01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Kirola ›

Marco Banic, Esteban Batistari txapela jartzen, Espainiako Kopako final-laurdenetan. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Boterea dago jokoan

Azken urteetako derbirik parekatuenetakoa

jokatuko dute Baskoniak eta Bilbo Basketek;

garaipen baten aldea dago soilik bien artean

Bizkaitarren defentsa ligako onenetakoa da,

eta Baskoniaren talentua itotzeko gai da

A. Urbistondo

Batzuk onenak izan dira, eta

aurrerantzean ere onenak izan

nahi dute. Besteek onenak izateko

erronka dute eta onenak izateko

modua ikusten dute. Euskal

Herriko saskibaloiaren boterea,

aginte makila dago jokoan eguerdian

Gasteizen: nor izan onena,

nork agindu, nor igo aldarera edo

mantendu han. Laburbilduz,

dena. Laugarren da Baskonia.

Baliabidez urri dabilen talde handia.

Bosgarren iparraldeko bizilaguna:

Bilbo Basket. Baliabidez,

grinaz eta intentsitatez aberats

den taldea. Baskoniaren lekua

nahi du Katsikarisen taldeak.

Denborak ez dauka garrantzirik.

Behin-behinean edo luzerako

izan, bigarren mailakoa da. Hierarkiako

nagusiari boterea kentzea

da kontua. Boterean egonda

zer sentitzen den jakin, ezagutu,

eta botere horri esker hobetzen

jarraitu.

Posible al da halakorik gertatzea?

Bai, eta pronostikoetan oreka

handia dago gaur-gaurkoz. Bilbo

Basket Gasteizen irabazteko

moduan ikusten da. Bilbokoak bi-

garren itzulian ondo ari dira. Hamabi

partida jokatu eta zortzi irabazi

dituzte, eta horietatik hiru,

etxetik urrun. Azkena, plaza gaiztoan:

Bartzelonan. Emaitza hutsetatik

harago joanda, Bilbo Basketen

defentsa ligako onenetakoa

dela esan behar da zintzo, beldurtzeko

beldurrik gabe. Bizitasun

handiarekin jokatzen dute, pase

lerroetan presio handia eginez,

eta haien pibotei erreboteren bat

lapurtzea lantegi zaila da, borrokalari

handiak direlako.

Defentsa bikainari esker, konfiantza

irabazi dute erasoan. Kontraerasoak,

trantsizio azkarrak

dira bizkaitarren lehen aukera

defentsan baloia harrapatzen dutenean

edo errebotean gailetzen

direnean. Baloia Aaron Jackson

antolatzaileari eman eta estatubatuarrak

nahierara egitea eta

desegitea, jokaldia berak bukatuta,

edo ertz batean libre dagoen

taldekideren bati asistentzia bat

emanda, hark hiruko edo biko

erraz bat saskira dezan.

Hor hasten da borroka psikologikoa.

Baskoniari saskirako bidea

zailtzea, arabarren konfiantzari

kalte egitea eta kolpe txikiak

ematea. Dusko Ivanovicen taldea

pausoan aritu delako Euroligatik

kanporatua izan osteko bi norgehiagokatan,

Estudiantes eta

Manresaren aurka. Erasoan portzentaje

bikainak lortu zituen Estudiantesen

aurka, eta erraz irabazi,

baina Manresaren aurka

majo sufritu zuen, lehen zatian

hamasei punturen aldea lortu

arren. Zergatik? Baskonia itzalaldian

murgiltzen delako hirukoen

bitartez saskiratzea lortzen ez

duenean. Barac eta Batista ez

dira herrenak, baina Baskoniak

kanpoko jokoaren bitartez lortzen

ditu puntuen %70. Asko da,

eta horren jakitun da Bilbo Basket.

Katsikarisen zuhurtzia

Defentsa onena ere, ordea, alferrikakoa

izan liteke Baskoniak

hirukoen arloan daukan eraginkortasuna

txikitzeko. «Oso lehiakorrak

dira. Teletovic edo Loganek

bolada ona hartzen badute,

ezinezkoa da haien talentuari

aurre egitea. Jaurtitzen duten

guztia saskiratuko dute eta kito.

