11.07.2015 Views

16. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

16. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

16. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16.Gurasoentzako aldizkaria• Hiruhilabetekaria2005eko udazkenaLea-Artibaiko Amankomunazgoa • Prebentzio Zerbitzua

0tik 5 urtera 5eraTxema Preciado Saez de OkarizIrakasle Eskolako Plastika irakaslea• DONOSTIAUmeen marrazkieierreparatuzUrte luzeetan adin hauetako (0-5) umeen ekoizpen grafikoakbaliogabetzat hartuak izan dira,gehienbat ulertu direlako, besterikgabe, helduek bezalamarrazteko ezintasuna edotadenbora-pasa gisa, umea heldugabeko gizakia den gisako usteustelarekin bat etorriz.Hor ditigu zirriborro, zirrimarra,orban, karabatu, nahaspila… kutsupeioratiboko izendapenak arretagabe eta trakets eginikoa adieraztekoerabiliak. Hau, dena den, ez dahain arraroa, alderantziz, bere barnemundu eta berezko adierazpenekin,umea bere baitan hartzea duela gutxikokontua da, historikoki nahikogertukoa baitugu; adiera honetakolehenengo obratzat jotzen dena1877koa da (C. Ricci) eta ikerketazehatzagoak XX. mendea nahikoaurreratuta aurkitzen dira. Bestalde,ez dugu ahaztu behar umeenmarrazki-ekoizpen ugaritasuna(gaur egun ezagutzen dugun bezala)azken hamarkadatako kontuabaino ez dela.MARRAZKIEN GARRANTZIABizitzaren lehenengo urteak ikasten, aurkikuntzetaneta norberaren ezagutzan ematenditugu; biziki aberasgarria den ingurunearekikointerakzioan marrazketak askolagun dezake umearen garapenean.Aldaketa ikaragarriak ematen dira; hasieranesperimentazio ardatzpean esploratzendugu ingurua eta manipulazio plastiko jardueratikhaurrak erregistro batzuk utzikoditu euskarrian (papera, kasu gehienetan);hasierako marra hauek ezberdinak izangodira luzeran, presioan, norabidean… kontrolikgabekoak eta erabat mugimenduarenplazeraren menpe.Norberak egindako mugimenduek euskarrianagertzen diren marrekin erlazioa dutelaohartzea etorriko da gero, hots, autokontzientziaagertuko da, egile bezala ikusikodu bere burua eta disfrutatu egingo dugarrantzi handiko aurkikuntza honekin: berepresentziaren aztarna uzteko nahia, tokihorretan sinbolikoki egoteko nahia eragileizango da progresiboki ikus eta marren kontrolabereganatzeko.Fase berri batera iritsiko da oraindik antzikhartzen ez diegun marrazki hauei izena jartzendienean (nahiz eta une batean gauzabat dela esan eta beste une batean aldatu).Hemendik irudiaren sormen kontzienterapasatuko da, hots, egiten dituen marrazkietangauzakiak antzeman daitezen bilatu.Bilaketa eta aldaketa handien arteanzeinu adierazleak etengabe aldatukoditu; horrela, gaur irudikatutako gizakiaeta biharkoa oso ezberdinak izan daitezke.Esperimentazio handiko urteak dirahauek eta batzuengan -5 urterekinhurrengoetapako printzak atzemandaitezke, inguruko gauzen kontzeptuaknola bereganatzen dituen, espazioaulertzeko era…Eta umeentzat garrantzia handikourratsak badira hauek, helduentzat ereinformazio iturri paregabea suposadezakete marrazki hauek, aukera ematenbaitute umearen adimen garapena,egoera emozionala, garapen soziala,bere pertzepzioa, alderdi adierazkorra…islatuta ikusteko.SORMEN LIBREA - LANDUAHaurraren sormen naturala aldarrikatuduen teoria nagusi izan da urte luzeetan:kutsatu gabeko sormen eta originaltasunarenjabe da umea eta helduen eragin kutsakorretiksalbu mantendu behar da bere sormennaturala libreki isurtzen utziz.Plazer iturri eta dituen alde onak gutxietsigabe presiorik gabeko ekimena hain egokiaote den zalantza dago, edo behintzat, egunjarrera ez interbentzionista honen mugakagerian geratzen dira, umea –ezinbestean-4Egiteko Prest! 16. zenbakia 2005eko udazkena

ikerketaeragin askoren pean bizi baitaeta, adibide bat ipintzearren,marrazki libreetan ikusi besterikez da egin behar zein erroturik daudenestereotipoekin osaturikoak: alde biko teilatudunetxe txikiak (tximinia eta kea ezinahaztuta), fruitu gorridunez beteriko arbolak,eguzki, hodei urdin, "V" formako txori…Ondo dago bere kabuz uztea, bai, baina soilikbere garapen bakartiaren menpe utzibeharrean jakitun egon behar gara badagoelalaguntzerik. Eskola eremuan egin daitekeenaukitu gabe (baina era osagarrian),gurasoen partetik lantzeko hauxe aipatukonuke:• umea jolasten, esperimentatzen, adierazten(nahita zein nahigabe) arituko da; saiagaitezen jarduera atsegingarria izan dadila(denbora, tokia, baliabideak...)• joko, esperimentu, komunikazioa aberastekoestimulagarriak izan daitezkeen tresnak,materialak, teknikak... eskura izan ditzatenahalegindu• Pertzepzio plastikoa landu: esperientziaketa sentsazio plastikoak aberastu, zentzumenakernaldu. Modu askotara egin daitekehau (beste ekoizpen batzuk -ipuinetakoakkasu-, loreen formak…) eta bilaketa ahalegintzehau umeentzat ez ezik gurasoentzatere oso aberasgarria izango dela ziur egon.