11.07.2015 Views

Gabino: Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina ... - Elkar

Gabino: Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina ... - Elkar

Gabino: Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina ... - Elkar

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gabino:Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi,bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neureburuarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustueta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzinahi nuke gure arteko kontu bat… nahiz eta gero eta garbiagoikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudekinkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkituzuenetik. Baina garbi hitz egin ezin bada ere, ahalik eta garbienhiz egiten ahaleginduko natzaizu. Uste dut, gainera, argieta garbi hitz egin dezakedala Jainkoari buruz, horixe baitakontua, horixe gure arteko eztabaida. Zuri esateko, konparaziobatera, ezetz, ez dudala Jainkoa sinesten. Beharrik ere ez, egiaesan. Baina egiaztapen horrek ez zaitu ezustean harrapatuko,zuk zeuk ere ederki antzeman baitzenion zer sinets nezakeeneta zer ez zeure meza berrian… baita lehenagotik ere, beharbada,ama eta zu Pagoagako Ama Birjinaren ustezko agerketekinitsututa ibili zinetèn garaian, zorrotz ibili bainintzaizunbehin baino gehiagotan, eta zuk deabrua bera banintz bezalabegiratzen baitzenidan, pena handiz, bai, baina baita nazkarekineta beldurrarekin ere, nik uste. Elorrietako komentuanmeza berria eman zenuèn egunean, baina —1942ko udazkenarenegun hegohaizetsu bat izan zen—, erabakitasun handizzuzendu zintzaizkidan, zalantzarik izan ez zedin…Meza eman ondoren izan zen, zuk santutegi zaharrekoatariko arkupean zain zenituenak —zure lagun fraideak ezezik, dozena eta erdi bat lagun ere bildu ginen zure ingurura,tartean izeba Ernestina… baita gure lehengusu Natalio13

ere, gurpil-aulki batean ibiltzera kondenatua zegoèn TeofiloMariaren ordezkari gisa— agurtuta gero. Mementoa ereederki aukeratu zenuen —aita eta Bibi ere ez ziren etorri: aitaperlesiak jota genuen etxean eta Bibi hura (baita Teo ere) zaintzen—,ni bakar-bakarrik bainengoen metro batzuk harantzago,arkupetik at, nora etorri baitzinen zuzen-zuzenean.Eta, ukondotik heldu eta begietara so egiten zenidala, halaxeesan zenidan bat-batean: “Badakit ez duzula Jainkoagan sinesten,baina zaude lasai, noizbait sinetsiko duzu-eta”. Ezusteanharrapatu ninduzun, baina zu ere urduri zeunden: urduri etapozik. Zure jarrera, hala ere, ez zen Pagoagako garaian erakutsizenidanaren antzekoa, eta beraz, ez zeunden defentsiban;aitzitik: ziur zeunden. Arrazoi bat ere bazenuen, itsu sinestenzenuena eta berehala aditzera eman zenidana: “Nik huts egindezaket, baina Jainkoak ez, eta nire meza berria orbetarronsalbazioaren alde eskaini dut: zure arimaren salbazioaren aldebereziki…”. Eta hara, orduantxe erreakzionatu nuen: nolaez, bada, erraiak irauli baitzitzaizkidan, zu ohartu ez bazinenere… hainbestekoa izan zen zure irri autoaskiak egin zidànmina! Badakit nire erreakzio hura —barruan gorde beharizan nuena, zer erremedio!— harrokeriatzat hartuko duzula;niri, ordea, zure jarrera iruditu zitzaidan, hanpurutsua etahantustetsua ez ezik, ezin onartuzkoa ere, pauma batek bezalazabaldu baitzenidan zeure argudioaren isats koloretsua, erakuskeriahutsean… luma haiek ez baitzuten ezer funtsezkorikgordetzen, errealitatetzat jotzen ez dudan errealitate batetikari zintzaizkidan-eta, azken batean. Eta zer-nolako gogoaetorri zitzaidan, zuri orduantxe erantzuteko: “Jainkoa ipuinbat da, eta hil zen ipuineko protagonista, baina zuri ez zaizuNietzsche interesatzen, jakina. Ondorioz, ez dago zerurik ezinfernurik, ez hil ondoko saririk eta ez kondenarik. Bizitzaden bezalakoa da eta alferrikakoa da besterik asmatzen ibiltzea.Ezerezetik gatoz eta ezerezera goaz, hori baino gauzazuzenagorik… ezerezak ez baitu sufritzen, eta ezereza ez baitazoritxarra! Bagatoz, bagoaz, eta ez da ezer pasatzen. Edo pasatzenden gauza bakarra da gu pasa egiten garela. Gogoratu14

Senekaren hitzak: ‘Hoc erit post me quod ante me fuit’…”. Gauzagehiago ere bururatu zitzaizkidan, erantzun luzea etorri baitzitzaidan,hitz batek beste hitz batera ninderamala, eta esaldibatek beste esaldi batera: alferrik, hura ez baitzen ezer esatekomementoa, bistan da, eta isilik gelditu nintzaizun. Gaur arte.Are garbiago mintzatuko natzaizu, jakin dezazun: ez naizagnostikoa; ateoa naiz. Gainera, uste baino aspaldiagotik naizateoa. Lehenengo urratsa Benjamin Maria hil eta bizpahiruegunera eman nuen, beharbada, oharkabean eman ere, izebaErnestinak egin zigùn iruzkinaren ondotik: “Benjamin Mariazgogoratzen zareten bakoitzean, gogora ezazue ahatetxo itsusiarenipuina. Izan ere, ahatetxo bat zirudiena zisne eder batzen. Eta orain, aingeru bat da”. Ez dakit zergatik, baina ez nionsinetsi. Lehen aldia zen, ezezko bat buruan nagusitzen zitzaidana,baldintza haietan. Horrekin ez dut esan nahi aurrekoipuinetan itsu sinesten nuenik: auzia, gainera, ez zen ipuinasinestea edo ez sinestea, entzutea eta dibertitzea baizik, nikneuk ere izan bainuen neure alditxoa, zeinean bai izeba Ursulakahoz kontatuak eta bai izeba Ernestinak irakurtzen zizkigunakere gozokiak bezalakoak gertatzen baitzitzaizkidan…urte gutxiren buruan, anai-arrebengandik bereizteko ahaleginean-edo,neure jarrera hartaz lotsatzen hasi banintzen ere,ahalegin hark “gizonago” egiten ninduelakoan. Esan nahidizudana da nik ere denbora-pasa gustagarritzat izan nituelahaiek denbora batean —ipuina entzutearekin batera, ikasbiderenbat ere ateratzen genuen, bide batez—, baina ipuinarengozokia, izebaren hitzezko bilgarri urre-itxurakoak bilduazetorkidana, kontrako eztarrira joan zitzaidan egun hartan,paper eta guzti.Zergatik biribildu zitzaidan buruan ezezko hura? Beharbada,neurez halakoa nintzelako, logika handi baten jabe—aritmetika eta geometriaren lehen ikasgaiak ere ederki sartzenzitzaizkidan ordurako—, edo, beharbada, nire bidea egitenari nintzelako, inkontzienteki bada ere, munduan neuretokia aurkitzeko saioan… arrazoimena zorrozki erabiltzeagatikbainaiz naizena, munduan ezer banaiz eta inor banaiz, jen-15

deak hala esaten dit bederen. Eta izeba esaldi harekin mintzatuzitzaigunean ere, ez nintzen gutxiago izan, laster bai lasterantzeman bainion bere arrazoibidean jarri zigùn segadari.Izan ere, ongi ulertzen nuen itsusi den ahatea ederra izan zitekeelazisnearentzat, baldin eta ahatea zisnea bazen, baita itsusiden zisnea ederra izan zitekeela ahatearentzat ere, baldin etazisnea ahatea bazen —“Bakoitzak bere aldekoak atsegin” esatenzuen izebak—… baina Benjamin Mariak sortzezko gaixotasunazuen, eta gaixotasunak eragozten zion ahate itsusiazenari zisne ederra izateko posibilitatea, baita zisne itsusiazenari ahate ederra izatekoa ere, munstro bat baizik ez zenak—nik ez nuen ikusi, baina ederki oroitzen dut Adaren aurpegia,Benjamin Maria aipagai genuen bakoitzean!— ahateriketa zisnerik itsusiena behar baitzuen, aldi berean —isustasunabera, alegia—, bai ahatearen eta bai zisnearen begiek ere berdin-berdinikusi behar zutena, itsusi baino itsusiagoa.Benjamin Maria, beraz, nekez izan zitekeen izebak kontatuzigùn ipuineko zisne ederra. Eta, jakina, ipuinaren bigarrenzatia ere —“Eta orain, aingeru bat da”— nekez sinetsnezakeen jada. Baina ez uste, Gabino, harro sentitu nintzelaneure aurkikuntzaz —harrotasunak ere pixkanaka egin zuenbere bidea—, airetik zintzilik sentitu bainintzen, amildegibat neure oinen azpian. Nietzschek esana da: “Munstroekinborrokatzen denean, kontuz ibili beharra dago norbera munstrobihur ez dadin. Begirada amildegian hondoratzen baduzu,amildegia barrura sartuko zaizu azkenean”. Eta ni halaxe ibilinintzen urte batzuetan, munstroaren leizezuloan, iluntasunikitxienaren atzaparretan, gero eta amiltzenago nindutèn erantzunikgabeko galderetan, neure buruan halako konfiantzatxobat hartzen hasi nintzen arte, geroxeago esango dizut noiz etanola. Esan nahi dizudana da nik ere izebaren ipuinean sinetsinahi izan nuela, baina ezin izan nuela. Ez bainuen, adibidez,ez zure joera eta ez zure abilidadea gauza horietan, Gabino…ezta Domingorena ere, nahiz eta Domingok nahiago izatenzituen garai hartan fantasmak zisneak eta aingeruak baino,gogoratzen al zara?16

Baina oker ari naiz. Lehenengo urratsa, izan ere, hiruzpalauedo lauzpabost urte lehenagokoa izan zen, nik zazpi-zortzibat nituela… zu zeu ere gogoratuko baitzara nola garaitsuhartan, hiriko ferietan, prestidigitadore bat egokitu zitzaigun,kapelupetik uso bat ateratzen zuena, harik eta Domingokpetardo bat jarri eta usoa hegan joan zitzaion arte. Gizon batere bazegoen ondoan, prestidigitadoreari duro bat eskainiziona —duro bat garai hartan dirua zen gero!—, baldin etakapelutik beste uso bat ateratzen bazuen… baina prestidigitadoreausoaren atzetik joan, eta gizona oihuka hasi zitzaion:“Trukua, trukua, trukua!”. Hiru aldiz egin zuen oihu, eta nolasentitu nituen nik ere haren hiru oihuak, garaipenaren ikurbailiran, harro ere sentiarazi nindutenak maila batean, buruanneukàn gau ilunean hiru izar txiki piztu balitzaizkit bezala,nik neuk ere nekez sinets bainezakeen begien aurrean ikusinuèn miraria —nola sor zitekeen kapeluaren ezerezetik usozuri bat?—, eta gizonaren alde lerratua bainengoen ordurako!Bai, egia zen halako deslilura bat ere etorri zitzaidala —azpitikhalako zerbait ere sentitu behar nuen, nik uste, trukua agerianjartzeak magiaren eta mundu magikoen posibilitatea ezeztatzenzidan neurrian—, baina nola poztu nintzen, poztu batezere, egiarekiko atxikimenduaren eskutik! Edo auzi hartan nikneuk ere arrazoi nuelako sentipenaren eskutik ote zetorkidanpoza —neure ego puztuaren eskutik, alegia—, egiarekikoatxikimenduaren eskutik baino gehiago? Hain gara maiz ustezgauza bat eta zinez beste bat, Gabino! Zintzoen jokatzen duguneanere, bizitza beti baita beste zerbait, nik susmo hori dutbederen. Baina arrazoi batengatik edo bestearengatik izan, egopuztuaren eraginagatik edo egiari niòn begiruneagatik, kontuada handik aurrera noiznahi ateratzen zitzaizkidala barrutikgizonari entzundako hitzak: trukua, trukua eta trukua…!Nire barruko beharren bat ere izango zen, baita neure buruaberresteko modua ere, artean gaua bainuen gogoan nagusi,eta hitz hura etengailu bat bezalakoa gertatzen baitzitzaidan,burura etorri orduko izar bat pizten zidana: bat, bi eta hiruizar, alegia, trukua, tukua eta trukua!, harik eta, denborare-17

