11.07.2015 Views

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

2009ko Garagarrila - Meñaka

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA3ARRIETAGAZTE MUSIKARIEN VII. KONTZERTUAArrietako Udalak eta Saramus kultur elkarteak antolatutako gazte musikarien kontzertuaren aurtengo edizinoanbe danetariko musika tresna eta soinuakaz gozatzeko parada izan genduan. Hona hemen egun horretako“perla” batzuk:Ikusleek adi-adi entzun ebezanmusikari gazteen emanaldiak.Arratsaldea musikatailerra egitekoaprobetxatu zenARRIETAKO UDALAK TOPAKETAK ANTOLATU DAUZ “BIZILORE”ALKARTEAGAZ BATERALehenengo topaketea martian egin zan eta bigarrena maiatzean, ekimen honen helburu nagusia bertoko lora etalandareak ezagutzera emotea izan da. Topaketek herritarren artean izan daben harrera ona kontua hartuta, jarraipenaeukiko dabelakoan gagoz.ARRIETAKOERMITETATIKIBILALDIAEuropako ondareen inguruko jardunaldiakdirala eta hainbat ekimenegingo dira han eta hemen. Arrietan,esate baterako, urriaren lehenengozapatuan orain arte abuztuan eginizan dan Arrietako ermitetatik ibilaldiaegingo da.


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA5GAMIZ-FIKAMOTOKONTZENTRAZINOAeuki genduan Fikan maiatzaren16an; giro oso ona egon zan etaegia esan, lehenengo aldia izateko,arrakasta handia euki eban.Kontuan hartuko da, ba, datorrenurteari begira!!GAMIZ-FIKAKO VIII.NEKAZARITZA ETAARTISAUTZA AZOKAMaiatzaren 31n Gamiz kolorez bete zan, soinuz, usainez,zaporez. Ez zan ezer falta izan. Urtero lez, aurten be kantitateaeta kalitatea, biak batera, biak eskutik, etorri jakuzan.Nekazaritza arlotik 14 erakustoki egon ziran, artisautzakotik17. Herri kirolek euren tartea izan eben. Herriko koruaeta trikitilariak ezinbestekoak doguz girotzeko. Eta aurtengoazokeari behar dan moduko amaierea emoteko… faltazan bakarra!!! putxeratan egindako indaba gozo-gozoak !!!II. IRAKURKETA LEHIAKETAApirilaren 25ean, Fikako KZ gunean hainbat irakurle gaztebatu ziran ipuin saioa entzun eta irakurketa lehiaketanegindako lanagaitik saria jasotzera. ZORIONAK guztioi etadatorren urtera arte.


