11.07.2015 Views

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA7dogun txikitako kultura giroan ezin hobeto sartzen gaitualako.Hemen “laratzuaren inguruko kultur sua” telebistarenaurreko kulturagaz kontrastean agertzen deusku Iñakik.Osterantzean, Felix Zubiaurren lekuak gehiago izan dirala,esango neuke, barberia, tabernak, ganadu-tratuko feria etakortak. Ataltxu hau aukeratu dot Iñakiren hitzaurre gozotik:Orain ez dago laratzurik gaurko etxeetan, baserrietanbe gitxi. Gaur nekez sortu geinke “Hori bere etxeko laratzuakezagutuko dau” lako esakunerik. Hauspoak be, urri be urritopatuko doguz baserri zein garaiteko etxebizitzetan behekosu tradizionala bizitzen. Baina laratzuaren eskola horretan biziizandako euskaldun horreen mundua ezagutuazotea merezidaualakoa daukagu. Urrun, asago joan barik, inguruotakotradizinoa batuaz, beste Auspoa bat izan geinke bizkaitarrok.Hau da, Aita Zavalaren ereduari jarraituaz, tokian tokiko hauspozahar txikitxuak –ipuinak, bertsoak, baladak, ume-kantak,ohiturak, sinesmenak, atsotitzak, esaundak...– batuko bagenduz,pentsatu ezin ahalako altxorra eskuratuko geunke gaurkoeuskaldunok eta, era berean, berebiziko oparia itxiko geunskiehurrengo belaunaldiei. Karlos Ibarzabalen Phelixier Meñakakoigarlea liburu hau, duda barik, katebegi bat gehiago dogu oraintsuraarte iraun dauan –eta neurri txiki baten, oraindik iraundirauan–, gizarte tradizional horretako balioen berreskuratzebidean. Gaurko euskaldunoi material horreek geure beharrizanetarakomoldatzea eta erabiltea jagoku, atxinerik jatorkunaberastasun-kate hori eten ez dakigun.Eta zer esan liburuaren egileari buruz? Ondo dakiguidazteko ohitura apur bat dogunok zein nekagarria etagaitza dan buruan erdi galdurik ditugun lehengo gauzenaztarrenak polito-polito batu eta paperezko lekutxu honeetantolestea. Hemen, gainera, merezimendu handiagorikbe badau Karlosek. Zer? Gauza bat da norbere gogoetak,pentsamenduak, gomutak idatziz polito agertzea eta bestebat ahoz aho eta ahozko klabean bakarrik erabiliak diranakidatzizkoan, berezko grazia eta bizitasuna galdu barik, euskeratxukun eta duinean agertzea. Gorago esan dodanez,Felix Zubiaurren iturburura jo eban, haren kontuen jakitunziran testiguengana. Baina hareek kontuz-kontuz batzeazez dago dana eginda. Hori materiala da. Hau da, pasadizo,esaera, arrazoi biribil eta berba errimatuak batzeaz bakarrikez da nahiko. Bertsolaritzan –eta horretan aditua da Karlos–hormea eta harri-piloa bereizten ziran. Hormea egin beharda eta ez bakarrik harri piloa. Errimadun berbak edozelanipinita harri-piloa dira; bertsoan taxuz eta jasez josi behardira. Hori egin deusku Karlosek: Sollubepeko airean etatestigu askoren gomutan lauso artean legez egoana kurioso-kuriosobatu, apur bat orraztu, jantzi. idatzizko klaberaekarri eta, kontalari moduan, lotura eta batasuna emon.Hasieran, beharbada, pauso ziurrak emon ezinik,Juan Luis Goikoetxea eta nigana jo ebala dino berak. Gukgogoa berotu ei geuntsan aurrera egiteko. Halan bada, askopozten naz, hain emaitza ona lortzeko proba-harriari lehenengozarrea emoten lagundu badeutsagu...”Luis Baraiazarra Txertudi(Meñaka, 2009-06-06)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!