutu, eta botere horri esker hobetzen jarraitu. Posible al da halakorik gertatzea? Bai, eta pronostikoetan oreka handia dago gaur-gaurkoz. Bilbo Basket Gasteizen irabazteko moduan ikusten da. Bilbokoak bi- garren itzulian ondo ari dira. Hamabi partida jokatu eta zortzi irabazi dituzte, eta horietatik hiru, etxetik urrun. Azkena, plaza gaiztoan: Bartzelonan. Emaitza hutsetatik harago joanda, Bilbo Basketen defentsa ligako onenetakoa dela esan behar da zintzo, beldurtzeko beldurrik gabe. Bizitasun handiarekin jokatzen dute, pase lerroetan presio handia eginez, eta haien pibotei erreboteren bat lapurtzea lantegi zaila da, borrokalari handiak direlako. Defentsa bikainari esker, konfiantza irabazi dute erasoan. Kontraerasoak, trantsizio azkarrak dira bizkaitarren lehen aukera defentsan baloia harrapatzen dutenean edo errebotean gailetzen direnean. Baloia Aaron Jackson antolatzaileari eman eta estatubatuarrak nahierara egitea eta desegitea, jokaldia berak bukatuta, edo ertz batean libre dagoen taldekideren bati asistentzia bat emanda, hark hiruko edo biko erraz bat saskira dezan. Hor hasten da borroka psikologikoa. Baskoniari saskirako bidea zailtzea, arabarren konfiantzari kalte egitea eta kolpe txikiak ematea. Dusko Ivanovicen taldea pausoan aritu delako Euroligatik kanporatua izan osteko bi norgehiagokatan, Estudiantes eta Manresaren aurka. Erasoan portzentaje bikainak lortu zituen Estudiantesen aurka, eta erraz irabazi, baina Manresaren aurka majo sufritu zuen, lehen zatian hamasei punturen aldea lortu arren. Zergatik? Baskonia itzalaldian murgiltzen delako hirukoen bitartez saskiratzea lortzen ez duenean. Barac eta Batista ez dira herrenak, baina Baskoniak kanpoko jokoaren bitartez lortzen ditu puntuen %70. Asko da, eta horren jakitun da Bilbo Basket. Katsikarisen zuhurtzia Defentsa onena ere, ordea, alferrikakoa izan liteke Baskoniak hirukoen arloan daukan eraginkortasuna txikitzeko. «Oso lehiakorrak dira. Teletovic edo Loganek bolada ona hartzen badute, ezinezkoa da haien talentuari aurre egitea. Jaurtitzen duten guztia saskiratuko dute eta kito. Eroso jaurtitzen ez uztea da gure lana, baina, halere, litekeena da nahikoa ez izatea». Fotis Katsikarisek arabarrek kontraerasoan duten eraginkortasuna ere nabarmendu du: «Ez dituzte asko egiten, baina egiten dituzten gehienak oso ondo bukatzen dituzte. Arreta berezia, beraz, emandako baloiekin». Entrenatzaile greziarrarentzat, ordea, gakoa izen bat da, defentsa edo jaurtiketa portzentajea baino gehiago: «Marcelinho Huertas. Oso jokalari arriskutsua da pista erdian eroso sentitzen denean. Bai blokeo eta jarraipena egiten duenean, bai barneraldia egitea erabakitzen duenean». Aaron Jackson ere makala ez dela ihardetsi zioten kazetariek Katsikarisi, eta Kopan gertatutakoa gogorarazi zuen Katsikarisek: «Orduan, Huertasek irabazi zuen partida Baskoniarentzat, ahaztu al zaizue dagoeneko?». BASKONIA-BILBO BASKET pTxapelketa. ACB ligako 30. jardunaldia. pBaskonia. Huertas, Pau Ribas, Logan, Oleson, Ander Gartzia, San Emeterio, Teletovic, Batista eta Barac. pBizkaia Bilbo Basket. Aaron Jackson, Josh Fischer, Blums, Paco Vazquez, Vasileiadis, Warren, Mumbru, Hervelle, Banic, Mavroeidis eta Hernandez- Sonseca. pSailkapena. Baskonia 4. postuan dago: 19-10; Bilbo Basket, 5. postuan: 18-11. pLekua. Buesa Arena (9.753 ikusle). pOrdua. 12:30 (ETB1). Bi garaipenek emandako poza zapuztu liteke Kanaria Handiko partidan Lagun Arok sasoia itxuroso bukatu beste asmorik ez dauka gaur, ligako plaza zailenetakoan A. U. Illunben irabazitako azken bi partidek halako patxada ekarri dute Donostiara. Iraganeko zurrunbiloan itsatsita geratu da taldeak urtarrilaz geroztik egindako lan eskasa, baina iragana egoskorra da, eta Kanaria Handiko emaitzak orain dela hamar egun zegoen egoera triste bera ekar dezake taldera. Ez harritu hala gertatzea, gainera, Kanaria Handia ACB ligako plaza zailenetakoa baita. Han irabaztea onenen eskura bakarrik dago, eta lortu dutenek ere majo sufrituta lortu dute. Hori horrela, zaila da Lagun Arok Kanaria Handian uztarik lortzea. Las Palmasko taldea titulua lortzeko kanporaketetan sartzeko borrokan murgildua dago erabat. Seigarren dira, 16-13ko balantzearekin, baina garaipen bakarrera dute bederatzigarren postua, oporrak, eta jakitun dira zortzi onenen artean sartzen badira etxean dituzten partidak irabazita sartuko direla. Kanaria Handiak jokalari garrantzitsu bat faltako du. Taurean Green joko antolatzaileak ezker oineko hatz bat hautsi du, eta bi hilabete egin beharko ditu osatzen. Green gabe, baina Jaycee Carrollekin. Ligako saskiratzaile onena da estatubatuarra, partidako 19,7 puntu saskiratuz, eta Lagun Arok azken hilabeteetako defentsa epela egiten badu, taldea txikituko du. Aurreko jardunaldian Joventutekin egin bezala, Carrollek 35 puntu saskiratu baitzituen. KANARIA H.-LAGUN ARO pTxapelketa. ACB ligako 30. jardunaldia. pKanaria Handia. Bellas, Alvarado, Jaycee Carroll, Spencer Nelson, Bramos, Beiran, Jim Moran, Dorovnjak, C. J. Wallace eta Xavi Rey. pLagun Aro GBC. Salgado, Ritxi Uriz, Lander Lasa, Jimmy Baron Jr., Alfonso Sanchez, Domen Lorbek, Panko, Doblas, Miralles eta Kone. pSailkapena. Kanaria Handia 6. postuan dago: 16-13. Lagun Aro 14. da: 10-19. pLekua. Las Palmasko CID kantxa (5.500 ikusle). pOrdua. 18:00 (Teledeporte).
<strong>2011</strong>ko apirilaren 17a, igandea berria 25 ‹ Publizitatea