2007ko Maiatza - Arrieta

2007ko Maiatza - Arrieta 2007ko Maiatza - Arrieta

arrieta.udala.net
from arrieta.udala.net More from this publisher

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSBARRI LABURRAKUDALEKUAK GARAGARRILEANUdarako uste baino gitxiago falta dala-eta, hasita dagoz <strong>Arrieta</strong>, Fruiz,Gamiz-Fika eta Meñakako Udalak umeentzako udaleku irekiak prestatzen.Umeentzako udalekuak garagarrilean (uztailean) egingo dira baina, betiko lez,bagilean (ekainean) zabalduko da izena emoteko epea; egon adi karteletara,bertan azalduko jatzue-eta lekuan lekuko informazinoa (umeen adin tartea,ordutegia, prezioa, egitaraua...).UGER-LEKUAKMaiatzean Gamiz-Fikako piszinak barriztatzeko beharrak hasi dira. Piszinek25 urte daukiez eta hobekuntzak egin behar dira osasun arlotik ezarritakoarauak bete ahal izateko.Uger-leku “barriak” uztaila-abuzturako eukiko doguz. Bien bitartean, ba,gerizpe ederra topatu beharko arboladiren batean, lehengo nagusiek esateneben legez, ez ei da-eta gerizpe bako arbolarik.KANTU ETA TRIKI AFARIA antolatu dau Fruizko Aurtenetxe jatetxeakmaiatzaren 26rako. Afarira bertaratuko diranak animatzeko beharretanXabier eta Irkus arituko dira. Tiketak Aurtenetxe jatetxean dagoz salgai.Aitatu behar da martian bertan be jatetxe honek Mungiako Taket alkartearenlaguntzinoagaz Bertso afari bat antolatu ebala, eta 50 lagun inguru batu ziralaafariagaz eta Etxehun eta Xabier Payaren bertsoakaz gozatzera.GAMIZKO FERIA maiatzaren 27an egingo da. Ohitura danlegez, aurten be begi gozagarri izango diran hamaikatxu postu jarriko dira,eta era guztietako jeneroa eukiko dogu: ortuariak, gaztaia, txakolina, mermeladak,postre gozoak, egurrezko tailak, makilak, eskuz egindako apaingarriak…Urtean-urtean nobedatxoren bat be sartu izan ohi da feria honetan, aurten,berbarako, Perurena aita-semeek kirol erakustaldia eder-ederra eskainikodeuskue.MEMORIA LANTZEKO IKASTAROAren beste edizino bategin dabe Fruizen; martian, apirilean eta maiatzean eguazteneroibili dira herriko hamar-hamabi nagusi ikastaroa egiten. Oraingohonetan be sano gustora ibili ei dira eta prest dagoz halango ikastarobateri barriro be heltzeko.INAUSKETA (PODA) IKASTAROA jarduera egiteazehaztu zan aurtengorako <strong>Arrieta</strong>ko Toki Agenda 21ekoPlanaren barruan. Holan ba, Jata-Ondo alkartearen laguntzagaz,zezeilaren 24an, fruta-arbolen inausketari buruzkolau orduko ikastarotxu bat egin zan <strong>Arrieta</strong>n. Lehenengoorduan, oinarri-oinarrizko azalpen teorikoak emon ziranKultur Etxean; eta ondorengo orduetan, kiwi-arbolak,sagarrondoak... zelan podatu behar diran bertatik bertaraikusi ahal izan zan. Inausketa ikastaroan 20 lagunek hartueben parte eta bertan ikusi eta ikasitakoagaz gustura azalduziran.


