BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

datu.basea22.wikispaces.com
from datu.basea22.wikispaces.com More from this publisher
01.12.2012 Views

14 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea Harian › Euskal Herria 50 bat hautetsik goi tentsioko linea ez eraikitzeko eskatu dute Ezkio-Itsaso eta Gueñes batuko dituen linearen aurkako jarrera erakusteko galdegin diete instituzioei Mikel Lizarralde Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) artean goi tentsioko linea eraikitzeko egitasmoaren aurkako manifestua sinatu zuten atzo, Berrizen (Bizkaia), ia 50 hautetsik. Linea 24 udalerritatik igaroko litzateke, eta horietako askotan sortzen hasi den aurkako jarrera agerian utzi zuten udal ordezkariek. PPkoek salbu, udaletan ordezkaritza daukaten alderdi politiko guztietako hautetsiek erakutsi dute proiektuaren aurkako jarrera. Lurra erakundeak sustatu duen manifestuaren bitartez, hautetsiek 72 kilometro luze izango den 400.000 volteko goi tentsioko lineari «erabateko aurkakotasuna» adierazi diote, eta eskatu diete Eusko Jaurlaritzari, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiei eta Espainiako gobernuaren EAEko ordezkaritzari eurek ere aurkako jarrera erakuts dezaten, «ingurumen ikuspuntutik nahiz ekonomikotik justifikaziorik ez duelako, eta osasunean, ingurumenean, paisaian eta ekonomian kalteak eragingo dituelako». Era berean, datozen asteetan manifestua ahalik eta hautetsi gehienek sinatzea nahi dute sustatzaileek, gerora instituzioei bidaltzeko. Alberto Frias Lurrako kideak azaldu zuenez, atzo hasi zen goi tentsioko linearen aurkako borroka. «Orain arte informazio falta izugarria egon da, baina dagoeneko hasi dira herrietan mobilizatzen. Plataformak sortuko dira, indarrak batuta borrokatzeko». Hautetsiek goi tentsioko linearen aurkako manifestua sinatu zuten, atzo, Berrizen. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS Mallabia (Bizkaia) da aurrena mobilizatu den herrietako bat. 1.200 biztanleko herria izanik, 1.010 alegazio aurkeztu dizkiote proiektuari. «Orain arte informazio handirik ez da egon, eta ez genekien egitasmoak zer forma izango zuen, baina jende guztia kontra dago», dio Aitor Loiola alkateak. Herrian «oso kezkatuta» daude: «900 metrora Gatika-Itsaso linea dago. Eta sustatzaileek kontrakoa esan arren, badakigu osasun kalteak eragin ditzakeela. Eta auzotarrak kexu dira. Batzuek dagoeneko esan dute linea eraikiz gero etxea saldu eta beste norabait joango direla bizitzera». Goi tentsioko linearen beharrik ez dagoela uste du Loiolak. «Ez dago justifikatua, eta ez dauka lehentasunik». Iritzi berekoa da Javier Azpitarte Berrizko alkatea ere. Mallabitik bezala, Gatika-Itsaso goi tentsioko linea igarotzen da herritik, orain eraiki nahi dena joango den lekutik 600 metrora. Azpitartek uste du proiektua ez dagoela justifikatua. «Beharrik ez dago. Eta beharra egongo balitz ere, zergatik ez bideratu gaur egungo toki- Irudia qIdiazabal tik?». Nolanahi ere, arrazoirik ez dio ikusten egitasmoari: «Politikari guztiak ari gara hizketan energia aurrezteaz. Eta horrek ez du bat egiten hitz horiekin». Goi tentsioko linearen berri komunikabideen bidez jakin dutela salatu zuen Azpitartek. «Orain jaso dugu lehenengo planoa. Eta proiektuak, gainera, ez ditu baloratzen eragingo dituen kalteak, ez zuzenak, ez zeharkakoak. Linea horrek lur batzuk ukituko ditu, eta proiektuak bermatu beharko luke lur horien jabeen etorkizuna. Baliabideak eman». BIDESARIEN KONTRA Garraiolariak errepideetara atera ziren atzo, Gipuzkoan bidesariak ezartzeko aukera irekitzen duen foru arauaren kontra egiteko. Hiru sindikatuak deituta, kamioi eta auto karabana egin zuten N-1 errepidean, Etxegaratetik Idiazabalera, eta salatu zuten EAJk, H1ek eta PSE-EEk onartutako arauaren bidez «diputazioaren diru kutxak betetzea» nahi dutela. Hiruren iritziz, «gezurra» da bidesariak N- 1eko zirkulazioa murriztuko duela. