01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Euskal Herria

ETAk berretsi du borroka

armatua atzean uzteko

konpromiso argia duela

Erakunde armatuak dio meniaren xedea

aldaketa politiko eta sozialerako «urrats

erabakigarri eta atzeraezinak» egitea dela

Frantziako tiroketa gertatu arren, ETAren

atentaturik ez dela egongo uste du Aresek

Jon Olano

«Ziklo oso bat ezaugarritzen duen

konfrontazio armatua gainditzeko

konpromiso argia» duela berretsi

du ETAk Zutabe barne buletinaren

113. alean. Bertan, suetenaren

erabakiaren atzean

«askapen prozesuan urrats erabakigarri

eta atzeraezinak egitea»

dagoela dio erakunde armatuak,

Gara egunkariak jakinarazi

duenez.

ETAren ekimena: Aldaketa politikoa

gauzatzeko borondatea eta

konpromisoa izenburupean, egoera

politikoa aztertu du ETAk.

Su-etena erabakitzeko bi baldintza

politikok eragin dutela dio

ETAk: «Euskal Herriak bere etorkizuna

erabakitzeko duen eskubidearen

jendarteratzea, batetik,

eta gatazka politikoa bide politiko

eta era elkarrizketatuan konpontzeko

herri nahia, bestetik».

Orain arteko egoeran «askapen

prozesua blokeatzeko arriskua»

zegoela dio ETAk, eta Frantziak

eta Espainiak horixe nahi dutela.

Horren kontra ezker abertzaleak

egoeraren azterketa «egokia» egiten

asmatu zuela iritzi dio era-

G Pasarteak

ETAk Zutabe-ko 113. alean argitaratutako

artikuluaren pasarte

batzuk, hitzez hitz:

pErabakiaren muina. «Hori

dago, eta ez besterik, gure erabakien

atzean: egungo egoera

politikoak eskaintzen dituen

baldintzak oinarri harturik, askapen

prozesuan urrats erabakigarri

eta atzeraezinak ematea».

pAldaketa. «Aldaketa politiko

eta soziala gauzatzeko ahalik

eta indar gehienen metaketa

eta bidea egitea ezinbestekotzat

hartzen dugu. Hortaz, baldintza

eta aukera horiek biderkatzeko,

eta Euskal Herrian

gehiengo politiko eta sozial berriak

hezurmamitzeko norabidean

kokatu behar den urratsa

da».

pEzker abertzalea. «Ezker

kunde armatuak: «Bere iniziatibaz,

egoera iraultzeko aukera

abian jarri zuen».

Bestalde, ukatu egin du menia

beste asmo batzuen ondorio dela:

«Ahultasunarekin lotu dute batzuek.

Ezker abertzalearen erabakiek

behartuta izan dela dio beste

zenbaitek. Ez da falta, maltzurkeriaz,

ezker abertzalea hauteskundeetan

egoteko asmoarekin lotu

duenik».

2007ko irailean argitaratu zuen

ETAk azkenekoz Zutabe buletina.

Artikuluaren arabera, Gara-k

atzo plazaratutakoa apirilean idatzia

da, baina ez du egunik zehazten.

«Ekintza armaturik ez egiteko

erabakia» 2010eko otsailean hartu

zuela argitu du ETAk. Erabaki

hori hilabeteetan isilpean egon

zela dio, eztabaida politikoa «desitxuratzea»

eragozteko, eta protagonismoa

«urratsak egiten ari ziren

eragile politiko eta sozialengan»

jartzeko. Denbora horretan,

hainbat eragileren eta herritarren

aktibazioan urrats garrantzitsuak

egin direla nabarmendu

du ETAk; 2010ean Independentistak

sareak deitutako Aberri Egun

abertzaleak egoeraren irakurketa

egokia egiten asmatu zuen,

eta bere iniziatibaz, egoera

iraultzeko aukera abian jarri

zuen».

pBorroka.«Ezker abertzaleak

ez duela irabazi agerikoa da.

Bestela Euskal Herria herri aske

gisa agertuko zen munduko

mapetan. Herri zapaldua da,

herri ukatua. Ez dugu irabazi,

baina borroka ez da alferrikakoa

izan. Borroka horri esker Euskal

Herriak bizirik dirau, eta zabalik

du, oraindik orain, irabazteko

aukera».

pKonponbidea. «ETAk gatazka

politikoari behin betiko konponbide

demokratikoa emateko

aukera erraztu du, ziklo oso bat

ezaugarritzen duen konfrontazio

armatua gainditzeko konpromiso

argia erakutsiz».

«masiboa», Lortu Arte EAk eta ezker

abertzaleak sinatutako akordioa,

Adierazi EH ekimena eta

Bruselako Adierazpena, kasu.

2010eko irailean, otsailean erabakitakoaren

berri ematerakoan,

ETAk ordura arteko mugimenduei

«bultzada» bat eman ziela

uste du erakunde armatuak.

