Argitalpena deskargatu - Eurobask
Argitalpena deskargatu - Eurobask Argitalpena deskargatu - Eurobask
EUROPAR BATASUNA ETA BAKEAREN NOBEL SARIA:HOBE BERANDU, INOIZ EZ BAINOJoão Diogo PintoNazioarteko Europar Mugimenduko (EMI) idazkari nagusiaNazioarteko Europar Mugimenduaren Biltzar Federalak egindako azken bileran (Brusela,2012ko maiatza), ebazpen bat onartu zen, Zuzendaritza Batzordeari eta Idazkaritzarihertsatuki eskatzen ziena mobiliza zezatela Nazioarteko Europar Mugimenduaren sarea,Europar Batasuna Bakearen Nobel saria jasotzeko hautagaitzat sustatzearren. 2012koabenduaren 10ean, Oslon, Europar Batasunari eman zitzaion Bakearen Nobel saria.Nazioarteko Europar Mugimenduaren arrakasta bat baino areago da; sariak ezagutzaematen dio Europar Batasunaren integrazio prozesuak egin dituen ekarpenei, duela seihamarkada baino lehenagotik, Europan bakeak eta adiskidetzeak, demokraziak eta gizaeskubideek aurrera egin dezaten. Sari hori, hala ere, Europako gizarteen barruan eta haienartan krisialdi sakoneko eta zatiketa ugariko une batean heldu da. Krisialdi eta zatiketahorien nolakotasuna eta tamaina Bigarren Mundu Gerraz geroztik ikusi ez bezalakoak dira.Paradoxa horrek –merezimenduen ezagutza Europaren integrazio prozesurako une zailbatean iritsi izanak– eztabaida zirraragarria eragin du, Europaren eraikuntzako lorpenei etagabeziei buruz eta, garrantzitsuena, Europar Batasunak bakea sustatzen duen rolari buruz.Aitortu behar dut harritu egin nindutela Norvegiako Batzordeak Bakearen Nobel sariaEuropar Batasunari emateko hartutako erabakiari egindako kritika gogorretako batzuek.Dudarik gabe, Europar Batasuna ez da perfektua, eta bidezko da haren egiturako etafuntzionamenduko alderdi asko kritikatzea. Europan –eta are munduan– bakeak aurreraegin dezan egin duen ekarpen itzela ukatzea, ordea, erabateko itsukeria da.Funtsean, europar proiektuaren asmoa izan da, beti, behin baino gehiagotan gerraren etaindarkeriaren sinonimo izan den munduko eskualde batean bakea sustatzea. Bere helburuetanlortu duen arrakasta biribilak ekarri du europar gutxi izatea kontziente lorpen handi horretaz.Era berean, gero eta gutxiago dira gerraren esperientzia bertatik bertara izan dutenak, eta,beste alde batetik, europarrek pixkaka ahaztu egin dute bizi izandako izugarrikeria, etagaldu egin dute berriz gertatzearen beldurra. Batzuek iradoki ere egiten dute gerra hainaspaldi bukatu zenez orain beste arrazoi bat behar dugula Europar Batasuna justifikatzeko...Europaren lorpenak, baina, ez dira mugatzen bake sostengagarriko hirurogei urte bainogehiago horietara: lorpenik handiena, orain ere gero eta garrantzi handiagoa duena, politikaegiteko bestelako eredu bat da, esklusioaren gainetik inklusioa bultzatzen duena, liskarrarenEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-375
