11.07.2015 Views

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSFELIX ZUBIAUR(Felizier)Lehengo ekainak 6an Felix Zubiaur Felixier jaio zala ehunurte bete ziran. Hori dala eta liburua aurkeztu zan Meñakan,Karlos Ibarzabalen lan eskergari esker. Ehun lagunetik gorabildu ginan aurkezpenean eta gauza sano bitxiak aitatuziran bertan. Esaterako Aita Luis Baraiazarraren sarreraberbalditxoa. Horrexegatik Erdu Press-en argitaratutea interesgarriairuditu jaku. Hemen dogu Luis Baraiazarraren berbalditxoahitzez hitz.“Ohartxu bat eginez, hasiko naz: Liburuan esaten danez,berari berba egikeran Felix izena erabiltzen zan, baina geureartean bera aurrean ez zala, beti Felizier. Nik, dana dala,errespetuz aitatuko dot hemen eta Felix esango deutsatgehienetan...Gauzak osotasunean eta ondo ikusteko, komenidan distantzia hartu behar ei da. Lar hurretik koskak, urtenuneak,mantxak, zirrimarra nabarmenak agertzen dira.Mendiei ez jake erretratua bertatik egiten, aurrez aurredagoan goialde batetik eta behar dan distantzia hartutabaino. Liburu honetan halan egin da. Tarte edo distantziahori joan dan, igaro dan denbora da. Denborak bihurtzenditu lehengo gauzak, batzuk traste zahar eta beste batzukaltxor baliotsu eta gorde beharreko. Denbora da maisu edogidari ona, zer dan balioko eta zer ez dan agertzeko, bainadenborak dana iruntsi eta ahaztu eragiteko ahalmena bebadauka. Beraz, denbora, haizea legez, alde nahiz kontraizan geinke. Karlos Ibarzabalek alde izan dau. Eta behardan distantziatik hartu deusku Felix Zubiaurren edo lagunarteko Felizierren, irudia. Baina gure pertsonaia hau ez daagertzen hor izar batetik eskegita, bere ingurunean baino,hau da, Mesterikan, Meñakan, Sollubepean, beste batzukinguruan dituala. Halan, inguru honetan, bakarrean berepentsamenduen olatu artean; lagun artean beste batzuekazhartu-emonetan, herriko saltsan, politikoak begitanhartuta, goikoakaz kontrastean eta igurtzika, landu ebanFelixek bere espiritu ernea eta eiho bere dialektika zorrotza.Inguruak, Sollubepeko haizeak, alboko lagunak... moldatueben Felix izan zan modukoa, eta era berean, berak emoneutsan hemengo bizitzari aparteko airea, grazia.Mesterikan, Meñakan, inguru osoan, Sollubepekoairean hegaz legez geratu ziran haren pasadizo, esaera,arrazoi biribil eta berba errimatuak. Esango neuke FelixZubiaurren estiloaren esentzia edo holakoa lotu dala hemen.Baina hareetatik betiko gauza gitxi baino ez ziran aitatzenahoz-ahozko kontuetan. Zorionez, izan dira gure arteanFelix Zubiaur komediante xelebre eta arlotetzat gutxietsibeharrean, estimatu dabenak, haren jenio-izaerari erreparatudeutsienak, haren esaerak pozik entzun eta gogoanhartu dituenak. Horreen izenak ageri dira Karlos Ibarzabalensarreran. Testigu horreek iturri oparoa izan dira gure pertsonaiarenliburu hau osotzeko eta Karlosek be horreenganajo dau ezinbestean, harek eihoriko urun umorezko ziritsuaherriari eskaini ahal izateko. Julian Lauzirika, Santi Legarreta,Iñaki Aurrekoetxea eta beste hainbat dira. Juantxu Egia begure pertsonaiaren artxibo bizietariko bat ei zan hemenegoan bitartean, baina gure artetik joatean, Felixen kontuakberagaz eroan zituan betiko...Iñaki Sarriugartek, Felix Zubiaur bizi zala ezagutubarik, hemengo orrialdeetan barneratuta eta ezagutuebenei entzunda, hitzaurre guztiz polita eta interesgarriaeratu deusku. “Laratzuaren inguruko kultur sua hauspotzen,bizitzen” dau izenburua. Poz-pozik irakurri dot atal hori, gureprotagonistaren sasoiko eta adineko pertsonak gogoan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!