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA3FRUIZMendia, natura, adiskidetasuna, lagunartea... gustuko badozuz, aurten be aukerapolita emoten deusku Kirkiñitu Mendi Taldeak. Hona hemen Fruizko mendizaletaldeak egiten deuskun urteko proposamena. Animatu, ez jatzue damutuko!!!HILABETEA EGUNA IBILALDIA ANTOLATZAILEA3 ASANBLADA ETA BAZKIDEEN BAZKARIAMARTXOA4 TXITXIBURDUNTZI-MEÑAKA SOLLUBEPE18 GR URIBE. 3.etapa:POZOZABA-OITIOLTZA 21 km. KIRKIÑITU25 TALDEEN TXANGOA-LEKUNBERRI DERIO-MEÑAKA-SOPELA22 GR URIBE: 4. etapa: GOITIOLTZA-FRUIZ 22 km. KIRKIÑITUAPIRILA 29 MUNGIAko ibilaldia ANDUI29 DEIADAR MNDIEN EGUNA-SOLLUBE SOLLUBE 707-BERMEOBIZKARGI EGUNA6MAIATZASOPELAko ibilaldiaKIRKIÑITU13 DERIOko ibilaldia3 MEÑAKAko ibilaldia SOLLUBEPEEKAINA10 FRUIZKO III.IBILALDIA KIRKIÑITU17 URBIA:AIZKORRI KIRKIÑITU-AUTOBUSA24 AREETAko ibilaldiaUZTAILA 31 GORBEA KIRKIÑITU11-12 FRUIZKO ERMITAK KIRKIÑITUABUZTUA 14 BEGOÑARA KIRKIÑITUKANOAK: URDAIBAIKIRKIÑITU1-2 KIRIÑITU EGUN III.URTEURRENA KIRKIÑITU-AUTOBUSAIRAILA 9 MARURIko IBILALDIA16 BESAIDE. MENDIZALEEN EGUNA KIRKIÑITU-AUTOBUSA4 GAMIZko ibilaldiaURRIA12 ALGORTAko ibilaldia21 LEIOAko ibilaldiaTALDEEN TXANGOAMUNGIA-ALGORTA-AREETAAZAROA16 PAGASARRI BBKABENDUAEDURRETARA: VALDEZCARAYKIRKIÑITU-AUTOBUSA31 GORBEA KIRKIÑITUOharra: Kirkiñitu mendi taldeak bere beharrizanen arabera, aldaketak egiteko eskubidea dauka.“KIRKIÑITU”MEDI TALDEABAZKIDEAK 07Aurten be igazkokuota mantentzeaerabagi dogu:NAGUSIAK: 20 €GAZTEAK: 18 urtetikbeherakoak 10 €Diru-sarrera egitekoEUSKADIKO KUTXAMungia:Kirkiñitu mendizaletalderen kontuan


4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSGAMIZ-FIKAJAIAK Fikan, maiatzaren 19an.Egitaraua:14:00etan Herri Bazkaria frontoian17:00etan Umeentzako jolasakArrastian erromeria “IZOTZ” taldeagaz.23:00etan NOIZEAN BEHIN musika taldea.24:00etan Erromeria “IZOTZ” taldeagaz.Erromeria amaitu ostean, musika eta txokolate gozo-gozoa gau-txori guztientzat.Ondo-ondo pasa danok!!!GORA FIKAKO JAIAK! GORA!San Juan, San Juan bagilea…San Juan bezperan, bagilaren 23an (zapatua):- arrastiko 18:00retan Fikako plazan Ane Monna,Oskola eta Karramarroi taldearen eskutik HAUR ANTZERKIA.- ostean, Fikan TXOKOLATE goxo-goxoaGamizen SARDINA eder-ederrak.-Eta tripea apur bat bete ostean, SAN JUAN SUA.Athletic TaldekoPeñen arteko eguna,ekainaren 16an ospatuko da, aurtengo honetanGamizen. Goizeko 10:30etan, bolanderak bota etatxosna inaguratuko dira; aurten, gogoratu! herribazkaria Gamizko frontoian egingo da, eta urterokogiroa ezin hobeari eutsiz zanpantzarrak, euskal dantzak,uso mezulariak, herri poteoa… eukiko doguz.Athletic zale guztiok konbidatuta zagozie! Etorrieta ondo-ondo pasau!


