01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10 berria 2011ko apirilaren 17a, igandea

Harian › Euskal Herria

Otegi askatzeko

eskatuz, nazio

manifestazioa

egingo dute

Elgoibarko kaleak

zeharkatuko ditu

martxak, hilaren 30ean,

«politika egiteko

eskubidea» defendatuz

Oihana Elduaien Elgoibar

«Arnaldo Otegik kalean behar du

ilusioz betetako aro honetan, haren

esku hartzea beharrezkoa dugulako

aurrera eman nahi ditugun

pausoetan». Hala uste du Elgoibarko

Arnaldo Askatu Politika

Askatu herri ekimenak, eta,

horregatik eta «politika egiteko

eskubidea» aldarrikatuz, nazio

manifestazioa antolatu dute herrian,

hilaren 30erako. Baimenduta

dago, eta 17:30ean hasiko da.

Beste hainbat eragilerenaz gain

gain, Eusko Alkartasunaren,

Aralarren, Alternatibaren eta ezker

abertzalearen babesa du.

Batasuna berregitea egotzita,

otegi duela 19 hilabete atxilotu zuten

Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto,

Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez,

Txelui Moreno, Amaia

Esnal, Jose Manuel Serra, Rufi

Etxeberria eta Ainara Oizekin batera.

Aurrenengo zortziak auzipetuta

daude, eta Otegik, Jacintok,

Zabaletak eta Rodriguezek preso

jarraitzen dute. Haiek guztiak eta

gainerako euskal presoak gogoan

izan dituzte Arnaldo Askatu herri

ekimeneko kideek, Elgoibarren

emandako prentsaurrekoan;

akordura ekarri dituzte bereziki

Elgoibarko presoak, eta berriki

hil den Mikel Ibañez preso ohia.

Otegi preso eraman zutenetik,

«Arnaldok berak hasitako bideari

jarraituz», Euskal Herrian aldaketa

asko izan direla nabarmendu

du Arnaldo Askatu herri ekimenak.

«Besteak beste, irtenbide

demokratikoaren eta baketsuaren

alde egin den jauzia». Urrats

Arnaldo Askatu Politika Askatu herri ekimeneko kideak, atzo, Elgoibarren. JON URBE / ARGAZKI PRESS

horiek egiteko orduan Otegiren

parte hartzea ezinbestekoa izan

dela nabarmendu du herri ekimenak,

eta hori euskal alderdi politikoek

eta gizarteak ez ezik, PSOEk

ere ulertu duela.

Herri ekimeneko kideek ez

dute dudarik, «Otegi espetxean

egoteko arrazoiak politikoak

dira. Denok dakigu bahitu politikoa

dela». Horregatik, eta azkenaldian

mobilizazio ugari izan direla

jakin arren, «ahalegina» egin

eta Otegiren askatasunaren aldeko

manifestaziora joateko deia

egin diete euskal herritar guztiei:

«Arnaldoren aldeko mobilizazio

honek baditu, gure ustez, esfortzu

berezia merezi duten motiboak».

Alderdi politikoen babesaz

gain, 800 bat gizabanako eta eragileren

babesa ere jaso du hilaren

azken larunbatean egingo den

manifestazioak. Besteak beste,

Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

zein Xabier Amuriza bertsolarien,

Fermin Muguruza eta Eñaut

Elorrieta musikarien, Juan Luis

Zabala idazlearen eta Juan Gorriti

artistaren atxikimendua jaso

du. Atxikimendu gehiago jaso-

Erredakzioa Bilbo

Gaur zortzi, apirilaren 24an, Aberri

Eguna egingo dute Gernikan

(Bizkaia) eta Baigorrin (Nafarroa

Beherea), Independentistak sareak

antolatuta; bi egun geroago,

berriz, Gernikako bonbardaketaren

74. urteurrena beteko da. Independentistak

sareak bi gertaerak

lotu zituen atzo Gernikako

Juntetxean.

Alde batetik, omenaldia egin

zieten bonbardaketan hildakoei

eta senideei. Omenaldia frankismoaren

biktima guztiei. 74 krabelin

gorri jarri zituzten sarearen zapi

berdearen gainean, ikurrinaren

eta zortzi puntako izarraren

ondoan, Gernikako arbolaren aurrean.

«Memoriaren krabelin gorriak»,

Txutxi Ariznabarreta bozeramailearen

arabera.

tzen ere ari dira oraindik, webgunean.

Kanpotik Elgoibarrera joan behar

dutenentzat erraztasunak jarri

nahi dituzte. Horregatik, autobus

eta autoentzat aparkaleku bereziak

prestatuko dituztela

jakinarazi dute. Nolanahi ere,

ahal dutenei garraio publikoa

erabiltzeko aholkua eman diete.

Informazio gehiago bildu

@ nahi izanez gero eta

manifestazioari atxikimendua

emateko, klikatu hemen:

http://arnaldotegi.com

Independentistak

sareak Gernikan

hildakoak omendu ditu

74 urte geroago Euskal

Herria bizirik dagoela

aldarrikatu dute,

apirilaren 24ko Aberri

Egunaren atarian

Bestetik, bi garaiak uztartu zituzten,

esanez Gernika eta Euskal

Herria bizirik daudela, «eraso,

gezur eta sufrimendu guztien gainetik».

Gehitu zuten Gernikako,

Durangoko eta Otxandioko bonbardaketetan

hildakoen ondorengoak

independentzia aldarrikatzen

ari direla, «gero eta indartsuago».

Saio amaieran Jon Enbeita

bertsolariak eta Rafa Rueda

musikariak Ale bana kantatu zuten,

Independentistak sarearentzat

prestatu duten kantua.

Parte hartzeko eskaera

Sareak dei egin die «kolore guztietako

independentistei», alderdikeriak

alde batera utzi eta apirilaren

24ko Aberri Egunetan parte

hartzera. Argi berdea independentziari

izango da leloa. Baigorrin

bat egingo dute Aberri Egunak

eta Nafarroaren Egunak.

Hurrengo urteko Aberri Eguna

Iruñean izango da, «Nafarroako

Erresumaren eta Euskal Herriaren

hiriburuan». 2012an 75 urte

beteko dira Gernika bonbardatu

zutenetik, eta 500 urte, Nafarroa

konkistatu zutenetik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!