12.07.2015 Views

420. zkia - Ttipi-Ttapa

420. zkia - Ttipi-Ttapa

420. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DATUAK...• Bazko Astelehenez eginen daEuskal Idazleen XXIII. BiltzarraSaran.• Idazleen Biltzarraren sariaPiarres Xarritonek eta ClaudeDendaletxek eskuratuko dute.• Bertze ehun bat idazlerekin,Saran izanen dira, JokinApalategi, Jean Battit DirassarJon Kortazar eta TxominPeillen bezalako idazleak.• Protagonista nagusialiteratura bada ere, musikak,argazkilaritzak etamargolaritzak tartea izanendute.ttipi-ttapaARGAZKIA: XAN HARRIAGUEJean Michel GARAT Sarako Idazle Biltzarraren antolatzailea03 3ELKARRIZKETA«Idazlea, liburua eta irakurlea denakbatera ditugu Sarako Biltzarrean»Xan HARRIAGUENola hasi zen Idazleen Biltzarra?Angoulêmen, urtero, komikien jaialdiaospatzen da eta sortzaileek haienliburuak izenpetzen dituzte. Nik berrizaspalditik banuen Euskal Herrianhorrelako gauza baten antolatzekogogoa. Formula hori ikusi nuen etaoso egokia iruditu zitzaidan. Idazlea,liburua eta irakurlea denak batera biltzenditugu. Orduan erabaki nuen,Euskal Herriari buruz idatzi duten jendeaetxe berean eta egun berean bildukonituela. Urte haietan turismo bulegoansartu berria nintzen eta berazproiektua aurkeztu nuen. Baimenaizan eta lanean hasi nintzen. Lehenurterako, garai hartan Iparraldean famatuenakziren hiru idazleen lortzekohelburua finkatu nuen. Hain zuzenere, Eugene Goienetxe, Jean Harritxelareta Lafitte apeza. Deitu nituen.Jakin gabe zer erantzuna izanen nueneta azkenean hiruak interesatuak ziren.Egiten bazen etorriko zirela. Bidenabargaldetu nien gomitatzekobertze norbait ikusten zutenez. Pixkanakapixkanaka sorgin gurpila osatuzen. Nire buruari helburu bezala«Liburu batzuk argitaratzen diraegun horretarako eta antolatzailebatentzat horrek erranahi handiadu, erreferentzia gara nolazpait»eman nion, egunero, bazkaltzeko tenorean,idazle bat lortzea. Egunak joanziren eta turismo bulegoarekin berrizbildu ginelarik 60 idazle banituen.Denak harrituak ziren. Hala hasi ginenlehen urtean 60 idazlerekin.Zer zen Idazleen Biltzarra antolatzekohelburua?Ohartu nintzen batetik, idazleek haienartean ez zutela elgar ezagutzen, etabertzetik, irakurtzen duzu liburu bat,gustukoa duzu ala ez, baina azkeneanidazlea ez duzu ezagutzen, ezdakizu nolakoa den. Beraz, hortik hasiz,uste dut idazleen biltzarrak bi helburudituela: idazlea, publikoarekinkontaktuan ematea eta, bistan dena,alderantziz; eta idazleen arteko harremanasortzea edo piztea.Nolakoa izan da eboluzioa?Azken bospasei urte arte, beti eboluzionatuzjoan da. Gaur egun ehunbat idazle inguru biltzen ditugu. Izpirituaaldatuz joan da. Hastapenean,Euskal Herriari buruz zerbait idatzizuten idazleak biltzen ziren. Errannahi dut, batzutan urte batetik besteraidazle batzuk etortzen ziren liburuberdinarekin. Orain aldiz, azken urteanEuskal Herriari buruz zerbait argitaratudutenak bakarrik gomitatzenditugu. Erran daiteke Iparraldean azkenurtean liburu bat idatzi dutenen%80a Idazleen Biltzarrean egoten dela.Bisitariei begira berriz, kopurua betihandituz joan da. Joan den urteanmila lagun inguru bildu ziren. Aurtenuste dut bertze hainbertze ibiliko direla,behar bada zerbait gehixeago.Erran daiteke Durangoren anai ttikiadela?Ez dut uste. Durango bezalakoa da,baina Sarako moduan. Hemen lehentasunabeti eman diogu idazleari. Urteaunitzez bakarrik idazleak etortzenziren. Duela gutti hasi ginen argitaletxeengomitatzen. Ene ustez Durangon,idazle batzuk egoten badira ere,lehentasuna argitaletxe handiek dute.Hemen alderantziz da. Aunitzezintimoagoa da. Harreman zuzena izandezakezu idazleekin, mintzatu…2006/04/13 • <strong>420.</strong> zbk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!