Eroso jaurtitzen ez uztea da gure

lana, baina, halere, litekeena da

nahikoa ez izatea». Fotis Katsikarisek

arabarrek kontraerasoan

duten eraginkortasuna ere

nabarmendu du: «Ez dituzte asko

egiten, baina egiten dituzten

gehienak oso ondo bukatzen

dituzte. Arreta berezia, beraz,

emandako baloiekin».

Entrenatzaile greziarrarentzat,

ordea, gakoa izen bat da, defentsa

edo jaurtiketa portzentajea

baino gehiago: «Marcelinho

Huertas. Oso jokalari arriskutsua

da pista erdian eroso sentitzen denean.

Bai blokeo eta jarraipena

egiten duenean, bai barneraldia

egitea erabakitzen duenean». Aaron

Jackson ere makala ez dela

ihardetsi zioten kazetariek Katsikarisi,

eta Kopan gertatutakoa

gogorarazi zuen Katsikarisek:

«Orduan, Huertasek irabazi zuen

partida Baskoniarentzat, ahaztu

al zaizue dagoeneko?».

BASKONIA-BILBO BASKET

pTxapelketa. ACB ligako

30. jardunaldia.

pBaskonia. Huertas, Pau Ribas,

Logan, Oleson, Ander Gartzia,

San Emeterio, Teletovic, Batista

eta Barac.

pBizkaia Bilbo Basket. Aaron

Jackson, Josh Fischer, Blums,

Paco Vazquez, Vasileiadis, Warren,

Mumbru, Hervelle, Banic,

Mavroeidis eta Hernandez-

Sonseca.

pSailkapena. Baskonia 4. postuan

dago: 19-10; Bilbo Basket,

5. postuan: 18-11.

pLekua. Buesa Arena (9.753

ikusle).

pOrdua. 12:30 (ETB1).

Bi garaipenek

emandako poza

zapuztu liteke

Kanaria Handiko

partidan

Lagun Arok sasoia

itxuroso bukatu

beste asmorik ez dauka

gaur, ligako plaza

zailenetakoan

A. U.

Illunben irabazitako azken bi partidek

halako patxada ekarri dute

Donostiara. Iraganeko zurrunbiloan

itsatsita geratu da taldeak

urtarrilaz geroztik egindako lan

eskasa, baina iragana egoskorra

da, eta Kanaria Handiko emaitzak

orain dela hamar egun zegoen

egoera triste bera ekar dezake

taldera. Ez harritu hala gertatzea,

gainera, Kanaria Handia ACB ligako

plaza zailenetakoa baita.

Han irabaztea onenen eskura bakarrik

dago, eta lortu dutenek ere

majo sufrituta lortu dute.

Hori horrela, zaila da Lagun

Arok Kanaria Handian uztarik

lortzea. Las Palmasko taldea titulua

lortzeko kanporaketetan sartzeko

borrokan murgildua dago

erabat. Seigarren dira, 16-13ko balantzearekin,

baina garaipen bakarrera

dute bederatzigarren

postua, oporrak, eta jakitun dira

zortzi onenen artean sartzen badira

etxean dituzten partidak irabazita

sartuko direla. Kanaria

Handiak jokalari garrantzitsu

bat faltako du. Taurean Green

joko antolatzaileak ezker oineko

hatz bat hautsi du, eta bi hilabete

egin beharko ditu osatzen.

Green gabe, baina Jaycee Carrollekin.

Ligako saskiratzaile

onena da estatubatuarra, partidako

19,7 puntu saskiratuz, eta

Lagun Arok azken hilabeteetako

defentsa epela egiten badu, taldea

txikituko du. Aurreko jardunaldian

Joventutekin egin bezala,

Carrollek 35 puntu saskiratu baitzituen.

KANARIA H.-LAGUN ARO

pTxapelketa. ACB ligako

30. jardunaldia.

pKanaria Handia. Bellas, Alvarado,

Jaycee Carroll, Spencer

Nelson, Bramos, Beiran, Jim

Moran, Dorovnjak, C. J. Wallace

eta Xavi Rey.

pLagun Aro GBC. Salgado, Ritxi

Uriz, Lander Lasa, Jimmy Baron

Jr., Alfonso Sanchez, Domen

Lorbek, Panko, Doblas, Miralles

eta Kone.

pSailkapena. Kanaria Handia

6. postuan dago: 16-13. Lagun

Aro 14. da: 10-19.

pLekua. Las Palmasko CID

kantxa (5.500 ikusle).

pOrdua. 18:00 (Teledeporte).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!