BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

datu.basea22.wikispaces.com
from datu.basea22.wikispaces.com More from this publisher
01.12.2012 Views

18 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea Harian › Mundua Milaka herritar elkartu ziren atzo adierazpen askatasuna eta TV3ren emisioa Valentzian izateko eskatzera. ORIOL CLAVERA Adierazpen askatasunaren aldeko aldarria egin dute milaka lagunek Valentzian Manifestazioaren amaieran, Lluis Llachek eskubideen urratzea salatu eta TV3ren emisioa eskatu du Erredakzioa Lluis Llach kantautoreak lau urte egin ditu publikoaren aurrean kantatu gabe, baina atzo erretiroa etetea erabaki zuen, merezi zuelako. Agertoki inprobisatu batean kantatu behar izan zuen, Valentziako Generalitateak hirian muntatzea eragotzi zuelako. Baina berdin kantatu zuen, gogoz, eta herritar hunkituen aurrean. Si a TV3. Si a la Llengua! Si a la tranparencia lelopean ateratako manifestazioko harribitxia izan zen Llachen ekarpena. Milaka lagun —80.000, antolatzaileen arabera— elkartu ziren Valentziako kaleetan, hizkuntza eta adierazpen askatasuna etengabe urratzen dituztela salatu beharra zegoelako. Kataluniako kate publikoa Valentzian ikusteko PPko gobernuak ezarria dion debekua kentzeko eskatu zuten, eta adierazpen askatasuna oro har katalan denontzat, Campsen gobernuak hizkuntzaren eta nortasun espainiarra ez denaren kontra duen gatazka amaigabearekin nahikoa dela esateko. Manifestariak TV3 bai! zioen pankarta handi baten atzean joan ziren. Valentziako sindikatuetako, erakunde sozialetako eta hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere izan ziren han; «askatasunaren eta demokraziaren aldeko ekintzan», ACPV Valentziako Kultur Ekintza elkarte antolatzaileko kideek nabarmendu dutenez. Valentziako Gobernuak katalanen adierazpen askatasuna urratu duela Valentziako presidente Campsen kontrako adierazpen bat. ORIOL CLAVERA salatu du Eliseu Climent ACPVko ordezkariak. PPk eta Valentziako Generalitateak aspaldi eten nahi zituzten TV3ko emanaldiak Valentzian, eta euren helburua lortu zuten azkenean. 26 urteren ostean, Valentzian emititzeari utzi zion otsailean Kataluniako telebista publikoak. Valentziako Gobernuak sustatutako ikus-entzunezko lege berriaren arabera, otsailetik aurrera TV3ek 120.000 euroko isuna jasotzeko arriskua zuen hilean herrialde hartan emititzen jarraituz gero. Isunen mehatxuei aurre egiteko, ACPV Valentziako Kultur Ekintza elkarteak emisioak etetea erabaki zuen. TV3 ez ezik, 3/24, Super3-3XL eta 33 katalanezko kateak ere ikusten ziren. Dirua biltzeko kanpaina 800.000 euro dagoeneko ordaindu behar dituzte, eta, bien bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenera eramanda dago kasua. ACPVk diru kopuru hori behar du Campsen gobernuak ezarritako isunei au- rre egiteko, eta kanpaina bat jarri dute abian dirua jasotzeko. Abiatu eta gutxira bilduta dauzkate dagoeneko 100.000 euro inguru, herritarrek bost eta 50 euro artean emanak. Besteak beste, artista katalan ezagunek hartu dute parte kanpainan. Batetik, katalanen nortasuna goraipatzen duen bideo ikusgarri bat egin dute, eta El Pais Valencia es el meu pais esanez (Herrialde valentziarra nire herria da)agertzendira, Lluis Llachen Pais Petit kantua testuinguruan dutela, Llach bera, Joel Joan aktorea, El Amics musika taldeko kideak eta Muriel Casals ACPVko presidentea. Kanpainaren nabarmentzeko beste atal bat Art en accio ekimena da: 25 artistak euren obrak eman dizkiote erakundeari, sal ditzan eta dirua biltzeko. Aipagarrienen artean Andreu Alfaro, Antoni Tapies eta Miquel Barcelo Herrialde Katalanetako artista esanguratsuenetakoak daude. Obrak 260 eta 34.000 euro artean jarri dituzte salgai.