kin, neure izaera eta nortasuna osatuz joan nintzen arte, ipuingozoak ere, oro har, gero eta gazi-gozoagoak egiten zitzaizkidala,Pinotxori sudurra luzatzen ikusi orduko, berunezkosoldaduak desfilatzen usaindu orduko eta animaliak pertsonakbezala hitz egiten sumatu orduko, halako urruntasun batnabaritzen bainuen, Pinotxo, berunezko soldaduak eta fabuletanmintzo zirèn animaliak ametsaren baitakoak bihurtu balitzaizkitbezala gauetik egunera: ezerezaren baitakoak, bestelaesanda.Okerrena, hala ere, hurrengo mezan gertatu zitzaidan,apaizari sagaraldiko hitzak entzun orduko, Hoc est enim corpusmeum, mihira etorri baitzitzaidan betikoa, trukua, trukua etatrukua! Zer besterik zen, bada, ogia Kristoren gorputz bihurtzea,eta ardoa Kristoren odol? Hantxe, magiaren uso zurieukaristikoa! Apaizari ostia eta kaliza bonet karratuaren azpiansartzea bakarrik falta zitzaion, ikuskizuna bermatzeko…! Edotiararen azpian, orduantxe imajinatu bainuen apaiza AitaSantu bihurtua, baita Benedikto XV.aren ahotsa burura etorriere, inoiz irratiz entzun izan nuena, San Pedro basilikaneliztar guztiei zuzentzen: “Non appena per gli inscrutabili disegni dellaDivina Provvidenza fummo chiamati, senza alcun merito Nostro (…)”. Nolabururatzen zitzaizkidan gauza haiek, baina? Deabruren batote nuen burmuinetan nagusi? Baina sinesten al nituen nikorduan deabruak eta deabruaren mozorroak? Askotan entzunabainengoen deabrua zernahiz eta nornahiz mozorrotu zitekeela,hain ziren ugariak haren tranpak eta trikimailuak.Horrek, baina, ipuinen kutsua zuen, eta nik ez nuen ipuinetansinesten. Ala bai…? Edo ipuin batzuetan sinesten nuen etabesteetan ez?Bekatu mortala, deabrua, infernua: nik ez nuen hitz haietansinesten, beharbada, baina hainbestetan entzun nituenume-umetatik, non errotu ere, errotu baitzitzaizkidan neurebaitan, landare batzuk balira bezala, erro ezin sakonagoakzituztenak, inkontzientearen lurretarainokoak. Esan nahidizudana da nik ez nuela kontzienteki sinesten, beharbada,baina inkontzienteki bai. Ez nuen sinesten, beraz, baina sines-18

ten nuen, aldi berean. Pentsa dezakezu nire jarrera hartan,ausarta ez ezik, adoretsua ere izan nintzela, ez baitut uste ezzuri eta ez beste anai-arreba guztiei halakorik bururatu zitzaizuenik,Domingori ere ez nik uste, baina gaur garbi ikustendut guztiz bestelako bulkadak eta mugidak nituela neurejarrera haren azpian. Ni ez nintzen indartsua, Teofilo Mariabezala, eta ez adoretsua, Domingo bezala; aitzitik: beldurtiaeta koldarra nintzen. Eta infernuak hain memento txarrak eraginzizkidan umetan —sei bat urterekin amets bat ere izannuen, non neure burua infernuan ikusi bainuen, sua eta garrazeriòn har bihurtua, oinazearen oinazez luzatzen eta uzkurtzenzena etengabe: kostatu zitzaidan, bai, amets hura nirebaitatik urruntzea!—, non, orain pentsatzen dudala, bizitzakorduantxe jarri baininduen alternatiba existentzialik behinenarenaurrean: edo amore ematen nuen, Elizaren tesiak onartuz,baita neure zoritxarra ere, bide batez (aitor dut ez naizelabatere masokista), edo infernuko sua ukatzen nuen, hartarakoeskuan nituèn armak, adimenari lotuak betiere, erabiliz.Ez natzaizu esaten ari, Gabino, sei urterekin neure egoerarenberri banekienik, ezta neure barne borroken indarreneta parametro objektiboen nondik-norakoen kontzientzianuenik ere —nola, bada, neure baitatik ateratzeko gai ereez banintzen, lezio hura berandu gabe ikasiko nuen arren,debozionisten ikastetxean bekatuen aitortza egiteko arimareneta kontzientziaren gorabeherak aztertzen hasi ginenean,astean behin gutxienez!—, baina ez dut dudarik neure baitannituela indar haiek, nik orduan hain modu zehatz bezainkategorikoan ikusten ez banituen ere: nola ukatu, bada, neurebaitan zetzala bizi-sena, nola ukatu neure beldurra, eta nolaukatu beldurraren eta bizi-senaren arteko lotura! Izan ere, nibeldurtia nintzen, eta gehiegizko beldurrak kolapsatu eginzezakeen nire bizitza: beldur hark, baina, neure adimenariere eragiten zion, baita neure buru-argitasunari ere, buru--argi nintzena —guztiek hala esaten zenuten behintzat—buru-argiago bihurtuz, ea Elizak erabiltzen zituèn argudioei—mendeen zama zutenei, baita inertzia guztien aldeko inda-19

a ere, ondorioz— argudio zorrotzagoak kontrajartzen nizkion,Elizak defendatzen zuena —infernuaren errealitatea,esate baterako— hankaz gora jartzeko: horra, Gabino, beldurrakbeldurra gainditzeko erabiltzen zituèn bide bihurriak,beldurretik adimenera eta adimenetik beldurrerako joan-etorrian…Izan ere, infernuaren ideia neure baitatik ezabatuzgero, ezin egon nintekeen infernuaren beldur —nola, bada,ez bazegoen!—, beldurrak ere, bizi-senaren alde jartzeko,bere asmamena eta bere autodefentsak balitu bezala, haingara izaki konplexuak eta korapilatsuak…! Zorionez, baina,nik umetan ezagututako eta mehatxuz jositako mundu irrealhark bere irtenbideak eskaintzen zizkigun, ez mehatxuakbetiko deuseztatzeko adinakoak, baina bai haiek puntu-puntuansaihesteko adinakoak… deabrua hantxe egon baitzitekeen,bai, suge baten itxurapean, baina bai baitziren sugearenhozka neutralizatzeko moduko antidotoak ere: “Ama Birjinakoinpean hartu zuen deabrua, eta deabrua uxatzeko ez duzueagurmaria errezatzea baino erremedio hoberik aurkituko.Villalbako markesak halaxe esaten zuen, eta halaxe esatenbazuen, badakizue…” esaten zigun amak, gure amarentzatkontu ziurra baitzen markesak esaten zuena, teologo katolikobatentzat San Pauloren epistolak bezala, zu ere ados egongozara iritzi honekin, Gabino. Eta guk, jakina, sinetsi egitengenion amari, nik behintzat bai —komeni ere, komeni zitzaidan,jakina!—, halako eran, non umetako eta nerabezarokozazpi-zortzi urteko epean errezatutako agurmariak pisuanjartzeko aukerarik izan banu, gramo bat agurmaria bakoitzeko—halakoa baikenuen garaiko giroa, beruntsua bainoberuntsuagoa—, sekulako zama osatuko bainuen, garai hartakomunduko pisu astuneko txapeldunari berari ere —JessWillard ote zen…; edo Jack Dempsey, beharbada…?— bizkarramakurrarazteko adinakoa bai, nik hala uste.Giro hartan, bakoitzak ahal zuena egiten zuen, eta bakoitzakaurkitzen zien bere gaitzei erremedioa. Horretan, gainera,zu esajeratu hutsa zinen, Gabino. Ez al zara gogoratzen,bada, nola amona Ursula hil zenean zuk zeure ipuina asmatu20

zenuen? Amonak —aita santu Leon XIII.ak bezala— kokazkoardoa edaten zuen (amonak aita zuen hornitzaile zintzo),eta hil aurretik ere hartu zuen trago eder bat, antza. Gero,azken arnasa hartu, eta irriz bezala gelditu zen. Eta zuk,orduan: “Amonaren ametsa zen zepelin batean zeruratzea,eta seguru nago ametsa bete duela…”. Baina berri gaiztoabehin apaintzen hasiz gero, urrunagora joan behar zenuen,jakina: “Eta seguru nago aingeruak eta arkaingeruak izangodituela bidaide, kerubinak eta serafinak…”. Eta aurrera egiterazindoazen, baina nik orduan eten, eta halaxe esan nizun:“Serafin Arozena ere bai…?”. Eta zuk, tonto aurpegia jarriz:“Zer Serafin Arozena?”. Eta nik: “Zu baino tontoago dena!”.Sei anai-arrebak geunden, eta guztiak hasi ziren barrez, nahizeta Bibik azkenean zure alde egin zuen: “Amona hil da, etaez da barre egiteko ordua… Gainera, Gabinok arrazoi du,beharbada: arrazoi du seguru…”. Arrazoi izango zenuen, bai,baina, handik aurrera, ez zenuen behin ere aipatu kontu hura,nire aurrean ez bederen.Eta, hala ere, denbora bat igaro da, eta arrazoi eman behardizut, ausaz, umetako ipuin haietatik, benetakorik izatekotan,zuk asmatu zenuena baitzen benetakoena, kokazko ardo tragobat edan ondoren —Espiritu Santuak ezaugarri duen usoarenirudia botila hegalari bihurtu ote zen aita santu Leon XIII.arenburuan?— zernahi…Mundu harekin konparatuta, beste sendotasun bat zutenmatematikek. Nola gozatzen nuen matematiketako klaseetan!Mundu hartan —zirkunferentzien eta elipseen gordelekuetan,edo parabolen eta hiperbolen aterpeetan— hartzen nuenatseden, mundu hartan sentitzen nor. Ipuinetako nahaste-borrasteabaino atseginago nuen zehaztasuna, eta aritmetikak etageometriak nik bizitzari eskatzen niòn zehaztasuna eskaintzenzidaten. Lehen mailako eta bigarren mailako ekuazioak.Pitagorasen teorema. Gauza bakoitza bere tokian, hutsik egingabe. Hizkuntza akasgabean, lau gehi bost berdin bederatzi,eta zazpi gehi zazpi berdin hamalau, lehen, orain eta beti.Pertsonekin ez bezala, zeinetan berdintasunik sinpleena eta21

