Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask Argitalpena deskargatu - Eurobask

10.07.2015 Views

EUROPAR BATASUNA ETA BAKEAREN NOBEL SARIA:HOBE BERANDU, INOIZ EZ BAINOJoão Diogo PintoNazioarteko Europar Mugimenduko (EMI) idazkari nagusiaNazioarteko Europar Mugimenduaren Biltzar Federalak egindako azken bileran (Brusela,2012ko maiatza), ebazpen bat onartu zen, Zuzendaritza Batzordeari eta Idazkaritzarihertsatuki eskatzen ziena mobiliza zezatela Nazioarteko Europar Mugimenduaren sarea,Europar Batasuna Bakearen Nobel saria jasotzeko hautagaitzat sustatzearren. 2012koabenduaren 10ean, Oslon, Europar Batasunari eman zitzaion Bakearen Nobel saria.Nazioarteko Europar Mugimenduaren arrakasta bat baino areago da; sariak ezagutzaematen dio Europar Batasunaren integrazio prozesuak egin dituen ekarpenei, duela seihamarkada baino lehenagotik, Europan bakeak eta adiskidetzeak, demokraziak eta gizaeskubideek aurrera egin dezaten. Sari hori, hala ere, Europako gizarteen barruan eta haienartan krisialdi sakoneko eta zatiketa ugariko une batean heldu da. Krisialdi eta zatiketahorien nolakotasuna eta tamaina Bigarren Mundu Gerraz geroztik ikusi ez bezalakoak dira.Paradoxa horrek –merezimenduen ezagutza Europaren integrazio prozesurako une zailbatean iritsi izanak– eztabaida zirraragarria eragin du, Europaren eraikuntzako lorpenei etagabeziei buruz eta, garrantzitsuena, Europar Batasunak bakea sustatzen duen rolari buruz.Aitortu behar dut harritu egin nindutela Norvegiako Batzordeak Bakearen Nobel sariaEuropar Batasunari emateko hartutako erabakiari egindako kritika gogorretako batzuek.Dudarik gabe, Europar Batasuna ez da perfektua, eta bidezko da haren egiturako etafuntzionamenduko alderdi asko kritikatzea. Europan –eta are munduan– bakeak aurreraegin dezan egin duen ekarpen itzela ukatzea, ordea, erabateko itsukeria da.Funtsean, europar proiektuaren asmoa izan da, beti, behin baino gehiagotan gerraren etaindarkeriaren sinonimo izan den munduko eskualde batean bakea sustatzea. Bere helburuetanlortu duen arrakasta biribilak ekarri du europar gutxi izatea kontziente lorpen handi horretaz.Era berean, gero eta gutxiago dira gerraren esperientzia bertatik bertara izan dutenak, eta,beste alde batetik, europarrek pixkaka ahaztu egin dute bizi izandako izugarrikeria, etagaldu egin dute berriz gertatzearen beldurra. Batzuek iradoki ere egiten dute gerra hainaspaldi bukatu zenez orain beste arrazoi bat behar dugula Europar Batasuna justifikatzeko...Europaren lorpenak, baina, ez dira mugatzen bake sostengagarriko hirurogei urte bainogehiago horietara: lorpenik handiena, orain ere gero eta garrantzi handiagoa duena, politikaegiteko bestelako eredu bat da, esklusioaren gainetik inklusioa bultzatzen duena, liskarrarenEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-375