• interesa azaldu ez bakarrik egin duenaz,baita (gaztetxoekin bereziki) egiten aridenaz ere; prest egon aurkikuntzaren berriematera noiz jotzen duen helduarenganaedo ekintza atsegingarri horretan noiz bilatzenduen konplizitatea, komunikazioa...Emaitzen gainetik esperientzia guzti horienerdigunean umea bera dago.SORTU – KOPIATUBatzuetan zalantzak sortzen dira ume batekkopiatzeari ekiten badio; 5 urtera arteko adinarekinez daukagu horren kezkarik zertanhartu ibilbide pertsonala baita umeak egitenduena, eta adinean aurrera joan ahala,beharbada, kopiatuko du baina berez ez datxarra, beste batek urratutako bidetik ibiltzeada eta, izatez, oso abesgarria izan daiteke(artista on asko trebatu dira euren aurretikoenobrak kopiatzen edo interpretatzen:Picassok hamaika ‘menina’ margotu zuen).Arazoa berezko biderik eza eta (norberarengankonfiantza falta) besteen premiazkobeharra dagoenean ematen da.Oso bestelakoak dira puntuekin osatu behardiren marrazkiak, margotzekoak, puntzoiarekinzulatzekoak eta antzeko jarduerak,azken finean, begi-eskuaren koordinazio etakontrola besterik bilatzen ez dutenak.GORDE - BOTAMarrazki hauen bitartez umeak errealitatearenezagutza adierazten badu, emozio etaesperientzien adierazle badira, garapenintelektualaren ispilu... hain paper garrantzitsuajokatzen duten hauek ez genituzke, altxorpreziatu gisa, gorde behar?Bai aipatutako informazioak lortzeko aditubaten eskuetan uzteko asmoa izanez geroedota, besterik gabe, gogoa –eta leku nahikorik-edukiz gero, jakina; baina ezinbestekoada ume eta helduen ikuspuntuak bereiztea,umearentzat jarduera bera da xedelehenengo urteetan eta heldua da berezikiprozesu horren ondorioari, emaitzarigarrantzia ematen diona.Interes profesionalik ez bada, emaitzenobsesioan ez erortzeko aholkatuko nuke,funtsezkoa, haurraren grapenean laguntzenduen lan prozesua baita. Hau dela eta, ondodago bolada batean marrazki hauetarikobaten bat(zuk) egongelan, logelan… ikusgaijartzea, baina gainontzekoekin (eta denboraigarotakoan hauekin ere) lasai asko, birziklapenkutxarako bidea egin.MARRAZKIAK -BESTE ADIERAZPIDEAKMarrazketarena adierazpiderik eskuragarri,eroso eta erabiliena da baina ohikoa mugaketadela ulertu behar dugu: alde batetik,lurrundutako ispiluaren gainean, hondarrean,kareharriaz harlauzetan… eginikoak eremarrazkiak direlako eta bestalde, hor daudebeste adierazpen plastikoak ere. Non bukatzenden bata eta hasten bestea, arte munduakaspaldi erakutsi bezala, batzutan zailada jakitea sarri askotan hauen arteko mugaklausotzen baitira, ageriko nahasketak ematenez direnean. Komeni zaigu kontutanhartzea adin hauetako umeei gutxi inportazaiela bereizketa hau eta marrazteaz gain,margotu, moldatu eta abarretan jardunezgero, hobe.material interesgarriaartikuluaHonek zikintzearen arazora garamatza etaerantzuna senak markatuko du: babesgarriakaurretik ipini eta ahal den neurrianmarraz, margo, esperimenta dezala askatasunez;hori bai, nik esperimentatzaile tematihoni ez nioke sekula utziko errotuladoreiraunkor batekin ezkaratzeko altzariakmarrazten edo txinatar tintarekin egongelakoliburuak margotzen. •Los dibujos infantilesSi durante años no fueron tenidos en cuenta,hoy día todos dirigimos nuestra atencióna ellos sabiendo que son para losniños un vehículo importante de conocimientoy expresión y para nosotros unarica vía de información y comunicación.Durante las diferentes fases que se recorrenen estas edades (0-5) podemos ayudaral niño de diversas maneras, desdefacilitar esa actividad procurando materiales,espacio, instrumentos enriquecedoreshasta estimulando su percepción plásticadel entorno; desde procurar que sea unaactividad libre y gratificante hasta que nossientan dispuestos a ser partícipes de susdescubrimientos en la experiencia gráfica.Se trata de buscar el equilibrio entre laimplicación en su propio proceso de descubrimiento-expresiónsin interferir, motivarsin dirigir, conscientes del importante papelque el dibujo y otras formas de expresiónplástica juegan en su desarrollo vital.Egiteko Prest! 16. zenbakia 2 0 0 5 e k o u d a z k e n a5

6tik 11ra6tik 11 urteraJuanCarlos Alonso AlbisuPsikologoa• DONOSTIAUme izatetik adoleszente izateraGuraso eta, oro har, hezitzailegaren aldetik garrantzitsuada gure seme-alabakezagutzea, aldi psikoebolutivobakoitzean nolakoakdiren jakitea, eurenbeharrak hobeto identifikatzekoeta euren garapeneaneragin egokia izateko,behar bezalako heziketa-irizpideakerabiliz.Nola deskribatuko zenuke etapa hau,oro har?Ez da erraza baterako berezitasunengatiketa talde berean sailkatzea 6 eta11 urte bitarteko neskato-mutikoak,baina badira, ordea, aldi horretako garapenpsikoebolutiboan ematen direnezaugarri bereziak. Saiatuko naiz laburlaburazaltzen."Bigarren haurtzaroa" ere esaten zaioaldi horri. Urte hauetan gertatzen dengarapen fisikoa erabakigarria izango dahaurraren eboluzio orokorrean. Hortaz,atzerapen arinak, sasoi aurreko garapenakedota gizartean nagusi den "gorputz-ereduaren"desbideraketak, eraginaizan dezakete garapen psikologiko,emozional eta sozial