6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSFELIX ZUBIAUR(Felizier)Lehengo ekainak 6an Felix Zubiaur Felixier jaio zala ehunurte bete ziran. Hori dala eta liburua aurkeztu zan Meñakan,Karlos Ibarzabalen lan eskergari esker. Ehun lagunetik gorabildu ginan aurkezpenean eta gauza sano bitxiak aitatuziran bertan. Esaterako Aita Luis Baraiazarraren sarreraberbalditxoa. Horrexegatik Erdu Press-en argitaratutea interesgarriairuditu jaku. Hemen dogu Luis Baraiazarraren berbalditxoahitzez hitz.“Ohartxu bat eginez, hasiko naz: Liburuan esaten danez,berari berba egikeran Felix izena erabiltzen zan, baina geureartean bera aurrean ez zala, beti Felizier. Nik, dana dala,errespetuz aitatuko dot hemen eta Felix esango deutsatgehienetan...Gauzak osotasunean eta ondo ikusteko, komenidan distantzia hartu behar ei da. Lar hurretik koskak, urtenuneak,mantxak, zirrimarra nabarmenak agertzen dira.Mendiei ez jake erretratua bertatik egiten, aurrez aurredagoan goialde batetik eta behar dan distantzia hartutabaino. Liburu honetan halan egin da. Tarte edo distantziahori joan dan, igaro dan denbora da. Denborak bihurtzenditu lehengo gauzak, batzuk traste zahar eta beste batzukaltxor baliotsu eta gorde beharreko. Denbora da maisu edogidari ona, zer dan balioko eta zer ez dan agertzeko, bainadenborak dana iruntsi eta ahaztu eragiteko ahalmena bebadauka. Beraz, denbora, haizea legez, alde nahiz kontraizan geinke. Karlos Ibarzabalek alde izan dau. Eta behardan distantziatik hartu deusku Felix Zubiaurren edo lagunarteko Felizierren, irudia. Baina gure pertsonaia hau ez daagertzen hor izar batetik eskegita, bere ingurunean baino,hau da, Mesterikan, Meñakan, Sollubepean, beste batzukinguruan dituala. Halan, inguru honetan, bakarrean berepentsamenduen olatu artean; lagun artean beste batzuekazhartu-emonetan, herriko saltsan, politikoak begitanhartuta, goikoakaz kontrastean eta igurtzika, landu ebanFelixek bere espiritu ernea eta eiho bere dialektika zorrotza.Inguruak, Sollubepeko haizeak, alboko lagunak... moldatueben Felix izan zan modukoa, eta era berean, berak emoneutsan hemengo bizitzari aparteko airea, grazia.Mesterikan, Meñakan, inguru osoan, Sollubepekoairean hegaz legez geratu ziran haren pasadizo, esaera,arrazoi biribil eta berba errimatuak. Esango neuke FelixZubiaurren estiloaren esentzia edo holakoa lotu dala hemen.Baina hareetatik betiko gauza gitxi baino ez ziran aitatzenahoz-ahozko kontuetan. Zorionez, izan dira gure arteanFelix Zubiaur komediante xelebre eta arlotetzat gutxietsibeharrean, estimatu dabenak, haren jenio-izaerari erreparatudeutsienak, haren esaerak pozik entzun eta gogoanhartu dituenak. Horreen izenak ageri dira Karlos Ibarzabalensarreran. Testigu horreek iturri oparoa izan dira gure pertsonaiarenliburu hau osotzeko eta Karlosek be horreenganajo dau ezinbestean, harek eihoriko urun umorezko ziritsuaherriari eskaini ahal izateko. Julian Lauzirika, Santi Legarreta,Iñaki Aurrekoetxea eta beste hainbat dira. Juantxu Egia begure pertsonaiaren artxibo bizietariko bat ei zan hemenegoan bitartean, baina gure artetik joatean, Felixen kontuakberagaz eroan zituan betiko...Iñaki Sarriugartek, Felix Zubiaur bizi zala ezagutubarik, hemengo orrialdeetan barneratuta eta ezagutuebenei entzunda, hitzaurre guztiz polita eta interesgarriaeratu deusku. “Laratzuaren inguruko kultur sua hauspotzen,bizitzen” dau izenburua. Poz-pozik irakurri dot atal hori, gureprotagonistaren sasoiko eta adineko pertsonak gogoan


