11.07.2015 Views

Gida - Murumendi Eskola Publikoa

Gida - Murumendi Eskola Publikoa

Gida - Murumendi Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ESKOLAKO ELKARBIZITZA PLANA:GURASOENTZAKO GIDA LABURRA1

AURKIBIDEAGuraso maiteok.1. Hezkuntza proiektua eta elkarbizitza plana.2. Murumendi ikastetxeko eskola-komunitatea: familienbetebeharra.3. Elkarbizitza planaren jarduketak.3.1. Lehen Hezkuntzan.3.2. Lehen Hezkuntzako 1. zikloan.3.3. Lehen Hezkuntzako 2. zikloan.3.4. Lehen Hezkuntzako 3. zikloan.4. Prestakuntza: irakasleak, langile ez irakasleak eta familiak.5. Ondorio gisara.2

Guraso maiteok:Eskaini nahi dizuegun gida labur honekin Murumendi Ikastetxearen Elkarbizitza Planahobeto ezagutzea nahi dugu, eta baita zuen parte hartzea indartzea ere.Familiak funtsezko zeregina betetzen du elkarbizitza ikasten eta gatazkak ebazten.Neska-mutilek imitatu egiten gaituzte, bai elkarrizketa zaleak eta lasaiak bagara, etabaita oldarkorrak eta ezartzaileak bagara ere. Eskola eta familia elkarlanean arigarenean eta norabide berean goazenean, gure ahalmena biderkatu egiten da, askoz eregehiago lor dezakegu elkarrekin.Ondoko orrietan elkarbizitza hobetze aldera egiten ditugun programa eta jarduerendeskribapen zehatza topatuko duzue. Horrez gain, hainbat proposamen ere bai, zuenseme-alabekin egin ditzakezuenak lan handi hau indartzeko.Informazio hau interesgarri eta erabilgarri gertatzea espero dugu, eta MurumendiIkastetxeko hezkuntza komunitateko kide guztioi laguntzea, besteekin bizi izaten etapertsona gisara hazten.3

1. Hezkuntza proiektua eta elkarbizitza planaGure Hezkuntza Proiektua ikasle bakoitzarengan zentratzen da pertsona den aldetik.Ikasle bakoitza izaki globala dela ulertzen dugu , bere motibazio eta interesak dituena,bere pentsamendu eta emozioak eta bere ahalmen indibiduala. Neska-mutilengarapena eta ongizatea da garrantzitsuena Murumendi Ikastetxean.Hiru alderdi nagusi izaten ditugu kontuan, bai ikasleei dagokienean eta bai gainerakohezkuntza komunitateari dagokionean:a) Haur bakoitzaren garapen pertsonala (autoezagutza, autonomia,autoestimua, adimen emozionala, sormena, jarrera positiboa,…).b) Gizarte harremanen garapena (naturarekiko eta beste pertsonekikoerrespetua, aniztasunaren balioa, taldean tarteko izatea, lankidetza jarreramodura eta elkarrizketa,…).c) Diziplina-ikaskuntzen garapena (edukiak ikastea, jarraipena eta ebaluazioa).Garapen hauek sustatzeko, helburu hauek ditugu, besteak beste: ikastetxea elkarbizitzalantzeko eta kudeatzeko tokitzat ulertzea, lankidetza eta koordinaziorako espazioakgehitzea, elkarbizitzaren oinarrizko baloreetan heztea.Horregatik, ikastetxean ezarri dugun Elkarbizitza Plana gure Hezkuntza proiektuarenfuntsezko alderdia da. Beronekin elkarbizitza eredu bat sortu nahi dugu, honakohauetan oinarrituta: pertsonarekiko eta inguruarekiko errespetua, aniztasuna, elkarlana,elkarrizketa, gatazken ebazpen baketsua eta elkarbizitzaren oinarrizko arauekikobegirunea.Helburu hauek lortzeko, gure Elkarbizitza Plana 6 lan ildotan zentratzen da:1. Gatazkak ebazteko trebetasunetan hezi ikasgelatik. 2 urtetik 12rakoikasle guztiek, ikasturtero, sistematikoki, hainbat jarduera burutzen dituztegelan, gatazkak modu eraikitzailean eta baketsuan ebazten ikasteko.2. Gatazkak ebazteko prozesu kolaboratzaileak (“txokoak”,bitartekaritza, gelako bilerak,…). Eguneroko gatazkei aurre egin behardiegunean, lehendabizi, elkarrizketa eta adostasunaren bidez egitenahalegintzen gara.3. Diziplina demokratiko edo positiboa. Arauak adosteko eta zigorrenordez ondorio hezitzaileen erabilera adosteko, ikasleen parte hartzeagiltzarri da.4. Familien inplikazio zuzena gure Elkarbizitza Planeko programa etajardueretan.5. Irakasle eta irakasle ez diren langileen etengabeko prestakuntza.Planeko metodo berritzaileek errotutako ohiturak aldatzea eskatzen dute4

eta, horregatik, beharrezkoa da ikasturtero irakasleen eta irakasle ez direnlangileen prestakuntza indartzea.6. Elkarbizitza batzordea. Ikastetxeak organo bat eratu du elkarbizitzakudeatzeko. Helburu nagusia Elkarbizitza Plana bultzatzea eta abian jartzeada. Batzordea, parte hartzaileen ikuspegitik, gurasoek, irakasleek, irakasle ezdiren langileek eta orientazio-departamenduko ordezkariek osatzen dute.Azken urteotan gure Elkarbizitza Planarekin egindako lana bi aldiz hartu da aintzat.2007. urtean Murumendi Ikastetxea finalista izan zen Unescok eta FADek antolatutako“Acción Magistral” sarian. 2008an Arartekoak lehen hezkuntzako lehen saria emanzigun “Gure eskubideak” eskolako lanaren III. lehiaketan.5