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Moto gidari bat hil da errepideko ezbehar batean SOPUERTA ›35 urteko moto gidari bat zendu zen atzo Sopuertan (Bizkaia). Ezbeharra 14:00etan gertatu zen, BI-3601 errepidean, eta, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Audi A3 auto batek eta Suzuki markako moto batek aurrez aurre egin zuten talka. Moto gidaria autoaren azpian harrapatuta geratu zen, eta osasun zerbitzuak iristerako, hilda zegoen. Erakunde publikoei laguntza eskatu die Anadir elkarteak DONOSTIA ›Atzo,Donostian,elkarretaratze bat egin zuten frankismoan eta ondorengo hamarkadetan erietxeetan egindako ume lapurreten ondorioz kaltetutako pertsonek.Anadir elkarteak deituta egin zuten protesta,kaltetuak batzeko sortu baita.Erakunde publikoei laguntza eskatzeko baliatu zuten mobilizazioa,informazioa lortzeko trabak dituztela baitiote.Araba,Bizkai eta Gipuzkoan 300 kasutik gora agertu dira. Enrique Villareal Drogas,atzo.LANDER F. ARROIABE / ARP Omenaldia egin diete frankismoko fusilatuei IRUÑEA ›Iruñean frankismoan fusilatuta hil zituzten 300 pertsonak omendu zituzten atzo Nafarroako hiriburuan.Fusilatuen Senideen Elkarteak eta Alargunen Herria elkarteak antolatuta, lore eskaintza egin zieten frankismoaren biktimei Gaztelugibelen,eta «memoria historiko gizatiarra» exijitu zuten.Enrique Villareal Drogas musikariak parte hartu zuen ekitaldian. 2 Hilberriak ESKELAK (0034)943 30 40 30 eskelak@iragarri.net j Laburrean 188 pAuto batek hartutako abiadura. Foruzaingoak orduko 188 kilometroko abiaduran zihoan ibilgailu bat atzeman zuen ostiralean Cintruenigon (Nafarroa), gehienezko abiadura orduko 90 km-koa den errepide batean. Gidariak doblean gainditu zuen baimendutako abiadura. %26 pKolesterol altua duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrak. Cardiobus ekimeneko eledun Meritxell Gomezek aditzera eman duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan herritarren %26k kolesterol altua dute. Bihotzeko osasuna zaintzen laguntzeko ekimen bat da Cardiobus, eta Miguel Indurain txirrindulari ohia dute orain egiten ari diren kanpainako protagonista. Atzo, Donostian izan ziren. 2.591 pNafarroan LHko erdi mailako ikasketak egingo dituzten ikaleak.Datorren ikasturtean, 2.591 ikaslek egingo dituzte Nafarroan LH Lanbide Heziketako erdi mailako ikasketak. Hamar ikasletik bik hautatzen dute bide hori derrigorrezko eskolaratzearen ondoren. Gehienak batxilergora doaz: datorren urtean, 8.174 izango dira. ‘‘ Bizitzaren ikuspegi materialista gainditzeko modu bakarra inguratzen gaituen erlatibismoa garaitzea da» JOSE IGNACIO MUNILLA Donostiako gotzaina GONZALO EGUREN EGUREN Atzo hil zen, Bergaran, 80 urte zituela Hil zara baina biziko zara zu beti gure gogoan, itxaropena dugu biltzeko berriz zurekin zeruan. Lirain eta Alain, Oier, Unai, Olatz eta Leire. Elizkizuna BERGARAKO SANTA MARINA parrokian egingo da, BIHAR, astelehena, ARRATSALDEKO ZAZPIETAN. Oharra: hil-beila Bergarako Oroilore beilatokian dago. Bi ekintzaileak, atzo, suhiltzaileek jaitsi aurretik. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS Sabin Etxean zintzilikatu dira, Libiako gerraren aurka protesta egiteko Erredakzioa Bilbo 2011ko apirilaren 17a, igandea berria 15 Euskal Herria ‹ Harian Bi pertsona Sabin Etxea EAJren Bilboko egoitzako paretatik zintzilikatu ziren atzo, Libiako gerraren aurka protesta egiteko, eta EAJk Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako misioari emandako babesa salatzeko. Arnesen laguntzarekin, bi ekintzaileak 11:30 aldera zintzilikatu ziren hormatik, eta EAJ: Libiako gerrari bai. Gerra inperialistarik ez zioen pankarta erakutsi zuten. Handik minutu gutxira, ertzainak iritsi ziren Sabin Etxera, eta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, jaisteko eskatu zieten bi lagunei, baina hauek ez zieten kasurik egin. Ordu erdi zintzilikatuta egon ostean, suhiltzaileek hormatik jaitsi zituzten. Ertzaintzak identifikatu egin zituen, eta jakinarazi zien beren kontrako diligentziak hasiko dituztela. Ekologistak Martxan-ek, KEMek, Kakitzatek, Sare Antifaxistak eta Komite Internazionalistek, berriz, bat egin dute ekintzarekin, eta gerrak herritarrengan heriotza eta miseria sortzen dituela salatu dute. Espainiako Kongresuak martxoaren 22an onartu zuen, EAJren sostenguarekin, Nazio Batuen misioari babesa ematea. Datorren asteazkenean, Baionako herriko etxearen aurrean egingo dute gerraren kontrako elkarretaratzea, hainbat taldek deituta. ROBERTO RODRIGUEZ MENDIZABAL Fani gure lankidearen aita Kafe Antzokia eta Zenbat Gararen lagunak