João Diogo Pintogainetik lankidetza, eta botere militarraren gainetik botere zibila. Egun, Europar Batasuna,bere buruarekin bakean izateaz gainera, ez da mehatxu besteentzat ere, eta nazioarterakoeredu da. Bai, egia, aspaldi bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, baina Europar Batasunakoraindik erakusten digu gerrak ez direla gertatu behar inoiz ere berriro.Europako bakearen merezimendu osoa ezin zaio eman integrazioari, baina askoz gutxiagolortuko litzateke, edo ez hain osorik, ez eta hain bizkor ere, ezta eragin iraunkorrekin ere,europar proiektuak emandako lankidetza ikuspegia gabe. Europaren eraikuntzak europarrokelkarrekin lan egitera bultzatu gintuen, helburu bateratuak hitzartzera, merkataritza langakeraistera, eta ideia demokratikoen eta merkatu librekoen irispidea sakontzera eta zabaltzera.Bide orri bat eskaini zigun gatazkei irtenbide baketsua emateko, eta ekonomia nahiz gizarteharremanak eraikitzeko lanak elkarrekin egitera akuilatu gintuen, halako moduz, nonEuropan negoziatzeko bide arrunt izandako lehia politiko eta militarraren amaiera ekarrizuen.2012ko Bakearen Nobel saria Europar Batasunari eman izanak sendo gogoraraztenditu Europaren eraikuntzaren oinarrizko printzipioak eta sekulako lorpenak. Horrenbestez,europar guztiontzako harrotasun iturri berritua izan behar du. Eta bereziki garrantzitsua da,Europar Batasunak adierazten dituen helburuetarako funtsezko demez beteriko une bateanheldu delako.Nobel sariak ez du ezkutatu behar (eta ezin du ezkutatu) Euroguneko krisiaren hondoa,milioika europarri eragiten dien austeritate mingarria eta langabezia tasa altua. Hala ere,aukera ematen digu, herritarrei eta arduradun politikoei berdin, beharrezko berrikuntzaeta bultzada abiarazteko, krisialdia gainditzearren eta bakearen, garapenaren eta gizartejustiziaren bidea berriz hartzeko, Europan eta munduko gainerako tokietan.76EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

EUROPAR BATASUNA ETA BAKEAREN NOBEL SARIA:HOBE BERANDU, INOIZ EZ BAINOJoão Diogo PintoNazioarteko Europar Mugimenduko (EMI) idazkari nagusiaNazioarteko Europar Mugimenduaren Biltzar Federalak egindako azken bileran (Brusela,2012ko maiatza), ebazpen bat onartu zen, Zuzendaritza Batzordeari eta Idazkaritzarihertsatuki eskatzen ziena mobiliza zezatela Nazioarteko Europar Mugimenduaren sarea,Europar Batasuna Bakearen Nobel saria jasotzeko hautagaitzat sustatzearren. 2012koabenduaren 10ean, Oslon, Europar Batasunari eman zitzaion Bakearen Nobel saria.Nazioarteko Europar Mugimenduaren arrakasta bat baino areago da; sariak ezagutzaematen dio Europar Batasunaren integrazio prozesuak egin dituen ekarpenei, duela seihamarkada baino lehenagotik, Europan bakeak eta adiskidetzeak, demokraziak eta gizaeskubideek aurrera egin dezaten. Sari hori, hala ere, Europako gizarteen barruan eta haienartan krisialdi sakoneko eta zatiketa ugariko une batean heldu da. Krisialdi eta zatiketahorien nolakotasuna eta tamaina Bigarren Mundu Gerraz geroztik ikusi ez bezalakoak dira.Paradoxa horrek –merezimenduen ezagutza Europaren integrazio prozesurako une zailbatean iritsi izanak– eztabaida zirraragarria eragin du, Europaren eraikuntzako lorpenei etagabeziei buruz eta, garrantzitsuena, Europar Batasunak bakea sustatzen duen rolari buruz.Aitortu behar dut harritu egin nindutela Norvegiako Batzordeak Bakearen Nobel sariaEuropar Batasunari emateko hartutako erabakiari egindako kritika gogorretako batzuek.Dudarik gabe, Europar Batasuna ez da perfektua, eta bidezko da haren egiturako etafuntzionamenduko alderdi asko kritikatzea. Europan –eta are munduan– bakeak aurreraegin dezan egin duen ekarpen itzela ukatzea, ordea, erabateko itsukeria da.Funtsean, europar proiektuaren asmoa izan da, beti, behin baino gehiagotan gerraren etaindarkeriaren sinonimo izan den munduko eskualde batean bakea sustatzea. Bere helburuetanlortu duen arrakasta biribilak ekarri du europar gutxi izatea kontziente lorpen handi horretaz.Era berean, gero eta gutxiago dira gerraren esperientzia bertatik bertara izan dutenak, eta,beste alde batetik, europarrek pixkaka ahaztu egin dute bizi izandako izugarrikeria, etagaldu egin dute berriz gertatzearen beldurra. Batzuek iradoki ere egiten dute gerra hainaspaldi bukatu zenez orain beste arrazoi bat behar dugula Europar Batasuna justifikatzeko...Europaren lorpenak, baina, ez dira mugatzen bake sostengagarriko hirurogei urte bainogehiago horietara: lorpenik handiena, orain ere gero eta garrantzi handiagoa duena, politikaegiteko bestelako eredu bat da, esklusioaren gainetik inklusioa bultzatzen duena, liskarrarenEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-375

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!