2. Murumendi Ikastetxeko eskola-komunitatea: familienzeregina.Eskolak eta familiak helburu komuna dugu: neska-mutilen ongizatea, garapena etahezkuntza integrala. Helburu hau lortzeko elkarrekin jardunda, eraginkorragoak garaeta, horregatik, uste dugu irakasle, irakasle ez diren langile eta gurasoen artekolankidetzak eta koordinazioak betebehar erabakigarria duela.Gai garrantzitsuetan, esate baterako haurren garapen soziala eta elkarbizitza ikastea,denok gara protagonista eta beharrezko. Guztiok osatzen dugu MurumendiIkastetxeko hezkuntza komunitatea eta, komunitate honetan, familiaren zereginafuntsezkoa da.Horregatik, gurasoek ikastetxeko bizitzan zuzenean parte hartzea bultzatzen dugu, etagaratzen ditugun programa eta jardueretan inplikatzea.Gure Elkarbizitza Planak gurasoei zuzendutako hainbat jarduketa ditu:a) Elkarbizitzarekin zerikusia duten gaiei buruzko hitzaldiak (komunikazioa etaelkarrizketa, gatazken ebazpena, diziplina eta mugak, lagunen arteko tratutxarrak, etab.).b) Gatazkak ebazteko trebetasunak lantzeko tailerrak.c) Elkarbizitza Planaren kudeaketa: jardueren diseinua eta garapena GEreneskutik.d) Elkarbizitza batzordean parte hartu.Gainera, irakasleen eta gurasoen arteko harreman zuzenean (bilerak, elkarrizketak,…)lankidetza bultzatzen saiatzen gara, eta gatazken ebazpen positiboaren oinarriak etatrebetasunak aplikatzen.Gure ikasleen familiak ikastetxeko Elkarbizitza Planaren funtsezko zutabe zarete, zuenlaguntza nahi eta behar dugu, hurbil egotea eta elkarrekin lan egitea.6

3. Eskola-Elkarbizitzako Planaren jarduketak.Atal honetan, zuekin, gurasookin, partekatu nahi ditugu ikasleekin ziklo bakoitzeanegiten diren Elkarbizitza Planeko jarduketak. Alde batetik, jarduketa hauen edukiak etahelburuak deskribatzen dira eta, bestetik, zenbait proposamen egiten dira; hauen bidez,familiok, elkarbizitzaren eta gatazken ebazpen positiboaren ikaskuntza indartudezakezue.3.I. Haur hezkuntzan.2 eta 5 urte arteko haurrentzat ikastetxeko Elkarbizitza Planak oinarrizko biestrategia garatzen ditu: adimen emozionaleko programa ikasgelan eta diziplinapositiboko programa bat.Adimen emozionala programa ikasgelan.2 urtekoen gelatik hasi eta haur hezkuntza osoan zehar, gure ikasleak adimenemozionalaren oinarrizko alderdietan sartzen ditugu. Ikasturtean zehar,ikasgeletan hainbat jarduera egiten ditugu izaera dinamikoa eta parte hartzaileadutenak, guztiak ere elkarbizitzarako trebetasunak ikastera bideratuak. Etapahonetan lantzen diren gai nagusiak hauek dira:• Izaki bakar eta bestekiko desberdin gisara deskubritu eta baloratubakoitzak bere burua.• Nork bere zaletasunak eta lehentasunak ezagutu.• Sentimenduen garrantzia deskubritu.• Norberarengan emozioak ezagutzen ikasi.• Sentimendu eta emozioen adierazpena indartu.• Arnasketaren bidez erlaxatzen ikasi.• Besteak baloratzen eta besteek baloratua izaten ikasi.• Deskribatzen ikasi.• Ez-hitzezko komunikazioaz ohartu.• Lehen pertsonako mezua erabili egoera gatazkatsuei erantzuteko.• Hanka sartu denean barkamena eskatzeak duen garrantziaz ohartu.• Besteen beharrekiko sentibera izan.• Entzuteko gaitasuna garatu.• Gatazkak konpontzeko modu eraikitzaileak badirela ikasi.• Sormena landu.• Gatazkak elkarbizitzako mugei eta arauei kasurik ez egiteagatik sortzendirela ohartu.7