Moto gidari bat hil da

errepideko ezbehar batean

SOPUERTA ›35 urteko moto gidari bat zendu

zen atzo Sopuertan (Bizkaia). Ezbeharra

14:00etan gertatu zen, BI-3601 errepidean, eta,

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Audi A3

auto batek eta Suzuki markako moto batek

aurrez aurre egin zuten talka. Moto gidaria autoaren

azpian harrapatuta geratu zen, eta osasun

zerbitzuak iristerako, hilda zegoen.

Erakunde publikoei laguntza

eskatu die Anadir elkarteak

DONOSTIA ›Atzo,Donostian,elkarretaratze bat

egin zuten frankismoan eta ondorengo hamarkadetan

erietxeetan egindako ume lapurreten

ondorioz kaltetutako pertsonek.Anadir elkarteak

deituta egin zuten protesta,kaltetuak batzeko

sortu baita.Erakunde publikoei laguntza eskatzeko

baliatu zuten mobilizazioa,informazioa

lortzeko trabak dituztela baitiote.Araba,Bizkai

eta Gipuzkoan 300 kasutik gora agertu dira.

Enrique Villareal Drogas,atzo.LANDER F. ARROIABE / ARP

Omenaldia egin diete

frankismoko fusilatuei

IRUÑEA ›Iruñean frankismoan fusilatuta hil zituzten

300 pertsonak omendu zituzten atzo Nafarroako

hiriburuan.Fusilatuen Senideen Elkarteak

eta Alargunen Herria elkarteak antolatuta,

lore eskaintza egin zieten frankismoaren biktimei

Gaztelugibelen,eta «memoria historiko gizatiarra»

exijitu zuten.Enrique Villareal Drogas

musikariak parte hartu zuen ekitaldian.

2 Hilberriak

ESKELAK

(0034)943 30 40 30

eskelak@iragarri.net

j Laburrean

188

pAuto batek hartutako abiadura.