Leku-lekutan Amagoia Mujika Inpunitatea Iragana oroitzapen ilunekin itzultzea bezala da Iraungitze Legea bertan behera uztea, Uruguaiko oposizioarentzat. Haren ustez, lege itxura eman nahi izan dio Gobernuak asteon Senatuan hartutako erabakiari, baina horren atzean bakean bizi nahi dutenen —edo amnesia kolektiboan— kontrako erresumina dagoela uste du, errebantxa nahia eta zekenkeria politikoa, diktadurak akabatutako familien samina garrantzitsua delako, baina gerrillak bere ekintza irrazionalean eragindako familiena bezainbeste. 1973. eta 1985. urteen arteko diktadurako kriminalak zigorretik babesten zituen legea atzera botatzerakoan bi alditan adierazitako herriaren subiranotasunaren gainetik borondate politikoa inposatzea leporatu dio Jose Mujica presidenteari. Botoa, demokraziaren armarik eraginkorrena, bake sozialaren eta adiskidetzearen aldekoa izan baita. Bi erreferendum egin dira Uruguain, oposizioak ondotxo aipatzen dituenak. 1989an, diktadura erori eta hiru urtera oraindik armadaren boterea sumatzen zen garaian lehena. Ezezkoak irabazi zuen botoen %57rekin. Baina legea bertan behera uzteko borrokak ez zuen islarik eduki komunikabideetan; alderdi politikoen kontrako atentatuengatik sortutako beldurrak eta militarrek instituzioak lehertuko zituztela mehatxuak zipriztindu zuten kanpaina, eta, gainera, erreferendumaren galderak formulazio xelebrea zuen: ez zen legearen alde edo kontra bozkatu, egonkortasun demokratikoari iraunarazteko legea bertan behera utzi edo ez baizik. Uruguaiko Senatuak asteartean baliogabetu zuten legea. IVAN FRANCO / EFE Bigarrena 2009an egin zuten, baina galdeketa sustatu zuen plataforma kexu zen prozesua bideratu zuten moduarekin. Presidentetzarako hauteskundeekin batera egiteagatik kanpainako beste gaiek protagonismoa ken ziezaioketela ohartarazi zuten bozketa aurretik, baina hori ez zen larriena taldearentzat, beste hauxe bai: erreferendumak baiezkoaren botoa eskatu zuen soilik. Ez zen ezezkoaren paperik egon. Baiezkoa ez ematea ezezkotzat jo zuten, eta erreferendumaren berri ez zuenak, beraz, nahi gabe ezetzaren alde egin zuen. Herritarren %53k ez zuten baiezko papera sartu. Baina boz haietan Jose Mujica aukeratu zuten presidente izateko herritar gehienek, eta hark legea bertan behera uztearen aldeko jarrera erakutsi zuen hasieratik. Orain haren alderdiak bideratu du prozesua, eta herritarren nahiaren kontra egitea leporatu diote 31 senatarietatik 15ek. Iraungitze Legearen ordenamendu juridikoaren arabera, 1985eko martxoaren 1 arte poliziek eta militarrek egindako delituen kasuak ezin dira ez zabaldu ez epaitu. Gertatu zena ikertzeko modu bakarra dago: legea bera bertan behera uztea. Kasu konkretuak epaitu dituzte, Iraungitze Legea horietan banan-banan Konstituzioaren kontrakotzat jota, baina ez orokorrean. Harrigarriena da legea bertan behera uzteko prozesua jotzen dutela batzuk Konstituzioaren kontrakotzat, ez hura egitea eta aplikatzea, ez kriminalari nahierara aritzeko eta 250 lagun desagerrarazteko eman zion inpunitatea. Eduardo Galeano idazleak azken erreferendumean «preso dagoen demokraziaren askatasuna» eskatu zuen, «betiko belztasunera eta ahanzturara garamatzan lege gaixo honen abolizioa». Justizia. Demokrazian urrats bat ez bada hori, zer da ba? DLaburrak Hamar militar hil dituzte Afganistanen KABUL ›Bost soldadu afganistandar eta beste bost atzerritar hil zituzten atzo atentatu suizida batean, Laghmanen. Gambert baseko eztandak zauritu asko ere eragin ditu. Afganistango armadako ordezkariak eta NATOkoak bilera egiten ari zirela gertatu zen leherketa. Urtebetean basean lanean aritu den Abduk Gahano da suizidatu dena, jakinarazi dutenez. Irudia qKuba Presidentea hautatzeko bozak izan dira Nigerian Atzoko egunarekin duela mende erdi sartu ziren CIAk kontratatutako mertzenarioak Kubako Bahia de Cochinosen. AEBen asmoa uhartea okupatzea zen, baina baliatu zituzten 150 kubatar erbesteratuak ez ziren nahikoa izan, eta 72 ordu LAGOS ›Goodluck Jonathan Nigeriako presidentea eta datorren legealdirako Alderdi Demokratiko Popularreko hautagaia izan zen lehenetakoa botoa ematera joaten atzo. Joan den asteko Legebiltzarrerako bozetan baino jende gutxiagok hartu zuen parte bozketan. Hauteskunde material falta eta adingabeak bozkatzera joan izana nabarmendu zituzten, baina gainerakoan nahiko lasaia izan zen eguna. Joan den asteko Legebiltzarrerako bozetan 39 lagun hil zituzten. 2011ko apirilaren 17a, igandea berria 19 Mundua ‹ Harian Serbiako oposizioa kalera atera da bozak eskatzera BELGRAD ›Gobernuaren kontrako protesta egin zuten milaka herritarrek atzo Belgraden hauteskunde aurreratuak eskatzeko. Tomislav Nikolic oposizioko buruak atzo bertan gose greba hasi zuela esan zuen jendetzaren aurrean, Gobernuak hauteskundeetara deitu bitartean. Boris Tadic presidenteak, berriz, ez dituela bozak aurreratuko esan du, 2012an izango direla, aurreikusi bezala. Dena den, azkenaldian oposizioa egiten ari den presioagatik aurreratu ditzakeela uste dute adituek. PLAYA GIRONGO GARAIPENA GOGOAN borrokan izan ondoren, Playa Giron izan zen erasotzaileek zapaldu zuten azken gunea. Argazkian, 50. urteurrena eta iraultzaren izaera sozialista aldarrikatzeko atzo egin zen desfilea, Habanako Iraultzaren Plazan. ALEJANDRO ERNESTO/ EFE