• Besteek gu errespeta gaitzaten nahi badugu guk besteak errespetatzeakzer garrantzi duen jabetu.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen errazgurasoentzat:• Komentatu haurrarekin pertsona bakoitza bakarra dela eta besteendesberdina, eta hori positiboa dela.• Galdetu zure seme/alabari zer gustatzen zaion eta zer ez, norgustatzen zaion eta nor ez, eta zergatik.• Jarri hitzetan bere sentimenduak: “Iker, badirudi urduri samarzaudela, badakizu zergatik?”• Galdetu sarritan haurrari nola sentitzen den, bere buruarenkontzientzia har dezan eta pozik, triste, haserre,… dagoenean zerjokaera duen kontura dadin.• Praktikatu arnasketa erlaxatzen ikasteko metodo gisara.• Adierazi zure seme-alabekiko maitasuna egunero eta modudesberdinetan, eta esaiozu zein gustuko duzun berak ere gauza beraegitea.• Esan zure seme/alabari, egunero, berarengan gustuko duzun zerbait,ondo egiten duen zerbait, ikasi duen zerbait edo ahalegina eskatudion zerbait.• Anima ezazu egoerak eta arazoak deskribatzera.• Lagundu lehen pertsonako mezuak sortzen zerbaitek molestia egitendionean.• Adierazi eta baztertu argi beste pertsona batzuekiko errespetu faltaerakusten duten jokaerak, eta erakutsi barkamena eskatzea komenidela.• Anima ezazu beste pertsona batzuei arretaz entzutera.• Gatazka edo desadostasun baten aurrean baloratu tartean daudenpertsona guztiak pozik geratuko diren irtenbideak.Diziplina positibo edo demokratikoa programa.Mugak eta arauak ere funtsezkoak dira elkarbizitza ona lortzeko.Gutxieneko komun batzuk errespetatzen ikasteak gatazka asko prebenitzenditu, eta derrigorrezkoa da besteekin erlazionatzeko. Diziplina positiboarenhelburua haurrek, pixkanaka-pixkanaka, taldean egokiak diren jokaerakikastea da, eta arauak berez errespetatzen ikastea. Ikasturte hasieranikasgelako eta ikastetxeko arauak adosten ditugu guztion artean; ikasleekbenetan parte hartzeko aukera izaten dute, eta horrek laguntzen digu arauhoriek geroago hobeto onar ditzaten eta bete ditzaten. Arauak betetzen ezdirenean, ez dugu zigortzen, ondorio hezitzaileak erabiltzen ditugu, beti ere8

jokaera egokia ikastera bideratuak. Irakasleak eta irakasle ez diren langileakdira ondorioak betearazteaz arduratzen direnak arau bat betetzen ezdenean, baina autoritatea taldearen konpromisoan oinarritzen da. Ziklobakoitzean, ikasleen adinaren arabera, metodologia desberdina erabiltzen daikasleek arauak sortzen parte har dezaten lortzeko.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen errazgurasoentzat:Ikusi 2. eranskina gidaren amaieran.3.2. Lehen hezkuntzako 1. zikloan.Lehen hezkuntzako lehen zikloko haurrekin, bereziki, hiru lan ildo lantzen ditugu:adimen emozionaleko programa bat ikasgelan, diziplina positiboko programa bat, etaegitura eta metodologien erabilera eguneroko gatazkak elkarrizketa eta adostasunarenbidez ebazteko.Adimen emozionala programa ikasgelan.Ikasturtean zehar, tutoretza saioetan, izaera dinamikoa eta parte hartzailea dutenhainbat jarduera egiten ditugu adimen emozionaleko trebetasunak lantzeko ikasleengan.Lantzen diren gaiak hauek dira:• Auto-ezagutza: nork bere emozioak eta gustuak identifikatu.• Autonomia: erlaxatzen ikasi, erabakiak hartzen ikasi.• Auto-estimua: nork bere burua balioetsi.• Emozioen kudeaketa: modu eraikitzailean adierazi nork bere emozioak, besteenemozioak ezagutu.• Gizarte gaitasunak: “eskerrik asko” eta “mesedez” esan eta irribarrea erabilibesteekiko elkarreraginean.• Entzutea: hizketarako txanda errespetatu eten gabe.• Komunikazio asertiboa: sentitzen dena esan, “ez” esaten ikasi.• Gatazken ebazpena: arazoak identifikatu. Besteekiko errespetuaren oinarrizkomugak ezagutu, lankidetza jarrera landu gatazken ebazpenean.9

Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:• Galdetu zure seme/alabari zer gustatzen zaion eta zer ez, nor gustatzenzaion eta nor ez, eta zergatik.• Animatu zure seme/alaba zenbait erabaki har ditzan bere gustuenarabera.• Jarri hitzetan bere sentimenduak: “Iker, badirudi urduri samar zaudela,badakizu zergatik?”• Galdetu sarritan haurrari nola sentitzen den, bere buruaren kontzientziahar dezan eta pozik, triste, haserre,… dagoenean zer jokaera duenkontura dadin.• Adierazi zure seme/alabarekiko maitasuna egunero eta modudesberdinetan, eta esaiozu zein gustuko duzun berak ere gauza beraegitea.• Esan zure seme/alabari, egunero, berarengan gustuko duzun zerbait,ondo egiten duen zerbait, ikasi duen zerbait edo ahalegina eskatu dionzerbait.• Anima ezazu beste pertsonei behatzera eta nola sentitzen direnpentsatzera.• Lagundu hitzetan jartzen besteen sentimenduak eta hauek adieraztenausartzen.• Esan haurrari hanka sartzea, beste bati molestatzea edo burua galtzeadenoi gerta dakigukeen zerbait dela, horregatik ez dela gaiztoa izaten.Anima ezazu barkamena eskatzera hori gertatzean, eta zergatik ari denbarkamena eskatzen esatera. Eskatu barkamena haurrari zuk zeuk hankasartzean edo burua galtzean.• Adierazi eta baztertu argi beste pertsona batzuekiko errespetu faltaerakusten duten jokaerak, eta erakutsi barkamena eskatzea komeni dela.• Gatazka edo desadostasun baten aurrean baloratu tartean daudenpertsona guztiak pozik geratuko diren irtenbideak.Diziplina positibo edo demokratikoa programa.Mugak eta arauak ere funtsezkoak dira elkarbizitza ona lortzeko. Gutxieneko komunbatzuk errespetatzen ikasteak gatazka asko prebenitzen ditu, eta derrigorrezkoa dabesteekin erlazionatzeko. Diziplina positiboaren helburua haurrek, pixkanakapixkanaka,taldean egokiak diren jokaerak ikastea da, eta arauak berez errespetatzenikastea. Ikasturte hasieran ikasgelako eta ikastetxeko arauak adosten ditugu guztionartean; ikasleek benetan parte hartzeko aukera izaten dute, eta horrek laguntzen diguarau horiek geroago hobeto onar ditzaten eta bete ditzaten. Arauak betetzen ezdirenean, ez dugu zigortzen, ondorio hezitzaileak erabiltzen ditugu, beti ere jokaeraegokia ikastera bideratuak. Irakasleak eta irakasle ez diren langileak dira ondorioakbetearazteaz arduratzen direnak arau bat betetzen ez denean, baina autoritateataldearen konpromisoan oinarritzen da. Ziklo bakoitzean, ikasleen adinaren arabera,10