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAARRIETAIRAKURKETA LEHIAKETA ARRIETANApirilaren 2an izaten da Haur Liburuaren Nazioarteko eguna da.Apirilaren 23an Liburuaren Eguna.Apirilean emoten jako amaiera, <strong>Arrieta</strong>n, zezeilean hasitako irakurketa lehiaketari. <strong>Arrieta</strong>ko Udalakhainbat urte daroaz irakurzaletasuna sustatu eta indartu gurean, batez be gaztetxuenen artean. Horretarabideraturiko ekimenen artean dago aitatutako irakurketa lehiaketa.Zertan da irakurketa lehaiketa hau?Lehiaketan parte hartzen daben gaztetxuek zezeila, martia eta apirila bitartean hilean gitxienez liburubat irakurri behar izaten dabe, eta irakurritakoari buruzko fitxatxu bat bete. Hil horreetan egindakolana saritzeko maiatza opariz bete-beterik etortzen da; izan be, ipuin kontalari bat etortzen da herriraume, gazte zein helduak ordu betez mundu magiko batera eroateko eta bestetik, parte-hartzaile guztientzakoopariak banatzen dira. Aurtengoan, esaterako, Iker Diaz ipuin kontalaria kontu kontari eta kontukantari aritu jaku kultur etxean, eta ondoren, sariak banatu jakez parte hartzaile guztiei.5JAINKOKO ERAIKINA BARRIZTATZENHasita dagoz barriztatze-obrak Jainkoko eraikinean. Egingo diran beharrak, besteak beste, honeek izangodira: sutea alikatatu, argi-instalazinoa konpondu eta altzari eta tresna barriak jarri; bestalde, egongelanzorua altxatuko da eta barria jarri. Andra Marietarako aitatutako barriztatze behar horreek amaitautaegongo dira.


