12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroaPP: «Euskara gutxi ikasi,eta apenas erabiltzen den»Euskara sustatzeko asmoz hedabideei diru laguntzakziurtatzeko proposamena atzera bota dute UPN eta PPkBerria<strong>2012</strong>/11/09«Haizerik sartzen ez den euskararen etxeanleihoak irekitzeko proposamena» ekarri du BildukNafarroako Parlamentura. Leihoak ireki bai,baina berehala ixteko. Bilduk proposatu duEuskararen lege polemikoaren artikulu batmoldatzea eta komunikabide publikoetan zeinpribatuetan euskararen presentzia sustatzekoplangintza eta, batez ere, baliabide ekonomikoakziurtatzea. PSNren abstentzioa lagun, UPNk etaPPk proposamena atzera bota dute. Eztabaidan,PPko Amaia Zarranzek argudiatu du krisigaraiotan ez duela merezi euskal komunikabideaklaguntzea, «audientziarik ez dutelako»: «Euskaragutxi ikasi, eta apenas erabiltzen den», gaineratudu.Ez da berehalako erantzuna izan, etxetik ekarribaitu idatzita Zarranzek. Hasi eta berehala bereasmoen berri eman du. «Krisiaren erdian»proposamen hori ekartzea «txundigarria» deladeritzo. Zentzugabekeriatzat jo dukomunikabideetan euskara sustatu nahi izatea.«Nafarroan enpresa pribatuak dira, eta eurekerabakitzen dute zer den komenigarrienaerrentagarri izateko. Ez badute euskara gehiagoerabiltzen, izango da irakurle eta entzuleakgaltzeko arriskua dutelako. Administrazioak ez duz e r t a n h o r r e t a n s a r t u » , e s a n d u :«Garrantzitsuagoa da krisian direnkomunikabideak laguntzea, euskara sustatzeabaino».Aurretik, Bilduko Aitziber Sarasolak gogoraekarri du aurtengo aurrekontuak, «krisiarenaitzakia baliatuta», euro bakar ere bat ez duelabaliatu euskarazko komunikabideak laguntzeko,«neurriaren eragina aintzat hartu g a b e » .Izan ere, larria izan da eragina. «Orain eskuartean duguna komunikabideen heriotza aktakdira», ohartarazi du.PSNk ez du babestu. Roman Felonesen ustez,Bilduren proposamena ez da konponbidea,«arazoa ez baita legea, gobernuak egin duengarapena baizik».Iribasen erantzunaEuropako Batzordeak <strong>Hizkuntza</strong> GutxituenItunaren jarraipen txostena argitaratu berri du,eta esan du, besteak beste, «gutxienez», euskarahutsezko irrati batek eta telebista batek jardunbehar dutela Nafarroan. Hori betetzeko zer pausoemango dituen galdetu dio Aitziber SarasolakJose Iribasi. Hezkuntza kontseilariaren ustez,txostenak bere ondorio nagusietan jasotzen dueuskararen arloan aurrerapauso handiak emandirela Nafarroan, eta administrazioan euskararenerabileran aldaketa baikorrak eman direla.Txostena ez dutenez gaztelera itzuli ezin duelaazterketa zorrotzik egin gaineratu du.«Komeni zaizuna soilik aztertu duzu», ihardetsidu Sarasolak, eta gogorarazi du hirugarren aldiadela Bruselak belarritik tira egiten diolagobernuari. Txostenak Euskalerria irratiarekikojarrera baikorragoa izatea ere eskatu diolagogorarazi dio. «Utzi euskararen etxea airatzen»,gomendatu dio azkenik Sarasolak. Eta Iribasekerantzun: «Ez zaitez hoztu, eta ez gaitzazukutsatu».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!