Foruzaingoak orduko 188 kilometroko

abiaduran zihoan ibilgailu bat

atzeman zuen ostiralean Cintruenigon

(Nafarroa), gehienezko abiadura

orduko 90 km-koa den errepide batean.

Gidariak doblean gainditu zuen

baimendutako abiadura.

%26

pKolesterol altua duten Araba, Bizkai

eta Gipuzkoako herritarrak. Cardiobus

ekimeneko eledun Meritxell

Gomezek aditzera eman duenez, Araba,

Bizkai eta Gipuzkoan herritarren

%26k kolesterol altua dute. Bihotzeko

osasuna zaintzen laguntzeko ekimen

bat da Cardiobus, eta Miguel Indurain

txirrindulari ohia dute orain

egiten ari diren kanpainako protagonista.

Atzo, Donostian izan ziren.

2.591

pNafarroan LHko erdi mailako ikasketak

egingo dituzten ikaleak.Datorren

ikasturtean, 2.591 ikaslek egingo

dituzte Nafarroan LH Lanbide Heziketako

erdi mailako ikasketak. Hamar

ikasletik bik hautatzen dute bide hori

derrigorrezko eskolaratzearen ondoren.

Gehienak batxilergora doaz: datorren

urtean, 8.174 izango dira.

‘‘ Bizitzaren ikuspegi

materialista gainditzeko

modu bakarra inguratzen

gaituen erlatibismoa

garaitzea da»

JOSE IGNACIO MUNILLA

Donostiako gotzaina

GONZALO EGUREN

EGUREN

Atzo hil zen, Bergaran, 80 urte zituela

Hil zara baina biziko zara

zu beti gure gogoan,

itxaropena dugu biltzeko

berriz zurekin zeruan.

Lirain eta Alain, Oier, Unai, Olatz eta Leire.

Elizkizuna BERGARAKO SANTA MARINA parrokian egingo

da, BIHAR, astelehena, ARRATSALDEKO ZAZPIETAN.

Oharra: hil-beila Bergarako Oroilore beilatokian dago.

Bi ekintzaileak, atzo, suhiltzaileek jaitsi aurretik. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Sabin Etxean zintzilikatu

dira, Libiako gerraren

aurka protesta egiteko

Erredakzioa Bilbo

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 15

Euskal Herria ‹ Harian

Bi pertsona Sabin Etxea EAJren Bilboko egoitzako paretatik

zintzilikatu ziren atzo, Libiako gerraren aurka protesta egiteko,

eta EAJk Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako misioari

emandako babesa salatzeko. Arnesen laguntzarekin, bi ekintzaileak

11:30 aldera zintzilikatu ziren hormatik, eta EAJ: Libiako

gerrari bai. Gerra inperialistarik ez zioen pankarta erakutsi

zuten. Handik minutu gutxira, ertzainak iritsi ziren Sabin Etxera,

eta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera,

jaisteko eskatu zieten bi lagunei, baina hauek ez zieten kasurik

egin. Ordu erdi zintzilikatuta egon ostean, suhiltzaileek

hormatik jaitsi zituzten. Ertzaintzak identifikatu egin zituen,

eta jakinarazi zien beren kontrako diligentziak hasiko dituztela.

Ekologistak Martxan-ek, KEMek, Kakitzatek, Sare Antifaxistak

eta Komite Internazionalistek, berriz, bat egin dute

ekintzarekin, eta gerrak herritarrengan heriotza eta miseria

sortzen dituela salatu dute. Espainiako Kongresuak martxoaren

22an onartu zuen, EAJren sostenguarekin, Nazio Batuen

misioari babesa ematea.

Datorren asteazkenean, Baionako herriko etxearen aurrean

egingo dute gerraren kontrako elkarretaratzea, hainbat taldek

deituta.

ROBERTO RODRIGUEZ

MENDIZABAL

Fani gure lankidearen aita

Kafe Antzokia eta Zenbat Gararen lagunak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!