18 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Mundua

Milaka herritar elkartu ziren atzo adierazpen askatasuna eta TV3ren emisioa Valentzian izateko eskatzera. ORIOL CLAVERA

Adierazpen askatasunaren

aldeko aldarria egin dute

milaka lagunek Valentzian

Manifestazioaren

amaieran, Lluis Llachek

eskubideen urratzea

salatu eta TV3ren

emisioa eskatu du

Erredakzioa

Lluis Llach kantautoreak lau

urte egin ditu publikoaren aurrean

kantatu gabe, baina atzo erretiroa

etetea erabaki zuen, merezi

zuelako. Agertoki inprobisatu batean

kantatu behar izan zuen, Valentziako

Generalitateak hirian

muntatzea eragotzi zuelako. Baina

berdin kantatu zuen, gogoz,

eta herritar hunkituen aurrean.

Si a TV3. Si a la Llengua! Si a la

tranparencia lelopean ateratako

manifestazioko harribitxia izan

zen Llachen ekarpena.

Milaka lagun —80.000, antolatzaileen

arabera— elkartu ziren

Valentziako kaleetan, hizkuntza

eta adierazpen askatasuna etengabe

urratzen dituztela salatu beharra

zegoelako. Kataluniako

kate publikoa Valentzian ikusteko

PPko gobernuak ezarria dion

debekua kentzeko eskatu zuten,

eta adierazpen askatasuna oro

har katalan denontzat, Campsen

gobernuak hizkuntzaren eta nortasun

espainiarra ez denaren

kontra duen gatazka amaigabearekin

nahikoa dela esateko.

Manifestariak TV3 bai! zioen

pankarta handi baten atzean

joan ziren. Valentziako sindikatuetako,

erakunde sozialetako

eta hainbat alderdi politikotako

ordezkariak ere izan ziren han;

«askatasunaren eta demokraziaren

aldeko ekintzan», ACPV

Valentziako Kultur Ekintza

elkarte antolatzaileko kideek

nabarmendu dutenez. Valentziako

Gobernuak katalanen adierazpen

askatasuna urratu duela

Valentziako presidente Campsen kontrako adierazpen bat. ORIOL CLAVERA

salatu du Eliseu Climent ACPVko

ordezkariak.

PPk eta Valentziako Generalitateak

aspaldi eten nahi zituzten

TV3ko emanaldiak Valentzian,

eta euren helburua lortu zuten azkenean.

26 urteren ostean, Valentzian

emititzeari utzi zion otsailean

Kataluniako telebista publikoak.

Valentziako Gobernuak

sustatutako ikus-entzunezko

lege berriaren arabera, otsailetik

aurrera TV3ek 120.000 euroko isuna

jasotzeko arriskua zuen hilean

herrialde hartan emititzen jarraituz

gero. Isunen mehatxuei aurre

egiteko, ACPV Valentziako Kultur

Ekintza elkarteak emisioak

etetea erabaki zuen. TV3 ez ezik,

3/24, Super3-3XL eta 33 katalanezko

kateak ere ikusten ziren.

Dirua biltzeko kanpaina

800.000 euro dagoeneko ordaindu

behar dituzte, eta, bien bitartean,

Espainiako Auzitegi Gorenera

eramanda dago kasua. ACPVk diru

kopuru hori behar du Campsen

gobernuak ezarritako isunei au-

rre egiteko, eta kanpaina bat jarri

dute abian dirua jasotzeko. Abiatu

eta gutxira bilduta dauzkate

dagoeneko 100.000 euro inguru,

herritarrek bost eta 50 euro artean

emanak. Besteak beste, artista

katalan ezagunek hartu dute parte

kanpainan. Batetik, katalanen

nortasuna goraipatzen duen bideo

ikusgarri bat egin dute, eta El

Pais Valencia es el meu pais esanez

(Herrialde valentziarra nire

herria da)agertzendira, Lluis Llachen

Pais Petit kantua testuinguruan

dutela, Llach bera, Joel Joan

aktorea, El Amics musika taldeko

kideak eta Muriel Casals ACPVko

presidentea.

Kanpainaren nabarmentzeko

beste atal bat Art en accio ekimena

da: 25 artistak euren obrak

eman dizkiote erakundeari, sal

ditzan eta dirua biltzeko. Aipagarrienen

artean Andreu Alfaro,

Antoni Tapies eta Miquel Barcelo

Herrialde Katalanetako artista

esanguratsuenetakoak daude.

Obrak 260 eta 34.000 euro artean

jarri dituzte salgai.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!