01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Finlandiako eskuin muturra suspertzen

Benetako Finlandiarrak

alderdiari

Parlamenturako botoen

%18 inguru lortzeko

aukera ematen diote

Allande Sokarros

Benetako Finlandiarrak alderdi

populista eta euroeszesptikoak

botoen %16 eta %18 bitartean lor

lezakeela iragarri dute inkestek,

gaur egingo dituzten Finlandiako

Legebitzarrerako hauteskundeetan.

2007. urtean egon ziren bozetan,

botoen %4,1 eskuratuz, sei diputatu

sarrarazi zituen Eduskunta

parlamentuan, eskuin

muturrean sailkatua den alderdiak.

Finantza eta ekonomia krisiaren

ondorioz, Europako Batasuneko

herrialde batzuei diruz lagundu

beharra salatzean hazi

egin da orduz geroztik.

YLE telebista kate publikoak

ostegunean plazaratu zuen inkestaren

arabera, Perussuomalaiseteko

(Benetako Finlandiarrak)

hautagaiei botoa emateko asmoa

lukete hautesleen %15,14k. Igande

honetan gertatuko diren hauteskundeetan

lehen irtetea iragarria

zaio, aldiz, KOK Nazio Koalizioko

Alderdiari, bozen %21,2

bereganatzearekin. Boto emate

asmoen arabera betiere, KESK

Zentroko Alderdiak botoen %18,6

inguru eskuratuko lituzke, orain

dela lau urte baino bost puntu gutxiago,

orduan Parlamentuan

hautetsi gehien lortu zuen alderdia

izan zelarik 51 diputaturekin.

Orain arte, Eduskuntako indar

Minursok ez ditu giza eskubideak

zainduko Mendebaldeko Saharan

NBEren Giza

Eskubideetarako Goi

Mandatariaren eskariari

muzin egin dio

Ban Ki-moonek

Erredakzioa

NBE Nazio Batuen Erakundeko

idazkari nagusi Ban Ki-moonek

Mendebaldeko Saharari buruz

idatzitako txostena Segurtasun

Kontseiluaren esku dago ortziral

arratsetik. NBEren organo nagusia

bihar hasiko da txostena aztertzen,

eta apirilaren 27an mintzatuko

da horri buruz. Minursori,

Mendebaldeko Saharan Erreferenduma

Antolatzeko Nazio Batuen

Misioari, ekainean amaituko

zaio mandatua, baina litekee-

Timo Soini da eskuin muturreko taldeen buruzagirik begikoena. BERRIA

politiko handienetan hirugarrena

zen SDP alderdi sozialdemokratak

ere botoen %18 inguru erdietsiko

lituzke, zundaketei fidatu

behar bazaie behintzat.

2007ko bozen ostean eratutako

gobernu koalizioa osatzen dute

Nazio Koalizioko Alderdiak, Zentruko

Alderdiak, Berdeen Ligak

(VIHR) eta Finlandiako suediar

gutxiengoa —herritar guztien%6

inguru— ordezkatzen duen SFP-

RKPk. Alabaina, desadostasunak

nabaritu dira koalizio horretan,

batik bat energia nuklearraren

garapenaren kontuaz.

Horrek, eta gaurko bozen emai-

na da Segurtasun Kontseiluak

bertze urtebetez luzatzea. Banek,

ordea, NBEren Giza Eskubideetarako

Goi Mandatariaren eskariari

muzin egin dio, eta Segurtasun

Kontseiluari ez dio eskatu Minursori

giza eskubideak zaintzeko eskumena

ematea.

Mendebaldeko Saharan eta

Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan

(Aljeriako hego-mendebaldea)

Minursok eskumen

gehiago hartzea nahi zuen Giza

Eskubideetarako Goi Mandatariak.

Banek, baina, giza eskubideen

zaintza NBEren Giza Eskubideen

Kontseiluak hartzea gomendatu

du txostenean. Kontseilu

horrek, ordea, ez du ordezkaritza

finkorik Mendebaldeko Saharan,

beraz, haren lanaren eraginkortasunak

dudak sortu ditu, Minursok

egin dezakeenaren aldean.

tzek, politika indar oreka berriak

sorraraz ditzakete Finlandian.

Egonkortasun funtsari uko

Hauteskunde kanpainan zehar

Benetako Finlandiarrak alderdiko

ordezkariek gehien aldarrikatu

duten egitasmoa da ekonomia

egoera larrian dauden Europako

Batasuneko herrialdeei —aurretik

Grezia eta Irlanda eta berriki

Portugal— diru laguntzak luzatzea

gelditu beharra dela. Alderdi

populistaren iritzian, Europako

Batasunean ekonomia sendoenak

dituzten herrialdeek —Finlandia

barne— ordaintzen dute

Minurso da Afrikan giza eskubideen

zaintzaz arduratzen ez

den NBEren misio bakarra. Mendebaldeko

Saharako erakundeek

beti aldarrikatu izan dute Minursori

eskumen gehiago ematea,

baina eskakizun hori oztopatu

dute Marokok eta Frantziak.

Hala ere, Fronte Polisarioak adierazi

du Banen txostena «bide onean

emandako pausoa» dela, batez

ere, iragan urrian Agdaim Izikeko

kanpalekua husteko Marokok

erabilitako bortizkeriaren «deskribapen

objektibo eta ausarta»

egiten duelako.

Herrialde arabiarretan lehertu

diren protestak ere aipatu ditu

Banek txostenean. NBEko idazkari

nagusiaren iritziz, gatazka

horiek Mendebaldeko Sahararen

«egonkortasunerako eta segurtasunerako

erronka dira».

«politika makurrak» bideratu dituzten

estatuen ekonomiak salbatzea.

Hori dela eta, Benetako

Finlandiarrek erabat arbuio diote

Helsinkik diru gehiago sar dezan

Europako Finantza Egonkortasunerako

Funtsean. Orain arte,

Finlandiak 8.000 milioi euro eka-

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 17

Mundua ‹ Harian

rri dizkio egonkortasun funts

honi, baina 2013. urtean indarrean

jartzekoa den mekanismo berrian

13.000 milioi euro sartzea

agindu du jardunean den Helsinkiko

gobernuak. Benetako Finlandiarrak

alderdiko buruzagi

Timo Soinik ziurtatu du aliantza

hori salatuko duela, gobernu koalizio

batean parte hartuz gero.

Politika adituen ustez, haatik,

kontserbadoreek eta zentristek

gobernu koalizio bat eratzea lortu

behar lukete, beste indar politiko

txikiago batzuekin, eskuin muturrekoen

beharra izan gabe. Hala

eta guztiz ere, Europako Finantza

Egonkortasun Funtsean Finlandiak

parte hartzen jarraitzea ez

da batere bermatua, orain arteko

gobernu koalizioko partaideen

artean zein oposizioan, konpromiso

horren aurkariak agertu

baitira. Hala, jarduneko Finantza

ministro Jyrki Katainen buru

duen KOK alderdiko kide Martti

Samik hau adierazi du: «Inkestek

agerian jarri dute ideia txarra

dela Portugali, Greziari eta Irlandari

laguntzea; kale egiten utzi

bagenituen, hobe izango zen».

Sozialdemokratak ere jarrera

horrekin bat egiten dutela jakinez

gero, argi da Benetako Finlandiarrak

boterera iritsi gabe ere, euresn

ideiak ia nagusituta daudela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!