01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Leku-lekutan

Amagoia Mujika

Inpunitatea

Iragana oroitzapen ilunekin itzultzea bezala da Iraungitze Legea

bertan behera uztea, Uruguaiko oposizioarentzat. Haren ustez,

lege itxura eman nahi izan dio Gobernuak asteon Senatuan hartutako

erabakiari, baina horren atzean bakean bizi nahi dutenen

—edo amnesia kolektiboan— kontrako erresumina dagoela uste du,

errebantxa nahia eta zekenkeria politikoa, diktadurak akabatutako

familien samina garrantzitsua delako, baina gerrillak bere ekintza

irrazionalean eragindako familiena bezainbeste. 1973. eta 1985. urteen

arteko diktadurako kriminalak zigorretik babesten zituen legea atzera

botatzerakoan bi alditan adierazitako herriaren subiranotasunaren

gainetik borondate politikoa inposatzea leporatu dio Jose Mujica

presidenteari. Botoa, demokraziaren armarik eraginkorrena, bake sozialaren

eta adiskidetzearen aldekoa izan baita.

Bi erreferendum egin dira Uruguain, oposizioak ondotxo aipatzen

dituenak. 1989an, diktadura erori eta hiru urtera oraindik armadaren

boterea sumatzen zen garaian lehena. Ezezkoak irabazi zuen botoen

%57rekin. Baina legea bertan behera uzteko borrokak ez zuen islarik

eduki komunikabideetan; alderdi politikoen kontrako atentatuengatik

sortutako beldurrak eta militarrek instituzioak lehertuko zituztela

mehatxuak zipriztindu zuten kanpaina, eta, gainera, erreferendumaren

galderak formulazio xelebrea zuen: ez zen legearen alde edo

kontra bozkatu, egonkortasun demokratikoari iraunarazteko legea

bertan behera utzi edo ez baizik.

Uruguaiko Senatuak asteartean baliogabetu zuten legea. IVAN FRANCO / EFE

Bigarrena 2009an egin zuten, baina galdeketa sustatu zuen plataforma

kexu zen prozesua bideratu zuten moduarekin. Presidentetzarako

hauteskundeekin batera egiteagatik kanpainako beste gaiek

protagonismoa ken ziezaioketela ohartarazi zuten bozketa aurretik,

baina hori ez zen larriena taldearentzat, beste hauxe bai: erreferendumak

baiezkoaren botoa eskatu zuen soilik. Ez zen ezezkoaren paperik

egon. Baiezkoa ez ematea ezezkotzat jo zuten, eta erreferendumaren

berri ez zuenak, beraz, nahi gabe ezetzaren alde egin zuen. Herritarren

%53k ez zuten baiezko papera sartu. Baina boz haietan Jose Mujica

aukeratu zuten presidente izateko herritar gehienek, eta hark legea

bertan behera uztearen aldeko jarrera erakutsi zuen hasieratik. Orain

haren alderdiak bideratu du prozesua, eta herritarren nahiaren kontra

egitea leporatu diote 31 senatarietatik 15ek.

Iraungitze Legearen ordenamendu juridikoaren arabera, 1985eko

martxoaren 1 arte poliziek eta militarrek egindako delituen kasuak

ezin dira ez zabaldu ez epaitu. Gertatu zena ikertzeko modu bakarra

dago: legea bera bertan behera uztea. Kasu konkretuak epaitu dituzte,

Iraungitze Legea horietan banan-banan Konstituzioaren kontrakotzat

jota, baina ez orokorrean. Harrigarriena da legea bertan behera

uzteko prozesua jotzen dutela batzuk Konstituzioaren kontrakotzat,

ez hura egitea eta aplikatzea, ez kriminalari nahierara aritzeko eta 250

lagun desagerrarazteko eman zion inpunitatea. Eduardo Galeano

idazleak azken erreferendumean «preso dagoen demokraziaren askatasuna»

eskatu zuen, «betiko belztasunera eta ahanzturara garamatzan

lege gaixo honen abolizioa». Justizia. Demokrazian urrats bat ez

bada hori, zer da ba?

DLaburrak

Hamar militar hil dituzte

Afganistanen

KABUL ›Bost soldadu afganistandar

eta beste bost atzerritar

hil zituzten atzo atentatu suizida

batean, Laghmanen. Gambert

baseko eztandak zauritu

asko ere eragin ditu. Afganistango

armadako ordezkariak

eta NATOkoak bilera egiten ari

zirela gertatu zen leherketa.

Urtebetean basean lanean

aritu den Abduk Gahano da suizidatu

dena, jakinarazi dutenez.

Irudia qKuba

Presidentea hautatzeko

bozak izan dira Nigerian

Atzoko egunarekin duela mende erdi sartu ziren

CIAk kontratatutako mertzenarioak Kubako

Bahia de Cochinosen. AEBen asmoa uhartea

okupatzea zen, baina baliatu zituzten 150 kubatar

erbesteratuak ez ziren nahikoa izan, eta 72 ordu

LAGOS ›Goodluck Jonathan

Nigeriako presidentea eta datorren

legealdirako Alderdi Demokratiko

Popularreko hautagaia

izan zen lehenetakoa botoa

ematera joaten atzo. Joan den

asteko Legebiltzarrerako bozetan

baino jende gutxiagok hartu

zuen parte bozketan. Hauteskunde

material falta eta adingabeak

bozkatzera joan izana

nabarmendu zituzten, baina

gainerakoan nahiko lasaia izan

zen eguna. Joan den asteko

Legebiltzarrerako bozetan 39

lagun hil zituzten.

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 19

Mundua ‹ Harian

Serbiako oposizioa kalera

atera da bozak eskatzera

BELGRAD ›Gobernuaren kontrako

protesta egin zuten milaka

herritarrek atzo Belgraden

hauteskunde aurreratuak eskatzeko.

Tomislav Nikolic oposizioko

buruak atzo bertan gose

greba hasi zuela esan zuen jendetzaren

aurrean, Gobernuak

hauteskundeetara deitu bitartean.

Boris Tadic presidenteak,

berriz, ez dituela bozak aurreratuko

esan du, 2012an izango direla,

aurreikusi bezala. Dena

den, azkenaldian oposizioa egiten

ari den presioagatik aurreratu

ditzakeela uste dute adituek.

PLAYA GIRONGO GARAIPENA GOGOAN

borrokan izan ondoren, Playa Giron izan zen erasotzaileek

zapaldu zuten azken gunea. Argazkian,

50. urteurrena eta iraultzaren izaera sozialista aldarrikatzeko

atzo egin zen desfilea, Habanako

Iraultzaren Plazan. ALEJANDRO ERNESTO/ EFE

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!