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA7Zoritxarrez bai. Debekatuta egon zanean, danak euskerazegin gurean, orain euskeraz egiteko erea dauela,erdera hutsean parra-parra. Baina jakin behar danada, hori zergatik emoten dan, eta azalpen sinple batemongo deutsut. Euskal Herrian, euskeraz ezer berejakin barik ederto baten bizi zintekez, eta jende askokeuskeraz bizitzeko zailtasunak deukoz, kontutan hartutabakotxa non bizi dan. Ez da bardin, NafarroakoErriberan edo Gipuzkoako Goierrin bizi izatea. Desproportzinohori eta ardura faltak eroan gaitue bideokerretik, baina dana ez da txarra. Gauza positiboasko egin dira, esaterako gaurko beste liburu euskerazez da inoiz argitaratu eta apurka-apurka bagoazbeste arlo batzutan aurrera, baina oindinoko beharasko dago egiteko.- Lau-bost urte daroazuz euskera eskolak emotenMeñakan.Zelangoa da gaur egungo euskera ikaslearen perfila?Zerk bultzatuta datoz euskerea ikastera?Lehenagoko ikasleak militantziagatik ikasten ebeneuskera, oraingoak, ez danak baina bai gehienak,titulo bat eskuratzeko dabiz euskaltegietan. Kasuhori ez da Meñakan emoten, hona bakotxak guradauelako dator, eta horreri meritu itzela emon beharjako. Sarri, betiko euskaldun zahar askok baino kontzientzigehiago dauke euskaldun berriek, eta horrenlekuko dira Meñakan nigaz euskera ikasten dabizenikasleak.- Batzuk euskerarik jakin ez, eta ikasteko ahaleginaketa bi egiten; beste askok,ostera, euskeraz jakin baibaina erderea beti ezpainetan. Zelan ulertu hori?Hori konplejuegatik da. Euskalduna beti izan daakonplejatua. Bizkaitarra eta zehatz-mehatz gureeskualdeko euskaldunak inor eta gehien. Gero ikusiizan dira kasu tristeak bere; euskaldunak izan direnakeuskera galdu eta euskerazko titulua ateratzekoeuskaltegira joan behar izan dabenak dagoz. Bainakonplejuak eta harrokeriak kanpora bota behar doguz,eta euskera ikastea kondena bat izatetik gauzapolit bat izatera pasa behar da.- Euskera talde bateko kide be bazara. Euskerea sustatzekobehar egiten dozue Mungia euskaldunduzalkartetik. Gure udalerrietara etorrita, euskereaosasuntsu, makalik ala dana beharrean? Non eginbeharko litzake indar?Mungia handi egin da azken urteetan, gainera euskaldunbelaunaldi batzuk galdu egin doguz, Bilbotikparaje bizitzeak be izango dau zer ikusia, bainanik inoiz euskeria txarrago egon dala esango neuke.Adibibide bat iminiko deutsut: gazteagoa nintzanean,Bilbotik Mungirako autobusean erdera entzuten zanparra-parra, euskaldunak eurek be erderaz ebizanberbetan. Gaur, gazte asko euskera ederrean ibiltzendira egunero Mungitik eta Bilborako autobusean etahorrek asko poztuten nau. Itxaropentsu ikusten doteuskerearen geroa gure lurrotan, horrek ez dau esangura Euskal Herriko leku danatan egoera hau emotendanik, baina Bilbon bertan bere, lehen baino euskeragehiago entzuten da zazpi kaleetan eta... hori sintomaona da.Gure udalerrietan, azken urteetan etxe barri askoegin dira, eta ez da kontuan hartu euskerak izanleikezan ondorioak herri txikerratan, esaterako, oraindala gitxi Meñakan euskera hutsa entzuten zalaleku guztietan eta gaur, batez be espazio publikoetangaztelera entzuten da gura baino gehiago. Laburbilduz,ez da eragin soziolinguistikoa kontutan hartuherri garapenean eta horren ondorioak ordaintzengagoz.HERRIAZ- Luis Baraiazarra Txertudik, “Nire umetako Meñaka”liburuan, orain dala 50 urteko Meñakadakarzku, hemendik 10-15 urte barruko Meñakazelangoa izatea gurako zeunke?Luiseri eskatu beharko jako beste liburu bat orduen...Luisen liburua, txantxak aparte, altxor batda. Gure kulturan, globalizazinoa eta beste gauzaaskoren erruz, trasmizinoa eten egin da, horregatikez dakiguz baserrietako tresnen izenak, txoriaketa landarak bereizten edo baserrietan egiten ziranauzo-lanen barri. Orain presaz eta karraderan bizigara ezertarako asti barik eta horrek gure oroimenhistorikoa bertan behera iztera eroan deusku. Mahaiinguruen be, telebizinoa da esatari nagusia, ezdogu geure artean berbarik egiten. Honen ondoriozlehen aipatutako trasmizinoa eten egin da, bainahor dogu Luisen liburua, gure herrietako jendeareneta bizimoduaren lekukotza jasoten dauena, eta seguruenikgaur baino bihar gehiago baloratuko doguna.


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA9IkasbilBat==> www.ikasbil.net/jetspeedEuskara ikasleentzako ataria. Kontsultarako hiztegiak, ariketak eta ikas materialaaurki daiteke bertan.==> www.soziolinguistika.org/eu/node/3Soziolinguistika aldizkaria.Armiarma==> www.armiarma.comLiteratura sarean.Euskalingua==> www.mendebalde.comHizkuntza ondarea bildu, ikertu eta zabaltzeko aldizkaria.Uztaro==> www.uztaro.comGiza eta gizarte zientzien gaiak lantzen dituen agerkaria.Azkue biblioteka==> www.euskaltzaindia.net/azkueEuskaltzaindiaren bibliotekako katalogoa.Euskal Liburutegi digitala==> www.euskadi.net/liburutegidigitalaBibiografi fondo digitalizatuak kontsultatzeko gunea.Artxiker==> http://artxiker.ccsd.cnrs.frEuskarari eta hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen dituen artxiboa.Euskaldok==> http://euskaldok.deusto.esLiburuak ez diren materialak eta askotariko dokumentazioaren bilduma.Euskararen Corpus Estatistikoa==> www.euskaracorpusa.netXX.mendeko euskararen corpus estatistikoa jasotzen dauan web gunea.Inguma==> www.inguma.orgEuskarazko produkzio zientifiko-kulturalari buruzko erreferentziak eta dokumentazioa.Hiztegi guztiak berton bilduta==> www.hiztegia.netAdorez eta Elhuyar hiztegiak, sinonimoen hiztegiak, entziklopediak, banku terminologikoak,euskara-ingelesa hiztegia, euskara-frantsesa...