metodologia desberdina erabiltzen da ikasleek arauak sortzen parte har dezatenlortzeko.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:Ikusi 2. eranskina gidaren amaieran.Gatazkak ebazteko lankidetza-prozesuakIkastetxean, hezkuntza komunitateko kide desberdinen artean desadostasunak edogatazkak izatea oso ohikoa da, ia eguneroko kontua. Murumendin egoera hauekpositibotzat jotzen ditugu, ikasteko eta hazteko aukeratzat. Jakin badakigu gatazkekemaitza eraikitzailea izan dezaketela ondo maneiatzen baditugu. Hori dela eta, gatazkakebazteko estrategia edo prozesu desberdinak erabiltzen ditugu, lankidetzan etaelkarrizketan oinarrituak. Lehen zikloan hauek nabarmentzen ditugu:• “Belarri-aulkiaren eta aho-aulkiaren txokoa”.“Txokoa” leku berezia da. Bertan ikasleek gatazkak hitz eginez konponditzakete, pertsona heldu baten laguntzarik gabe. Ikasgeletan, pasabideetanedota jolastokian kokatzen da. Bi aulki ditu: bat ahoaren marrazkia duena etabestea belarria duena. Neska-mutilak “txoko”ra borondatez joaten dira, etaarau sinple batzuei jarraituz (aho-aulkian eserita hitz egiten da eta belarriaulkianeserita entzun), arazoari buruz hitz egin, eta bien artean irtenbide batadosten dute.• Bitartekaritza informala.Irakasleek edo irakasle ez diren langileek bi ikasleren arteko gatazka bateanesku hartzen dutenean, bitartekari modura jokatzen saiatzen dira, epaile batenmodura egin ordez. Bitartekaritza informalarekin, hirugarren neutral batenmodura jokatzen duen pertsona helduak komunikazioa erraztu eta haurreiirtenbideak bilatzen eta akordioak lortzen laguntzen die.• Komunikazio eraginkorra / elkarrizketa.Ikastetxearen egunez egunekoan, gatazka batek okerrera ez egitekoestrategiarik onena komunikazio eraginkorraren teknika eta trebetasunen bidezgaraiz esku hartzea da. Teknika hauek (entzute aktiboa, lehen pertsonakomezuak, etab.) ikasgelan entseatzen dira adimen emozionala programarekin eta,ondoren, irakasleek ikasleak erabiltzera animatzen dituzte, lagunekin gatazkarenbat dutenean.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:Ikusi 1. eranskina gidaren amaieran.11

3.3. Lehen hezkuntzako 2. zikloan.Lehen hezkuntzako bigarren ziklorako Elkarbizitza Planak 3 lan ildo nagusi ditu:gatazkak ikasgelan ebazteko trebetasunak programa, diziplina positiboa programa, etaeguneroko gatazkak elkarrizketa eta akordioaren bidez konpontzeko egitura etametodologien erabilera.Gatazkak ikasgelan ebazteko trebetasunak programa.Programak zera eskatzen du, tutoretza saioetan ikasleekin esperientziazko izaera duenjarduera sekuentzia bat burutzea, gatazkak modu eraikitzailean ebazteko aukeraemango dieten trebetasun berriak emateko ikasleei. Edukia honetan zentratzen da:gatazkaren ulerkuntza, auto-estimuaren garapena, aniztasunarekiko errespetua,ikuspuntu desberdinak onartzea, gure emozioak adieraztea eta kontrolatzea, entzutekogaitasuna, komunikazio asertiboa, eta erabakiak hartu eta gatazkak ebatzi lankidetzanoinarrituta, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. Zehazki, honako alderdi haueklantzen dira:• Gatazkak izatea naturala dela konturatu eta gatazka batean tarteko izatea ezdagoela gaizki jakitun izan.• Gatazkek izan dezaketela emaitza positiboa jakin.• Gatazkari erantzuteko hiru estilo nagusiak identifikatu : saihestea, aurrez aurrejartzea eta lankidetza.• Gatazka konpon daitekeela lankidetzaren bidez jakin.• Pertsona bakoitza bakarra eta berezia dela ohartu.• Besteek gauzak beste modu batera ikus ditzaketela onartu.• Emozioen hiztegi zabalagoa ezagutu, “pozik, triste, haserre eta beldurtuta”baino harago.• Modu eraikitzailean adierazi nork bere emozioak eta besteen emozioakezagutu.• Eraginkorki komunikatzeak duen garrantziaz jabetu.• Entzute onaren jarrerak identifikatu eta parafraseatu (gure hitzekin errepikatu)entzundakoa.• Asertiboki adierazi lehen pertsonako mezuen bidez.• Ideiak sortu arazo bat konpontzeko.• Arazoak konpontzeko prozesu sinple bat ezagutu eta praktikatu heldu batenlaguntzarik gabe.12

Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:• Zure seme/alabak gatazka bat duenean beste pertsona batekin, mezu hau bidaldiezaiokezu: egoera hau normala da, guztioi gertatzen zaigu, eta egin ditzakegugauzak konpontzeko.• Zure seme/alabak gatazka bat duenean beste pertsona batekin, bai zurekin edobai anaia/arreba edo lagun batekin, galdetu horri buruz eta entzun arretaz.• Lagundu haurrari gatazka baten aurrean, aurrez aurre jartzea, saihestea edolankidetza erabiltzearen ondorioak baloratzen.• Desadostasun edo arazo baten aurrean, animatu haurra beste aldearenikuspuntua deskubri dezan. Hau galdetuz eta etenik egin gabe entzunez egitenda. Galdetu: “Zer uste duzu pentsatzen duela XXXek arazoaz?”, “ Nola ikusikodu berak?” Gatazka zurekin gertatzen denean, galdetu zein den arazoa eta nolasentitzen den, eta entzun etenik egin gabe eta ezeztatu gabe. Ondoren, eskatuarretaz entzuteko zure ikuspuntua.• Lagundu emozioei hitza jartzen: tristura, poza, haserrea, ezinegona, atsekabea,mina, hauek guztiak haurrak oso txikitatik ulertzeko gai diren emozioak dira.• Islatu beren emozioak hitzekin: “Badakit orain oso haserre zaudela, zeren eta…”.• Arazo bat dagoenean, galdetu nola sentitzen diren.• Lagundu besteen emozioak identifikatzen: “Nola sentitzen da zure anaia pilotakentzen diozunean?, pozik edo haserre egongo da?”.• Lagundu lehen pertsonako mezuak entseatzen zerbaitek molestia egitendienean (“molestatu egiten nau zuk telefonoz hemen hitz egiteak, telebista ezindut entzun eta, joan zaitezke beste gelara?”).• Baztertu salaketak, epaiak eta irainak dituzten erantzunak, eta azaldu zergatikbaztertzen dituzun (beste pertsona batzuei kalte egiten diete eta arazoahanditu egiten dute).• Erabili zeuk lehen pertsonako mezuak zure atsekabea edo haserrea adierazinahi diezunean, ez epaitu pertsona (“astun hutsa zara”, “gaiztoa zara”), baiziketa jokaera.• Erabili zure seme/alabarekin gatazkak ebazteko prozesu erraz bat akordioaklortzeko.13

Diziplina positibo edo demokratikoa programa.Mugak eta arauak ere funtsezkoak dira elkarbizitza ona lortzeko. Gutxieneko komunbatzuk errespetatzen ikasteak gatazka asko prebenitzen ditu, eta derrigorrezkoa dabesteekin erlazionatzeko. Diziplina positiboaren helburua haurrek, pixkanakapixkanaka,taldean egokiak diren jokaerak ikastea da, eta arauak berez errespetatzenikastea. Ikasturte hasieran ikasgelako eta ikastetxeko arauak adosten ditugu guztionartean; ikasleek benetan parte hartzeko aukera izaten dute, eta horrek laguntzen diguarau horiek geroago hobeto onar ditzaten eta bete ditzaten. Arauak betetzen ezdirenean, ez dugu zigortzen, ondorio hezitzaileak erabiltzen ditugu, beti ere jokaeraegokia ikastera bideratuak. Irakasleak eta irakasle ez diren langileak dira ondorioakbetearazteaz arduratzen direnak arau bat betetzen ez denean, baina autoritateataldearen konpromisoan oinarritzen da. Ziklo bakoitzean, ikasleen adinaren arabera,metodologia desberdina erabiltzen da ikasleek arauak sortzen parte har dezatenlortzeko.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:Ikusi 2. eranskina gidaren amaieran.Gatazkak ebazteko lankidetza-prozesuakIkastetxean, hezkuntza komunitateko kide desberdinen artean desadostasunak edogatazkak izatea oso ohikoa da, ia eguneroko kontua. Murumendin egoera hauekpositibotzat jotzen ditugu, ikasteko eta hazteko aukeratzat. Jakin badakigu gatazkekemaitza eraikitzailea izan dezaketela ondo maneiatzen baditugu. Hori dela eta, gatazkakebazteko estrategia edo prozesu desberdinak erabiltzen ditugu, lankidetzan etaelkarrizketan oinarrituak. Lehen zikloan hauek nabarmentzen ditugu:• “Belarri-aulkiaren eta aho-aulkiaren txokoa”.“Txokoa” leku berezia da. Bertan ikasleek gatazkak hitz eginez konponditzakete, pertsona heldu baten laguntzarik gabe. Ikasgeletan, pasabideetanedota jolastokian kokatzen da. Bi aulki ditu: bat ahoaren marrazkia duena etabestea belarria duena. Neska-mutilak “txoko”ra borondatez joaten dira, etaarau sinple batzuei jarraituz (aho-aulkian eserita hitz egiten da eta belarriaulkianeserita entzun), arazoari buruz hitz egin, eta bien artean irtenbide batadosten dute.• Bitartekaritza informala.14