errazena ere —bat berdin bat— problematikoa izan baitzitekeen,ni neu ere gauez bat izan bainintekeen —neure beldurrarenmendeko, balizko infernuaren garretan— eta egunezbeste bat, planeten orbita eliptikoaren babesean. Gainera, klasekoonena nintzen gai hartan. Honetara ezkero, baina, bestegaldera bat: gustatzen zitzaizkidalako gustatzen zitzaizkidanmatematikak, edo klaseko onena nintzelako eta besteek aitortuaeta ezagutua sentitzen nintzelako? Baietz: sentimendurikaltruistenen etxean ere nagusi dela gure egoa, sarri askotanmorroiz jantzita badoa ere! Gero, silogismoak kateatzen ikasinuen filosofian, kimikan ere ez nintzen hankamotza —gogoratzenal zara nola sistema periodikoa buruz ikasi eta elementuenzerrenda behin eta berriro errepikatzeari ekiten nionetxean: litio, sodio, potasio… fluor, kloro, bromo, iodo…loro bat banintz bezala!—, xakean ere ni neu nintzen onena,ez bakarrik etxean, ikastetxean ere bai…Xakearena, baina, lehenagotik zetorren: moda bat ereizan zen hirian denbora batean, baita nire oroitzapen lehenetakoaere, ordukoa izan baitzen —1911koa, zehatz-mehatzesanda, nik lauzpabost urte nituenekoa— hirian ospatutakoxake lehiaketa hots handikoa, munduko hamabost xakelaririkonenak bildu zituena —Nimzowitsch eta Schlechter, Rubinsteineta Brenstein, Capablanca eta Janowsky…—, mundukotxapelduna —Lasker— bertan izan ez bazen ere, Lasker Capablancarenbeldur baitzen, mihi gaiztoek eta ez hain gaiztoekesaten zutenez.Aitak, txapelketak izan zuèn oihartzun izugarriaren mende,garaitsu hartan ikasi zuen jokoan, baita Teofilo Mariak eta biokharengandik ikasi ere berandu gabe. Eta orduan, mundu batzabaldu zitzaidan…Izan ere, nik asko zor diot xakeari. Are gehiago: ez dutuste orain naizena izango nintzatekeenik, xakearen zaletasunikgabe. Pasioa ere izan zen aldi batean —maisuen lehiaketahartan jokatutako partida guztien informazioa eskuratubezain laster, handik urte batzuetara, ekin nion gorabeherakestudiatzeari: nork jokatzen zuen pieza zuriekin eta nork bel-22

tzekin; pieza bakoitzaren mugimendu bakoitzak zer ate irekitzenzizkion eta zer ate ixten pieza mugitu zuenari, eta abar,harik eta, azkenean, partida guztiak edo ia guztiak buruz ikasinituen arte—, eta arnasa bezalakoa izan zait beti, halako moldez,non, luzaroan jokatu ezean —astean behin gutxienez—,ezinegon moduko bat nagusitzen baitzait. Asko zor diot,zinez: oreka zor diot, esate baterako. Akats guztiak bainituen—zortzi dioptriako betaurrekoak nituen, eta ezin traketsagoanintzen lasterka— konplexuek garaitutako mutil bat izateko,uzkurra eta lotsatia. Zer nintzen ni, bada, Teofilo Mariak agintzenzizkigùn desfileetan, gizagaixo ezdeus bat baizik, etazer Domingok egiten zituèn itzulipurdi eta artazien aurrean,koitadu barregarri bat baizik! Xakearen ordua iristen zenean,ordea, itxuraldatu egiten nintzen. Eta anaien erregea —Teo—makurrarazten nuenean, nola sentitzen nintzen konpentsatua,arestian galdutako harrotasuna eta autoestimua berreskuratzennituela! Horrela hartu bainuen konfiantza neure buruan, konfiantzarikgabe ez baitago nortasun sendorik eraikitzerik…Sendotasunaz ari natzaizunean, baina, ez natzaizu porlanezkoegitura batez ari, zerbait apalagoaz baizik, gizakionneurriko sendotasunaz ari bainatzaizu, azken batean. Homomensura, esaten zuten erromatarrek, Protagorasek esana aintzakotzatharturik. Hezurrak ditugu, eta hezurrak giharreieusteko gai dira, baita gorputzaren zamari ere, eta ni, unehonetan, antzeko egitura batez ari natzaizu, kontzeptuak arimarenalorrera aldatuta, hori bai, nahiz eta ariman sinestenez dudan, zuk bezala ez, Gabino, susmoa dut: Demokritorenteoria atomista neure egin nuenetik, nola, bada…! Gure bizitzakoantzokian, mundua den bezala onartu —errealitatea zenbezalakoa analizatzera ninderaman zehaztasun-goseak ezinbestean,zehaztasuna, errealitatearen alorrean eta are gehiagoalor psikologikoan, matematikenetan ez bezala, ezinezkoaukera bazen ere—, asmakeriak bazter utzirik, horra abiapuntua,eta hortik aurrera, bizitzari aurre egin, hara zertazari natzaizun. Gero, eguneroko ibilian eta eguneroko ahalegineanaurkitu nuen nolabaiteko sendotasuna: bizitzan aurrera23

egiteko moduan nengoen, itxura batean. Guztiaren azpian,berriz, zenbakiak, silogismoak eta xakea nituen, neure nortasunarenoinarri, trapuzko panpina bat izatea eragotzi zidatenak,Elizaren edo botere zibilaren mende. Zu zeu ere ez alzinen, bada, trapuzko panpina bat izan, asmakeriaren haizeenmende, Gabino, Pagoagako Ama Birjinaren agerketetan? Etahan, ez zenuten tartean kokazko ardoa izan, zurigarri gisa erabilzenezaketena, ez horixe! Eta, hala ere, milaka panpina trapuzko,histeria kolektiboak jota… ez baitago besterik esaterikPagoagako hartaz! Gero, gauza jakina da… paperezko txoriahaize bortitzen mende jarri ez beste ziurtatzen baitugu harenetorkizuna: nora eza eta zorabioa; eta eromena: amari bezala;Adari bezala.Nik honekin ez dizut esan nahi, jakina, Elizari eta boterezibilari aurre egiten diedala nonahi eta noiznahi. Ez naizheroia. Baina nire beldurra argia da, eta argiak heroi asko etaasko biluztu dizkit —heroi bakoitza ere bere ergelak bizi du,zaude seguru!—, eta biluzten garenean guztiok eramatenditugu eskuak geure lotsaizunetara, ezta…? Nik ez diet botereandauden boteretsuei bularra eskaintzen, isilean barre egitenbaizik. Eta ez dut ikus-entzule asko behar. Bizitza hormabat bezala agertzen zaigunean, ez baita burutsua buruazhorma bota nahi izatea. Izan ere, horma inguratzea —itxuraegitea eta disimulatzea, alegia— eraginkorragoa izan daiteke,edo, besterik gabe, itxarotea, denbora hobeak etor daitezen.Ez dut Historiara pasatu nahi, hitz handiak —Aberria, Erregeaeta Jainkoa— pipiak jandakoak iruditzen baitzaizkit. Nahiagodut neure historia txikia bizi: igandeko martinia, xake-partidabat, eta, azken urteotan, Amanda…Hara zertara iritsi naizen: gutun labur bat egin nahi nizun,bertan Jainkoaren existentziaren aurkako argudioak zehaztuz—gogoratu zure irri autoaskiak min egin zidala—, eta azkeneanneure bizitzaz eta gure bizitzaz idazten nabilkizu, barkatukoal didazu, Gabino! Baina zuk ohitua behar duzu jendearenaitortzak entzuten, eta entzungo al diozu zure anaiari berea!Nirea, gainera, beste bekatari harena baino merkeago aterako24

zaizu —hain zen bekataria, non, behin batean, apaizari bekatubakoitzeko absoluzioa ematea bururatu eta besoa gogorturikgeratu baitzitzaion—, absoluzioa ere ez didazu eman behar--eta. Aitortzak, baina, hauxe du txarra: behin hasiz gero, gelditzerikez dagoela, ni halaxe naukazu une honetan bederen,nire barrua husteko sukarrak hartuta…Banituen Madrilgo xakelarien klubean lagun batzuk,baita adiskide-min bat ere —Meyer jauna—, zeinari noiznahihusten bainion barrua —baita berak niri ere— eta zeinazbehin baino gehiagotan mintzatuko natzaizun… psikologoezjakinenak ere baieztatuko baitizu barrua hustea beharrezkoterapia bat dela. Bada, nire idazki hau antzeko zerbait da,nahiz eta beste gauza bat ere baden: alde batetik, izan ere, zu—hartzailea— anaia zaitut, eta anaia bat beti da anaia bat…zerbait berezia, inondik ere; lumak, bestetik, oroitzapenak etaoroitzapenei buruzko iritziak hobeto lotzeko aukera ematendit, baita sakonera egitekoa ere, solasaldi arrunt batean ezinezkoaizango litzatekeena. Ondorioa esku artean daukazu…zin egiten baitizut ez naizela inoren aurrean orain zureaurrean bezala biluztu —haserretuko zara batzuetan, badakit,baina plazer ere hartuko duzu beste batzuetan, ni ere zeinenergela naizen konprobatzean…—, oilo kalakaritzat ere hartukonauzu hainbatetan, nahiz eta oilo kalakaritik gutxi dudan—hitzen jario etengabean, ezinezko lorea da zehaztasuna—,aspaldi ikasi bainuen oilo kalakaria bere kalakatik galtzen dela,galeperra bere mihitik bezalaxe, amona Ursulak hala esatenzigun behintzat, ezta…?Orain kontatuko dizudana, adibidez, ez diot inori inoizkontatu, ezta Meyer jaunari ere bere garaian. Eta arestian esandakoarekinlotua dago, orduan joan bainintzen lehen aldiz,zortzi bat urte nituela, mihitik, eta orduantxe ikasi lezioa,sekula ahaztuko ez nuena, hain izan zen handia hanka-sartzeakeragin zidàn eskarmentua, aitortu beharrean banago ereeskarmentu hark ez ninduela betirako immunizatu… ni ere,zuhurra naizen arren, gizona bainaiz eta harri berarekin biedo hiru aldiz egin baitezaket estropezu.25

Kontua da egun batean Ada eta Maria Bibiana kanpoanpixa egiten ikusi, eta haiei begira geratu nintzela. Ez dakitni haien atzetik ote nenbilen, edo han ote nengoen, besterikgabe. Gogoan dut, hori bai, etxeko lizar lodi baten atzeannengoela, eta handik atera nuela burua, arrebak ikusteko. “Ezbegiratu! Bekatua da!” esan zidan Maria Bibianak. Baina nikhantxe segitu nuen, harik eta Maria Bibiana zutitu eta lasterraldibatean etxera joan zen arte. Ada, ordea, hantxe geldituzen, eta honela galdetu zidan, pixa eginda gero: “Non dagobekatua?”. Ni, ordea, nora ezean bezala gelditu nintzen, nikneuk ere ez bainekien non zegoen bekatua. Baina Maria Bibianakesan zuenak egia behar zuen, etxean sartu ahala amak(une hartan bi arrebei errieta egiten ari zitzaienak: “Zuek señoritabatzuk zarete, eta hurrengoan, badakizue: zeuen premietarako,hortxe duzue komuna…!”) muturra okertu baitzuen,baita, jarraian, niri belarritik heldu, hura bihurritu eta honelahitz egin ere: “Zer kontatu dit Maria Bibianak? Bada, hurrengoanbadakizu zer ez duzun egin behar, Damaso: bekatu mortalada!”. Min handia nuen belarrian, baina galdera ere etorrizitzaidan ezpainetara: “Zergatik da bekatua, ama?”, nahiz etaezpainetara iritsi orduko isildu nuen, amak belarritik berrirotiratuko ninduen beldurrez… Hala ere, ez nintzen lasai gelditu,eta egun batzuetan buruan ibili zitzaidan galdera jirabiraka,harik eta beste egun batean —igande batean izan zen,hurrengo igandean-edo— unerik desegokienean atera zitzaidanarte —bazkalordua zen—, beste galdera baten itxurapean:“Zergatik dute Adak eta Maria Bibianak txulo bat, eta gukzera… txistorra?”. Primeran gogoratzen dut memento hura:primeran gogoratzen dut, esate baterako, nola, galdetzen hasiorduko, hanka sartzen ari nintzelako sentipena izan nuen, etaprimeran gogoratzen dut, halaber, nola, eten-puntuak aireanzintzilik utzi orduko, esaldia hantxe eten behar nuela bururatuzitzaidan, alferrik… amildegia ikusi bezain laster zorabioakhartu eta amildegian behera egin bainuen. Segidan,zuek —anaiak— barrez hasi zineten, baita Ada ere, MariaBibaina zeharo lotsagorritzen zen bitartean, horrela oroitzen26

