11.07.2015 Views

eskuliburuak - Erabili.com

eskuliburuak - Erabili.com

eskuliburuak - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20. PlakatxoakLautzeko fresetan hiru geometri diseinu nagusi daude:- Geometria negatibo bikoitzean (A), bai angelu erradialak, bai axialak,negatiboak dira, eta plakatxo negatiboak erabiltzen dira, plakatxoak inklinatuzintzidentzi angelua lortzen delarik. Hori alternatiba ekonomikoa izan daiteke,plakatxoen bi aurpegiak erabiltzen direlako, eta ondorioz, sorbatz kopurua handiagoaeta horiek sendoagoak direlako.Honelako geometria daukaten fresak talka handiekiko erresistentziabehar duten materialetarako eta mekanizazio baldintzetarakoegokiak dira, altzairu gogorrak eta burdinurtua mekanizatzeko,baita makinak kojinete axiala egoera txarrean dagoenean ere.Geometria honek behar handiak ditu potentziari eta egonkortasunari dagokienez,ebaketa indar handiak inplikatuta daudelako. Txirbil luzeko materialak mekanizatzendirenean, materialarekin kontaktuan dagoen sorbatzaren zati batez lortzen dentxirbilaren lodiera handiak askotan txirbila gaizki eratzea ekartzen du, eta horrektxirbila modu desegokian deformatzen dela esan nahi du. Txirbil luzeko material biguneta harikorrek txirbilak trabatzea ekar dezakete, txirbilak txirbil ahokadurenbarrualderantz kurbatzeko joera daukalako.- Geometria positibo bikoitzean (B), bai angelu erradiala, bai axiala,positiboak dira, eta aurpegi bakarreko plakatxo positiboak erabili behar dira. Fresabikoitz positiboek ebaketa jarduera positibo leunagoa eskaintzen dute fresa bikoitznegatiboek baino. Lortzen den txirbil lodiera eta plakatxoekiko gainazalarenkontaktuaren luzera txikiagoak dira, eta horrek ebaketa indar txikiagoetarako aukeraematen du. Gainera, fresa bikoitz negatiboarekin alderatuz gero, ebaketa horretarakopotentzia eta plakatxoaren zailtasun txikiagoa behar da.352

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!