Irakasleek edo irakasle ez diren langileek bi ikasleren arteko gatazka bateanesku hartzen dutenean, bitartekari modura jokatzen saiatzen dira, epaile batenmodura egin ordez. Bitartekaritza informalarekin, hirugarren neutral batenmodura jokatzen duen pertsona helduak komunikazioa erraztu eta haurreiirtenbideak bilatzen eta akordioak lortzen laguntzen die.• Komunikazio eraginkorra / elkarrizketa.Ikastetxearen egunez egunekoan, gatazka batek okerrera ez egitekoestrategiarik onena komunikazio eraginkorraren teknika eta trebetasunen bidezgaraiz esku hartzea da. Teknika hauek (entzute aktiboa, lehen pertsonakomezuak, etab.) ikasgelan entseatzen dira adimen emozionaleko programarekineta, ondoren, irakasleek ikasleak erabiltzera animatzen dituzte lagunekingatazkaren bat dutenean.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:Ikusi 1. eranskina gidaren amaieran.3.4. Lehen hezkuntzako 3. zikloan.Lehen hezkuntzako hirugarren zikloan Elkarbizitza Planak 4 lan esparru ditu: gatazkakikasgelan ebazteko trebetasunak programa, diziplina positiboa programa, lagunenarteko tratu txarren prebentzioa, eta eguneroko gatazkak elkarrizketa eta akordioarenbidez konpontzeko egituren eta metodologien erabilera.Gatazkak ikasgelan ebazteko trebetasunak programa.Programak zera eskatzen du, tutoretza saioetan ikasleekin esperientziazko izaera duenjarduera sekuentzia bat burutzea, gatazkak modu eraikitzailean ebazteko aukeraemango dieten trebetasun berriak emateko ikasleei. Edukia honetan zentratzen da:gatazkaren ulerkuntza, auto-estimuaren garapena, aniztasunarekiko errespetua,ikuspuntu desberdinak onartzea, gure emozioak adieraztea eta kontrolatzea, entzutekogaitasuna, komunikazio asertiboa, eta erabakiak hartu eta gatazkak ebatzi lankidetzanoinarrituta, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. Zehazki, honako alderdi haueklantzen dira:• Gatazka saihestezina dela eta hazteko indar positiboa izan daitekeela ohartu.• Gatazkak onera edo txarrera egin dezakeela aukeratutako erantzunarenarabera ohartu.• Gatazkari erantzuteko 3 erantzun mota nagusiak ezagutu (saihestea, aurrezaurre jartzea eta lankidetza).15

• Gatazka bere ikuspegitik eta besteenetik deskribatu.• Enpatizatu eta beste batzuen sentimenduak eta pertzepzioak onartu.• Eten gabe entzun bestea gertaera bat deskribatzen edo arazo bat definitzen ariden bitartean, eta besteak esan duena laburbildu.• Besteen emozioak entzun eta onartu.• Besteek erantzun emozionalak dituztela konturatu, eta erantzun horiek zureendesberdinak izan daitezkeela.• Emozioak eraginkorki eta egoki adierazi.• Modu asertiboan adierazi lehen pertsonako mezuen bidez.• Ideia anitzen artean aukeratu.• Aukera desberdinek epe motzera eta luzera izan ditzaketen ondorioetanpentsatu.• Akordio argiak eta zehatzak egin.• Taldean adostutako erabakiak hartu.• Interesetan oinarritutako negoziazioa maneiatu lagunekin.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:• Zure seme/alabak gatazka bat duenean beste pertsona batekin, mezu hau bidaldiezaiokezu: egoera hau normala da, guztioi gertatzen zaigu, eta egin ditzakegugauzak konpontzeko.• Lagundu haurrari gatazka baten aurrean, aurrez aurre jartzea, saihestea edolankidetza erabiltzearen ondorioak baloratzen.• Desadostasun edo arazo baten aurrean, animatu haurra beste aldearenikuspuntua deskubri dezan. Hau galdetuz eta etenik egin gabe entzunez egitenda. Galdetu: “Zer uste duzu pentsatzen duela XXXek arazoaz?”, “ Nola ikusikodu berak?” Gatazka zurekin gertatzen denean, galdetu zein den arazoa eta nolasentitzen den, eta entzun etenik egin gabe eta ezeztatu gabe. Ondoren, eskatuarretaz entzuteko zure ikuspuntua.• Lagundu emozioei hitza jartzen: tristura, poza, haserrea, ezinegona, atsekabea,mina, hauek guztiak haurrak oso txikitatik ulertzeko gai diren emozioak dira.• Islatu beren emozioak hitzekin: “Badakit orain oso haserre zaudela, zeren eta…”.• Arazo bat dagoenean, galdetu nola sentitzen diren.• Lagundu besteen emozioak identifikatzen: “Nola sentitzen da zure anaia pilotakentzen diozunean?, pozik edo haserre egongo da?”.• Lagundu zure seme-alabari lasaitzeko erabili ditzazkeen metodoak identifikatzeneta praktikan jartzera animatu ezazu.• Gogora iezaiozu zure seme-alabari gatazka bat duenean, entzumen aktiboaerabili ahal dezakeela.16