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA7dogun txikitako kultura giroan ezin hobeto sartzen gaitualako.Hemen “laratzuaren inguruko kultur sua” telebistarenaurreko kulturagaz kontrastean agertzen deusku Iñakik.Osterantzean, Felix Zubiaurren lekuak gehiago izan dirala,esango neuke, barberia, tabernak, ganadu-tratuko feria etakortak. Ataltxu hau aukeratu dot Iñakiren hitzaurre gozotik:Orain ez dago laratzurik gaurko etxeetan, baserrietanbe gitxi. Gaur nekez sortu geinke “Hori bere etxeko laratzuakezagutuko dau” lako esakunerik. Hauspoak be, urri be urritopatuko doguz baserri zein garaiteko etxebizitzetan behekosu tradizionala bizitzen. Baina laratzuaren eskola horretan biziizandako euskaldun horreen mundua ezagutuazotea merezidaualakoa daukagu. Urrun, asago joan barik, inguruotakotradizinoa batuaz, beste Auspoa bat izan geinke bizkaitarrok.Hau da, Aita Zavalaren ereduari jarraituaz, tokian tokiko hauspozahar txikitxuak –ipuinak, bertsoak, baladak, ume-kantak,ohiturak, sinesmenak, atsotitzak, esaundak...– batuko bagenduz,pentsatu ezin ahalako altxorra eskuratuko geunke gaurkoeuskaldunok eta, era berean, berebiziko oparia itxiko geunskiehurrengo belaunaldiei. Karlos Ibarzabalen Phelixier Meñakakoigarlea liburu hau, duda barik, katebegi bat gehiago dogu oraintsuraarte iraun dauan –eta neurri txiki baten, oraindik iraundirauan–, gizarte tradizional horretako balioen berreskuratzebidean. Gaurko euskaldunoi material horreek geure beharrizanetarakomoldatzea eta erabiltea jagoku, atxinerik jatorkunaberastasun-kate hori eten ez dakigun.Eta zer esan liburuaren egileari buruz? Ondo dakiguidazteko ohitura apur bat dogunok zein nekagarria etagaitza dan buruan erdi galdurik ditugun lehengo gauzenaztarrenak polito-polito batu eta paperezko lekutxu honeetantolestea. Hemen, gainera, merezimendu handiagorikbe badau Karlosek. Zer? Gauza bat da norbere gogoetak,pentsamenduak, gomutak idatziz polito agertzea eta bestebat ahoz aho eta ahozko klabean bakarrik erabiliak diranakidatzizkoan, berezko grazia eta bizitasuna galdu barik, euskeratxukun eta duinean agertzea. Gorago esan dodanez,Felix Zubiaurren iturburura jo eban, haren kontuen jakitunziran testiguengana. Baina hareek kontuz-kontuz batzeazez dago dana eginda. Hori materiala da. Hau da, pasadizo,esaera, arrazoi biribil eta berba errimatuak batzeaz bakarrikez da nahiko. Bertsolaritzan –eta horretan aditua da Karlos–hormea eta harri-piloa bereizten ziran. Hormea egin beharda eta ez bakarrik harri piloa. Errimadun berbak edozelanipinita harri-piloa dira; bertsoan taxuz eta jasez josi behardira. Hori egin deusku Karlosek: Sollubepeko airean etatestigu askoren gomutan lauso artean legez egoana kurioso-kuriosobatu, apur bat orraztu, jantzi. idatzizko klaberaekarri eta, kontalari moduan, lotura eta batasuna emon.Hasieran, beharbada, pauso ziurrak emon ezinik,Juan Luis Goikoetxea eta nigana jo ebala dino berak. Gukgogoa berotu ei geuntsan aurrera egiteko. Halan bada, askopozten naz, hain emaitza ona lortzeko proba-harriari lehenengozarrea emoten lagundu badeutsagu...”Luis Baraiazarra Txertudi(Meñaka, 2009-06-06)


8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSwww.ikusezazu.comFilmak, dokumentalak, marrazkiak… euskaraz ikusteko web gunea dogu www.ikusezazu.comHainbat urtetako bilduma lanaren ostean aurten jarri da martxan eta denpora gitxian ikus-entzun bilduma ikaragarria bilakatu da;danetarik daukogu bertan: film klasiko zein modernoak, animazino filmak, dokumentalak, telesaialak…www.ikusezazu.com debaldeko kultur zerbitzua da, web gunean azaltzen diran bideo guzti-guztiak on-line ikusi edota deskargatuleitekez !!! Erabiltzaileak aukera dauko, gura izan ezkero, ikusitako filmeei buruzko eretxi eta iruzkinak foroetan argitaratzeko (ikusezazu.com/foroak).ikusienak• Fernando Amezketarra• Dragoi bola• Heroiak• Tintin• Chihiroren bidaia• Nomadak TX• Txirrita• Hirukiakazken argitarapenak• Patxi errementaria• Jack, Amazoniako erregea• Lucio anarkista• 18/98 auzia auzi• Kalabaza tripontzia• Lau haizetara• Gazteak• 1968ko maiatzabatman - heidi - terminator - ametsen lapurra - bean - aski da - balto - momo - babe - charli eta - isidoro - rogerrabit - jazarpen hilgarria - rambo - heroiak - kronokrimenak - terminator - x-men - ninja - dragoi bola - mitologia- asterix - tartalo eta artzaina - lolo untxi ezberdina - gazteak - tintin - mitoak - ERROMA


ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA9Gmail euskaraz !!Asko eta asko oraingo jakitun egonzarien arren, hemendik gogorarazogura deutsuegu Googlek e-posta zerbitzuaeuskeraz eskaintzen deuskula.Pozgarria benetan, google bezalakomultinazional batek euskaldunokaintzat hartzea!! Orain erabiltzaileeuskaldunoi tokatzen jaku etekinaateratzea.Konbit egiten deutsuegu hemendikGmail posta zerbitzua euskaraz erabiltzeko,erraz-erraz da, minutu batekokontua.Zelan egin? Izena eta pasahitza sartueta Gmaileko kontura sartuko zara.Orrialdearen goikoaldeko eskuinaldeanazaltzen dan “Configuración”delakoan Klik egin eta “Idioma de Visualizacionde Gmail” aukeratu. “Español”agertzen den zerrenda horretaneuskara hautatu eta Listo!!!TELEFONOAKBADAKI EUSKARAZANIMA ZAITEZ!Eusko Jaurlaritzak eta hainbat telefonia operadore nahiz fabrikatzailek lankidetzarako bi hitzarmen marko sinatu ebezan2007an, telefonia mugikorraren arloan euskerearen erabilerea sustatzeko.Hauek dira hitzarmenak sinatu ebezan enpresak: Alcatel, Eroski, Euskaltel, Nokia, Orange, Samsung, Sony Ericsson, Telefónica,Vodafone eta Yoigo.Hitzarmenetan aurreikusitako konpromisoak betetzealdera, Eusko Jaurlaritzak urte hasieran jarrieban telefonia mugikorraren arloan euskerearenerabilerea sustatzeko publizitate kanpaina, “Telefonoakbadaki euskaraz. Anima zaitez!” lelopean.Horregaz batera, menuak euskeraz eskaintzendabezen telefonoen zerrenda osatu da.Telefonoa euskaraz konfiguratu gura dozula?www.euskara.euskadi.net/lanhitz helbidean aurkitukodozu hizkuntza aukeren artean euskareabe badaukaten telefonoen zerrendea.