dut eszena hura bederen. Eta ni ere barre egitera nindoan,baina aitari eta jaun kalonjeari begiratu eta istantean ohartunintzen hura ez zela barre egiteko ordua. Are gehiago: jaunkalonjeak Teofilo Mariaren gainetik eskua luzatu eta sekulakozaplaztekoa eman zidan. “Ongi emana, don Anizeto! Eta orain,jarri belauniko eta zin egin ez duzula inoiz ere hain zabar hitzegingo!”, agindu zuen aitak. “Egurra da lizunkeria eragoztekobidea!”, zuribidean jarri zuen jaun kalonjeak bere burua.Uste dut huraxe izan zela jaun kalonjeak anai-arrebetakobat astintzen zuèn lehen aldia, aldi bakarra ere bai, derradanbide batez, halakoetan aitaren edo amaren esku uzten baitzueniniziatiba. Baina egun hartan ez. Eta niri hain gogorraegin zitzaidan une hura —pixa ere egin nuen galtzetan, aitakguztien aurrean belaunikarazi ninduenean—, non ziur bainagojaun kalonjeak orduantxe erein zuela nire baitan antiklerikalismoarenhazia, denborarekin lehertu —Pio Barojareniritziak ere izan zuen hartan eraginik, gero kontatuko dizudanbezala— eta askatasunaren usaina zuèn lore bat emangozuena…Eta, hala eta guztiz ere, motibo bat baino gehiago dudanarren, antiklerikal itsua ere ez naiz —abituek eta sotanek atzerakaeragitea besterik da—, elizak eta komentuak erretzea,gerrarako deiak eta iraultzak bezala, guztiak ere ameskeriareneta gure gehiegikerien fruitutzat jotzen ditut-eta. Zehatzagoesango dizut: antiklerikala naiz, bai, baina inola ere ez komunista;aitzitik —zu bezala seguruenik—, antikomunista naiz,Jean Paul Sartrek eta Albert Camusek izan zutèn eztabaidan,erabat lerratu bainintzen Mondoviko idazleak bere L’hommerevolté-n planteatzen zituèn tesien eta giza balioen alde…sinetsia bainago iraultza guztiak okerretik okerragora direla—ikusi duzu nora eraman gintuen gure gerrak—, eta sinetsia,halaber, arrazoizko ametsak bereizten gaituela abereengandik,zeren gehiegizkoak —gizakion berdintasunarena da ametserorik eroena— burua galaraz baitiezaguke, baita armekindefendatzera eraman ere, eta armek hitz egiten duten tokian—esateko modu bat da— gertatzen dira giza abereon abereke-27

iarik handienak. Izan ere, hartza katuaren gelan kolpetik sartzendenean, behartzen eta hondatzen du guztia. Zentzua alazentzugabekeria. Eboluzioa ala disparatea. Istilu eta iskanbilasozialetan beti geratzen baitira azkenean bi alde, amets ezinhandiagoak amets are handiagoen aurka jartzen dituztenak,tsunamiak tsunamien aurka, eta tsunamiak tsunamien aurkajartzen ditugunean gauza ziur bakarra da: hondamendia.Hara: aurrekoa esanda gero, zure burua irudikatzen ahalegintzennaiz une batez: “Bada, antiklerikala bazara eta abituakatzeraka eragiten badizu, ez dugu zertaz hitz egin, Damaso”esan didazu. Lasai, Gabino, uste baino moldagarriagoa naiz,eta tratu batera irits gaitezke: aitortza hau irakurtzeko pazientziarikbaduzu, zu zeu izango zaitut neure antiklerikalismoansalbuespen, zer deritzozu? Baina, txantxak aparte utzita, zukzeuk ere ulertu behar duzu nire erreakzioa, jaun kalonjearengehiegikeriaren aurrean. Zer egin nuen nik, bada, mutil xaloeta tolesgabe honek, jakin-minak nigan eragindako galderazuzeneko bat baizik? Baina ikusi nuena bekatua zen, eta bekatuakkutsatzen ninduen, antza. Objektuak kutsatzen zuen subjektua,ala subjektuak objektua, ordea? Subjektuak objektua,jakina, objektua subjektu morala ez denez! Baina ni begiradagarbiko ume bat nintzen, eta jaun kalonjearen begirada otezen, bada, zikinduta zegoena? Zer zen, izan ere, moral hura,ikusten genuenaren aurrean ez ikusiarena egitera edo ikusiaestaltzera behartzen gintuena, begien aurrean bekatu mortalarenerrezela zabalduta? Baina nik galdera egin, eta zaplaztekoikaragarri hura izan nuen erantzun: hara nire jakin-minarierantzuteko modua!Esan dizut ez ditudala ipuinak, oro har, atsegin, bainabada gustatzen zaidan bat, izeba Ernestinak kontatzen ziguna:“Barraskiloa eta arrosondoa”, Andersenena hori ere, ez dakitgogoratzen zaren…Ba omen zegoen, ez dakit non, arrosa landare bat, urteosoan arrosak ematen zituena. Eta barraskilo bat zuen bizilagun,tarteka bere etxetik ateratzen zena, munduari begiradabat emateko eta munduan ikusten zituèn egiak bizilagunari28

jakinarazteko. “Zu ere makila bihurtuko zara noizbait” esatenzion arrosa landareari, baina arrosa landareak ez zuen entzunere egin nahi, bera zoriontsua baitzen bizi zèn moduan,mundura bere lurrina zabalduz eta arrosak maitaleei eskainiz.Oroitzen dudanetik, halakoa da ipuina funtsean, ez eszenamagikorik eta ez bukaera miraritsurik. Barraskiloak ikustenzuena ikusten zuen eta tu egiten zion munduari, eta tu arrosalandareari. Zenbatetan sentitu izan naizen bizitzan ipuinekobarraskiloa banintz bezala, Gabino, jaun kalonjeak astinduizanaren ondorioz! Nola ez nintzen, bada, handik aurrera,barraskiloaren antzera ibiliko, etxean sartu eta neure baitanbiltzeko, bai, baina baita, ateratzen nintzen bakoitzean, munduaritu egiteko ere? Jaun kalonjearen zaplaztekoak konponduzuen, beraz, nire arazoa: arazoa arazoago bihurtu, alegia,behin ikusten duenak, bi aldiz, hiru aldiz eta mila aldiz ikustenbaitu: zenbat eta gehiago debekatu, orduan eta gehiagoikusten du gainera, irudimenaren begiez bada ere!Badakizu zer esan zuen Freudek, sexua gure arazo guztienazpian ote dagoen… Bada, horretan ere arrazoi du, nik uste,hain neure barruan sentitu izan dut nik behintzat emakumearekikoeta sexuarekiko beldurra… Edo sentipen hark —oinplanoak nituen, eta betaurrekoak, kristal ezin lodiagoa zutenak—beste sentipen barrukoago bat estaltzen ote zuen? Zerennire ahalegin guztiak alor hartan aldez aurretik kondenatutabaitzeuden hutsera eta porrotera, neure burua ere itsusi bainoitsusiagotzat nuenez gero. Zuloa eta bekatu mortala. Nola ezzen, bada, amaren baitatik Benjamin Maria bezalako munstrobeldurgarri bat sortuko? Beste anai-arreba guztiok BenjaminMaria bezalakoak ez izatea, hura bai harrigarria, Gabino…!Eta zergatik hura guztia? Aita eta ama egun batean ezkonduegin zirelako! Hobe nuen, bai, inoiz ez ezkontzea, sekula santanez! Eta hara nola begirada garbiko ume bat zena begiradazikineko bihurtu zen, emakume bat ikusten dudan bakoitzeanezin ekidin izaten baitut —oraindik ere!— zuloaren eta bekatumortalaren presentzia, bekatu mortala nire hiztegi propiotikbaztertu eta ezabatu nuèn kontzeptua bada ere: bi ilargi beltz,29

inkontzientearen eremutik kontzientziaren esparrura jauziegiten dutenak, era ia automatiko batean, emakume bat ikusiorduko.Egun batean —Madrilen nengoen ordurako, Kimika ikasten—amets bat izan nuen: espazio ilun batean nengoen,bat-batean kandela batzuk piztuta ikusi eta katedral bateannengoela ohartu nintzenean. Ez nengoen bakarrik, besotikhelduta bainuen goitik behera zuriz jantzitako emakume bat,belo batek aurpegia estaltzen ziola. Esan nahi baita bazirudielaandregaia eta biok ezkontzeko puntuan geundela… joanere, hala joan baikinen katedraleko erdiko habeartetik, atzetikaurrera —aldarean apaiza eta bi elizmutil genituen zain—,ohorezko jarlekuetara iritsi ginen arte, non zain baikenituengurasoak —gureak—, aita-amabitxi lanetan. Gero, apaizaguregana hurbildu, eta ohiko galderak egin zizkigun: biokprest ote geunden sekulorun sekulotan elkarrekin bizitzeko,eta guk baietz. Zeremonia bukatu eta andregaiak beloa altxatuzuenean, ordea, nik musu eman niezaion, haren burezurratopatu nuen ezustean…! Eta ni, musurik eman gabe, korrikahasi nintzen, korrika eta korrika… baita arnasestuka itzarriere, jarraian. Zer esango zidan Freudek, haren kontsultanizan banintz? Baina Freuden kontsultara joan gabe ere, ederkiatera nituen nik neuk ondorioak, hain ziren begi-bistakoak!Meyer jaunari kontatu nionean, berriz, halaxe erantzun zidan:“Dudaren bat bazenuen, orain badakizu…”.Amets hura burutik kendu ezinean ibili nintzen boladabatean, ez da harritzekoa, Gabino…!Baina hara: problema hura —emakumea heriotzarenzulo beltzarekin identifikatzera ninderamana, azken batean—aspaldi gainditu nuen arren —beharko!—, berdintsu jarraitzendut, maila batean bai bederen… baita Amanda ezagututagero ere —Amanda da urteotan gertatu zaidan berririk zorionekoena—,problema hori euliak begiari sortzen dionarenparekoa balitz bezala: badakit, berez, euliak ez didala begia aterako,baina haren etengabeko joan-etorriak ez dira atseginak.30