egokian.Garai honetako beste ezaugarrietakobat da egozentrismoa apurka-apurkagainditzea; irekiago egongo da eta,ondorioz, kanpoko munduaren eraginaareagotu egingo da umearengan.Egoera horrek ondorioak izango dituhaurraren adimenean, gizartearekikoharremanean eta afektibitatean ere.Gizarte-bizitza trinkoari emango diohasiera, baita emozioen intimitateari ere- bere sentimenduaz ohartzen eta haiekidentifikatzen hasiko da pixkanaka -.Era berean, adimenari dagokionean,zenbait gaitasun garatzen hasiko da:behaketa, arreta, oroimena eta jakinmina.Gorabehera guzti horiek lortzen dutenada errealitateari aurre egiterakoan geroeta subjektibotasun eta egozentrismogutxiago erakutsiko dutela.Afektibitateari dagokionean, nolabaitekoemozio-oreka erakusten dute garaihonetan. Sozializazio moduak garatuahala interes afektibo eta emozionalakgurasoengandik lagunengana lekualdatzendira. Pixkanaka, neskato-mutikoensentimenduak zehazten doaz etaez dira hain oldartsuak. Barne-bizipenaksomatzen hasten da eta gai da berebarnealdean so egiteko. Horrela, bereautoestimua garatzen joango da.Besteei buruzko irizpenak ematen hastenda. Inguruarekiko (etxea, eskola,lagunak) elkarreraginaren ondorioz,neskato-mutikoek beste edozein garaitanbaino gehiago, ohiturak, baloreak,arauak, etab. eskuratzen joango dira.Horiek izango dira, hain zuzen, eurennortasuna eta jarrera-arauak finkatukodituzten oinarriak. Adin hauetako neskato-mutikoeiezarritako hezkuntza-jarraibideakedo elkarreragin-aniztasunaizango dira, oro har, antzerako adinaduten neskato-mutikoentalde berean azaltzendiren jarrera, ohitura…ezberdintasunaksortuko dituztenak.Zeintzuk diraadin bakoitzekoezaugarri berezi a k ?Laburpen txikibat egitea posibleal da?Adin bakoitzeko "erretratu robota" egiteaarriskutsua da eta, agian, ez osozientifikoa. Izan ere, ume bakoitzareneboluzio- eta heldutasun- erritmoak ezdira berdinak, eta ondorioz eta zorionez,ume bakoitza ere ez. Haur bakoitzaberezia da. Ez dut uste dagoenik ezaugarriberberak dituzten adin bereko bineskato-mutiko. Gainera, adinen araberasailkatuz gero umeen eboluzioa,zenbait gurasorengan ardura eta larritasunasor daitezke umeen garapen egokiakontrolatu nahian, eta horrek eraginkaltegarria izango luke umearen hezkuntzan.Horiek horrela, eta "aipamen modura"baino ez, adin bakoitzeko ezaugarri osoorokorrak emango ditugu, baina kontuanizanik bere horretan eta aipatutakoadinean ager daitezkeela edota lehentxeagoedo geroxeago, gehiago edo gutxiagonabarituz:6 urte: Adin honetan aseezin agertzenda gauza berriak probatzen eta esperimentatzen.Irekia da, bizia. Joko guztietanirabazi egin nahi du, arrakasta izannahi du eta gauzak berak nahi bezalagerta daitezela. Horrela ez bada, haserretu,sumindu egiten da, edo negar egitendu. Burugogorkerien adina da.Ezetza baino ez dauka. Ikasten duenguztiak ikusi eta egiten duena du oinarri.Ez daki oraindik modu abstraktuanpentsatzen.7 urte: Zentzudunagoa da, ez hainalditsua eta bihurria, eta pentsakorragoada. Sozializatzen badihardu ere,irudimenez betetako bere munduanjarraitzen du batzuetan, edozer gertadaitekeen mundu horretan, alegia.Hunkibera da eta bere helburuak ez lortzearenbeldur. Errez aztoratu daitekeeta negar egin ere. Bere buruarenganduen konfiantza gutxitzea normala da.Lagun bereziren bat ager daiteke nahizeta oraindik taldeko egin ez.8 urte: Bere ingurua aztertzen diharduetengabe. Denetan saiatzen da. Lagun6 Egiteko Prest! 16. zenbakia 2005eko udazkena

elkarrizketaliburu interesgarriakberriak egiten ditu eta besteen iritziazarduratzen da. Jaramon berezia egitendie lagunei. Ez da hain malgua, adeitsuaeta lagunkoia eta marmarka jardutendu zuzenduz gero. Oso bizia da etaparte hartzea gustuko du, nahiz etasarri lotsagabea eta tematia izan eta ezhain sentibera.9 urte: Buruaskia izaten hasten da, orohar. Bere egitekoak edo zereginakaldez aurretik aurreikusi, programatueta hausnartzeaz arduratzen da.Justizia zale bihurtzen da. Bere buruarekinbat datorrela sentitu behar du.Gero eta arduratsuagoa da eta esanekoaere, oro har. Sarritan txukunagoaere bada.10 urte: Lasaiago agertzen da, eskuzabalagoa,eta maitabera bere artekoekin.Beldur gutxiago erakusten dute etadituzten barne-herstura edo antsietateakeskolarekin dute zerikusia.Alferrakbihurtzendira etxeko zereginetan laguntzeko.Sexuen arteko haserreak sarri gertatzendira eta areagotu egiten dira nebaarrebenarteko matrakak. Nerabezaroaurreko garaia hasten da.11 urte: Jakingura sortzen zaio, gehiagohitz egiten du eta egonezin agertzenda. Zitala izan daiteke, lotsagabea, etakontrakoa esan eta egin behar du eabeti. Lagunekin egoteko eta haiek aintzathartzeko beharra areagotu egitenda. Batzuetan ez du hainbesteko lankidetasunaerakusten. Kritika-gaitasunaareagotu egiten da. Nagusien agintepetikihes nahi du eta bere kabuz erabakiakhartu.Gurasook zer eragin daukagu adinhauetan umeengan?Umeak jaiotzen direnean eta, are gehiago,jaio aurretik