10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSMEÑAKAKarlos Ibarzabal Sarriugarte, (Bilbo, 1951) bere gazte denbora osoa Soietxen- Arrieta, Gamiz, Frunizeko gurutzean– baserri giroan emon nebana eta gaur egunMungian bizi nazena.Goi mailako ingeniaritza ikasketak burutu nebazan Bilboko eskolan. Enpresa pribatuanlanean hasi eta hori dot ogibidea.1.- Kultura munduagaz ze hartu-emon izan dozu?Garai latzak ziran 70ko hamarkadan bizi izan genduzanak, bainaargi apur bat ikusten hasi ginanean, Auzoetako jaien antolakuntzanibili nintzen urte askotan, batean bertso saioak,bestean bakarlari edo talde euskaldunak eta horretan. Handiksortu jatan Herri Irratiko “Gaurko Barriak” euskaraz Bilbon eginzan lehenengo saioetan esatari moduan parte hartuteko aukerea,Franco ondino bizirik egoan garaietan.2.- Eta bertso munduan bere bai ez da?Amurizak lehenengo txapela irabazi ebanean, 80ko hamarkadanburu-belarri sartu nintzan bertso munduan eta parte hartukantari, gai jartzaile eta epaile moduan. Helduen bertso eskolensortzaile –Mungia, Algorta, Derio, Zamudio eta inguruetakoherrietan– eta luzaro ibili nintzan, hemendik-hara, irakasle moduan.BBIE (Bizakaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea) sortu genduan etani idazkari nintzan garaian legeztatu zan, gerora BertsozaleElkartearen oinarria izango zana. Ostera, Bizkaiko BertsozaleElkartearen Lehendakaria izan nintzanean jarri zan martxanera modernoan eta gaur egun hain arrakastatsua dan BizkaikoTxapelketa Nagusia. Euskal Herriko Txapelketa Nagusian bere,antolaketa ardura Euskaltzainditik Bertsozale Elkartera aldatuzaneko komisioan egon nintzan.Gaur egun, bertso munduan segitan dot, baina gehien bat,bertso jarriak edo idatziak dodaz gogoko eta horretan segitandot, bai.3.- Noiz pentsatu zenduan Phelixierreri buruzidaztea?Idazle moduan, ez neukan esperientzia handirik. Phelixier liburuhonen aurretik, eritzi artikuloak, hitzaldi bakan batzuk etaargitaratutako relato laburrak dodaz aurrekari moduan. Relatolabur honeek batuten nenbilela, Phelixier zalako honen pasadizougari agertuten ziren han-hor-hemenka eta nik apuntaueta gorde. Halanda bere bildur nintzan liburu bat egiteko besteaurkituko ete nebazan, eta Xanti Legarretagaz,Julian Lauzirikarenganajoan nintzanean, honek baieztatu eustan, bat ez hiruliburu betetuteko beste bere aurkituko genduzala. Eta halantxeizan da, ehun pasadizo edo ekintzatik gora aurkitu eta jarri doguzliburu honetan.4.- Eta noiz lanari heldu?Esandako moduan, hasierako ideia eta datu bakan batzuk baneukazanbaina batuketa serioa iazko udan. Gero, konturatunintzen, ekainaren seian beteko ebazala ehun urte bizi izanbazan, eta aurkezpena egun horretan egitea, egokia eta politaizango zalakoan, atzeratu egin da inprimaketa. Esandako moduan,Ekainaren seian Meñakan aurkezpena egiteko asmoadaukagu, jaiotzaren mendeurrena aprobetxatuz.5.- Zelakoa izan da meñakarren aportazinoa?Kanpotik bere istorio batzuk batu ahal izan dodazen arren,gehienbat Meñakan eta meñakarren ahotik batutakoak dira.Istorio eta esakune bakotxak –danak ez baina gehienak– berepertsonajeak eta bere kontextuan egokitu ahal izan doguz etahori polita da herriko pertsona ezagunak direlako. Hortik aparte,informatzaileak emondako datoak, bere berean itxi doguzera herrikoian erakargarriagoak eta zuzenagoak izango direlakoan,sentimentuak –haserrea, maitasuna, gorrotoa– hobetoulertuko direlakoan. Lastimea ahoskerako erregistroak ezin papeleanazaldu, nahiz eta ahalegindu garan. Eta esker bereziak,Meñakako udalari, bere alkate Aitor Ugarte buru dala, eskainitakolaguntzagatik.6.- Zelako Phelixierren irudia aurkitu dozu?Esan behar da nik ez nebala Phelixier fisikoki ezagutu eta horregatikeskatu neban Luis Baraiazarra, ezagutu ebanaren eta AsierLegarreta, beran entzute handia eukanaren laguntza liburuaosotuteko. Gero amaitu eta irakurri ostean, Iñaki Sarriugartek,ez eukanak ezagutzarik ez entzuterik, egin dau liburuarensarrera. Aurkitu dogun Phelixier, bere garaian titiritero eta arlotemoduan katalogatua, era berean maitatua eta gorrotatua, ezdago dudarik jenio bat izan genduala. Bere esakunek, gehienetanerrimatuak, euskeraz nahiz erderaz, zorroztasun handikoaketa gertatu danaren edo gertatuko danaren aurrerapena izatenziran ia beti. Horregatik jarri jako Phelixier Meñakako igarleaizen moduan liburuari. Igarlea zentsu askotan izan gendualako.Ganera, teatro egile fina bere izan genduan, erabili ebazan formasatirikoak kontutan hartuta, baina batez bere, gai edo tramaarriskutsuak erabilten ebazalako, ziren garai hareetarako.7.- Zein da zure hurrengo egitasmoa?Holako istorio laburrak batuten segiduko dot, herrikoiak etaatseginak diralako. Beste alde batetik, etxean pilatuta daukadazanbertso papelen inbentarioa egin, ordenatu eta atondutennabil momentu honetan ea zerk urtetan dauan bertatik.Karlos.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!