Artikuluan zehazten denez,

Euskal Herriari eta nazioarteko

komunitateari zuzentzen zaio

ekimena. Nazioartetik presioa bideratuz,

Espainiaren «blokeo» jarreran

«higadura» eragin nahi du

ETAk.

«Ez da egokia», dio Zabaletak

Frantziako tiroketa jazo arren,

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo

sailburu Rodolfo Aresek ez du

uste ETAk atentaturik egiteko asmorik

duenik. «Ez dugu daturik

horrelakorik gerta daitekeela

pentsatzeko», adierazi du. Bestalde,

ETAren adierazpenak «interpretatzeari»

utzi behar zaiola

esan du Eusko Jaurlaritzako lehendakari

Patxi Lopezek.

Aralarreko koordinatzaile Patxi

Zabaletak ere mintzagai izan

du ETAren adierazpena. Haren

irudiko, erakunde armatuaren

«konpromisoa ez da txarra, baina

ezta behar bezalakoa ere». Izan

ere, Gernikako Akordioaren eskakizunak

ez dituela betetzen iritzi

dio Zabaletak. EAJko Gipuzkoako

presidente Joseba Egibarren

ustez, ETA «egokitze fasean»

dago, eta indarkeria «behin betiko»

amaitu beharko du.

pNazioartea. «[ETAk nazioarteari

deia luzatzen dio] Nazioarteko

komunitatea gatazka politikoaren

konponbide demokratiko

globalean bete-betean

sartu eta erreferentzia handitzeko.

Eta ondorioz, nazioartetik

presioa bideratuz, estatuaren

blokeo posizioan higadura eragiteko».

pEspainiako Gobernua. «ETAk

bere erabakia isilpean zuen tartean,

ukazioarekin, atxiloketekin,

torturarekin, espetxeratzeekin

eta euskal preso politikoen

kontrako jazarpen estuarekin

segitzen zuen. Ate guztiak itxita».

pEAJ. «Ezin daiteke esan PNVk

bere estrategian galdu duenik.

Ez behintzat kudeaketa autonomikoari

atera dizkioten etekinei

erreparatzen badiegu».

Guardia zibilak, Villabonan, Lander Etxeberriaren etxea miatzen. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Lau egunetan etenik

gabe torturatu dutela

salatu du Esnaolak

Aitor Esnaola

eta Lander Etxebarria

espetxeratzeko agindu

du Grande-Marlaska

epaileak

Jakes Goikoetxea Donostia

Aitor Esnaolari «etengabe» jarri

diote poltsa, «etengabe» galdu du

konortea eta «kolpeak» eman dizkiote,

guardia zibilek asteartean

atxilotu zutenetik atzo arte. Hala

jakinarazi zion atzo bere abokatuari,

elkarrekin hitz egiteko izan

zituzten bi minutu eskasetan, Auzitegi

Nazionaleko ziegan. Abokatuari

ez ezik, Fernando Grande-

Marlaska epaileari ere esan dio

guardia zibilek torturatu egin dutela

eta bere deklarazioa torturek

bultzatuta egin duela.

Lander Etxeberriak, berriz,

abokatuari aitortu dio ostegunetik

atzo arteko atxiloaldia «oso gogorra»

izan dela. Ez dio zehaztasun

gehiago eman. «Lur jota» zegoen,

abokatuaren esanetan. Baita

kezkatuta ere, sinatu duen deklarazioa

«asmakeria» delako.

Asteartean Aitor Esnaolaren

anaia Igor ere atxilotu zuten, Le-

gorretan (Gipuzkoa), eta hiru egunez

eduki zuten inkomunikatuta.

Egun «gogorrak» izan direla esan

zuen.

Esnaolak eta Etxeberriak atzo

deklaratu zuten Grande-Marlaskaren

aurrean. Biak espetxeratzeko

agindu zuen epaileak, eta

Soto del Realgo espetxean daude

(Espainia). Esnaolari ETAko kide

izatea, armak edukitzea, lehergailuak

gordetzea eta atentatuak

egiteko informazioa ematea leporatzen

dio. Zehazki, Mikel Uribe

Ertzaintzako goi karguari eta Lezoko

zinegotzi sozialista bati buruzkoa.

Uribe 2001eko uztailaren

14an hil zuen ETAk, Leaburun

(Gipuzkoa).

Etxeberriaren kasua adierazgarria

da. Grande-Marlaskak bi

garaitan ETAko kidea izatea leporatzen

dio: 1998an eta 2010ean.

Baina 1998koagatik ezin dute berriro

zigortu, jada kartzela zigorra

bete baitzuen delitu horregatik,

Frantzian, 2001etik 2004ra.

Frogarik ez

Epaileak autoan dio Etxeberriak

iazko irailean ETArekin harremanetan

jarri zituela Aitor Esnaola

eta Andoni Goikoetxea

—Guardia Zibila haren bila ari

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!