Horra haurtzaroan bizi izandako gertaera xume batek—arrebak pixa egiten ikusi nitueneko hartaz ari natzaizuberriro— zer soka luzea ekarri zidan: zuk, ordea, bost bat urteizango zenituen orduan, eta ez zara aita kalonjearen zapladahartaz gogoratuko, ausaz…Eta aita Pierrez… oroitzen al zara aita Pierrez? Debozionistafrantses bat zen, erlijioko irakaslea, hitz egiten zuenbakoitzean erremerreka aritzen zena, irristaldi batetik bestera.Ikasleok barre egiten genion, baina isil-gordean, aita Pierrekbere jenioa baitzuen, bizi-bizi ateratzen zitzaiona, defentsibanbizi den jendeari ateratzen zaion bezala, akzio eta erreakzioarenprintzipioaren arabera, uste baitzuen entzuleak trufakaari zitzaizkiola noiznahi, hain zen irudikorra. Behin errudunaharrapatuta, belarritik heldu eta tiratu egiten zion, indarreztiratu ere, biktima hautsi arte. Hala, bada, egun hartanere bere predikuarekin ari zen aita Pierre, ohi bezala, ikasmahaienarteko pasabideetan barrena, orain hona eta orainhara, Kristoren Pasioari buruz oro su eta oro keinu, gaia erehalakoa baitzen, dramatismo handia eskatzen zuena, honakohitz hauek esan zituenean: “Imajinatu hogei zentimetrgggokoiltzeak Krgggistoren eskuak zehargggkatzen…”. Orduan,baina, nik eskua altxatu eta itauna egin nion: “Galdera batdut, aita Pierre…”. Izan ere, nik garbi oroitzen nuen nola,goiz hartan bertan, ikastetxerako bidean nindoala, hartxintxarbat sartu zitzaidan zapatan, baita nola sartu ahala atera nuenere, zapata kendu ondoren, noski… osatu ere, bide hartatikosatu baitzitzaidan buruan galderatxoa: “Zapatan hartxintxarbat sartuz gero, kendu egiten dugu; iltze bat sartuz gero, zeresanik ez…; ergo… zergatik ez zituen Kristok ere eskuetan etaoinetan zituèn iltzeak kendu Kalbarioko hartan, Jainkoa bazeneta berea bazuen hori egiteko ahala?”. Eta aita Pierreri aurpegiamudatu, eta, eskuak ukabil bihurtzen zituela, oihu ezinozenagoa egin zuen: “Ixooo!”. Nik arriskua ikusten nuen,jakina… baina nik hartu nuen poza, aldi berean, irakaslea berelekutik atera nuelako, ikusi besterik ez zegoen haren aurpegia,ogro batena iduri! Nik banekien orduantxe isildu behar nuela,31

arriskua saihestekotan, baina, isiltzera nindoanean, beste ikaslebaten begiradarekin egin nuen topo —primeran oroitzen naizxehetasun hartaz—, eskua ukabil bihurturik ere ez ote zuen…Ikaskidea, beraz, nirekin bat egiten zuela esaten ari zitzaidan,edo hori interpretatu nuen nik behintzat, eta are gehiago esatenari zitzaidan: ez isiltzeko eta aurrera egiteko… Une hartanbehar nuen, orobat, nola edo hala, aita kalonjearen irudia,buruko zokoren batean, errepresioaren —emakumea eta zuloaidentifikatzera eraman ninduèn auzian aita kalonjeak astinduninduen, gogoz astindu ere!— sinbolo gisa. Bi aukera nituen,ondorioz: neure burua makurtu edo aurrera egin, isildu edohitz egin… harik eta neure burua, ezustean, hizketan nabaritunuen arte: “Isilduko naiz, bai, aita Pierre…”. Orduantxe isildubehar nuen, zuhurtziak halaxe agintzen zidan, baina mintzoareninertziak aurrerantz bultzatzen ninduela —eskumeneannuen, gainera, heroiaren papera jokatzeko aukera, inoiz jokatzeaegokitu ez zitzaidana, baldintza hain benetakoetan behintzatez—, honela bukatu nuen hasitako esaldia: “…baina ezdut ulergggtzen”. Atseginaren eta beldurraren barne borrokahartan ez nekien nahita edo nahi gabe atera zitzaidan esaldilabur hura, baina halaxe atera zitzaidan, erremerreka: “ez dutulergggtzen”. Efektua bat-batekoa izan zen, ikaskideetakoasko eta asko barre-algaraka hasi baitziren. Nire garaipenarenlaburra…!, aita Pierrek burua galdu, orro egin —ixo, ixo etaixooo!— eta ezin ankerrago astindu baininduen orduantxe:heldu zidan belarritik, altxarazi ninduen jarlekutik, eramanninduen korrika batean aurreko aldera eta hantxe eduki ninduentiraka eta biraka, negar batean hasi nintzen arte: hantxeborreroa, zutik, eta hantxe ni, biktima, lurrean etzanda…gainerakoen isiltasun heriozkoa ere hantxe, gertatzen ari zènbidegabekeriaren lekuko mutu gisa. Egia zen gero ikasleenonespena jaso nuela neure ausardiagatik, baina, pasatutakokalbario hartatik, une larriak geratu zitzaizkidan batez ere—bakardadea eta estutasuna, belarri minberen minberatasunean—,beste irudi guztiak —harrotasunarekin edo bere32

alizko heroitasunarekin lotuak— bigarren eta azken planoanutzirik.Horra esperientzia hartatik atera nuen lezioa: behin izannintzen, bai, heroi, baina nekez izango nintzen beste behin,neure borondatez behintzat…33

Damaso:Nik hartu nuen ezustekoa, Txopitea jauna zure izkribuarekinetorri zitzaidanean, orain dela hamabost bat urte, zubihotzekoak jota hil eta handik gutxira!; nik hartu nuen poza,eta nik hartu nuen mina, zure idazkia, biluzte ariketa paregabebat iruditu zitzaidana, irakurri nuenean…!; horregatik,bada —hartu nuèn pozagatik eta hartu nuèn minagatik, minbatzuk arrosazkoak bezain minezkoak izan baitaitezke—, eskerrikasko, lehenik eta behin; argi eta garbi mintzatu zatzaizkit,mozorrorik gabe, eta ea ni berdin erantzuteko gauza naizen.Honaino iritsi bazara, jada irakurriak izango dituzu nikZapiain doktoreari idatzitako lerrotxoak, hitzaurre gisa erabiliditudanak zuri zuzendutako izkribu honetan, eta gauzak garbidaude, beraz: Zapiain estimatuak bere aholkua —agindua?—eman zidan, bai —“Damasok zuri idatzi zizun bere izkribua,eta orain zuri dagokizu hari erantzutea…”—, eta horretanaritu natzaizu geroztik… ez zailtasun gutxirekin… batzuetanidazten nuena hobeto egin nezakeela iruditzen zitzaidalako, etabesteetan halako ezintasun batek hartzen ninduelako: hartukoez ninduen, bada, gure inkontzientea mozorrogile iaio bezainemankorra bada!; horregatik, nahi baino maizago gertatu zaitidazten hasi eta handik gutxira idazteari utzi behar izatea; hala,bada, jakizu, ondorio gisa, nire gutun honek urteotan etenkaidatzi ditudan puskak dituela osagai, azkenean berridatzi beharizan ditudanak, osotasunari batasun itxura emango banion.Orain artean aditzera eman dizudanagatik, ohartukozinen, bai, neure idazki hau lantzeko prozesu honetan guztianoztopo bat baino gehiago izan dudala; izan ere, sortze34

lanekin —kreazioarekin— beti izan ditut arazoak: umetanez, hala ere… hango eta hemengo jendeak —bai etxean, baiikastetxean— esaten ez zidan, bada, marrazteko dohain guztiaknituela —etxeko artista nintzen, Damaso!—, marrazkilariedo pintore on bat izateko…!; harik eta egun batean aitareniritziarekin talka egin nuen arte; esan nahi dizudana da gureaitak —aita guztiek bezala, nik uste— bere ametsak zituela,semeongan proiektatzen zituenak —alabena beste mundu batzen: haiek ongi ezkontzearekin aski—, horregatik nahi baikintuennor bere tokian eta nor bere bidean: Teofilo Maria bereoinordeko nahi zuen, fabrikako nagusi; zu, Damaso, laborategi-buru;Domingo bulego-buru; eta ni…Primeran oroitzen naiz nola marraztu nuen egun batean,egunkarian azaldutako argazki bat oinarritzat hartuta, Amienskokatedrala, aita txundituta uzten nuela: hain txundituta, nonhitzetik hortzera halako zerbait esan baitzidan: “Hemen gurearkitektoa! Bramantek ere sinatuko luke zure marrazki hori!Gure fabrika bikaina da, baina are bikainagoa izango zen, zukplanoak egin izan bazenitu…”; gero, ordea, TBO bat ikusi—ene lilura, lehen ale hura ikusi nuenean…!— eta bestemundu bat marrazten hasi nintzen, komikiarenari lotua.Ederki oroitzen naiz, bai, nola, “El profesor Fran de Copenhague”komiki ezagunean oinarrituta, asmatu nuen nik: “ProfesorFacundo, el mejor del mundo”; baina hura aitari erakutsi,eta gustatzen ez!: haiek ez zirela marrazkiak, alegia, Amienskokatedrala bezalakoak, “marrazkitxoak” baizik!; horixe esanzidan aitak, tonu ezin mespretxuzkoagoan; eta ni, zapuztuta,jakina; baina niri marrazkitxoak gustatu, eta marrazkitxoakegiten jarraitu nuen, jakina, harik eta, beste egun batean, gertatubeharrekoa gertatu zitzaidan arte.Oroitzen dudanetik, gerrari buruz ari ziren aita eta TeofiloMaria, ni ere tartean, taktikak gora eta taktikak behera…bururatzekoa bururatu zitzaidanean, baita aitari eta Teori ezinxaloago esan ere: taktika bikaina izan zitekeela, Napoleonenarmada guztiz ahaltsua garaitzeko, soldadu tuberkuloso batzukjartzea aurrez aurre, eztulka eta eztulka, haiek guztiak kutsa35

zitezen; aitaren haserrea…!; aitak, izan ere, ez zuen atsegin gaiserioak (Elizari, erregeari eta armadari zegozkionak, adibidez)txantxan har genitzan, eta orduan ere halaxe agertu zitzaidan:hobe nuela isilik egotea, txorakeriak esateko…; baina niri, neureinozotasunean, aitak ez zidala ulertu iruditu eta, buruan nuenaazaltzeko, komiki banda bat marraztu nuen, aitari erakutsi…;aita, ordea, haserretu ez ezik, sumindu ere egin zitzaidan, baitaagindu ere, jarraian, komiki banda apurtu eta zati-zati egiteko.Nik hartu nuen nahigabea…!Hantxe joan zitzaidan marrazteko gogoa… baita bizigogoaere, aitaren aurkako amorrua nagusitzen zitzaidala, bainaez amorru bizigarri bat, baizik eta amorru sorgor bat, halakoetsipen batera ninderamana; ez nengoen neure onean, ez, eta eznuen behar bezala jaten… eta argaldu eta ahuldu… eta tuberkulosiaharrapatu nuen, zer gutxiago…!; eta gaitzari gailendueta berriro marrazten hasi nintzenean, Euzkadiko mapa egitekoizan zen, behin eta berriz —disimuluan betiere—, aitaren aurkakomendekuan, Euzkadi Regina-enean hitz debekatu bat zengaraian…Geroztik, hala ere, ezer gutxi marraztu dut; nire erabakihonen azpian aitarekin izan nuèn porrot sentipena ote dago,eta indar negatibo baten inertzia, azken batean, ala beste porrotbaten beldurra?, zeren, aitak eragotzi zidàn bideari berrekinezgero, ezinbestekoa bainuen, artista gisa, arrakasta, batere seguruaez zena…; esan nahi dizudana da nik azpian behar nuelagaldera bat, nire kezka hari forma emateaz gain, kikildu etaatzera eragiten zidana: “Zertarako marraztu eta zertarako pintatu,gero jendeari, beharbada, gustatuko ez bazaio…?”; hogeibat urte nituela, gainera, erakusketa bat ikusi nuen hiriburuan—zuk ere zeurean aipatzen duzuna—, probintziako pintoreinpresionista seinalatuenena; eta ni hain gustura sentitu nintzenareto hartan, non istantean etorri baitzitzaidan burura bestegaldera bat, aurreko galderari erantzun ezin zehatzagoa ematenziona, ihesbidearen ikuspegitik betiere: “Zertarako marraztu etazertarako pintatu, besteen marrazkiak eta pinturak ikusiz berdingozatzen badut? Zertarako marraztu eta zertarako pintatu,36

