10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUROPAR BATASUNA: ESKUALDE GOBERNANTZAKOEREDUA, SEGURTASUN GLOBALEKO AKTORE ESKASABeatriz Pérez de las HerasEuropar Batasuneko Zuzenbideko katedraduna. Deustuko UnibertsitateaEuropako erkidegoetan izan zuen sortzeaz geroztik, Europar Batasuna multilateralismoarrakastatsuaren adibide izan da, politika eta ekonomia gobernantzako eredu, Europari bakeaeta oparotasuna ekarri dizkiona. Bakea da Europar Batasunak nazioz gaindiko erkidegopolitikotzat lortutako arrakastaren adierazle biribilena: sekula ez da kontinente zaharreanhonen bakealdi luzerik ezagutu, Europa eraikitzeko prozesuaren 62 urteko azken aldi hau ezbada. Europan bakea jakintzat ematen da, eta hori lorpen nabarmena da, Nobel Saria ondomerezia duena.Gainera, Europar Batasunaren ezaugarri nabarmenenetako bat da, politika batasunekoproiektutzat, bere izaera demokratikoa. Izan ere, Estatu kideen arteko harremanetan, legeaeta zuzenbideko Estatuak berezko dituen printzipioak dira nagusi, eta ez indarraren erabilera.Europar Batasuneko kide izateak halaxe lagundu du demokrazia Estatu kide guztietansendotzen, eta bereziki totalitarismoko aldi luzeetatik ateratakoetan. Europar integraziokoprozesuak, horrenbestez, nazioz gaindiko demokrazia paradigma berri bat eskaintzen du.Haren adibideak, abian diren beste eskualde prozesu batzuk (konparazio batera: KaribetarErkidegoa, Hego Amerikako Nazioen Batasuna, Afrikar Batasuna, eta abar) inspira ditzake.Azken 20 urte honetan, Europar Batasuna saiatu da bere eredua esportatzen, eta munduanbakearen eta segurtasunaren ad extra agente bat bihurtzen ere. Bereziki azken hamarkadan,Europar Batasuna ahalegindu da eskualde gatazketan rol aktiboa jokatzen. Gatazka horietatikgehienak Afrikan eta Ekialde Hurbilean dira (Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan,Txad, Palestina, eta abar). Europar Batasunaren kanpo eta segurtasun gaietako politikan,lehentasuntzat ezarri dira demokrazia nahiz giza eskubideak sustatzea, eta Estatu hutseginetanoinarrizko erakundeak berregitea. Hain asmo handiak lortzeko, tresna hauek darabiltza:diplomazia, lankidetza, bitartekaritza eta gatazken konponbide baketsua. Guztiarekin ere,kasu gutxi batzuk alde batera utzita –hala nola Artemis operazioa, Kongoko ErrepublikaDemokratikoan– Europar Batasunak emaitza urriak izan ditu, nazioarteko segurtasunaktoretzat. Nabari zaion ezintasunaren kausa da, neurri handi batean, bere kanpo ekintzakobeste arlo batzuetan (merkataritza, garapenerako lankidetza, gizaldeko laguntza eta abar) ezbezala, Estatu kideek ez dituztela aski eskumen eta bitarteko eskualdatu, Europar Batasunakmodu eraginkorrean erantzun ahal izan diezaien XXI. mende honetako mehatxu globalei(terrorismoa, itsas segurtasuna, natura baliabideen urritasuna, suntsitze masiboko armak etaabar). Ondorioz, Europar Batasunak intentsitate baxuko kanpo politika batean oinarriturikjarraitzen du jarduten, ekintza bateratu eraginkorraz baino gehiago irudiaz arduratuta.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-373

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!