01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

22 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Kirola ›

Baloia Ricardo Lopezen atera sartzear,Carlos Gurpegik buruz jo ondoren,Athleticek eta Osasunak lehen itzulian San Mamesen jokatutako partidan. MIGUEL TOÑA / EFE

Bi helburu eta premia bakarra

Osasunak eta Athleticek puntuen beharra

dute derbian, batek mailari lehenbailehen

eusteko eta besteak Europan aritzeko

Azken egunetan polemika izan arren, festa

giroa ziurtatuta egongo da gaur harmailetan

Asier Legarda-Ereño Iruñea

Haritz Gallastegi Bilbo

Iruñean, azken egunetan, gutxi

hitz egin da Athleticen aurkako

partidak Osasunarentzat duen

garrantziaz. Ostegunean, Lezaman,

Carlos Gurpegik ezbaian jarri

zuen Osasunaren harrobiko lana,

eta ostiralean, Osasunako presidente

Patxi Izkok salatu egin zituen

jokalariaren hitzak, «ezagutza

faltaren ondorio» zirela

argudiatuz. Derbiaren atarian, giroa

berotu egin da, baina gorritxoek

ezin dute horretan pentsatu.

Mailari eusteko lehian puntu premian

dira nafarrak, eta helburua

lortzeko behar diren puntuak batzea

ez den beste ezertan ezin dute

jarri arreta Jose Luis Mendilibarren

jokalariek. Athleticen aurkako

partidaren ostean, sei partida

besterik ez da faltako sasoia

amaitzeko, eta partida gogorrak

dauzka Osasunak: Bartzelonaren,

Zaragozaren eta Getaferen

aurka jokatu beharko dute gorritxoek

etxetik kanpo, eta Valentzia,

Sevilla eta Vila-real hartuko

dituzte Nafarroako Erresuman.

Jaisteko postuekiko bost punturen

aldea dute gorritxoek, txapelketa

amaitzeko zazpi partida falta

direla, baina azken txanpan estutasunik

izan nahi ez baldin badute,

puntuak batzen jarraitu beharra

daukate, eta Athleticen aurka

hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua

izango litzateke. Horretan

soilik pentsatu behar dute gorritxoek,

azken bi porroten ostean

askok uste duten baino garrantzi-

G Osasuna G Athletic

Entrenatzailea: Jose Luis Mendilibar

s

Nelson

s

Cejudo

s

Sergio

s

Puñal

s

Ricardo

s

Soriano

s

Flaño

s

Nekunam

s

Kike Sola

s

Monreal

s

Camuñas

Gol TV / C+L

19:00 N. Erresuma (19.800 ikusle) Paradas Romero

tsuagoa baita derbia Osasunarentzat.

Atzo Mendilibarrek adierazi

zuenez, azken egunetako adierazpen

aldrebesek ez dute eraginik

izango, eta badirudi jokalariek behar

den tokian jarrita daukatela

arreta: «Aste normala izan da guretzat,

jokalariak ondo aritu dira

lanean, eta egia da taldearen inguruan

gauzak berotu egin direla,

baina kazetarien, zuzendarien

eta zaleen gauzak dira horiek. Jokalariek

ez diete garrantzirik

Entrenatzailea: Joaquin Caparros

s

Iraola

s

Ekiza

s

Gurpegi

s

David Lopez

s

Toquero

Espainiako Liga

s

Iraizoz

s s

Amorebieta Castillo

s

Orbaiz

s

Llorente

s

Muniain

ematen adierazpen horiei, eta entrenatzaileok

ere ez. Partida beroa

izango dela uste dut nik ere,

baina ez partidaren atarian esan

diren gauzengatik, Athleticen eta

Osasunaren arteko partidak beti

partida beroak izaten direlako

baizik», esan zuen atzo entrenatzaile

zaldibartarrak. Azken egunetako

polemikari buruz hitz egiterik

ez zuen nahi Osasunako entrenatzaileak,

kazetariak horretan

ahalegindu arren. Zorionez,

Mendilibarrek badaki zelaian egi-

ten dutena dela garrantzia duen

gauza bakarra. Hori bai, argi utzi

zuen Gurpegi ezagutzen duela eta

«mutil jatorra» dela.

Fernando Llorente ondo zaintzearen

garrantziaz ere mintzatu

zen zaldibartarra, baina Athleticek

beste arma asko dituela ere

eman zuen aditzera Mendilibarrek,

eta Iker Muniainen eta Gaizka

Toqueroren lana nabarmendu.

Llorente zaintzeko, Sergio hasierako

hamaikakora itzul daiteke,

bete baitu Sportingen aurka

partida bateko zigorra, baina Osasunako

entrenatzaileak ez du argitu

hamaikakoa zein izango den,

eta «buruarekin eta bihotzarekin»

jokatzearen garrantzia nabarmendu

zuen. Sergio ez ezik,

Fernando Soriano ere hamaikakora

itzultzeko moduan da. Molinonen

jokatzerik ez zuen izan, tripetatik

ez zebilelako ongi, baina

derbian lotura lanak egin ditzake

berriz Sorianok, Kike Solaren

atzean kokatuta.

Osasunako zaleek peñen eguna

ospatuko dute gaur, eta derbia hasi

aurretik hainbat ekitaldi antolatu

dituzte gorritxoen zaleek. Nafarroako

Erresumako harmailak

ez dira erabat beteko, baina giroa

ziurtatuta dago.

Athletic,zalantza askorekin

Athleticek ere asko du jokoan astebetean

jokatuko duen lehen

derbian. Hala ere, ez da neurketa

erabakigarria. Jakinekoa da alde

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!