nik nekez egingo badut pintore hauek baino hobeto?”; medikuak,bestalde, bizimodu lasaia aholkatzen zidan tuberkulosiakeragindako ondorioetatik erabat errekuperatzeko, eta hura ereez zen arrazoi makala neure erosokeriari eusteko, beldurrak etaarriskuak albora utzita…Ez naiz damu… hainbestekoa izan da gure artista askorenartearekin hartu dudan gozatua!; egia da, hala ere, batzuetanpiztu izan zaidala artista izateko grina hori —hemen komentuanXabier Egañak, 1978an, bere freskoak margotu zituenean,edo, bospasei urte aurrerago, Basterretxearen pinturakikusi nituenean, bere Kristo gorri aparta batez ere—, baina nikgozatu egin dut batez ere, berriro diotsut: nola damutuko naiz,bada, bere garaian hartu nuèn erabakiaz, poza eta atsegina izanbaditut sari…!Hara: idazte kontuetan ere berdin gertatu zait; zuk badakizupoesia ere izugarri gustatzen zaidala… idatzi ere, idatzinuen behin edo behin poemaren bat, harik eta aurkitu nuenarte gogokoago nuela irakurtzea sortzea baino; gainera, itzuliditut euskarara munduan ezagun diren poeta handi batzuenlanak —komunitateko poeta lagun bikain batek askotan esatendit noizbait argitaratu beharko genukeela, baina ni ez nagohorren ziur—, eta ez dakizu zeinen laket dudan egiteko horiere; hori gutxi bada, laket dut, halaber, liburuez inguratutabizitzea, ez bainaiz alferrik Elorrietako komentuko bibliotekariabertara igorri nindutenetik…Baietz, artista izateko dohain guztiak nituela —lagunekhala esaten didate bederen, baina fida zaitez orain lagunez…—;ikusle eta irakurle izatea erabaki dut, ordea, eta ederrarenmiresle: aski eta sobera niretzat…Hori bai, abisatzen dizut, zuk zeure idazkia espainierazegin zenidan bezala, nik euskaraz egingo dizudala; pentsatzendut ez duzula ulertzeko arazorik izango, ez baitut zalantzan jartzenmota bateko zein besteko zeruan egongo zarela, EspirituSantuaren garrak hartuta, hizkuntza guztien jabe; gerta liteke,haatik, zeruko kontuak horrelakoak ez izatea; bada, hala ezbadira, zeruan izango da, bai, euskaltegiren bat, eta matrikula37

zaitez haietako batean, ea euskara behar bezala ikasten duzunbehingoz…Komunitateko poeta lagun handi batez mintzatu natzaizu—frai B. Handiaga deitzen diot nik txantxetan—: bada, jakizuhura izan dudala neure ahaleginaren animatzaile; are gehiago:estutu ere, estutu izan nau noizbait; guztiaz ere, iaz atera zuenliburu bat, non bere psikiatrarekin dituen harremanak erakustendituen —seminarioak husten hasi zirenetik, psikologoaketa psikiatrak bihurtu zaizkigu aita espiritual, Damaso!—, psikiatrarenaholku edo gomendio bat tartean: denbora galtzenikasi behar duela, zeren galtzea irabaztea den; “Nik aspaldi ikasinian hori” esan nion; “Sinesten diat, erle alfer bat baino alferragohabil-eta heure idazki horrekin. Beste munduan amaitubeharko duk azkenean, ikusiko duk…”.Ez, bada!, behin baino gehiagotan beldur izan banaiz erekomentuko poeta lagunaren hitzak beteko ez ote ziren…; izanere, behin galdu nuen osasuna, eta noiznahi gal nezake berriro,betiko galdu ere; izan ere, geroaren trenak halabeharrareneskua du makinista eta, helmugara bidean, geltoki bat lehenagojaitsiaraz gaitzake; izan ere, hamabost bat urte daramatzatlan honetan, eta urte asko dira… are gehiago nire adinarekin;baina zer, gauzak juxtu alderantziz balira?; zeren, idazkiarenepea luzatu eta luzatuz gero, motibo bat gehiago bainuke bizitzenjarraitzeko…Behin galdu nuen osasuna, bai, eta berriro ere galduko dutnoizbait: guztiaz ere, Jainkoari eskerrak emateko moduan nago,alde horretatik; aita Barandiaran antropologoak kontatzen duenez,gaztetako ultzera batek behartu zuen bere burua zaintzera,horregatik omen doa urteetan aurrera eta aurrera…: bada, niriere, halako zerbait gertatzen ote zaidan…; nork esango zuen,izan ere, nerabezaroan birika bat galdu nuenean, tuberkulosiakjota —aurten 76 urte bete ditut, kontuak ongi badaramatzat—,osasunez hain ongi sentituko nintzenik gaur egun?;Zapiain estimatuak esaten dit nire gorputzak gogor borrokatubehar izan zuela gaitzaren aurka, eta, borroka horien ondorioz,immunizatuta geratu nintzela: arrazoi ote duen, katarroak ere38

gutxi harrapatzen baititut, egia esan; erreumak ere, bestalde,dexente errespetatu nau, nire adineko kideekin konparatuta,batik bat…Sendategitik etxera egin nuèn egunean —hamahiru-hamalauurte nituela, beraz— Gibelalde doktoreak eman zidànaholkuak ere ez zidan kalterik egin: “Birika bakarra duzu, bai,baina jakizu bizitza guztiz normala egin dezakezula, horretarakoohitura batzuk aldatu beharko badituzu ere… hamarkilometro ordu erdi pasatxoan egin baitaitezke, Nurmik egitenzituen bezala, edo ordubetean, bi ordutan, hiru… Eta zu ezzara Nurmi: ulertzen didazu?”, gaztetan jauzi hirukoitza praktikatuzuelako-edo, noiznahi ateratzen zituen paseatzera garaikoatleta ospetsuen izenak; bizitza erritmo pausatuago batean bizibehar nuela, alegia…Hasieran, baina, ederki kostatu zitzaidan sendagilearenaholkua betetzea: nola, bada, etxeratu ez beste aurrera etaaurrera egiteko gogoarekin banengoen, denbora galdua berreskuratzekoirrikaz?; handik gutxira, gainera, Helenaz maitemindueta urduri baino urduriago bizi izan nintzen boladabatean, neure ahalmenaren gainetik; eta orduan, gertatzekoagertatu zitzaidan, jakina, itsaso zakarraren aurka borrokatzenden naufrago babesgabearen antzera, egoera pairaezin bat izanbainuen ondorio, neure burua hiltzeko saio batera eramanninduena: Zapiain estimatuarekin askotan mintzatu izan naizneure saio hartaz, eta zuri ere jakinaraziko dizkizut gertatuarenxehetasunak bere mementoan…Beste eskarmentu hura behar nuen, beraz, Gibelaldedoktorearen aholkua aintzakotzat hartzen hasteko: esan nahidizudana da urte luzeetan bizi izan naizela, geroztik, “neure”erritmoan —erritmo “antinurmiko” batean, hitzak asmatzenhasita—, izan ditudan nagusi eta prioreen ulerkortasun erabatekoarekin,derradan hori ere, haiek —guztiek— libratubaininduten lan nekoso orotatik; mezak, berriz, isil ematenditut, kantuetan behartu gabe; neure erritmo hori, ondorioz,ezin hobeto etorri zait pazientzia lantzeko… eta pazientziakbakea ekarri dit: ez, hala ere, Horazioren bake biribila, beatus39

ille qui procul negotiis… negozio batzuk —euskarari eta EuskalHerriari buruzkoak, batez ere— izugarri interesatzen baitzaizkit:hainbesteraino, non aztora bainazakete, sutu nazakete etaneure onetik atera nazakete, hain naiz gai horiekiko sentibera,ongitxo dakizu…Gehiago esango dizut: zu, zeure izkribuan, nik jartzennizùn aurpegiaz kexatzen zara, gure arteko elkarrizketetan erlijioareninguruko gaiei ekiten genienean: zera, goitik beherabegiratuko banizu bezala sentitzen zinela, hain egoten nintzen,antza, zu salbatzeko irrikak itsututa; baina, hemen ere, zozoakbeleari ipurbeltz…; ba al dakizu, izan ere, ni berdin-berdinsentitzen nintzela —ahuntzaren gauerdiko eztularen pareko,alegia—, politikari buruz jarduten genuenean?, hain jasangaitzegiten zitzaidan zure aire autoaski nardagarria, zeure hitzakjaurtitzen zenizkidanean, gezi pozoitsuak balira bezala: gehiagoirakurri beharko zenituzke Baroja eta Unamuno… zer zentzudu Euskal Herriaren independentziak, Historiak hango etahemengo Herriak gero eta elkartzenagora badaramatza?; etaabar eta abar…Zure izkribuaren paragraforen batean esaten didazu,azkenean kosta egiten zitzaizula nirekin bildu eta ezertaz hitzegin ahal izatea —lehenago ere, borroka latzak izan genituenPagoagako hartan, elkarren aurka aurrez jartzera bultzatu gintuztenak!—,eta horregatik egin zeniela uko, halako batean—1968ko udaberritik aurrera, zuk diostasunez—, komenturalantzean behin egiten zenizkidàn bisitei…; bada, ni ere, halatsu;eta baldin eta, komentutik hiriburura etortzen nintzeneanetxera joaten banintzaizun bisitan —bi bider gutxienez bai—,gehiago zen nire borondatearen ahalegin batez —adeitasunabeti adeitasun— barrutik ateratzen zitzaidàn zerbait naturalabaino; esan nahi dizudana da nik ere behin baino gehiagotanmoztu behar izan dudala, gure solasaldietan, mihi-punta, zuez ernegatzeko… bere esplikazioa duen jardunean: orbetarronartean, izan ere, zatiketa eta haustura mingarriak izan ditugunagusi, eta bazegoen gure artean isilpeko tratu bat, nik uste,gure odolkidetasunari lotua, baita bizi-senari ere, ausaz, gauzak40

urrunegi eramatea eragozten ziguna, gure arteko urruntasungero eta urrunagoko hura haustura —erabatekoa bezain mingarria—bihur ez zedin; edo dudan jartzen al duzu biok isildugenituenak agerian jarri izan bagenitu, modu ezin okerragoanbukatuko genukeela?; aitortu ere, aitortzen duzu zeurean, Burgoskoprozesuaren garaian halako tentaldi bat izan zenuela,nigana hurbiltzeko, baina azkenean atzera egin zenuela arrazoibertsuengatik; bada, jakizu niri ere berdin gertatu zitzaidala:Bibiren bidez jakin nuen zuri gertatua, egon nintzen zalantzanzuregana jo ez jo —hitz ere eman nion Bibiri bisitan joangonintzaizula—… baina egun batean arrazoi bategatik, hurrengoanbeste bategatik —arrazoi bera betiere funtsean: zurekinegoteko eta garbi hitz egiteko beldurra—, neure asmoen ahotsaisildu eta gerorako utzi izan nuen neure egitekoa, nahiz etajakinaren gainean nuen “zenbat kalte egiten duen luzamendutanibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”, Axular handiak ongizioen bezala; hondarrean, iragan astunaren inertziak bere legeaezarri, eta ezer ez, badakizu…Nork esango zidan niri, ordea, zuk zeure idazkia utzikozenidala?; hitz idatzia, gainera —zintzotasunez idatzia, zukegin duzun bezala—, beste gauza bat da; hitz idatziak, izan ere,beste denbora bat du; zu hilik zaude, bestalde, eta beste distantziabatekin neur dezaket guztia, errukiaren betaurrekoak neurebegien aurrean paratuta… horregatik ulertzen baititut izkribuarenazken aldean zuzentzen dizkidazun hitzak: “Gabino: ederkiastindu zaitut nire jardun honetan, baina maite ere izan zaitut…eta maite zaitut, nik maitatzen dakidan neurrian, jakizuhori ere”; bada, jakizu nire jarrera berdintsua izango dela, nikere astindu egingo baitzaitut, baita astindu ahala zu maitatuere: ez, haatik, maitasun bigun batez, pertsona bat egiaz maitatzeak,nik uste, Egia maitatzea baitu aurrebaldintza —hitzhandiak, haatik, minuskulaz idazten ere hasi beharko genuke,eta “egia” erabil beharko nuke, beharbada, “Egia”ren ordez, zukere halako zerbait diozu zeurean—, are gehiago gure kasuan,bihotzeko anaiak izatetik buruko etsaiak —etsai politiko-intelektualak,alegia— izatera iritsi ginela…41