ere, gurasoek eraginerabakigarria dute umeen hezkuntzan.Egia da adin bakoitzean umeek beharrizanjakin batzuk dituztela eta horieierantzun egin behar zaiela, baina moduezberdinean ume bakoitzarengan. Halaere, ez dut uste jarraitu behar deniknahiko zabal dagoen iritzi bat, "horretarakotxikiegia da…ikasiko du" esatenduena eta guraso askok sinesten dutena.Hizpide dugun adinean, gurasoekeragina dute (edo behar lukete) honakoaklortzeko, besteak beste:- Pixkanaka autonomia orokorra garatzeko- Bizimodu osasuntsurako ohiturakgaratzeko- Autoestimu positiboa garatzeko- ...Horretarako, gurasoek kontuan izanbehar dute heziketa lanak jarraibidebatzuk jarraitu behar dituztela. Honahemen:1. Zainketa oinarrizkoak bermatu (ohituraosasungarriak, ordutegiak…)2. Arauak, oinarrizko mugak finkatu3. Estimua, maitasuna, onarpena… erakutsi4. Baloreak aditzera eman5. Umeekin egon6. Gurasoen egoera afektiboa eta psikologikoazainduGuraso/hezitzaile batzuk adoleszentziaaurreratu egin dela diote, orainjada Lehen Hezkuntzako 6. mailakoekez dutela lehengo 6. mailakoekinzerikusirik, zuk zer deritzozu?Orain dela urte batzuetako umeen etagaurkoen arteko aldea azaltzeko ustedut badirela hainbat faktore. Horienartean teknologia berrien eragina,"ongizatearen" gizarteak edo kontsumismoarenakdakarren balore-aldaketa,egungo bizitzaren erritmoa…etab.,azpimarratuko nituzke. Izan ere, edozelakoinformazioa dute eskuragarri, independentzianahi dute, edukitzeko eskubideaaldarrikatzen dute, "autoritatea",bestearekiko eta inguruarekiko errespetuabezalako baloreak…etab. zalantzanjartzen dituzte. Guzti horretan, esangenezake gure umeak "gogor"datozela.Hala ere, eragile sozio-ekonomiko etakultural horiek direla-eta, bestelakoezaugarri batzuen gabezia nabarmenduahal izan dut, hala nola, heldutasun psikoafektiboa,oro har, frustrazioa eramatenjakitea, autonomia eta iniziatibamailak ,… Alabaina, gora-behera sozialakalde batera utzita, adin hauetakoumeak ume izaten jarraituko dute,euren ikasteko beharrarekin, irudimenalantzen jarraituz, babestuta daudelasentituz eta batez ere, maite dituztelasentituz. •De niñ@ a adolescenteDurante la etapa de los 6 años 11 años,acontecen una serie de cambios desde elpunto de vista físico, intelectual, psicoafectivoy social, todos ellos, interdependientes, yque juntamente con las pautas o estiloseducativos del entorno ayudan a que eltránsito de la niñez a la adolescencia serealice adecuadamente.Por eso, como padres y educadores engeneral es importante conocer a nuestroshijos e hijas, saber cómo son en cada etapapsicoevolutiva, para poder identificar mejorsus necesidades y de esta manera influirpositivamente en su desarrollo, adoptandounos criterios educativos adecuados.Egiteko Prest! 16. zenbakia 2 0 0 5 e k o u d a z k e n a7

ZEURE TXOKOAgurasoen galderei erantzutenGurasook,seme-alabak hezitzelan honetan, kezka etazalantza asko izaten ditugu.Beraz, horiek aldizkarira bidaltzeragonbidatu nahi zaituztegu. Kontutanizan anonimoa dela. Hortaz, badakizue,bidali zuen galderak honako helbideraeta berehala erantzungo dizuegu:Lea Artibai Amankomunazgoa.Prebentziorako zerbitzua. PatrokuaJauregia, 48.270 Markina-Xemein.Faxa: 94 616 92 78. Posta elektronikoa:prebentzioa@lea-artibai.orgEskolaz kanpoko ekintzak.Gaur egun hainbat daude,denbora falta guztietarako.Ezinbestekoak bihurtu diragure agendetan eta askotanja 5/6 urterako, umeak halaerabaki gabe, noski, han etahemen "sartzen" ditugu.Gehiago esango nuke, eskolakogauzak ia bigarren planorapasatzen dira, ez baitagoastirik denetarako. Iritziabaino ez da.Gauzak ondo aztertzeko ez da egokiajeneralizatzea ( eskolako gauzak bigarrenplanora pasatzen dira; ez dagoastirik denetarako...) ez eta muturrekoterminoak erabiltzea ( bai ala ez, ezinbestekoaala premiagabekoa, ona alatxarra...).Nire ustez ez da bidezkoa gai honiburuz, eta beste hainbesteri buruz, iritziorokor bat ematea. Eskolaz kanpokoekintzak egotea aukera bat da, etaaukerak egotea, printzipioz, aberasgarriada. Hortik aurrera, bakoitzak ikusibeharko du aukera horiek zelan erabili,komeni zaion ala ez non edo non apuntatzea,aukeratutako ekintzarekin gustoradabilen ala ez, zer ematen dion etazer kendu, beste gauza batzuetarakotrabarik den ala ez...Eskolaz kanpoko ekintzak eta ikasketakera askotara eraman daitezke, etakasuak kasu, banaka ikusi beharko dira.Bata eta bestea izan daitezke osagarriak,baita batak bestea oztopatu ere,edo batak bestearentzat motibaziomodura funtzionatu, baina baita erebatak bestearekin zerikusirik ere ezNerea Urrosolo UrkizuHezkuntza Aholkularia eta Psikologo klinikoa• ONDARROAizan, hau da, batere eraginik ez edukitzea.Hain zuzen ere, azken kasu haukomentatzea gustatuko litzaidake. Sarrientzuten dugu komentario bat honenharira eta nire ustez, topiko bihurtu daeta topiko guztien modura funtzionatzenduenez azkenean, itsumustuan etaarinkeriaz darabilgu maiz, gehiegisakondu barik eta ume batzuen