• Lagundu lehen pertsonako mezuak entseatzen zerbaitek molestia egiten dienean(“molestatu egiten nau zuk telefonoz hemen hitz egiteak, telebista ezin dutentzun eta, joan zaitezke beste gelara?”).• Erabili zeuk lehen pertsonako mezuak zure atsekabea edo haserrea adierazinahi diezunean, ez epaitu pertsona (“astun hutsa zara”, “gaiztoa zara”), baiziketa jokaera.• Zure seme-alabarekin aztertu zeintzuk izan ditezkeen gatazka baten haurreandauden konponbideen desberdinen ondorioak.• Saiatu adostutako erabakiak hartuko diren bilera familiarrak egiten.• Erabili ezazu zure seme-alabarekin akordioetara heltzeko, gatazkak ebaztekoprozesu erraz bat eta proposa iezaiozu bere lagun eta ikaskideekin erabil dezan.Diziplina positibo edo demokratikoa programa.Mugak eta arauak ere funtsezkoak dira elkarbizitza ona lortzeko. Gutxieneko komunbatzuk errespetatzen ikasteak gatazka asko prebenitzen ditu, eta derrigorrezkoa dabesteekin erlazionatzeko. Diziplina positiboaren helburua haurrek, pixkanakapixkanaka,taldean egokiak diren jokaerak ikastea da, eta arauak berez errespetatzenikastea. Ikasturte hasieran ikasgelako eta ikastetxeko arauak adosten ditugu guztionartean; ikasleek benetan parte hartzeko aukera izaten dute, eta horrek laguntzen diguarau horiek geroago hobeto onar ditzaten eta bete ditzaten. Arauak betetzen ezdirenean, ez dugu zigortzen, ondorio hezitzaileak erabiltzen ditugu, beti ere jokaeraegokia ikastera bideratuak. Irakasleak eta irakasle ez diren langileak dira ondorioakbetearazteaz arduratzen direnak arau bat betetzen ez denean, baina autoritateataldearen konpromisoan oinarritzen da. Ziklo bakoitzean, ikasleen adinaren arabera,metodologia desberdina erabiltzen da ikasleek arauak sortzen parte har dezatenlortzeko.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:Ikusi 2. eranskina.Gatazkak ebazteko lankidetza- prozesuakIkastetxean, hezkuntza komunitateko kide desberdinen artean desadostasunak edogatazkak izatea oso ohikoa da, ia eguneroko kontua. Murumendin egoera hauekpositibotzat jotzen ditugu, ikasteko eta hazteko aukeratzat. Jakin badakigu gatazkekemaitza eraikitzailea izan dezaketela ondo maneiatzen baditugu. Hori dela eta, gatazkak17

ebazteko estrategia edo prozesu desberdinak erabiltzen ditugu, lankidetzan etaelkarrizketan oinarrituak. Hirugarren zikloan hauek nabarmentzen ditugu:• Negoziazio formala.Hirugarren zikloko ikasleek gatazkak ebazteko prozesu sinple bat ikasten dute,pertsona heldu baten laguntzarik gabe erabil dezaketena (ikusi I. eranskina).Irakasleek erabiltzera animatzen dituzte, eta ikasleekiko harremaneanerabilarazten saiatzen dira.• Bitartekaritza informala.Irakasleek edo irakasle ez diren langileek bi ikasleren arteko gatazka bateanesku hartzen dutenean, bitartekari modura jokatzen saiatzen dira, epaile batenmodura egin ordez. Bitartekaritza informalarekin, hirugarren neutral batenmodura jokatzen duen pertsona helduak komunikazioa erraztu eta haurreiirtenbideak bilatzen eta akordioak lortzen laguntzen die.• Komunikazio eraginkorra / elkarrizketa.Ikastetxearen egunez egunekoan, gatazka batek okerrera ez egitekoestrategiarik onena komunikazio eraginkorraren teknika eta trebetasunen bidezgaraiz esku hartzea da. Teknika hauek (entzute aktiboa, lehen pertsonakomezuak, etab.) ikasgelan entseatzen dira adimen emozionaleko programarekineta, ondoren, irakasleek ikasleak erabiltzera animatzen dituzte lagunekingatazkaren bat dutenean.• Ikasgelako batzarrak.Taldean erabakiak hartu edo gatazkak ebatzi behar ditugunean ikasgelakobatzarrak erabiltzen ditugu. Prozesu honek talde osoaren parte hartzearen,elkarrizketaren eta adostasunaren bidez arazoei heltzeko aukera eskaintzen du.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:Ikusi 1. eranskina gidaren amaieran.Lagunen arteko tratu txarren prebentzioaNahiz eta lagunen arteko tratu txarrak ez diren ohikoak, ikastetxe guztietan gertatzendira, eta ondorioak oso larriak izan daitezke. Horregatik, hirugarren ziklokoikasgeletan hainbat jarduera egiten dira ikasleak sentsibilizatzeko eta egoera horiekprebenitzeko. Gure ikasleei gaiari buruzko oso mezu argiak igortzen dizkiegu: ez delaonartu behar, pertsonei min handia egiten baitie, biktima ez dela jasaten ari denarenarduradun, ez dela bere errua, ez duela egoera hori jasan behar, atera daitekeelabertatik, laguntza eskatu behar dela, ez dela isildu behar, baizik eta gaitzetsi, eta salatuegin behar dela gelditu ahal izateko.18

Gainera, irakasleok jardun egiten dugu lagunen arteko tratu txarrak garaizantzemateko, eta prozedura bereziak erabiltzen ditugu gertatzen direnean.Hona hemen jarduketarako hainbat proposamen erraz gurasoentzat:• Hitz egin zure seme/alabarekin gai honetaz.• Igorri argi eta garbi ikasgelan lantzen diren mezu berberak.• Jarri berehala harremanetan ikastetxearekin, baldin eta zure seme edo alabaerasotzaile baten biktima izaten ari dela susmatzen baduzu.19

