11.07.2015 Views

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSMEÑAKAKarlos Ibarzabal Sarriugarte, (Bilbo, 1951) bere gazte denbora osoa Soietxen- Arrieta, Gamiz, Frunizeko gurutzean– baserri giroan emon nebana eta gaur egunMungian bizi nazena.Goi mailako ingeniaritza ikasketak burutu nebazan Bilboko eskolan. Enpresa pribatuanlanean hasi eta hori dot ogibidea.1.- Kultura munduagaz ze hartu-emon izan dozu?Garai latzak ziran 70ko hamarkadan bizi izan genduzanak, bainaargi apur bat ikusten hasi ginanean, Auzoetako jaien antolakuntzanibili nintzen urte askotan, batean bertso saioak,bestean bakarlari edo talde euskaldunak eta horretan. Handiksortu jatan Herri Irratiko “Gaurko Barriak” euskaraz Bilbon eginzan lehenengo saioetan esatari moduan parte hartuteko aukerea,Franco ondino bizirik egoan garaietan.2.- Eta bertso munduan bere bai ez da?Amurizak lehenengo txapela irabazi ebanean, 80ko hamarkadanburu-belarri sartu nintzan bertso munduan eta parte hartukantari, gai jartzaile eta epaile moduan. Helduen bertso eskolensortzaile –Mungia, Algorta, Derio, Zamudio eta inguruetakoherrietan– eta luzaro ibili nintzan, hemendik-hara, irakasle moduan.BBIE (Bizakaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea) sortu genduan etani idazkari nintzan garaian legeztatu zan, gerora BertsozaleElkartearen oinarria izango zana. Ostera, Bizkaiko BertsozaleElkartearen Lehendakaria izan nintzanean jarri zan martxanera modernoan eta gaur egun hain arrakastatsua dan BizkaikoTxapelketa Nagusia. Euskal Herriko Txapelketa Nagusian bere,antolaketa ardura Euskaltzainditik Bertsozale Elkartera aldatuzaneko komisioan egon nintzan.Gaur egun, bertso munduan segitan dot, baina gehien bat,bertso jarriak edo idatziak dodaz gogoko eta horretan segitandot, bai.3.- Noiz pentsatu zenduan Phelixierreri buruzidaztea?Idazle moduan, ez neukan esperientzia handirik. Phelixier liburuhonen aurretik, eritzi artikuloak, hitzaldi bakan batzuk etaargitaratutako relato laburrak dodaz aurrekari moduan. Relatolabur honeek batuten nenbilela, Phelixier zalako honen pasadizougari agertuten ziren han-hor-hemenka eta nik apuntaueta gorde. Halanda bere bildur nintzan liburu bat egiteko besteaurkituko ete nebazan, eta Xanti Legarretagaz,Julian Lauzirikarenganajoan nintzanean, honek baieztatu eustan, bat ez hiruliburu betetuteko beste bere aurkituko genduzala. Eta halantxeizan da, ehun pasadizo edo ekintzatik gora aurkitu eta jarri doguzliburu honetan.4.- Eta noiz lanari heldu?Esandako moduan, hasierako ideia eta datu bakan batzuk baneukazanbaina batuketa serioa iazko udan. Gero, konturatunintzen, ekainaren seian beteko ebazala ehun urte bizi izanbazan, eta aurkezpena egun horretan egitea, egokia eta politaizango zalakoan, atzeratu egin da inprimaketa. Esandako moduan,Ekainaren seian Meñakan aurkezpena egiteko asmoadaukagu, jaiotzaren mendeurrena aprobetxatuz.5.- Zelakoa izan da meñakarren aportazinoa?Kanpotik bere istorio batzuk batu ahal izan dodazen arren,gehienbat Meñakan eta meñakarren ahotik batutakoak dira.Istorio eta esakune bakotxak –danak ez baina gehienak– berepertsonajeak eta bere kontextuan egokitu ahal izan doguz etahori polita da herriko pertsona ezagunak direlako. Hortik aparte,informatzaileak emondako datoak, bere berean itxi doguzera herrikoian erakargarriagoak eta zuzenagoak izango direlakoan,sentimentuak –haserrea, maitasuna, gorrotoa– hobetoulertuko direlakoan. Lastimea ahoskerako erregistroak ezin papeleanazaldu, nahiz eta ahalegindu garan. Eta esker bereziak,Meñakako udalari, bere alkate Aitor Ugarte buru dala, eskainitakolaguntzagatik.6.- Zelako Phelixierren irudia aurkitu dozu?Esan behar da nik ez nebala Phelixier fisikoki ezagutu eta horregatikeskatu neban Luis Baraiazarra, ezagutu ebanaren eta AsierLegarreta, beran entzute handia eukanaren laguntza liburuaosotuteko. Gero amaitu eta irakurri ostean, Iñaki Sarriugartek,ez eukanak ezagutzarik ez entzuterik, egin dau liburuarensarrera. Aurkitu dogun Phelixier, bere garaian titiritero eta arlotemoduan katalogatua, era berean maitatua eta gorrotatua, ezdago dudarik jenio bat izan genduala. Bere esakunek, gehienetanerrimatuak, euskeraz nahiz erderaz, zorroztasun handikoaketa gertatu danaren edo gertatuko danaren aurrerapena izatenziran ia beti. Horregatik jarri jako Phelixier Meñakako igarleaizen moduan liburuari. Igarlea zentsu askotan izan gendualako.Ganera, teatro egile fina bere izan genduan, erabili ebazan formasatirikoak kontutan hartuta, baina batez bere, gai edo tramaarriskutsuak erabilten ebazalako, ziren garai hareetarako.7.- Zein da zure hurrengo egitasmoa?Holako istorio laburrak batuten segiduko dot, herrikoiak etaatseginak diralako. Beste alde batetik, etxean pilatuta daukadazanbertso papelen inbentarioa egin, ordenatu eta atondutennabil momentu honetan ea zerk urtetan dauan bertatik.Karlos.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!