10 berria <strong>2011</strong>ko apirilaren 17a, igandea Harian › Euskal Herria Otegi askatzeko eskatuz, nazio manifestazioa egingo dute Elgoibarko kaleak zeharkatuko ditu martxak, hilaren 30ean, «politika egiteko eskubidea» defendatuz Oihana Elduaien Elgoibar «Arnaldo Otegik kalean behar du ilusioz betetako aro honetan, haren esku hartzea beharrezkoa dugulako aurrera eman nahi ditugun pausoetan». Hala uste du Elgoibarko Arnaldo Askatu Politika Askatu herri ekimenak, eta, horregatik eta «politika egiteko eskubidea» aldarrikatuz, nazio manifestazioa antolatu dute herrian, hilaren 30erako. Baimenduta dago, eta 17:30ean hasiko da. Beste hainbat eragilerenaz gain gain, Eusko Alkartasunaren, Aralarren, Alternatibaren eta ezker abertzalearen babesa du. Batasuna berregitea egotzita, otegi duela 19 hilabete atxilotu zuten Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Jose Manuel Serra, Rufi Etxeberria eta Ainara Oizekin batera. Aurrenengo zortziak auzipetuta daude, eta Otegik, Jacintok, Zabaletak eta Rodriguezek preso jarraitzen dute. Haiek guztiak eta gainerako euskal presoak gogoan izan dituzte Arnaldo Askatu herri ekimeneko kideek, Elgoibarren emandako prentsaurrekoan; akordura ekarri dituzte bereziki Elgoibarko presoak, eta berriki hil den Mikel Ibañez preso ohia. Otegi preso eraman zutenetik, «Arnaldok berak hasitako bideari jarraituz», Euskal Herrian aldaketa asko izan direla nabarmendu du Arnaldo Askatu herri ekimenak. «Besteak beste, irtenbide demokratikoaren eta baketsuaren alde egin den jauzia». Urrats Arnaldo Askatu Politika Askatu herri ekimeneko kideak, atzo, Elgoibarren. JON URBE / ARGAZKI PRESS horiek egiteko orduan Otegiren parte hartzea ezinbestekoa izan dela nabarmendu du herri ekimenak, eta hori euskal alderdi politikoek eta gizarteak ez ezik, PSOEk ere ulertu duela. Herri ekimeneko kideek ez dute dudarik, «Otegi espetxean egoteko arrazoiak politikoak dira. Denok dakigu bahitu politikoa dela». Horregatik, eta azkenaldian mobilizazio ugari izan direla jakin arren, «ahalegina» egin eta Otegiren askatasunaren aldeko manifestaziora joateko deia egin diete euskal herritar guztiei: «Arnaldoren aldeko mobilizazio honek baditu, gure ustez, esfortzu berezia merezi duten motiboak». Alderdi politikoen babesaz gain, 800 bat gizabanako eta eragileren babesa ere jaso du hilaren azken larunbatean egingo den manifestazioak. Besteak beste, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio zein Xabier Amuriza bertsolarien, Fermin Muguruza eta Eñaut Elorrieta musikarien, Juan Luis Zabala idazlearen eta Juan Gorriti artistaren atxikimendua jaso du. Atxikimendu gehiago jaso- Erredakzioa Bilbo Gaur zortzi, apirilaren 24an, Aberri Eguna egingo dute Gernikan (Bizkaia) eta Baigorrin (Nafarroa Beherea), Independentistak sareak antolatuta; bi egun geroago, berriz, Gernikako bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da. Independentistak sareak bi gertaerak lotu zituen atzo Gernikako Juntetxean. Alde batetik, omenaldia egin zieten bonbardaketan hildakoei eta senideei. Omenaldia frankismoaren biktima guztiei. 74 krabelin gorri jarri zituzten sarearen zapi berdearen gainean, ikurrinaren eta zortzi puntako izarraren ondoan, Gernikako arbolaren aurrean. «Memoriaren krabelin gorriak», Txutxi Ariznabarreta bozeramailearen arabera. tzen ere ari dira oraindik, webgunean. Kanpotik Elgoibarrera joan behar dutenentzat erraztasunak jarri nahi dituzte. Horregatik, autobus eta autoentzat aparkaleku bereziak prestatuko dituztela jakinarazi dute. Nolanahi ere, ahal dutenei garraio publikoa erabiltzeko aholkua eman diete. Informazio gehiago bildu @ nahi izanez gero eta manifestazioari atxikimendua emateko, klikatu hemen: http://arnaldotegi.com Independentistak sareak Gernikan hildakoak omendu ditu 74 urte geroago Euskal Herria bizirik dagoela aldarrikatu dute, apirilaren 24ko Aberri Egunaren atarian Bestetik, bi garaiak uztartu zituzten, esanez Gernika eta Euskal Herria bizirik daudela, «eraso, gezur eta sufrimendu guztien gainetik». Gehitu zuten Gernikako, Durangoko eta Otxandioko bonbardaketetan hildakoen ondorengoak independentzia aldarrikatzen ari direla, «gero eta indartsuago». Saio amaieran Jon Enbeita bertsolariak eta Rafa Rueda musikariak Ale bana kantatu zuten, Independentistak sarearentzat prestatu duten kantua. Parte hartzeko eskaera Sareak dei egin die «kolore guztietako independentistei», alderdikeriak alde batera utzi eta apirilaren 24ko Aberri Egunetan parte hartzera. Argi berdea independentziari izango da leloa. Baigorrin bat egingo dute Aberri Egunak eta Nafarroaren Egunak. Hurrengo urteko Aberri Eguna Iruñean izango da, «Nafarroako Erresumaren eta Euskal Herriaren hiriburuan». 2012an 75 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik, eta 500 urte, Nafarroa konkistatu zutenetik.
<strong>2011</strong>ko apirilaren 17a, igandea berria 11 ‹ Publizitatea