Hala, bada, ekin diezaiodan ekitekoari: zuk zeure bizitzakontatu didazu —ez guztia, bistan da—, eta ea nik orain kontatzendizudan neurea.* * *Nik nekez esplika dezaket neure bizitza ama kontuan hartugabe, nekez izeba Ernestina gabe… inola ere ez amona Ursulagabe.Nik nekez esplika dezaket, halaber, neure bizitza hiriburuakontuan hartu gabe, inola ere ez gure aita zenaren herria aipatugabe… herriak erakartzen baininduen bereziki, eta amonaUrsulak berdin; berezkoa nuen joera hura, gainera: neure-neurezkoa,alegia.Hain dira gauzak esaten ari natzaizun bezala, Damaso, nonumetan egiten nituèn marrazki ia guztiek usain bertsua baitzuten,herriko bizimoduari buruzko gaiak nagusi: lastoz edo garozbetetako gurdia, idiek garraiatua, itzaina gidari; zelai berdeaketa metak; frontoian pilotan ari zirèn mutilak; txistulariak…Teofilo Mariak sarritan marrazten zuen aitaren fabrika;zuri, Damaso, asko gustatzen zitzaizkizun matematikak, etanoiznahi marrazten zenuen matematiketako irakaslea eskolaematen; Domingok, gazteluak eta fantasmak; Maria Bibianaketa Adak, hondartza… edo lorategietan zabuan edo sokasaltoanzebiltzàn neska-mutilak; nik, baina, baserriko mundua nuenbarruraino sartuta, eta nekez egingo nuen baserririk gabekomarrazkirik.Egia da, halaber, ume-umetatik izan naizela ameslaria,hain nuen barrukoa joera hura ere, antza… bestela ez baitagoazaltzerik nola marrazki guztiak hasten nituen zerutik, zeruaneure-neurezko lurtzat banu bezala: ipintzen nituen goianeguzkia eta hodeiak eta hegaztiak; marrazten nuen gero lurra:hantxe mendiak eta baserriak, artzainak eta artaldeak…Etxeko marrazkilaria nintzen, bai, eta ederki oroitzennaiz nola egun batean nire marrazkera imitatzen hasi zinetenanai-arrebok, zuen marrazkiak ere zerutik hasita, hura balitz42

ezala bete beharreko lehen eta ezinbesteko araua, ongi marraztenhasteko: alferrik…Etxekoek bazenekiten, beraz, mutil berezia nintzela; horretazgain, baina, grazia egiten nizuen, eta, grazia egiten nizuelako—zuek bereziki onartua nintzelako, beraz—, berez areagotuote zitzaidan neure joera hura, neurez ameslaria nintzena areameslariago egiten nintzela? Baliteke…Azkenean, neure burbuila fabrikatu, eta burbuilarenbarruan bukatu nuen, jakina, ametsetan tarteka agertzenzitzaizkidàn globoak apaingarri: globo urdinak, zorionarenikurtzat nituenak; beltzak, zoritxarrarenak; gorriak, berdeak…kolore guztietakoak!Burbuila hura, beraz, globoen joan-etorriak bermatzenzituèn espazio bat zen, baita bide bat ere, nondik beste espaziobatzuetara egin bainezakeen, idealismoaren eta erromantizismoarenipar-izarra helmuga, orduan ez banekien ere ez zer zenidealismoa, ezta zer zen erromantizismoa ere…Esan nahi dizudana da banuela neurezko joera bat, munduazentzu platoniko batean ulertzeko: errealitate ederra hangoian —globoak, zepelinak eta txistuaren notak—, eta errealitatezikina —aitaren gehiegikeriak, anai-arreben arteko borrokaketa Kochen baziloak— hemen behean…Amona Ursularekin gertatu zitzaidana ere adierazgarriaizan daiteke —zu zeure izkribuan mintzatu zatzaizkit amonaUrsulaz, eta utzi orain niri neure interpretazioa egiten—, zentzuhorretan.Zer gustura entzuten nituen izeba Ernestinak irakurtzenzizkigùn ipuinak! Amona Ursulak ahoz eta keinuz kontatzenzizkigunek, baina, bazuten “beste zerbait” —beste freskotasunbat, argi eta garbi esanda—, haiek bereziagoak —biziagoak—egiten zituena, niretzat bai bederen.Eta hontzaren ipuina, beste hegaztiek harrokeriaren harrokeriazgauez bizitzera kondenatu zutenarena, nik amonarenahotik ikasia, munduko ipuinik onenen artean paratzekomodukoa da, zinez.43

Laino artean oroitzen dudanetik, amonak euskara bizi etaeuskarak amona bizi izan zuen; elebakarra zen eta ele hartansentitzen zen nor; ahalegindu zen, bai, gure ama, amona Ursulakespainieraz ikas zezan, alferrik…!Amona, egia esan, gure aitak behartuta etorri zen herritikhiriburura: etorri behar duzu eta etorri behar duzu… amonakberak hala kontatzen zigun behintzat; aitak, izan ere, izugarriestimatzen zuen, hain funtsezkotzat jotzen zuen haren laguntza,fabrikaren proiektua arrakastatsu gerta zekion: hainbesteestimatzen zuen, non hitz eman baitzion herritik hiribururaeramango zuela, erregina bat bezala bizi zedin… baita beremementoan eraman ere, zuk zeurean ongi diozun bezala. Aitasantu Leon XIII.aren antzera, amonak egunero hartzen zituenkokazko ardo kopa bi, bizigogoa handitzen ziotenak: ez beharadina, haatik, bolada hartan… harik eta herriminak bete-beteanhartu, eta amona kexatzen hasi zen arte.Ongi oroitzen dut amona Ursulak eta gure aitak izan zutenelkarrizketa, laburra bezain esanahitsua: “Zer falta zaizu?” galdetuzion aitak; eta amonak: “Ez zait ezer falta, baina guztiafalta zait…”.Ai, zeinen ongi gogoratzen naizen, bai, egun haietaz, zazpibat urte nituen arren!; nik ulertu egiten bainuen amonarenjarrera… are gehiago, hari ere, niri bezalaxe, ametsetan globoakagertzen hasi zitzaizkionetik; edo zepelinak; bolada hartan,zehatz-mehatz esateko, zepelin bat ikusten zuen, herriko belardienkolorekoa; eta nola nik bai bainekien amonaren ametsenberri —benetan ikusten ote zituen globoak eta zepelinak, edonire jokoa jokatzea erabaki ote zuen amonak?—, haren defentsaegin nuen aitaren aurrean: “Amonak atzo amets bat izanzuen, aita: herrian zegoen, eta globo berde bat azaldu zitzaion,eta pozez saltoka hasi zen, eta…”; eta amonak: “Zelepin batizan zen, ez globo bat”.Guk egiten genituen barreak amona Ursularekin…!; amonakez baitzituen nolanahiko arazoak berak sekula entzun ezzituèn hitzak —teknikoak, nolabait esatearren— ikasten.Gogoratzen al dituzu etxeko mediku don Zoilorekin izaten44

zituèn eztabaidak, Damaso? Egun batean sabelaldean minanagusitu, eta don Zoilok berehala eman zion diagnostikoa:“Gastroenteritis bat ote duzun…”; eta amonak: “Zer?! Gastrointixa…?”;“Gas-tro-en-te-ri-ti-sa!”; “Hori al da tripako minbati deitzeko modua? Aitaren eta Semearen…!”. Ildo beretik,tuberkulosia ere ez zuen inoiz ikasi, “bertulukosia” baizik; etabeste gaitz askorekin berdin; eta don Zoilok irri jostalariak egitenzizkion amonari, eta honek honako iruzkin hau egiten zionetxeko medikuari, bere ezintasunean: “Zuri aho-korapiloakgustatzen zaizkizu, don Zoilo, baina gaixotasuna aho-korapilobat baino gauza serioagoa da, zoritxarrez…”.Poliomielitisarena ere ederra izan zen, gure ama saiatuez zen, bada, amonari hitza behar bezala irakasten, goiz osobatean: poliomielitisa eta poliomielitisa!; eta amonak, eskailerabat mailaz maila igotzen den bezala, mailaz mailaka ikasi zuenhitz hura: “pollitisa”, “pollomitisa”, “pollomilitisa”… harik eta“pollomielitisa” esaten ikasi zuen arte; eta amak: “‘Pollo’ ez,‘polio’”; eta amonak: “Baina ez al da ‘pollomielitisa’ politagoa?Edo ‘oilomielitisa’, hobeto… Bai, halaxe esango dut hemendikaurrera: ‘oilomielitisa’”; etsi zuen azkenean amak, beharko…!Bada, zepelinarekin berdin gertatzen zitzaion, amonari betiateratzen baitzitzaion “zelepin”; eta amonak ametsetan “zelepin”berde bat ikusi zuela esaten zuen, eta nik, nola haren defentsanari bainintzen, halaxe esan nion aitari: “Zoriontsu naizeneanglobo urdinak azaltzen zaizkit niri, eta zepelin berdeak amonari,eta…”; amonak herrira joan behar zuela, alegia, zoriontsuizatekotan!; eta aitak etsi, eta amona Ursula bere zepelin berdearenatzetik joan zen egun batean; “Nik ere gustura lagundukonizuke, amona, baina izeba Ernestinarekin batuketaketa kenketak ikasten ari naiz, eta…” esan nion; eta amonak:“Zatoz uda partean… ea zu zatozenerako deabruzko hitz horiikasten dudan”; eta jolasean bezala, gehitu zuen: “Nola esatenda: zenepil?”. “Zepelin!”.Joan nintzen, bada, uda partean herrira, bakarrik joan ere,Damaso, anai-arrebok nahi ez zenutelako; pasatu nuen uztailezin hobea amonarenean…; baina amona ohi baino neka-45