João Diogo Pintogainetik lankidetza, eta botere militarraren gainetik botere zibila. Egun, Europar Batasuna,bere buruarekin bakean izateaz gainera, ez da mehatxu besteentzat ere, eta nazioarterakoeredu da. Bai, egia, aspaldi bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, baina Europar Batasunakoraindik erakusten digu gerrak ez direla gertatu behar inoiz ere berriro.Europako bakearen merezimendu osoa ezin zaio eman integrazioari, baina askoz gutxiagolortuko litzateke, edo ez hain osorik, ez eta hain bizkor ere, ezta eragin iraunkorrekin ere,europar proiektuak emandako lankidetza ikuspegia gabe. Europaren eraikuntzak europarrokelkarrekin lan egitera bultzatu gintuen, helburu bateratuak hitzartzera, merkataritza langakeraistera, eta ideia demokratikoen eta merkatu librekoen irispidea sakontzera eta zabaltzera.Bide orri bat eskaini zigun gatazkei irtenbide baketsua emateko, eta ekonomia nahiz gizarteharremanak eraikitzeko lanak elkarrekin egitera akuilatu gintuen, halako moduz, nonEuropan negoziatzeko bide arrunt izandako lehia politiko eta militarraren amaiera ekarrizuen.2012ko Bakearen Nobel saria Europar Batasunari eman izanak sendo gogoraraztenditu Europaren eraikuntzaren oinarrizko printzipioak eta sekulako lorpenak. Horrenbestez,europar guztiontzako harrotasun iturri berritua izan behar du. Eta bereziki garrantzitsua da,Europar Batasunak adierazten dituen helburuetarako funtsezko demez beteriko une bateanheldu delako.Nobel sariak ez du ezkutatu behar (eta ezin du ezkutatu) Euroguneko krisiaren hondoa,milioika europarri eragiten dien austeritate mingarria eta langabezia tasa altua. Hala ere,aukera ematen digu, herritarrei eta arduradun politikoei berdin, beharrezko berrikuntzaeta bultzada abiarazteko, krisialdia gainditzearren eta bakearen, garapenaren eta gizartejustiziaren bidea berriz hartzeko, Europan eta munduko gainerako tokietan.76EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3
- Page 25 and 26: Carmelo Barrio Barojadezakegun, nah
- Page 27 and 28: Joxerramon Bengoetxeaosoagoa lortze
- Page 29 and 30: Garbiñe Biurrun Mancisidorbestelak
- Page 31 and 32: Eusebio Cadenasdute; beste batzuek,
- Page 33 and 34: María Jesús Cava Mesaingurugiroan
- Page 36 and 37: EUROPAR BATASUNAK BAKE-ERAGILETZAT
- Page 38: EUROPAR BATASUNAK BAKE-ERAGILETZAT
- Page 41 and 42: Noé Cornagoeraginengatik. Beraz, p
- Page 43 and 44: José Luis de Castro Ruanoten. Hori
- Page 45 and 46: José Luis de la Cuesta ArzamendiBe
- Page 47 and 48: Nicolás de MiguelEuroparen beraren
- Page 49 and 50: Javier ElzoNi neu uste osoko europa
- Page 51 and 52: Igor Filibielkarrekin definitzearen
- Page 53 and 54: Eusebio GainzaEuropar Batasun Feder
- Page 56 and 57: OSPAKIZUNERAKO ARRAZOIMª Carmen Ga
- Page 58 and 59: EUROPAR BATASUNA = BAKEAÁngel Garc
- Page 60 and 61: ZER ESAN NAHI DU BATERATU HITZAK?Jo
- Page 62 and 63: EUROPAKO ERAKUNDEEN BEHARREZKOERAIK
- Page 64: EUROPAKO ERAKUNDEEN BEHARREZKO ERAI
- Page 67 and 68: Mikel Mancisadorbatzordeak bestela
- Page 70 and 71: EUROPA GAIXORIK DAGO… BAINA EZ HI
- Page 72 and 73: OROIMENAREN MUGATUTASUNAETA ELKARTA
- Page 74 and 75: EUROPAR BATASUNA: ESKUALDE GOBERNAN
- Page 78 and 79: ERASMUSERAKO NOBEL SARIAJosé PozaE
- Page 80 and 81: EZAGUTZA HAU: BIDEZKOA,BERANDUKOA E