kalterako.Adibide bat: "Gure umea oso kirolaritrebea da eta oso gustora zebilen pilotan,baina eskolan ostera, oso txarto, ezzuen ezer egiten. Beraz, argi dagoenezpelotari ospetsua izatearekin buruajanda zeukala, eta horrek eskolan ezerez egitera eramaten zuela... kendu egindiogu pilota". Baieztapen hau egitekoziur egon beharko genuke umeareneskolako etekin eskasaren errudunapilotaren gehiegizko zaletasuna dela,baina batzuetan ziurtasun hori barik,arinkeriaz hartzen dugu erabakia etaorduan, umeak jarraitzen du eskolanmakala izaten eta gainera, beste arlobatetik hartu ahal zuen poztasunakendu egiten diogu.Beste alde batetik, ume gehienentzako( eta hain umeak ez direnentzako) mundukoekintza guztiak baino errudunagorikere bada eskolako gauzak bigarrenplanoan lagatzeko eta telebista da hori.Beraz, laburtzeko, nik esango nukeeskolako gauzak ondo ez doazenean,kasuaren azterketa sakona egin behardela, faktore asko behatu eta kontutanhartu behar direla eta ez berehala erruagauza bati bota.Ikasteko teknikak eta ikastekomotibazioa. Biak eskutik heldutajoan behar ei dira.Ikasteko teknikena nahikoondo daramagu baina zelanlortzen da ikasteko motibaziohori etxetik bertatik? Adibidez,DBHko 3. maila egiten ari denalaba batekin?Zer da motibazioa? Motibazioa da zeozeregiteko gogoa edo interesa piztenduen zerbait. Ikasketen kasuan motibazioakekarriko luke ikasteko interesaedo gogoa edo, behintzat, aldeko jarrerabat.Ikasteko motibazioa bi eratakoa izandaiteke. Bata, autentikoena edo sakonenaedo iraunkorrena edo... ikasterabultzatzen duena, ikastearen hori berezinteresgarria kontsideratzen delako,motibazio horri eutsi egingo zaio baldineta jarduera horretan ondo sentitzealortzen bada. Beste era batera esanda,motibatuta gaude dena delako hori onaedo interesgarria kontsideratzen badugu,eta orduan hori egiteko joera izangodugu behin eta berriro; baina joera horibakarrik mantenduko dugu horretanondo pasatu behar badugu, ondo sentitu,bestela, jarraitzeko gogoa gutxituzjoango zaigu eta motibazioa galduko.Ikasterakoan era honetako motibazioaeduki ahal izateko, baldintza batzukbehar dira: bai ikaslearenak eta baiinguruarenak.Ikasleak berak ahalmen eta trebetasunbatzuk behar ditu eskatzen zaizkionikasgaiak jarraitzeko: Ondo ohartubehar da ikusi eta entzuten duenaz,atentzioa mantentzeko ahalmena izanbehar du, ulertu egin behar du, hizkuntzarengarapen egokia eduki, irakurtzekoeta idazteko arazorik ez... hau da,ahalmen eta trebetasun batzuk ez badituedo ez behintzat eskatzen zaion mailan,oso zaila izango da neska edo mutilhori ikasten ondo sentitzea, beraz, motibaziohandirik ez du mantenduko.Ikaslearen ezaugarriez gain, inguruaklaguntzea ere funtsezkoa da umearenmotibazioa bultzatzeko: etxekoek irakurtzekozaletasuna badute errezagoaizango da umearentzat ere atseginaizatea, etxean noizean behin telebistaamatatu eta irakurri, idatzi edo horrelakozerbait egiteko joera badago, umea8Egiteko Prest! 16. zenbakia 2005eko udazkena

kontsultak •zalantzak • kezkak...ere hori aukera bat bezala ikustera iritsidaiteke, zigor bezala barik.Beste alde batetik, beste motibazio motabat dago, ez goian aipatutakoa bezain"autentikoa" baina bai osagarria eta gainera,lehenengoa lortzen ez denean gutxienezbigarren hau lortzea oso garrantzitsuada ikasketak aurrera eramateko.Motibazio motak ikusteko lanaren adibideaipiniko dugu. Pertsona heldu batentzako,bere lana gustokoa izatea eta hanondo sentitzea, biak izango dira motibazioarenpizgarriak eta gehien lagundukodiotenak. Baina nahikoa litzateke horrekin?Lanera egunero-egunero joangoginateke egunean-egunean zortzi orduhan egiteko ala lantzean behin lotan gelditukoginateke lanera joan beharrean?Gutako zeinek egingo luke soldatabaten truk ez balitz?... Eta euren lanagustokoa ez dutenek, zer?. Orduan,motibazioa mantentzen duen faktorebakarra soldata da.Ikasketetan ere antzerakoa da. Umeariikastea berez atsegina egitea lortzenbada, hainbat hobe, baina badakigusarri ez dela hori lortzen (umearen ezaugarriengatik,familiarenengatik, eskolarenengatik,ikasketa sistemarengatik,edo denetatik pixka bat gertatzen delakoedo batek badaki zergatik) eta orduanaskoz ere eraginkorragoa da zigorrekinbaino sariekin jokatzea motibazioa piztekoedo mantentzeko. Bada tresna batasko laguntzen duena horretan, "portaerakontratua" erabiltzen da horretarako.Kontratu horretan idazten da umeari edogehienbat nerabeari zer eskatzen zaioneta ondo konplituz gero zer lortukoduen. Lan kontratu baten antzerakoa da.Tresna honek ondo funtzionatzeko osogarrantzitsua da :• Umeari bere ahalmenaren arabera exijitubehar zaio.• Eguneroko portaera konkretuak eskatubehar dira, ez emaitzak (egunero ikasteaadibidez, eta ez aprobatzea).• Epe luzeegia ez da izan behar sarialortu ahal izateko.• Nolako exijentziak halako sariak.Neurrira egokitu behar, zekena izateabezain txarra da eskuzabalegia izatea.