12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HitzaurreaBadakit <strong>2012</strong>an ere urtekaria argitaratu beharko duela Kontseiluak, baina espero dezagun2011n sortu diren kezka guztiak gainditu direla jasotzea. Hala bedi!!! Horiexek diraiazko urtekariaren hitzaurrean jasotako azken hitzak. Tamalez, <strong>2012</strong>ak ezditu iazko kezkak gainditu, eta beraz, ez dugu hori esaterik.Ariketa interesgarri bezain aberasgarria da urteari begirada ematea, eta lanhori errazte-aldera sortu dugu beste urte batez eskuartean duzun argitalpena.Hamabi hilabeteotan hizkuntza-normalizazioaren inguruan gertatutakoaketa esandakoak izango dituzu irakurgai, eta hortaz, gure hizkuntzarenetorkizunean asmatzeko erabat baliagarria da dokumentu hori. Horretarako,ahalik eta perspektiba gehien batzen saiatu gara, eta horrela, ahots asko irakurtzeko aukera eskaininahi dugu.<strong>2012</strong>an, egun bizi dugun egoera soziopolitiko berri honetan euskaraz bizitzeko nahia kokatu nahi izandu Kontseiluak. Askotan adierazi dugun bezala, hizkuntzen arteko gatazketan botere-gatazkak daude.Are gehiago, batzuek erabakitzen dute noiz, norekin eta nola erabil edo ikas dezakegun guk geurehizkuntza. Batzuek, boterea erabiliz, erabakitzen dute gure herriari nola deitu behar diogun. Eta,horrexegatik jarri behar eta nahi izan dugu euskararen, Euskal Herriko berezko hizkuntzaren, auziaagenda guztietan, garai berriari begira egoki joka dadin.Eta zein dira oinarri horiek? Gure ustez, bi ardatz nagusi bete beharko lirateke. Batetik, gurehizkuntza-komunitateari kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politikarako eskubidea aitortubeharko litzaioke. Bestalde, gure herriaren normalizaziora iristeko bake-bidean aterabidedemokratikoaren zutabeak zehazterakoan gure hizkuntzak estatus egokia behar du izan, eta estatushori lau ezaugarrik ardaztuko dute: berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoaEta gutxieneko horiek lortzeko gai izan beharko genuke euskararen lehentasunak ezarri eta eragilepolitikoek nahitaez onartzeko moduan jartzeko. Euskaldunok botere-guneetan ere bagaude, alegia,sindikatuetan, alderdi politikoetan, gizarte-eragileetan… eta gune horietan guztietan euskaraklehentasuna har dezan egin behar dugu lan.Esnatu beharra dugu, gure benetako indarraz ohartu behar dugu, gutako bakoitza euskaraz bizi nahi dutmarkaren eragile aktibo bihurtu behar da. <strong>2012</strong>an ekin diogu bide horri. Euskaraz bizitzeko nahiaribultzada berria eman zaiola ondoriozta daiteke urtekaria irakurrita. Euskaraz bizitzeko nahiaaldarrikatu dugu Baionan eta Donostian. Are gehiago, euskaraz bizi-nahi horrek urte osoa zipriztinduduela esango genuke.Oraingoan zuhurragoa izango naiz eta ez dut iaz idatzitakoaren antzekorik jarriko. Segurki, 2013anez dira kezka guztiak gaindituko; halere, gure esku dagoen guztia egingo dugu gainditze-bideanjartzeko, eta horretarako euskaraz bizitzeko nahiari pasioz, gogoz eta determinazioz eutsiko diogu.Paul Bilbao SarriaEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!