12.07.2015 Views

Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen - BAIKARA Gipuzkoako ...

Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen - BAIKARA Gipuzkoako ...

Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen - BAIKARA Gipuzkoako ...

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2013ko urtarrilabaikara Gipuzkoa17KOMUNITATEA ESKOLA-ARRAKASTARAKO FAKTOREToki Alaik bere esperientziaren partaide egin nahi gaitu.rungo Toki Alai ikastetxeanikasle guz-Itien garapen integraladugu helburunagusi. Eskola askorenhelburu berdina,ziur aski, baina... nola lortu ikasleguztiek, euren desberdintasunekin,aurrera egitea? Hau, gure ustez,eskola-komunitateak ezinbesteanegin beharreko galdera da, horrenerantzunetik abiatuz lortuko dugulakonahi dugun eskola.Gurean ikasle bakoitzari egokitutakotrajea egiten saiatzen gara, etahorretarako elkarbizitza eta aniztasunarentrataera eskolaren zutabenagusi bilakatzen ditugu: pertsonakzaindu, irakasleriaren koordinazioaantolatu, konpartitzeko kultura egin,eskola osatzen dugun guztion zereginhezitzailea indartu, eskola antolaketamalgua eratu, berrikuntzarakoprest egon, eskola-komunitateosoaren partaidetza bermatu, egitendugunaren inguruko hausnarketa etaebaluazio etengabea bultzatu, inguruarekinharremanak sendotu, e.a.Eskola inklusiboa egin, azken finean.Horretarako, eskola-komunitateaosatzen duen oro inplikatzen saiatzengara:• Ikasleria: Ikasle bakoitza bakarrada, eta bere prozesuan inplikadadin ardurak hartzeko aukera emanbehar diogu. Batzorde ezberdinetanparte hartzen dute gure ikasleek etahorien araberako prestakuntza jasotzendute. Inplikazioaren bitartezidentitatea sortzen dela uste dugu,eta norberaren identitatetik abiatuzbesteena errespetatzeko bidea egitendutela.• Irakasleria: “Ni” izatetik “gu”izatera pasa gara. Jakintzagai gehienetaneta maila guztietan bi irakaslesartzen gara gelan, eta honek konpartitzekokultura egitera eta metodologiareninguruko hausnarketaraeraman gaitu, ikasleak euren ikasketaprozesuaren protagonista bilakatuz(metodologia kooperatiboa,Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa... ).Koordinazio gune anitzak dauzkaguhonetarako ordutegiaren barruan.• Familiak: Helburu berdina dugudenok: ikasle bakoitzaren garapena,eta hau lortzeko oso garrantzitsuada konfidantzazko giroa sortzea. Partaidetza-guneezberdinak sortu ditugu,bakoitzaren seme-alabetaz hitzegiteaz gain nahi dugun eskolaz erehitz egin ahal izateko: hausnarketak,proposamenak, prestakuntza,hitzaldiak... Guraso Elkartearekinelkarlana ere funtsezkoa da.• Langileria ez irakaslea: Hezitzaileakdira gurean, beste ezer bainolehenago, ikastetxeko batzordeeta erabakietan partaide. Jangelakohezitzaileek prestakuntza jasotzendute gatazken ebazpenean.• Ingurua: Eskola kanpora ateradugu eta ingurua eskolan sartu,heziketa prozesuaesanguratsuagoaizan dadin.Inguruko erakunde eta elkarteakprest egon dira beti gurekin elkarlaneanaritzeko, bai eskola barruanegiten ditugun ekintzetan zein eskolazkanpo garatutako IZS proiektuetanere. Funtsezkoa Udalarekindugun elkarlana, Gizarte Zerbitzuenbitartez ikasleen jarraipena egiteko.Hau guztia bermatu ahal izateko,ikastetxearen antolaketa ere zaindubehar dugu: Dauzkagunbaliabideak nahidugun eskolahonen zer-Irungo Toki Alaiikastetxean ikasle guztiengarapen integrala duguhelburu nagusi.bitzura jarri ditugu, egiten dugun guztiarilotura emanez. Ordutegienbarruan koordinaziorako eta aniztasunarentrataerarako orduak dauzkagu,ordutegiarekin malgutasunezjokatzen dugu geletan interbentzioakegiteko edo ikasleen batzordeakelkartzeko, ikasleak taldekatzeko irizpideargiak dauzkagu, curriculumaridagozkion erabakiak honen araberahartzen ditugu, e.a.Bukatzeko, eskola komunitateaeskola-arrakastarako faktorea delaerakusten duten lau adierazle azpimarratunahi dugu: gurean eskola klimahobetu egin da, eskola-kulturabat dago, gatazkak errotik bideratzekoegiturak dauzkagu eta emaitza akademikoakere hobetu dira. Guztionartean egin dugu guztiona eta guztiontzakoden eskola honetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!