• Sariak pertsonak beste daude: izandaiteke dirua edo materiala den zerbait,baina izan daiteke ekintzaren bat, edobaimen bereziren bat...• Sariak aldez aurretik zehaztuta gelditubehar dira eta alde biak bat etorri, kontratuasinatu orduko.• Hobe da kontratua epe motzerakoizatea, askoz jota hilabeterako etaamaitutakoan berriz baloratu berdinjarraitzea merezi duen edo zerbait aldatubeharra dagoen.Eta gogoratu inoiz komentatu izan duguna.Ez badugu umea ilusionatzekomoduko saririk aurkitzen, behin bainogehiagotan pasatzen den moduan, gureburuari planteatu behar dioguna bestehau da: ea ez garen egongo umeari nahiduen guztia dohain ematen, umearengogo guztiak ez ote dauzkagun ase etabete.Nire umeak 2 urte ditu, mutilabera. Arazoa, jo egiten dituelabeste umeak parkean gaudelaedo beste nonbait. Ez dakiguzer egin, gizonak esaten duhorrelakoetan norberak ere joegin behar duela ikas dezan,nik jaramonik ez egiteko diot.Egun hauetan asko entzun dugu hemenaipatzen den gaia: Zigorra.Komunikabideetan azaldu zen inkestabaten emaitzak zioen gure inguruanguraso asko daudela zigorraren alde. Ezda harritzekoa emaitza hori, etengabeentzuten dugulako era honetako komentarioak:"Batzuetan umeak eurak ari diraargi eta garbi zaplada eske; Ume horrigaraiz eman bazioten ipurdiko bat ezzen holakoa izango; Orain psikologoekexajeratu egiten dute, belarrondokobategatik inor ez da traumatizatzen". Nikazken aipamen honi baietz erantzungodiot, egia da belarrondoko batek ezduela inor traumatizatzen, akabo ba!,hori baino gogorragoak gara denok etahori baino gauza larriagoak jasan beharkoditugu bizitzan zehar, ados nago.Baina hortik eta esatera belarrondokoakerakutsiko diola umeari beste era bateraportatzen alde handia dago.Kasu honetan, bi urteko ume batekbeste umeak jotzen ditu. Bada nire galderahau da: Zer lor dezakete gurasoekumea jotzeagatik hori egiten duenbakoitzean?Lor dezakesemeakgurasoakaurreandaudelainor ez jotzea,baina seguruenetik gurasoak aurreanez daudenean, egin egingo du.Zergatik? Gurasoak aurrean egonda ezdu inor joko zigorrik ez edukitzeko, bainaostera, zigorrik ez dela egongo ikustenduenean, egin egingo du; agian ezdakielako beste estrategiarik. Denokjokatzen dugu horrela zerbait lortu nahidugunean, guk hartutako bidea moztenbadigute baina aldi berean beste bidebat hartzeko aukerarik ez badiguteematen, debekatzailea bistan ez dagoenmomentuan geuretik jarraitzen saiatukogara. Honek nahi du esan, zigorrarenbitartez gauza bakarra lortzen dela,hau da, portaera bat momentu konkretubatean moztea, baina sekula ere ez ezerberririk ikastea. Umeak bere laguntxoakjotzen baditu baloia lagatzea nahi duelako,hori lortzeko bidea zein den erakutsibeharko zaio: eskatu, pixka baten zainegon, konpartitu... Eta gainera, besteumeak jotzen ez badiogu toleratu behar,badago beste era bat umea jotzea bainoeraginkorragoa (eta etikoagoa ere bai,noski) eta da hain zuzen ere, umeari ezlagatzea beraren helburua era horretanlortzen. Nola egin? Umeari azaldukodiogu zer gertatuko den inor jo ezkeroeta gero, esandakoa bete: baten bat joduela? Bada handik atera, jolas gunetikapartatu eta utzi hamar edo hamabostminutu jolasten utzi gabe.Zigorrak frustrazioa eta agresibitateasortarazten du. Agresibitate hau zigortzailearenkontra zuzendu daiteke (gorrotoa,erantzun "txarrak"...) edo lagunenkontra, edo gauzen kontra edo bereburuaren kontra ( bera gaiztoa dela barneratuz...),eta eredu moduan ikasten dagainera, umetan zigortua izan denakhanditan jokaera berdina erabiltzekojoera izaten du.Amaitzeko, kasu honetan umearenamak proposatzen duena ere ez dabidezkoa. Jaramonik ez egitea, umeariez erakustea da. Gurasook umeak hezitzekoerantzukizuna daukagu. Guk erakutsibehar diogu hori, besteekin erlazionatzekoportaera eta estrategia egokiak.•Egiteko Prest! 16. zenbakia 2005eko udazkena9

12tik 18 urtera 18raEragintza Kultur Erakundea12-16 urteko gazteentzako Aisialdi begiraleak• BILBOAisialdirako proposamena:ASTEBUGABatzuk diote adoleszenteek ezdaukatela ezer eskualdekoherrietan, asteburuetan etaneguan batez ere, ez dagoelaaparteko eskaintzarik eurentzat,ez alternatiba osasuntsu gehiegirik,ezta adinera egokitutako ekimenikere. Taldeak eta elkarteakbaditugu astialdian gazteekinhurre-hurretik lanean baina halerearrazoia bat edo beste izan,gauza bat gertatzen da: 12tik 16urtera, "adin korapilotsua"bihurtzen da eta gazteekeskaintza zirkuitu horietatik guztietatikaldentzeko joera hartuizaten dute, askok gainera, urteluzeetako ohiturak eta lana albobatera lagata.Lea-Artibaiko Amankomunazgoak bestezerbait eskaini nahian astebuga proiektuarekinsegitzen du. Eragintza da proiektuhonen kudeatzailea Amankomunazgoarenelkarlanarekin".Zer da ASTEBUGA?ASTEBUGA, ASTEBURU GAZTEA da. Bihitz horietatik dator izena eta, hain zuzenere, horixe izan nahi du, gazteen alternatibaegitaraua.Orain dela zortzi urte sortu zen egitaraua,1997an, hain zuzen, eta sortu ere eskualdekodenbora libreko taldeen esfortzuariesker sortu zen.Urte