01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

20 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Kirola›

Pilota DEPELen Binakako Txapelketako finala

Xala izan da binakako txapelketako pilotaririk onena, eta gaurko finalean haren jarduna izango da gako

nagusietako bat. Berarekin txapeldun izandako hiru atzelariek Lekuinekoaren jokoaren bilakaera goratu dute.

Jenio baten disekzioa

Imanol Magro Donostia

Lasai irtengo da gaur kantxara,

ziur. Ez omen delako

finaletan urduritzen

diren horietakoa. «Pilotari

argia da, eta naturaltasunez

bizi ditu finalak», Xalari buruz

mintzo da Aitor Zubieta, iaz lekuindarrarekin

txapeldun izan

zen atzelaria eta egun haren botillero

dena. Xala baita finaleko

gako handietako bat. Txapelketa

bikaina jokatu du Barriolaren alboan,

dagoeneko irabazia du pilotari

onenaren saria, eta gaur berak

hartu beharko du ardura, Beroizen

alboan, Olaizola II.ari eta

Beginori irabazi eta binakako laugarren

txapela janzteko.

«Beroizekin jokatzeak mesede

egingo dio, berak gehiago sartu

beharko duelako». Pedro

Martinez de Eulateren

ustea da,

2007an Xalarekin

txapela irabazitakoarena.«Binakakotxapelketarik

onena jokatu

du, ardura hartuz. Gogoratzen

naiz 2007an Etxanizek

eta biok animatu egin behar genuela

sar zedin, baina aurten berak

eman du aurrerapauso hori».

Oskar Lasa 2002an izan zen txapeldun

Xalarekin, eta antzeko iritzia

du. «Bera izan da txapelketako

pilotaririk onena, eta iaz ere

bai. Aurten, asko lagundu dio Barriolari».

Xalarekin jokaturiko txapelke-

taz gogoratzen hasi da Lasa. «Ez

nuen ezagutzen. Banekien ezkerra

zela eta airez ondo jokatzen

zuela, baina ezer gutxi gehiago.

Ezberdina zen, arraroa. Eta harritu

ninduen: nik ez nuen espero

hainbeste jokatuko zuenik». Eulatek

ere gogoan du nola ekin zion

bideari 2007an. «Lehen hiru partidak

Chafeek jokatu zituen, eta

Yves gero sartu zen. Bi urte

txar paseak zituen, lesio

askorekin, eta

batere konfiantzarik

gabe zegoen.

Ez zen

errematera

sartzen, eta

Xala, luze-luze eginda,

pilota kontrakantxatik

bueltatu nahian, aurtengo

binakako txapelketan.

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

partidak asko gogortzen zitzaizkigun.

Batez beste, 800 pilotakadatik

gora jotzen genituen partidako,

eta 1.200eko bat jokatu genuen

Zornotzan».

Bilakaera agerikoa izan da Xalaren

jokoan. Entrenamendu ordu

asko izan dira, eta Ladutxeren

errepikapen behartuek fruitua

eman dute. Atzelariek sumatu

dute beste inork baino hobeto.

«Erregularragoa da»,

azaldu du Lasak. «Lehen

ere oso ona zen

binaka, baina

orain maila horri

eustea lortu du.

Fisiko aldetik ere indartsuagoa

da; nabaritzen zaio. Lehen, beti zegoen

minez; orain, gogorragoa

da». Zubietak, berriz, arlo psikologikoan

ikusi du aurrerapausoa.

«Zaildu egin da. Helduago ikusi

dut aurten. Lehen, hotzagoa zen;

orain, gehiago sartzen da partidan,

eta lehenago. Inoiz baino hobeto

dago, eta lanari muzin egiten

ez badio, punta-puntako aurrelaria

da».

Xala hiru bikotekiderekin izan

da txapeldun, Zubieta, Eulate eta

Lasarekin, eta Barriolarekin ere

iritsi da finalera. Zubietak, Eulatek

eta Lasak, gainera, oso ezau-

garri desberdinak dituzte. Hor datza

bertute handienetako bat, egokitzeko

erraztasunean. Finalean

dohain hori oso garrantzitsua

izango da Beroizekin moldatzeko.

«Yves, teknika aldetik, oso ona da.

Hainbat dohain ditu, eta modu askotara

joka dezake. Horregatik du

halako atzelari eta titulu bilduma»,

goraipatu du Eulatek. «Yvesekin

jokatzea oso erraza da. Bera

ondo moldatzen da atzelari guztiekin,

baina hein handi batean

berak ematen dituen erraztasunengatik

da», gehitu du Lasak.

Baina zergatik da erraza berarekin

jokatzea? Zubietak eman

du azalpen luzeena. «Asko gustatzen

zait nola jokatzen duen, asko

errespetatzen dituelako atzelariaren

lana eta tokia. Atzelaria ez

duzu hozten utzi behar, eta noizean

behin pilota ona utzi behar diozu

joka dezan. Atzelariari jokarazi

egiten dio, hori da kontua. Badaude

beste batzuk pilota

guztietara sartzen direnak, eta pilota

txarrak uzten dituztenak bakarrik,

edota gaizki aukeratu

eta euren burua saltzen dutenak».

Lasak ere teknikoki

arrazoitu du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!