tuago aurkitu nuen, baita konkortuago ere, harik eta, etxeraitzultzeko bezperan, hala esan nion arte: “Zer gertatzen zaizu,amona? Tartalo agertu zaizu? Edo Herensuge?”; eta berak ezetz,ez zitzaiola ametsetan ez Tartalo, ez Herensuge eta ez zepelinbeltzik agertu; ikusten nuena ikusten nuen nik, ordea, etaorduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi…;baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiribururaitzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatueta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, ametsbat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzunere —edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu otenuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz-mehatz—: ametshartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonarenarima zeramana, aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsakontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrikasko eta eskerrik asko…; handik egun gutxira hil zen —ni jadaRegina-enera itzulia nintzela—, irribarrez hil ere, osaba Ismaeleta izeba Bittoriren esanetan…Zer beste mundu zen hura, nire fantasiak eraiki eta eternitatearenatarira eramaten ninduena…!Geroztik ikasi dut, bai, kokazko ardoak edonori eragin diezaiokeelairribarre bat, baita hiltzeko orduan ere; geroztik ikasidut, bai, kimikak ere estasialdiak eragin ditzakeela: sendategianbirikatik operatu nindutenean ikasi nuen hori… eterraren eraginpeannengoela entzun ez nituen, bada, txistu baten notazerutiarrak, inguruan txistularirik ez zegoen arren!; geroztikikasi dut, bai, nekez izan daitezkeela, izan, aingeruak —BenjaminMaria hil zèn egunean ikasi nuen hori—: nola bihurzitekeen, izan ere, gure anaiatxoa, munstro baten ezaugarriakbehar zituena, aingeru distiratsu…!, buru-buruan baitaukat—zuk bezala, Damaso!— Adak jartzen zuèn aurpegia, nazkaeta higuina zeriona, anaiatxoa aipagai genuen bakoitzean,haren oroitzapenak oka egiteko gogoa emango balio bezala…eta irudikatzen nuèn aingerua ez baitzen nik nahi bezain distiratsua:nola, bada, baldin eta, haren irudia osatzerakoan, Adarennazka-aurpegia tartekatzen bazitzaidan…!; geroztik ikasi46

dut, bai, nekez ager daitezkeela beste munduko izakiak guribisita egitera: Pagoagako Ama Birjinaren agerketa ustezkoetanikasi nuen hori; geroztik ikasi dut, bai, gizakion beldurrak milaizaki magiko eta beste hainbat trikimailu asmatzen dituela…ohartu ere gabe zaborra pilatuz eta pilatuz doakiola ezinbestean,bide horri ekin bezain laster; geroztik ederki ikasi dut,bai, mendeetan zehar pilatutako tonetako zaborra kentzeandatzala benetako bidea, bide benetakorik izatekotan… mendeetandesitxuratu baitugu Jainkoaren irudia, eta ez baitagobeste biderik, nik uste, Jainkoaren muinarekin topo egiteko;geroztik ederki bakandu zaizkit, bai, funtsik ez duten apaingarriak,izeba Ernestinari bakandu zitzaizkion bezala, izebakberak hil aurretik idatzi zidàn kartaren edukia —izkribu honetanzuri transkribatuko dizudana— erakusgarri…Baina Pagoagako Ama Birjinaren agerketak aipatu dizkizuteta utz iezadazu kontatzen istorio bat, han gertatutakoarenaurrekari gisa, ikus dezazun begi kolpe batez zertaz ari natzaizunapaingarrien kontu honekin.Istorioaren protagonista doña Carmen Sidonia zen, andaluziarra,Sibiliako markes batzuen alaba, sineskeria eta mirarikeriafedearen oinarritzat zituena; ez dakit zu hura ezagutzerairitsi ote zinen: guk —amak eta biok— Pagoagan ezagutugenuen, hura ere noiznahi ibiltzen baitzen handik; urte batzukigaroak ziren Villalbako markesa anderea hil zenetik, eta emakumehura ikusi eta aurkezpenak egin ahala —biek ala biekbazuten, bai gorputzean eta bai izaeran, elkarren antzik—,aurpegia aldatu zitzaion amari; doña Carmen Sidoniak ereatsegin zuen ama, eta ez zen harritzekoa biak —edo hirurak,han ezagutu genuèn maistra bat ere (doña Gertrudis) haiekinibiltzen baitzen— elkarrekin ikustea: XX. mende hasiera hartan,izan ere, zabaldua zegoen hiriko industria-gizon aberatseneta Andaluziako lurjabe aristokraten arteko adiskidetasuna, etaorbetarrok ez ginen, bada, gutxiago izango…Nik, baina, emakume hura atsegin nuen arren, ez nuen,aldi berean, atsegin; indar handia zuen, baina emakume apetatsuazen, gaizki esaka ibiltzen zena nornahiz —ostatuko zerbi-47

tzariez, sukaldariez… eta zer esanik ez berak bezala pentsatzenez zuèn jendeaz—, pobreekin-eta eskuzabala ere bazen arren;Espainia eta Espainiaren handitasuna noiznahi zituen mihian:“Al igual que el hombre camina sobre dos pies, España caminará alritmo marcado por la Virgen del Pilar y la Virgen de Pagoaga, queno son sino la misma Virgen de la Iglesia de Roma”, entzun nionbehin batean; bere buruari bakarrik entzuten dioten emakumehorietako bat zen, hitz-jario handikoa eta ahots sendokoa, ozenhitz egiten zuena; bestela, errege-erregina erbesteratuen aldekojarraitzaile amorratua zen, politika aintzakotzat hartzen zuenaeta Euskal Herria jaiki eta matxinatuko zela sinesten zuena,Espainia salbatzeko…Bada, hura ere Regina-enean izan genuen, iraileko egunbatean —zu Madrilera alde egina, Damaso—, amak gonbidatuta;igande batean izan zen, don Anizeto kalonjea ere etxeangenuela; doña Carmenek jakin beharra zuen zein zen gureetxeko giroa, amak esanda —hartaz hitz egiten genuen bakoitzean,bai don Anizetok eta bai aitak muturra okertzen zutela,alegia—, baina hargatik, beharbada, nola oztopoen aurreanhazten zèn emakumea baitzen, mahaian eseri orduko ekin ziongaiari; behin hizketan hasiz gero, gainera, nekez isilduko zen,eta halaxe aritu zitzaigun ordu laurden batez, miraririk miraritsuenakpolitikarekin nahastuz eta politika, berriz, katastroferikkatastrofikoenekin, harik eta, halako batean, don Anizetoribegiratu eta bere galdera egin zion arte: “Berorrek zer pentsatzendu, jaun kalonje horrek, Pagoagako agerketei buruz?”;don Anizeto deseroso sentitu zen hasieran —istant hartan,haragi erregosiaren saltsan bustitako ogi puska ahoratu zuen,ez ezpain azpia ukitu eta ingurune hura zikindu gabe—, bainagero, ezpain-zapia ezpainetara eraman eta ingurunea astirogarbitzen zuela, halaxe erantzun zion: “Ni elizgizona naiz, etaElizak halakoetan aldarrikatzen duen mezuarekin bat egitendut, zuhurtasunaren bidetik”; “Nik ere bai!” esan zuen aitakjarraian, jaun kalonjearekin bat eginez; hura aitaren txandazen, beraz… baina doña Carmen zen bezalakoa zen, eta ohartuzenean aitak bereari berrekin behar ziola, aurrea hartu eta han-48

txe moztu zuen: “Ez al diezu kontatu lurrikararena, Regina?”;amak burua ezker-eskuin mugitu eta besagainak altxatu zituen,keinu harekin zera esan nahiko balu bezala: “Zertarako, etxekoekbarre egingo bazidaten…?”.Kontua da bidente batek doña Carmeni ziurtatu ziola AmaBirjina agertu eta zera iragarri ziola, itsasikara batek probintziakohiriburua desegingo zuela; ongi gogoratzen naiz nolaeman zigun doña Carmenek berria, goiz erdian bere ostaturajoateko gonbidapena jasota, ostatuko zerbitzari baten bidez;don Antonio ere —agerketa haietan bere protagonismoa izanzuèn apaiz probintzian ezaguna— geurekin genuen, eta hareniruzkina oroitzen dut: “Merezi, bai, mereziko luke hiriburuakhalakorik, hondartzak dira-eta gaurko Sodoma eta Gomorra!”.Doña Carmenek hura esan zuen, bada; mintzatu ere,mintzatu zen hiriburutik alde egiteko egokitasunaz: hiritarrekhiritik alde egin zezatela, alegia, bidenteak katastrofea iragarrizuèn egunean, handik astebetera; aita, baina, kokoterainozegoen —doña Carmen zinez izan zitekeen nekagarria, hitz etapitz hasten zenean: ia beti, beraz—, eta hura entzun ez beste,markesari zor ziòn begirunea galdu eta honela esan zion: “Nikez dut bainatzeko ohiturarik, baina zin degizut egun horretanhondartzan izango naizela, baita euria egiten badu ere”.Eta igaro zen astebetea, eta itsasikararik ez; eta doña Carmenekbidenteari kargu hartu, eta honek erantzun zehatzaeman zion: Ama Birjina berriro ikustean konturatu zela, ongikonturatu ere, Andre Mariaren mantupetik buztan bat azalduzela eta xehetasun hark argi eta garbi erakusten zuela nola gordetzenzen deabrua Ama Birjinaren mozorropean; “Horrek,beraz, zera erakusten du, kontuz ibili eta belar ona belar gaiztotikbereizten ikasi behar dugula, tartean deabruaren gezurraeta iruzurra dabiltzanean ez baitago ezertaz ere fidatzerik” esanzigun doña Carmenek amari eta bioi, argibide gisa.Atzera begiratzen dut eta sinestezina egiten zait; nola egondaiteke, izan ere, hain jende inozo eta sinesbera, horrelako kontuetansinets dezakeena?; baina gu ere —ama eta biok— zerbesterik izan ginen, bada, sineskeriak mugitutako txotxongilo49

atzuk baizik?; eta zeinen ongi etorri zitzaigun bidentearenargudio hura, bestalde, hain zen perfektua errealitatea gureinteres eta komenientziara egokitzeko… betetzen zirèn iragarpenakfroga ezinbestekoak baitziren Ama Birjina agertu zela,bene-benetan agertu ere, eta betetzen ez baziren, deabrua lardaskanibili zen seinale!; maskor bat bezalakoa ere bazen munduikuskera hura, ama eta biok biltzen gintuena eta maskorrarenbarruan are itxiago bizitzera eraman gintuena, baita erosoagoere, nik uste…Baina egun batean jabetu nintzen, bai, iruzur hartaz, zorionez,eta geroztik, badakizu: izan ere, hain erabatekoa izan daneure burua biluzteko ahalegina, Damaso, non, esan ere, esanbaitiezazuket guztia sinestetik ia ezer ez sinestera igaro naizela:ezereza sinestera, alegia.Esatekoa esan dizut, eta orain zure aurpegia imajinatzendut, zuk zeuk egiten zenuen bezala, niri idatzi zenidàn izkribuanaditzera eman zenidanez; lehenik, irri zabal garaipenezkoaeskaini didazu, gure arteko polemikan nik amore emaneta zuk zeure iruzkina egingo bazenit bezala: “Arrazoi duzu,Gabino; izan ere, ezereza ez da ezer, eta ezer sinesten ez duenakez lezake Jainkoagan sinetsi…”; segidan, ordea, zure garaipentxoaerrazegitzat jota-edo —zu bezain burugogorra izan naitekeni ere, ongitxo dakizu—, muturra okertu didazu, baitamespretxuz begiratu ere, zeure begirada horrekin esan nahikobazenit bezala: “Baina, jakina, zure ezerez hori ‘zerbait’ izangoda zuretzat…”. Bai, bada… ezerezak bizi nauen arren, ez bainaiznihilista; baina munduko denbora guztia dugu aurretik,eta horretaz ere hitz egingo dugu aurrerago…50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!