hauetan guztietan aldaketak izan dirabaina sorreratik bertatik aldatu ez den zerbaitbada planteamendua da.Adoleszenteek, neguan batez ere, ez daukateeskaintza handirik ezta aukera zabalikere, ez bada Lea-Artibaiko tabernak etadiskotekak, eta herri batzuetan, lokaletarasartu. Bestelako aukerak falta dira eta alternatibaosasuntsuak.Administrazioak beste aukera horiek ereeskaini behar direla uste du etaAmankomunazgoa hutsune hori nolabaitbetetzen saiatu da.Zertan da proiektu hau ezberdina?Astebuga adoleszenteentzako egitarau batizan da hasiera-hasieratik. Baina zein adoleszente?Bada, mugak nonbait ipini behareta hezkuntzako sailkapenari begiratugenion, horren arabera 12tik 16 urte bitartekoadin tartea da gure astebugako protagonista(DBH 1etik DBH 4ra). Ikerketaberrienetatik adituek ziurtatzen digutenez,adin horrekin hasten dira, eta finkatu erebai, lehendabiziko hika-mikak tabakoarekineta edari alkoholdunekin, gehiegikeriak erebai eta cannabisa probatzeko lehenengosaioak ere, eta hori guztia, gehienetan,asteburuetan gertatzen da euren beharrizanetatiklibre daudenean, astialdian, hainzuzen ere. Horregatik uste dugu izugarrizkogarrantzia duela gazteen astialdia nolabaitbideratzea, beraien zaletasun edo beharreiso eginez.Zergatik ematen zaio gaur egun horrenbestegarrantzia gazteen astialdiari?Astialdiko ekintzak oso aproposak diraaukera ematen digutelako harremanaksortzeko eta elkar ezagutzeko. Gaztearenheziketa prozesuan nahitaezko esparruada astialdikoa. Astialdiko ekintzak tarteko,gauza gehiago ezagutuko ditu, sormenagaratu, abileziak probatu, garatu eta inguruneahobeto ezagutzeko aukera edukikodu, baina aldi berean, atsedena hartzekoaukera ere edukiko du eta erritmoa lasaitu.Eta nola ez, astialdiko ekintzen bidez, gustukoduena egiteko aukera bakarrenetakoaedukiko du, gozatzeko aukera, alegia.Astebugak erantzuten al dio adoleszenteennahiari? Hainbat gauza albo bateralagatzen duten adin horretan, zerk erakartzenditu gazteak "astebugara" hurreratzeko?Zein da gazteen iritzia?Gazteekin zuzen-zuzenean egoten garenezgero euren zaletasunen eta beharrizanenjakitun gaude. Ezer agerian badago,argi eta garbi, hauxe da: kirolean edo klasepartikularretan ematen ez duten denboraguztian kalean jarrita egoten dira, edo lokalbatean sartuta ezer egin gabe eta askokesan zigun bezala, aspertu egiten dira.Hau guztia ikusita, gazteei ekintza ezberdinakegiteko aukera ematen diegu, beti ereeuren nahiak eta zaletasunak kontuan hartuta,izan ere proposatzen diren ekintzaguztiak gazteek eurek aukeratu dituzte.Gainera, prezio aldetik ere abantaila itzeladauka ze Lea-ArtibaikoAmankomunazgoak ekintzen kostuaren%50a edo gehiagoren kargu hartzen du.Prezioa dela eta gogoratzen naiz zer gertatuzitzaigun behin: TAUko partidua ikusteragindoazen eta gazteak mesfidati agertuziren, hain prezio merkea izanda partiduaeskasa izango zela pentsatuaz. Hemendikazpimarratu nahi dugu ekintzak benetakokalitatezkoak direla baina merkeagoak gazteentzatdirelako.Astebugaren ardura begiraleen eskudago, denok zarete denbora libre arloanadituak baina horrez gain, beste ezer ezal da behar horrelako lan baterako?Proiektu hau Lea-ArtibaikoAmankomunazgoak antolatzen du etaBilboko ERAGINTZA kultur erakundeakkudeatu. Erakunde horretatik gatoz proiektuanlan egiten dugun 6 begiraleok, etadenok daukagu Astialdiko Begirale titulua,gainera, taldeko batek Astialdiko Zuzendariikastaroa ere egina du. Merezi du aipatzeaAstebugako begirale guztiok garela Lea-Artibai eskualdekoak, nahiz eta gure erakundeaBilbon egon. Begiraleetatik 2 diramarkina-xemeindarrak, lekeitiarrak beste 2eta beste biak ondarrutarrak. Ezin banaketaaproposagoa herri bakoitzean hurrehurrekoerreferentea edukitzeko, gazteeknorbaitengana jo nahi izatekotan badute10Egiteko Prest! 16. zenbakia 2005eko udazkena

elkarrizketazeinengana jo eta hartu-eman zuzenaeduki. Gainera, ikasketak eta prestakuntzaalbo batera lagata, begiraleok ere gazteakgarela ez dugu ahaztu behar eta ez dahain denbora asko bizi izan ditugula eurenoraingo bizipen berberak. Horrek abantailabat badauka, gazteengana errezagohurbil gaitezke, eta errezago erreparatukodiegu zer pentsatzen duten edo zer sentitzenduten momentu askotan, gazteen adintarte horretan gorabehera asko baitiraeuren pentsaeretan eta sentipenetan.Proiektu honek gainera, gauza asko ikastekoaukera ere eman izan digu begiraleoi,gazteen arazoak ezagutzeko aukera,pentsaerak, sentimenduak,...Anekdotaren bat edukiko duzue honezkero,Astebugako irteeraren batean edogertatua beharbada. Kontatu al diguzuebaten bat?Adibidez, kanpin batera 3 eguneko irteeraegin genuen batean gertatutakoa osoadierazgarria dela iruditzen zaigu: gu jadalotan gaudela han dator gazte bat guregelara. Mutilak 14 urte zituen eta negarrezetorri zen ia ito beharrean arnasarik erehartu ezinik. Lorik ezin eginda zegoelabesterik ez zigun esan, besteak zaratabatean zeudela-eta.Pixka bat harritu