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAUMEEN TXOKOA1.-Gustatzen jatzu liburuak irakurtzea? Zelango liburuak gustatzen jatzuz gehien-gehien?2.-Maisu-maistrek aginduta, zenbat liburu irakurtzen dozuz? Eta inork agindu barik?3.- Herriko liburutegira joateko ohiturarik badaukazu?4.-Oparitu dozu inoiz libururik? Nori?5.- Eta zuri, oparitu deutsue inoiz libururik? Nork?11MIKEL LARRABE HERNAEZ (GAMIZ-FIKA)1.-Bai, asko. Gehien-gehien abenturazkoak.2.-Bi edo hiru liburu. Bai, egunero irakurtzen dot.3.-Herriko liburutegira bai joaten naz, hamabostero gitxienez.4.-Bai. Landerreri.5.- Niri be oparituten dostiez, amamak, izekoak, amak, aitak…LIBE AROSTEGI (MEÑAKA)1.-Bai gustatzen jat. Gehien-gehien istorio politak kontatze dituztenak.2.-Gauero bat. Ez.3.-Bai pilo bat.4.-Bai. Lagun bateri urtebetetze egunean.5.-Bai. Olentzerok.ANE CUEZVA LOBATO (ARRIETA)1.- Bai, liburuak irakurtzea gustatzen zait. Beldurgarriak politak dira baina liburu barregarriakgehiago gustatzen zaizkit.2.- Gitxi gorabehera hiru liburu irakurtzen ditut urtean. Inork agindu barik 2 urtean.3.-Ez, ez dut ohiturarik liburutegira joateko, baina batzuetan joaten naz.4.-Nozbait libururen bat oparitu dut baina ez asko, eta nire lagunei izan da.5.-Bai, niri liburu asko oparitu dizkidate eta nire aita-amak eta lagunak izan dira.UXUE BILBAO BERRIO (FRUIZ)1.-Apur bat. Gehien-gehien gustetan jatazan liburuak Kikarenak dira.2.-Liburu asko. Inork agindu barik be irakurtzen dot, batez be gauetan..3.-Herriko liburutegira gitxitan goaz, amari ordutegi hori txarto jatorko.4.-Bai, lehengusuei.5.-Bai, niri be oparitzen deustiez liburuak: amak, aitak, izekok....DENPORA-PASAKZeri esaten jakoZORROZTARRIE?Galdetu etxean,auzoan, eskolan...Hona laguntzatxobat, nondik tiratujakin daizun.


12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESSESAERA ZAHARRAK-Goiz gorri, arrats euri; arrats gorri goiz haizetsu.-Mari Gorri, bihar eguzki ta etzi euri.-Danen soloan, bedar txarra.-Zarata asko ta euri gutxi.Gotzon Garate, Esaera zaharrak.TXISTEAKESKULTURA EGILEALapurretaBilboko arropa denda batean lapurretan egineben. Dendaren jabea alaia eta xelebrea zan.Konturatuta lapurretak atzera bueltarik ez eukala,kartel handi bat jarri eban dendako erakusleihoan.Kartelean zera egoan idatzita:“Lapurrek be gurago gurean jantzi”.ZENBAKI HONETANPARTE HARTU DABE:OLATZ AXPEZURIÑE GOTIELIXABETE URIARTE“Geur dala bidxer dala Donieneetzi san juan bidxaramonegure soloatan sorgiñik ezta badagoz bere erre bitezartoak eta garidxek gordeta sapoak eta sugiek erre.”“Doniene gaur dalabidxer dala Donieneetzi san juan bidxaramoniegure soloan sorginik ezbadauz bere erre bitezsapoak eta sugoyek erreartoak eta garidxek gorde.”<strong>Arrieta</strong> berbarik berba liburutik hartutakoa.ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKAEUSKARA ZERBITZUAZURE ESKUHIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILORDETZA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!