Zestoarren erretolika

Zestoarren erretolika Zestoarren erretolika

12.07.2015 Views

viii3. Esanahi bat baino gehiago dituzten hitzetan, oro har, gutxien erabiltzen dena edo interesgarrienairuditu zaiguna hautatu dugu. Hortaz, hitz batean adiera bat ez agertzeakez du esan nahi Zestoan era horretara uler ez daitekeenik.4. Letra etzanez datozen testu-zatiak lekukoek emandako adibideak dira. Eta zati hauxeda, ziurrenik, hiztegiari hurbiltasuna edo gertutasuna ematen diona.EZAUGARRI FONETIKOAK:Hiztegian aurrera egin ahala ohartuko zara, Zestoa nahiz eta herri txikia izan, hainbatauzoz osatuta dagoela, eta auzo bakoitzak baduela bere izaera propioa, bere nortasuna;hau da, hizkeran bertan islatzen den berezitasuna. Honenbestez, auzo batetik bestera badaaldaketarik, nahiz eta aldaketarik gehienak ezaugarri fonetikoei dagozkien. Horietatiknabarmenenak honako hauek iruditu zaizkigu:a) e+a bokalak elkartzean, e>i egiten da:etxea>etxiaInesiboan (edo “non” kasu markarekin), ordea, Aizarnako hizkeran bada nabarmetzekoa den berezitasunik:etxean>etxe(e)n (Aizarnako hizkeran)etxean>etxian (gainerakoetan)b) o+a bokalak elkartzean, o>u egiten da, oro har, inolako bereizketarik gabe:astoa>astuac) u+a elkartzean, “ua” ahoskatzen da inolako aldaketarik gabe, baina Aizarnan, adibide batzuetan ua>o bihurtzen da:pikuak>pikokedota, bien artean “b” epentetiko bat tartekatzen da:burua>buruba (Aizarnako hizkeran eta bertan ere adibide gutxitan)d) i+a bokalak elkartzean “Y” edo yod bat sartzen da bien artean:betegarria>betegarriyaantzerkia>antzerkiyaBereizketa edo ezaugarri horiek guztiak nahiz eta ahoskerari edo alderdi fonetikoaridagozkion bete-betean, hitzaren erabilera-eremuari begiratuz ere antzeman daiteke ezberdintasunik.Hau da, gerta daiteke, adibideren bat jartzearren, Zestoako “kaskoan”“amona” eta “amama”-ren artean bereizketa egitea eta Arroa Goian, esaterako, biek erreferentebera izatea. Esamoldeei dagokionez ere gerta daiteke auzo batzuetan ezagunakdiren hainbat esamolde Zestoako “kaskoan” ez ezagutzea, eta alderantziz.Ñabardura eta berezitasun batzuk gora behera, batasunari eutsi diogu eta guztiak joditugu, inolako bereizketa formalik egin gabe, Zestoako hizkeratzat. Agian, hurrengo lanbaterako utziko genuke auzo bakoitzeko berezitasunak aztertzea.

ixIDAZKERA-IRIZPIDEAK:Ahozkoa papereratzeak edo idatziz emateak ere sortu digu buruhausterik. Irizpideakerraztasunaren eta didaktikotasunaren izenean hartu ditugu. Oso modu laburrean badaere, hona hemen nagusienak:Aspirazioa: “h” ahoskatzen ez dela jakinda ere, hitz hasieran bederen “h” jarridugu, jendea horrela idatzita ikusten ohituta baitago. Hala ere, hitzaren barnean ondorengojokabidea hobetsi dugu: esaterako, “behar” forma batua “ber” bezala ahoskatzenbadugu, holakoetan ez dugu “h”rik paratu; ez baitu, gure ustez, holakoetan inolakolekurik.Txistukariei dagokienez, zenbaitetan “s” eta “z” ez ditugu hain garbi bereizten eta,beraz, dudako kasuetan euskara batuko bereizketari eutsi diogu.Azkenik, forma sabaikariak Zestoako hizkeran ahoskatzen direnez gero, “ñ”, “ll” eta“tt” bere horretan papereratu ditugu.ITURRIAK:Lan hau egiteko bi iturri nagusitatik edan dugu; informazio-iturri garbiena, hautatuditugun herritar-lagunen ahozko testigantzek osatu dute; hau da, zestoarren ahozkoekoizpenen grabazio eta transkripzioek. Horiekin batera, ordea, ezin ahantz dezakegulanaren makulutzat erabili ditugun bi liburuak: Uztapideren Berriz plazara, eta argitaratugabe dagoen Irure Baserria liburuxka, hain zuzen ere.Azken liburuxka hau erdi-ahozkotasunari gehiago dagokio erabat idatziari baino; bertan,ahoz erabiltzen diren esamolde eta egiturak zestoarreraz idatzita agertzen dira; hauda, hizkera honen ezaugarri diren aldaketa-fonetiko eta guzti. Liburu horietatik esanguratsuenakiruditu zaizkigun esamoldeak atera eta hiztunek ezagutu ahala hiztegian txertatuditugu. Hau da, esamolde horiek hiztunek era horretara erabiltzen duten ala ez konprobatuondoren, eurek sortutako adibide zehatzak jasotzen saiatu gara, horrela “erdiahozkotasunetik”erabat “ahozkoa” den horretara hurbiltzeko. Beraz, lekukoei elkarrizketabideratzeko baliagarri gertatu zaigu.INFORMATZAILEAK:Informatzaileak hautatzerakoan nagusiki honako irizpideak hartu ditugu kontuan:- Jaiotzez zestoarra izatea (bi ezik gainerako guztiak Zestoakoak dira jaiotzez, baina bihoriek ere txiki-txikitan Zestoara etorriak).- Adin ezberdinetako jendea izatea, nahiz eta gehienak adintsuak diren.- Bizilekua: auzo ezberdinetako jendea izatea, nahiz kaletarra, nahiz baserrikoa.- Buruz argi egotea.- Ahal delarik herrian sortutako gurasoak izatea.- Euskara estandarrarekin ahalik eta harreman txikiena izatea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!