egin ginen baina besteeiatentzioa deitu genien eta gazte hura lotarajoan zen. Handik hamar minututaraostera ere gure gelara, eta orduan igarrigenion ez zela zaratagatik beldurtu, zerbaitlarriagoa gertatzen zitzaiola. Hura ikusitagutako batek lagundu zion, kanpineanharuntz-honuntzean paseoan ibili eta hanhasi zitzaion dena kontatzen. Gazte harkgurasoen falta izugarria zuen, eta hainbesterakoestutasuna zuen ezen ezinzuela arnasarik ere hartu eta horregatik,Ondarroara bueltatu nahi zuen.Momentu hartan irakurritako txosten batekingogoratu ginen, "El adolescente y susretos" izenburuko artikuluak antzeko gaiakjorratzen zituen eta. Gaztearekin denboraluzez hitz egin ondoren, gaztea lasaituegin zen (ordurako, pare bat orduko ibilaldiaegina genuen kanpinean bueltaka) etakontatu zigun gurasoek bazekitela zer gertatzenzitzaion. Azkenean, gazte harkbeste gazteek bezain ondo pasatu zuen,inolako arazorik gabe.Zein da gazteen iritzia proiektu honenaurrean?Uste dugu gazte guztiek oso iritzi ona daukatelaproiektu honi buruz, ekintzak erakargarriakdirelako eta prezio aldetik ereoso ondo daudelako. Gazteen astialdiarierantzuten diola lehen esan dugun bezala,gazteen zaletasunak biltzen dituelako etaberaiek gustuko dutena egiteko aukeradutelako egunerokotasunean erori gabe.Behingoz, beraiek aukeratzen dute zerekintzetara joan eta nora ez. Parte hartzea,egia esateko, askotan, ez da guk nahiadinakoa izaten. Gaur egun gazte gehienakoso okupaturik bizi dira, klase partikularrak,kirol entrenamenduak… direla eta.Saiatzen gara ekintza egunak denentzakoaproposak izaten baina batzuetan ezinezkoaizaten da. Beste batzuetan, ordea,nahiz eta beste ezer ez eduki, gazte batzukez dute ekintzetan parte hartzen, etamemento honetan horri irtenbide bat aurkitunahian gabiltza, ahalik eta gazte gehienekparte har dezaten.Gurasoek zer esanik ba al dute astialdikoproiektu honetan seme-alabek partehartzeko?Gurasoekin egin izan ditugun batzarretanere, denek oso iritzi ona azaldu duteproiektuaren inguruan. Hemendik eskatuahal diegun gauza bakarra, seme-alabakanimatzea da ekintzetara etortzeko etaproposamen edo ideia berririk badute esateko,beste guztiaz, gu arduratzen baikara.Bukatzeko esan behar dugu, hemendiketa abendura bitartean ere baditugulaekintza batzuk pentsatuta:- Urriak 2: SURFA SOPELAN. Ekintzak:Euskadiko surf txapelketa ikusi eta surfikastarotxoa egin.- Urriak 29: DONOSTIAN EGUN-PASA.Ekintzak: Izotz pistara joan eta gero zinemarajoatea.- Azaroak 27: ABENTURAZ BLAI. Ekintzak:Athletic emakumezkoen partidua ikusi etaarratsaldez, Uribe kostan zaldiz ibiltzerajoan.- Abenduak 27: GAZTEEK EUREK AUKERAT-ZEKO. Ekintza posibleak: Tailerrak (grafittiedo perkusioa), aterpetxeak, eskalada,espeleologia,… edo beraiek aukeraturikozerbait.Zerbait nahi izanez gero, 94 616 90 78telefonora deitu daiteke edoastebuga@hotmail.com helbide elektronikoraidatzi, bertan proposamenak edozalatzak argituko direlarik. •material gomendatuaProyecto ASTEBUGA"Astebuga" es un proyecto dirigido a jóvenes,residentes en algún municipio que componen lamancomunidad de Lea-Artibai de entre 12 y 16años, es decir, dirigido a jóvenes que cursan laESO. El objetivo de astebuga es dar a los y lasjóvenes alternativas saludables para su tiempolibre haciendo exactamente cosas que les gustanpuesto que todas las actividades que se proponenlos eligen ellos y ellas. Además, en sutiempo libre, pueden relacionarse con otra gentede su misma edad, de otro municipio,.. siendoun factor importante en su desarrollo personal.Creemos que a la mayoría de los y las jóvenesles gusta este proyecto porque pueden practicaractividades que les atraen, a un precio muy asequibleya que sólo pagan un 50% del coste de laactividad (La mancomunidad se hace cargo delresto).En el programa trabajamos 6 monitores de tiempolibre, siendo uno de ellos director de tiempolibre. A pesar de que la asociación que gestionael programa (Eragintza) tenga sede en Bilbao,todos los monitores somos de Lea-Artibai, por loque el trato con los y las jóvenes suele ser directo.A su vez, somos jóvenes y nos es más fácilsaber qué problemas tienen, qué sienten, quéles atrae, etc...Para terminar nos gustaría que todos los padresy madres animasen a sus hijos e hijas a participaren este proyecto para que entre todos ytodas lo pasemos mejor, disfrutando de actividadessaludables.Egiteko Prest! 16. zenbakia 2 0 0 5 e k o u d a z k e n a11

DenentzatKotxean ziur joatekoEusko JaurlaritzaHERRIZAINGO SAILA • Trafiko Zuzendaritza• EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAUgela beti jantzita, betiKotxean umeak ziur joateko zelan joan behar diren denok jakin arren, gogoraekartzeak ez digula kalterik egingo eta, horra hor 0tik 12 urterarteko gomendioak.Eta 12 urtetik gero ere, ez ahaztu, guztiok beti ugela jarri behar dugula.12Egiteko Prest! 16. zenbakia 2005eko udazkena

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!