12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

iraila iraila iraila iraila iraila iraila iraila irailaEnpresa sektorean komunitate euskaldunarenestrategia landu eta zabalduena, une honetan,euskara planak deiturikoei dagokiena da. Ez duteikastolak bezainbesteko onarpena, hizkuntzaeskubideari dagokion justiziaren oinarria, etaoraindik eta gutxiago kulturak bezalako distira.Euskara planek, nahiz eta sektore estrategikobatean mugitu, itzaleko existentzia grisadaramate, zama edo betebehar antzeko zerbait,teknikarien eta erakundeen guneetara mugatua.Herritar arruntari euskara plana zer dengaldetuko bagenio, seguruenik %95ek ez luketeerantzuten jakingo.Zergatik? Gaia publiko zabalari komunikatzen ezzaiolako.Hala ere, izen ezezagun horren atzean potentzialhandia ezkutatzen da, nortasun kolektiboan etaherri eraikuntzan ere zerikusirik duena.Euskara planek euskararen ezagutza, erabilera etahiztunen jarrera lantzen dute enpresetan.Prozesua ez da bakarrik euskaldunentzat;euskaldun-erdaldun sailkapen horretakoestereotipoak ere jokoan jartzen dira, hizkuntzeidagokienez langile guztiek dituzten gaitasun etapotentzialak abiapuntutzat hartuz. Norberak usteduena baino askoz gaitasun profesional gehiagoduela deskubri dezake bakoitzak bide horretan:ulermen intuitiboa, komunikazioa, sorkuntza,konponbiderako gaitasuna, ohitura aldaketak,talde lana, eta abar.Gaur egun enpresek eta lan merkatuek gehienbaloratzen dituzten kalitate ezaugarrien arteandaude aipatu gaitasun horiek. Gero etabeharrezkoago dira enpresetan arlo ezberdinenarteko zehar-lanak gauzatzeko, giza-gaitasuneaneta sormenean oinarritutako eraldaketa prozesuakburutzeko, komunikazio gaitasuna elikatzeko...Lan-munduko bilakaerak gizarte osoan dueragina. Euskaldunentzat oso gako garrantzitsuada lan-munduaren bilakaera gurekin ala gu gabegertatzea. Euskaraz bizi ahal izateko lan eremuaestrategikoa da, baina Euskal Herriko biztanleguztiek (erdaldun eta euskaldunek) eta enpresekberek ere asko dute irabazteko bide horretan.Nazioarteko harremanetan ingelesak espazioairabazten duen heinean, zuzeneko harremanetantokikotasunak garrantzi gehiago hartzen du. Baitalan-prozesuetan, bezeroekiko harremanetan etaproduktuen nortasuna bereizteko unean ere.Euskarak balio batzuk transmititzen ditu,mendeetan zehar sortu direnak: nortasuna,gertutasuna, mundua ikusteko modu bat,komunitatea, horizontaltasuna... Gainera, nahizeta gure irudikapenean oso presente ez izan,hizkuntza gutxik lortu dute bazterketa egoerabatetik abiatuta nazioarteko industria-lurraldegarrantzitsuenetako bateko muturrekoteknologietan, komunikabideetan eta enpresaelkarte handietan presente egotea.Lan-munduko estrategiak, lorpenak eta ekimenakgure irudikapen kolektiboan sartzeko, lehenengoeta behin komunikatu egin behar dira, festak,masa ekitaldiak edo bestelako kanpainakkomunikatzen diren bezala. Eta euskara planaketa antzeko prozesuak enpresetako hormenbarruan ez gelditzeko, gizarteko beste sektoreetanere txertatu egin behar dira eta herriko plazaraeraman.Zentzu horretan, pauso bat da Bai EuskarariZiurtagiriaren Elkarteak, Gipuzkoako ForuAldundiarekin elkarlanean, zerbitzuak euskarazeskaintzen dituzten enpresen lehenengo azoka,urrian Donostian egingo duena, enpresa, langile,instituzio eta elkarteen arteko saretze lanabultzatzeko. Pauso garrantzitsu bat, irudikapenaeta sabela betetzeko, berrikuntzaren bidean.Petra Elser

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!