4. Prestakuntza: irakasleak, irakasle ez diren langileak etafamiliak.Gure Elkarbizitza Plana garatzeko, guztiz beharrezkoa da Murumendi Ikastetxekohezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion etengabeko prestakuntza azpimarratzea.Jakin badakigu ahalegindu beharra daukagula ikasten jarraitzen, hobeto irakasteko etaelkarrekin bizi izateko. Elkarbizitza hobetzeko abian jartzen diren eskolako programakberriak dira, eta behar-beharrezkoa da irakasleak prestatzea ezagutzeko eta eguneanegoteko. Gainera, programa hauek oso errotuta dauden ohiturak eta errutinak aldatzeaeskatzen dute, eta beti ez da erraza izaten.Horregatik, urtero hainbat ikastaro, hitzaldi eta mintegi antolatzen ditugu, bai irakasleeta irakasle ez diren langileentzat (jangelako, autobusetako,…langileak). Beste taldebatzuek ere, esate baterako, eskolaz kanpoko kirolean aritzen direnek, hartu duteparte elkarbizitza eta gatazken ebazpenari buruzko prestakuntza hauetan.Aipatu bezala, uste dugu gurasoen zeregina erabakigarria dela Elkarbizitza Planarenhelburuak lortzeko, gure neska-mutilak hainbat baloretan hezteko, hala nola,errespetuan, aniztasunean, elkarrizketan eta gatazken ebazpen baketsuan. Familiakzeregin handi honetan aktiboki inplika daitezen, ikasturtero, zenbait tailer eta hitzaldiantolatzen dira elkarbizitzaren inguruan. Guraso guztiok animatu nahi zaituzteguikastetxera informazio bila etortzera eta parte hartzera.Guztiok, bai irakasleok, bai irakasle ez zareten langileok eta bai familiok ikasten jarraidezakegu hezitzaile hobeak izateko eta, egunez egun, Murumendi Ikastetxekoelkarbizitza eraikitzeko.20

I eranskina7 urrats arazoak elkarrekin ebazteko.I . Haurrarekin leku egoki batean eta aurrez biok adostutako momentuan elkartukogara.2. Doinu positiboa ezarriko dugu.Gure asmo positiboak azpimarratuz (“zurekin konpondu nahi dut arazo hau”, “zureikuspuntua entzun nahi dut”, “niretzat garrantzitsua da etxean elkarrekin ondokonpontzea”), edota haurraren asmo positiboak nabarmenduz (“badakit zuk erekonpondu nahi duzula”).3. Oinarrizko arau batzuk adostuko ditugu.Araurik erabilgarrienak hauek izan daitezke: ez eten, ez iraindu, ezta mespretxatu ereinor, eta ahalegindu arazoa konpontzen saiatzeko.4. Arazoa hobeto ulertuko dugu.Haurrak, lehendabizi, istorioaren bere bertsioa (gertaerak eta sentimenduak)kontatuko du, aktiboki entzuten diogun bitartean (gure hitzekin errepikatuz ulertuduguna). Ahaleginduko gara arazoaren motiboez eta bere beharrez hitz egin dezan, etaez bakarrik berak zer nahi duen.Gure arazoa kontatzeko txandan, adierazi gure sentimenduak eta interesak (saihestuhaurra epaitzea, errua leporatzea, edota gutxiestea).5. Irtenbide mota guztietan pentsatuko dugu.Arkatza eta papera hartuta, bioi bururatutako edozein irtenbiderako ideia idatzikodugu. Fase honetan ideia guztiek balio dute, nahiz eta absurdoak izan. Zerrenda zenbateta luzeagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango dugu irtenbidea topatzeko.6. Ebaluatu eta bideragarri diren irtenbideak erabaki.Idatzitako irtenbideen artean zein diren bideragarriak eta zein ez komentatuko dugu.Elkarrekin erabakiko dugu zein aukeratuko ditugun etorkizunean betetzeko.7. Akordioa idatziko dugu.Beste paper batean, adostutako irtenbideak idatziko ditugu bikoiztuta, biok sinatu etakopia bana hartuko dugu. Hurbileko data bat aukeratuko dugu hartutakokonpromisoen jarraipena egingo dugun beste bilera baterako. Haurra zoriondu etalankidetzako jarrera hau indartu egingo dugu.22

2. eranskinaDiziplina positiboaren jarraibideak gurasoentzat.Zigor diziplina zigorrean oinarritua dago, eta eragin negatiboak sor ditzakehaurrarengan, esate baterako, gorrotoa, mendeku gosea, asaldaketa edo autoestimubaxua. Sistema tradizional honen ordez, diziplina positiboaren eredua proposatu nahidizuegu. Bere helburua autokontrola eta autodiziplina irakastea da.Arauak eta mugak jartzea da lehen pausoa etxean diziplina positiboa garatzeko.Horretarako, hona hemen zenbait jarraibide erabilgarri:1. Muga eta arau argiak jarri eta sistematikoki hauei lotu. Arauek hobetofuntzionatzen dute gutxi direnean, errealistak, positiboki formulatuak eta,batez ere, haurren parte hartzearekin adostuak direnean.2. Hainbat “ondorio hezitzaile” jarri arauak betetzen ez direnean aplikatzeko.Neurri hauek zuzenean arauarekin erlazionatuta egon behar dute, etajokaera egokia ikasten lagundu behar dute. “Ondorio hezitzaileak” berehalaezartzen dira, errespetuz eta bere aplikazioari buruzko eztabaidak saihestuz.3. Arauak eta bere ondorioak idatzi, eta etxeko agerian dagoen leku batean jardaitezke. Ohiko arau batzuek jaikitzeko eta oheratzeko ordutegiak,otorduetako janaria, etxeko lanak, ikasteko, telebistarako, ordenagailurakoorduak, etxeratzeko ordutegia, etab. arautzen dituzte.4. Arazoak sortu aurretik prebenitu. Seme edo alabari adierazi gaizkiportatzen hasten denean. Hau auto-kontrolatzen irakasteko modueraginkorra da.5. Egunero, errefortzu positiboak eman haurrari maitasunez eta portaera onagoraipatuz. Kontuan ez hartu arreta bereganatzea besterik bilatzen ez dutenportaera txarrak.6. Eskaini denbora bat seme-alabekin hitz egiteari: baloreez, arauez,itxaropenaz eta zergatik diren garrantzitsuak.23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!